Departamento de Cultura y Política Lingüística

Historia Unibertsala»Erdi aroa

India Erdi Aroan

Erdi Aroko Khajuraho hiriko tenplua, Indiako Madhya Pradesh estatuan.<br><br>

 

Gupta inperioa

GUPTA INPERIOA INDIAKO IPARRALDEKO BRAHMANERREINU BAT ZEN; IV. ETA V. MENDEETANZABALKUNDE HANDIA IZAN ZUEN, ETA KASTATAN ANTOLATUTAKO GIZARTEAN ZEGOEN OINARRITUA.IV. mendean Magadhan Gupta zeritzan gizon batek itzal handia hartu zuen politikan, eta bere izena zuen dinastia sortu zuen. Ezkontza bidezko hitzarmen sendoen bitartez, haren biloba Chandragupta I.ak lurralde hura hedatu zuen: Bihar osoa beretu zuen eta, 320 urtearen inguruan, Bengalako golkoko lurrak ere bai.

V. mendearen erdialdera Indiako inperioa gainbeheran etorri zen, gizartearen eta estatuaren feudalizazioak aurrera egin ahala, eta Asiako erdialdeko herri nomaden sarraldiak, hunoenak batez ere, ugaritzearekin batera. Hunoen eraso haietan hil ziren Kumagragupta I.a (415-455), Skandragupta (455-470) eta Budhagupta (+ 500 ing.), azken hori hil zenean inperioa ere desegin egin zen.

Dharmastara edo Manuren Kodea da inperio hartako gizartearen berri jakiteko informazio iturri nagusia. Kode horren gorputz nagusia zuzenbide eta moral arautegi baten bilduma bat da veda derizten arau batzuez osatua; jokabide egokia zein zen arautzen zuten brahmanismoaren edo hinduismoaren ikuspuntutik, horiek baitziren erlijio nagusiak: bere eginkizunak berekoikeriarikgabe betetzen dituenak eta Siva eta Visnu, jainko nagusiak, leial gurtzen dituenak mundua eta berriro bizitzaratze zikloa gainditzen du. Erlijio ikuspegi horren arabera, gupta gizartea lau mailatan zegoen hierarkizatua, maila bakoitzak bere zeregina zuela. Piramidearen erpinean brahmanak zeuden, biztanleen erlijio kontrola haien esku zegoen, eta erregearen kontseilariak ziren; haien azpian ksatriyak zeuden, eginkizun politiko eta militarren ardura zutenak; vaisyak nekazaritzan eta merkataritzan ziharduten biztanleak ziren; eta, azkenik, sudrak, beste guztien mendekoak. Gizarte maila zenbat eta goragokoa, delituen zigorra orduan eta arinagoa zen. Brahmanei, adibidez, ez zieten heriotza zigorra ematen norbait hiltzen bazuten. Erregea administrazioaren ardatza eta erlijio burua zen; Visnu jainko gizon egintzat zeukaten, munduaren babesle eta kosmosaren ordenaren arduraduntzat, kastatan banatua zegoen gizarte ordena hura gordetzea zela haren helburu nagusia. Inperioaren administrazioa oso zentralizatua zegoen, eta probintziatan –gobernadoreak zituzten buru–, barrutitan, eskualdetan eta herrixkatan zegoen banatua.

Erregeek uztei ezartzen zitzaizkien zergetatik eta merkataritzatik ateratzen zituzten etekinak, eta gurtza, administrazioaren funtzionamendua, gudarostea eta luxu handiko gorte haren gastuak finantzatzeko erabiltzen zituzten etekin haiek.

 

India Islamaren inbasioa arte

ALDI HARTAN INDIAKO IPARRALDEKO INPERIOEK OSO GUTXI IRAUN ZUTEN; HEGOALDEAN, BERRIZ, IX.

MENDEAN KULTURA SANSKRITO INDARTSU BAT IZAN ZEN, RASTRAKUTA DINASTIARENA.Hunoen nagusitasuna bukatu zenean borroka gogorrak izan ziren hango dinastien artean agintaritza nork eskuratuko, eta oso inperio laburrak sortu ziren. Haien artean Vardhana dinastia da aipagarriena; egoitza berez Thanesvarren, Delhitik iparraldera, zeukan, eta giro politikoa aldatu zuen.

Harsa erregea (604-647) poeta zen eta kulturaren mezenas; Kanvijera eraman zuen erregearen egoitza, Indiako iparralde osoa mendean hartu zuen, mendebaletik –Punjab– ekialdera –Bihar eta Bengala–, baina ezin izan zituen hegoaldeko eskualdeak menderatu. Budismoaren alde egin zuen, baina tolerantea izan zen hinduismoarekin.

