Departamento de Cultura y Política Lingüística

Historia Unibertsala»Erdi aroa

Iberiar penintsula Behe Erdi Aroan (XIV-XV. mendeak)

Kataluniako consellerrak Alfontso ?Bihotz Handiaren? aurrean, XV. mendeko miniatura batean.<br><br>

Behe Erdi Aroan, krisia batetik eta krisi ondorengo berpiztea bestetik, politika eta gizarte arazo izugarriak gertatzen dira Iberiar penintsulan. ?Errekonkista? amaitu den arren, erreinu kristauek zabaltzen jarraitzen dute, eta, era horretan, portugaldar eta espainiar inperioen oinarriak ipintzen dituzte.

 

Sasiko dinastiak, erreinaldi nahasiak

GAZTELA IZAN ZEN XIII. MENDEKO GERTAEREN ONURADUN NAGUSIA. PORTUGALGO ERREINUA ETA ARAGOIKO KOROA, GAZTELARRAK BEZALAKO AHALMENAK EZ IZAN ARREN, HASIAK ZIREN ATLANTIKO ETA MEDITERRANEO ALDERA ZABALTZEN.

HAIEN ALDAMENEAN, ERLIKIA HUTS BIHURTURIK GERATZEN DIRA NAFARROA ETA GRANADA, IBERIAR PENINTSULAREN BATASUN POLITIKORANTZ JOTZEN DUEN EGOERA SOZIOPOLITIKO BATEAN.Hala ere, Behe Erdi Aroko mendeetan krisi sakon bat gertatu zen, bizimoduaren alderdi guztiei eragin ziena, penintsulako erreinuetan. Nobleen erantzun sendoak ekarri zuen Alfontso X.aren porrota, hark estatua berriro indartu nahi izan zuenean.

Horregatik, izugarri nahasiak izango dira ondorengo erreinaldiak Gaztela ahaltsu hartan.

Aurreko gizalditik zetorren ekonomia krisiarekin batera doan politika krisi honetan, erregeak adin txikiko izatea eta goi mailako nobleen neurri gabeko handinahia dira alderdirik agerikoenak. Gaztelaren zailtasunak, gainera, katalan-aragoitarren Mediterraneoko zabalkundeari kontrajartzen zaizkio. Pedro III.a eta haren ondorengoak izango dira katalan nobleeen aldeko ?ez hainbeste burgesiaren aldeko? politika horren bitartekari. Gaztelan, haur-errege bat bihurtzen da garai hartako errege ahaltsuenetako bat. Alfontso XI.ak Granadako muga berrindartuz lortzen du nobleei eustea, eta horri esker Alfontso X.ak hamarraldi batzuk lehenago proposatu zituen erreformak abiarazten ditu. Estatuaren aparatuak zentralizatu zituen, baita hiri aginteak-eta murriztu behar zirenean ere (Alcaláko Ordenamendua).

Alfontso XI.a izurri beltzak eragindako larrialdien garai berean hil zen, eta orobat Europa astindu zuen ekonomia krisia zabaldu zenean. Haren semeak, Pedro I.ak, aitaren asmoekin bat etorri arren, testuinguru orokor horretatik eta bere erreinuan testuinguru horrek ekarritako arazoetatiksortutako eragozpenak izan zituen etsai bere gobernualdian. Horietan nagusia, gainditu ezinezko bakarra, nobleen altxamendua izan zen, Alfontso XI.aren sasiko semeek gidatu zutena, nobleen laguntzarekin, eta baita gudaroste frantsesarenarekin ere. Gaztelako gerra zibila Ehun Urteko gerraren beste gertaleku bat bihurtu zen. Pedro I.a garaitu eta hil ondoren, Trastamarako Henrikek hartu zuen erregetza, hau da, dinastia berri batek.

Goi mailako nobleen laguntza izanik ere, haren ondorengoak estatua indartzen saiatu ziren. Joan I.a, Henrike II.aren semea, Errege Audientziaren, eta Kontseiluaren eta Hermandadeen (nobleen kontrako hiriko polizia taldeen) berriztatzearen eragilea izango da. Baina, aitonen semeen eta erregetzaren arteko funtsezko gatazkan, aldi baterako irtenbidea besterik ez zen izan goi mailako nobleen lekuan erregearen hurbilagoko nobleak jartzea. Henrike III.a, Joan II.a eta Henrike IV.aren erreinaldietan, monarkiaren egitasmo berrizaleak ezereztuko zituen anarkia zabaldu zen, Errege-erregina Katolikoen etorrera arte. Portugalen, Borgoinako dinastia ere administrazioa berriztatzen hasi zen, eta musulmanei konkistaturiko lurrak sendotzen. Baina 1383an ondorengotza krisi bat gertatu zen, eta erregearensasiko seme bat irten zen han ere garaile, Don Joan, Avisko maisua, Lisboako eta Oportoko burgesen laguntzarekin. Gaztelako Joan I.ak, hura ere Portugalgo koroaren erregenahia baitzen, gaztelarren Aljubarrotako porrotarekin (1385) bukatuko zen gerra hasi zuen. Ingelesen aliantzari, eta Afrikako zabalkundearen irabaziei esker, portugaldar erregeek estatua berriztatu zuten, armada iraunkor bat sortuz eta legeak bateratuz. Era berean, aristokrazia berri bat ere sortu zen, koroaren Atlantiko alderako zabalkunde asmoak bere egin zituena.

Aragoiko dinastia iraungi zelarik, Trastamara familiako kide bat hautatu zuten Aragoiko errege. Fernando I.ak ?Granadaren kontrako kanpainetan garaile eta Gaztelako erregekide?, berez ez zegokion erregetza hartu zuen, eta gaztelarren eragin politiko handia agerian utzi horrela. Haren semeak, Alfontso V.ak, konkistatu zuen Napoli, Aragoiko Koroan XVI. mendean zabaldu zen krisia baino lehenxeago. Joan II.aren garaian, hain zuzen, lehertuko zen gizarte eta politika krisia, Katalunian batez ere. Nafarroako erreinua, aldi honetan, Frantziaren eta Gaztelaren eraginpean bizi zen.

Frantses jatorriko dinastiak ahiturik, Trastamaratarrek beretu zuten Nafarroako erregetza ere. Egoera horren eta barne krisiaren fruitu, gerra zibil luze eta istilutsu bat zabaldu zen erreinuan, nobleen arteko gatazkak eta nekazarien matxinadak biziagotu zituena. Vianako Karlosen egitasmo politikoak lur jo zuelarik, Gaztelaren babes herri moduan geratu zen Nafarroa, Erregeerregina Katolikoen mendeko lurretan txertaturik, XVI. mendean behin betiko anexioa egin zen arte.

 

Krisia eta zabalkundea: gizartea eta ekonomia Iberiar penintsulan

BEHE ERDI AROKO KRISIAK ANITZ GERTALEKU AURKITU ZUEN IBERIAR PENINTSULAN, NAHIZ ETA LEKU GUZTIETAN BERDINA IZAN EZ. EUROPAKO GAINERAKO LURRETAN BEZALA, EKOIZPEN ALORRARI ETA GIZARTE HARREMANEI ERAGIN ZIEN BATEZ ERE.XIV. mendearen erdialdeko izurri eta goseteak Iberiar penintsulako erreinu guztietara zabaldu ziren,. Hala ere, gizartean ziren desberdintasun sakonetan zeuden krisi haren sustraiak. Lurra, nekazariek landua, zama feudal handien pean zegoen; eliz hamarrena zen horietan nagusia. Kontzejuko auzo lurrak, hasieran auzoko guztiei irekiak zirenak, hiri oligarkiaren, ordena militarren eta goi nobleziako etxeen eskuetara hasi ziren pixkana-pixkana joaten. Izan ere, aitonen semeak, artalde handien jabe izanik,ekoizpena erregulatzen zuten erakundeak sortu zituzten, erregearen laguntzarekin, beren monopolioa ziurtatu ahal izateko; horren adibiderik argiena, ondoen antolatua zegoena, Mestako Honrado Concejo izenekoa da. Alabaina, errentak etengabe baliogabetzen ari zitzaizkion aristokrazia hark gogortu egin baitzituen harreman feudalak, okerragora egin zuen, krisia zela-eta lehendik ere nahiko larria zen nekazarien egoerak. Nekazarien matxinada handien garaia izan zen hura, Katalunian eta Galizian bereziki. Matxinada horietatik ez ziren bazter geratu ekonomia beheraldiak gehien eragindako talde burgesak, hala Bartzelonakoa adibidez. Portugalen, itsasoko zabalkundea onuragarria izan zuen hirietako merkatarientzat, eta, hortaz, ez zen nobleekiko istilu handirik izan. Gizarte gatazkak, ordea, ez ziren klase sozialen artekoak bakarrik izan. Iberiar penintsulako aristokraziak ere liskar handiak izan zituen bere baitan; mailarik gorenean, monarkiaren aurka, nahiz eta aurreko mendeetako etxe noble handiak beste talde batez ?gertuagoko talde batez?, ahalegindu monarkia ordezkatzen.

Bestalde, errege-erreginen zentralismoaren kontra borrokatzeaz gainera, aristokrazia taldeak elkarren kontra ere jarri ziren, errentaiturri klasikoen konkurrentzia, edota artileak, burdinak eta beste lehengaiek Europan ematen zituzten etekinak zirela-eta. Borrokaldi horietan, behe mailako nobleen artekoak izan ziren handienak. Hala ere, ahaltsuenen aldekoa izan zen gatazka horien guztien azken emaitza: elkarrekiko adostasunak, edo erregeekikoak, aristokraziaren iraupen soziala eta monopolio politikoa ekarri zuen ondorio gisa, herri-hiri nahiz nazio mailan.