Hark egindako guztiak hura hil arte iraun zuen, geroztik inperio hura maila apalagoko erakunde politikoetan zatitu baitzen, haien artean aipagarriak izanik Bengala eta Magadha inguruan sortutakoak, gupta berankorrak eta Kamij eskualdekoa, azken horrek VIII. mendean, Yasovarmanen agintepean, goraldi labur bat izan zuela.

VIII. mendean Indiako beste lurralde batzuk nagusitu ziren. Kaxmirren, adibidez, liskar handiak izan ziren hurrengo gizaldietan erregeen eta damara edo jaun feudalen artean. Bengalan eta Magadhan Pala dinastia XII. menderaino egon zen agintean; budismoaren aldekoa zen, eragin handia izan zuen Asiako hego-ekialdean, Indiako zibilizazioa beretu baitzuten bazter haietan, eta parerik izan ez zuen berpizkundea bultzatu zuen unibertsitatean: Nalandako unibertsitate-komentura Asiako erdialdeko, Txinako, Koreako eta Indonesiako ikasleak biltzen ziren. Indiako mendebalean Partihara dinastiak hartu zuen aginpidea VIII.. endearen erdialdean, haien aginpidea izatez feudala zen aristokrazia militar baten nagusitasunean zegoen oinarritua: rajputi esaten zieten aristokrata haiei. Erreinu horrek geldiarazi zuen arabiarren zabalkundea, izan ere, Sindeko eskualdean egon baitziren kokatuta arabiarrak 712 urtetik X.. endeko lehenengo hamarraldietaraino.

Indiako hegoaldean, eta V. mendean, Pallava dinastiak hartu zuen aginpidea. VI.. endean Txalukia dinastiarekin ari izan zen borrokan, eta VII. mendean iritsi zuen goraldia, hiriburua Kantxin, kultura sanskritoaren erdigunean, kokaturik. IX. mendean Rastrakuta dinastiak hartu zuen aginpidea Txalukia dinastiaren ordez; haren errege garrantzitsuenetako batek, Amoghavarsak (815-877), erreinu hura sendotu zuen eta garai hartako errege ospetsuenetako bat izanzen, Bagdadeko kalifarekin edo Txina eta Bizantzioko enperadoreekin batera.

Nekazariak ziren gizarte haien oinarri ekonomikoa, nekazaritza baitzen hango biztanleen zeregin nagusia. Rastrakuta dinastiak administrazioa zentralizatu zuen, lurraldea probintziatan banatu zuen (rastra), eta gobernadore bat jarri zuen probintzia horietan buru. Probintziak barrutitan zatitu zituzten (visaya), eta barrutiak eskualdetan (bhukti); barruti horiek herrixka batzuk biltzen zituzten, bertako buruzagi aginpide zentralaren mende zeuden jaunen kontseiluak zituztela. Hiribiruak izendatzen zituen administrazio karguak, baina pixkanaka-pixkanaka funtzionario haiek ondaretzat hartu zituzten kargu publiko haiek, eta segida dinastikoak sortu ziren erantzukizun handiko karguetan. Erakundeen feudalizazioa eta gizartearen feudalizazioa aldi berean gertatu ziren. Gizarte feudalizatu hartan brahmanak nobleak ziren, eta lurraldeak eta gizonak kontrolatzen zituzten; erregeak lurraldeak ematen zizkion aristokrazia erlijioso eta politiko hari. Hinduismoa zen erlijio nagusia, haren kasta sistema ezarri zuen gizartean, baina baziren beste erlijio talde batzuk ere: kristauak, IX. mendeaz geroztik baziren haien aztarnak; juduak, frogatuta dago X. mendeaz geroztik bazela judurik han; eta parsiak edo Zoroastroren jarraitzaileak, VII. mendeaz geroztik han kokatuak.

Zeilanek Indiako hegoaldeko herrien eragina izan zuen. Kultura budista K.a III.. endetik hedatua zen han; K.o. V. mendean brahman erlijioa sartu zen, eta hinduen gizarte egitura ezarri zuen. Dravida inbaditzaileek behin eta berriz beretu zuten iparraldea lehenengo mila urteetan, baina inbasiorik handiena XI. mendekoa izan zen. 1017tik 1070ra bitartean Txola dinastiaren ontzidi indartsuak Zeilaneko ekialdea eta hegoaldea hartu zituen mendean. XIII.. endean tamil erreinua sortu zen uharte hartako iparraldean; Nallur zuen hiriburua erresuma hark, baina aginpide politikoa hegoalderantz bideratu zen, eta han iraun zuen Erdi Aro osoan zehar.