 

Bazterketatik kanporatzera: penintsulako kristauak eta gutxiengoak

BEHE ERDI AROAN HAUTSI EGIN ZEN ONESPENAREN ETA BAZTERKETAREN ARTEKO TENTSIOA. ELIZAK SUSTATU ETA KRISTAU MONARKIEK ONARTU ZUTEN BEREIZKERIA ETNIKO ETA ERLIJIOSOAREN MENDE GERATUKO DIRA JUDUTAR ETA MUSULMANAK.Gauza bitxia irudi lukeen arren, areago bakartzen zituzten juduak eta musulmanak, musulmanak batez ere, haiek kristauak baino gehiago ziren kristau hiri eta eskualdetan.

Granadaren kontrako kanpainak gurutzada edo gerra santua bihurtu ziren ia XIII.. ta XIV. mendeetan, eta haien izpirituak gizarte osoa kutsatu zuen. Era horretan, aldatu egin ziren etnia arteko harremanak.

Kristau erregeek ?zeinen mendeko zuzenak ziren juduak eta musulmanak (mudejarrak)?, jarrera zehaztu gabea zuten, beren mendeko kristau ez zirenei eman beharreko babesaren eta erregeek berek bultzatzen zuten arrazakeriazko pentsamoldearen artekoa.

Antisemitismoa, adibidez, arma politikoa izan zen Trastamaratarrak agintera eraman zituen Gaztelako gerra zibilaren garaian.

Hamarraldi batzuk geroago, 1391n, lehertu zen gorrotoa. Andaluzian hasita, penintsula osora zabaldu ziren gero judu auzoen kontrako erasoak, hilak ehundaka eragin zituen izurri baten gisan. Gero eta gogorragoak egin ziren bereizketari buruzko legeak. Ageriko ikurrak, gurtzaren publizitatearen debekua, edota, izan, benetako ghetto zirenen sorrera, kristau, judu eta musulmanen arteko harremanen adierazgarri dira. Azkenean, Europako beste errege askok adierazi eta bere egina zuten neurria abiarazi zuten Errege Katolikoek: juduen erbesteratzea edo behin betiko kristautzea.

Ehundaka milaka juduk erbestea hautatu zuten; Portugalera joan ziren asko, eta han puska batean onartu zituzten. Gainerakoak, Afrikako iparraldera joan ziren edo Mediterraneoan sakabanatu, diaspora mingarrian.

Hala ere, espainiar juduek ?sefardiak? gordeko zuten aberri galduarekiko maitasuna: Sefarad. Mudejarrek bestelako zortea izanzuten, izugarrizko pisu demografikoa zutelako, adibidez, Andaluzia, Aragoi eta Valentzian.

1502an musulmanei derrigorrez ezarririko kristautzea ez zen mende bete geroago arte gauzatu, nahiz eta mudejarren bereizketa Historian ezagutu diren gogorrenetakoa izan.

 

Errege-erregina Katolikoak: mundu berri baten aldera

ISABEL ETA FERNANDO, ERREGE-ERREGINA KATOLIKOAK DERITZATENAK, ERDI AROAREN AMAIERAN GERTATU ZIREN ALDAKETEN PROTAGONISTA IZAN ZIREN, ALDAKETA HAIEK MUNDU MODERNOAREN OINARRIAK IPINI BAITZITUZTEN.Printze-printzesa gazte haien ezkontzak aldaketa sakonak abiarazi zituen Iberiar penintsulan.

Fernandok eta Isabelek, hurrenez hurren Aragoi eta Gaztelako koroen oinordeko baitziren, beren erreinuen ahalmenak bateratu zituzten, erlijio politikan nahiz zabalkunde asmotan. Haien gobernupean, erreinu bakoitzak zeinek bere administrazio autonomia gorde zuen, baina monarkia autoritario baten mendekotasunean beti ere; absolutismo modernoaren zuzeneko aurrekaria da egitura hori. Bestalde, Granada hartuta (1492), eta Nafarroaren anexioa eginda (1512), bukatutzat eman zuten ?Errekonkista?.

1492.a urte giltzarria da, ordukoa baita juduen kanporatzea, eta orobat Cristobal Colonek kontinente berria aurkitzea.

Bi gertaera horiek izugarrizko ondorioak izan zituzten, Iberiar penintsulan bezalaxe mundu osoan ere, ondoko mendeetan. Bestalde, babes handia eman zitzaiolarik, indar handia hartu zuen humanismoak Gaztelan eta Aragoien.