 

Islamiarren lehenengo inbasioetatik Erdi Aroaren bukaeraraino

ISLAMAREN JARRAITZAILEEK, ARABIARREK ETA TURKIARREK GEHIENBAT, INDIA INBADITU ZUTEN ETA ANTOLAMENDU POLITIKO GARRANTZI HANDIKO BAT ERATU ZUTEN, DELHIKO SULTAN HERRIA.XII. mendearen bukaeran Asiako erdialdetik zetozen turkiar inbaditzaileek hartu zuten Indiako iparraldeko aginpidea, baina Islamaren jarraitzaileak lehenagotik hasiak ziren Indian sartzen. VII. mendearen erdialdean,Pertsia beretu ondoren, hasi zituzten arabiarrek Indiako mendebaleko portuen aurkako lehenengo erasoak. Malabar kostaldean kokatu zirelarik, musulman komunitate bat eratu zuten, Indian mopla esan ziotena. Mende hartako bigarren erdialdetik aurrera eta VIII. mendearen hasiera arte, arabiarrek Kabuleko ipar-mendebaleko lurraldea eta Sind eskualdea beretu zituzten.

Kultura eta erlijio berri bat ekarri zituzten arren, Islamana ezin izan zitzaion zibilizazio hinduari nagusitu, hinduismoa sendo errotua baitzen mende askotako bilakaeraren ondorioz, eta are gutxiago nagusitu zen islama Indiako hegoaldean. Arabiar gutxiengoa izan zen talde politiko nagusia, eta dimmiei nagusitu zitzaien, gehiengoa osatzen zuten hindu mendean hartuei eta zergapekoei, alegia.

IX. mendearen bukaeran turkiarrek berriz inbaditu zuten India. Ghaznako Mahmudek (998-1030) inperio bat sortu zuen Punjabetik Kaspio itsasoraino; handik hinduen lurraldeari eraso zioten. Inperio horrek bultzada handia eman zion Indiaren eta mendebaleko Islam herrien arteko salerosketari, eta eragin politiko handia izan zuen orobat Punjaben eta Delhi eskualdean agintean zeuden hindu dinastietan. Mahmud hil ondoren, Ghaznako erreinua oso ahuldu zen politikaren aldetik, eta Lahore eskualdera murriztua geratu zen XI. mendearen erdialdean.

XI. mendearen bigarren erdialdean eta hurrengo mende osoan indiar dinastia berriak sortu ziren, Txauhan dinastia, besteak beste; Delhi hiriburu zuen erreinu handi hartan kultura loraldi bat izan zen; XII.. endearen bukaeran eta XIII. mendearen hasieran islamiarrek egin zuten eraso handiaren ondorioz bukatu zen erreinu haren goraldia. 1186an turkiarrek Ghaznako azkenerregeak tronutik egotzi zituzten Muizzudin buru zutela; 1191n Rajputeko klanak garaitu zituzten –hunoen ondorengoak ziren ustez klan haiek–, eta, 1206an, Qutbuddin Aibakek Delhiko sultan herria sortu zuen, eta XIV. mendea arte hura izan zen erakunde politiko garrantzitsuena Indian.

Aibaken oinordeko Iltutmishek Sindetik Bengalaraino zabaldu zuen erreinu hura 1235ean. Hura hil ondoren, beste turkiar talde batek hartu zuen aginpidea, Khalij dinastiak hain zuzen, Gujarat, Txitor, Ranthambor, Ujjayini, Dhar eta Mandu beretu eta Indiako hegoaldea menderaturik. Hindu erreinuak zergapeko gelditu ziren, eta sultan herri hark Muhammad Ibn Tughluqekin (1325-1351) iritsi zuen hedadurarik handiena.

Erreinu haren handitasun gehiegizkoak, haren baitan bizi ziren etnia eta kultura desberdin ugariek eta administrazioa behar bezala antolatzeko zailtasunek hondamena ekarri zuten erresuma handihandi hartara. XIV. mendearen bukaeran Tughluq dinastiaren aginpidea Delhira zegoen mugatua.

Delhiko sultan herria desagertzeak eskualde bakoitzean erreinu bat sortzea ekarri zuen; erreinu ugari horiek, hinduak batzuk eta musulmanak besteak, borrokan ari izan ziren elkarren artean XV. mendean.

Horien artean aipagarria izan zen, hegoaldean, Vijayanagarreko hindu erresuma, 1374 inguru sortua eta XVI. mendea arte iraun zuena. Vijayanagar hiriburua aginpide politiko zentralizatu baten ardatza zen, soldadugaiak zergapeko tribu tokian tokikoetan biltzen zituen gudaroste indartsu bat eta hirien garapen mugagabea oinarritua zituen oinarritzat. Ipar-mendebalean, Rajputeko hindu erresuma izan zen 1526an Afganistandik Indiara etorri ziren inbasioei aurre egin ahal izan zien bakarra.