Departamento de Cultura y Política Lingüística

Historia Unibertsala»Erdi aroa

Bizantzio: Berpizkundetik krisira (X-XIII. mendeak)

Ezkerrean, San Gregorio Nazianzokoa enperadorea eta apezpikuak agurtzen, XII. mendeko greziar miniatura batean. Eskuinean, San Basilioren hileta laudorioaren XII. mendeko greziar miniatura.<br><br>

X. mendearen erdialdera Bizantzioko inperioak garrantzi handia hartu zuen nazioartean.

Izan ere, Bizantziok erasoaldi kontrolatu bati ekin zion, bai Ekialdetik eta bai Mendebaletik lurralde gehiago eskuratzeko aukera emango ziona; Basilio II.aren garaian iritsi zuen inperioak garai oparoena (976-1025). Erasoaldi haren bidez oreka lortu zuen Bizantziok, baina XI. mendearen bigarren erdian hautsi zen oreka hori, Asia Txikiko turkiarren kontra 1071n galdu zuenez gero batez ere. Harrezkero inperioaren gune nagusi eta eraginkorrenak ez ziren izan ekialdeko probintzietakoak, ordu arte bezala, Balkanetakoak baizik. XI. mende amaieratik aurrera eta XII. mende guztian zehar, Komneno dinastiako enperadoreek erasoari ekin zioten berriro, baina Inperioari zaila gertatzen zitzaion aldi berean toki askotan aritzea guduan. Bizantzioko ekonomia latindarren babespean egoteak, batez ere veneziarren babespean egoteak, eta Manuel enperadorearen heriotzaren ondoren inperioak izandako beheraldiak krisia sortu zuten; krisi horren ondorioak XII. mendean nabarmendu ziren: inperiotik bereizten hasi ziren zenbait lurralde, nekazaritzak behera egin zuen eta diruak gorabehera asko izan zituen.

1204an jo zuen ondoa Bizantziok, gurutzatuek Konstantinopla eraso eta hartu zutelarik; latindarren esku gelditu zen inperioaren parte handiena. Harrezkero, Nizean babestuta zeuden enperadore bizantziarrek Inperioa eta Konstantinopla berreskuratzeko ahaleginetan jardun zuten, eta 1261ean lortu zuten Konstantinopla berreskuratzea, Migel VIII.a Paleologoa enperadorearekin (1259-1282).

 

Inperioaren azken oparoaldia

X. MENDEAREN ERDIALDETIK XI. MENDEAREN ERDIRABIZANTZIAR ENPERADOREEK ZABALKUNDE KONTROLATUAN OINARRITURIKO POLITIKA JARRI ZUTEN MARTXAN ETA EGONGORTASUN HANDIA EMAN ZIOTEN INPERIOARI.950. urtetik aurrera Bizantzioko gudarosteak garaipen handiak lortzen hasi ziren Inperioa erasoak jasaten ari zen alderdi guztietan. Ekialdean Kreta konkistatu zuen (961) eta ondoren Tarsos eta Zipre (965), eta garaipen horiei esker inguru hartako itsas hegemonia eskuratu zuen Bizantziok musulmanen gainetik. Geroago, 969an, Antiokiako konkista amaitu zuen eta, 974 eta 975. urteetako kanpainetan Zimiszes enperadoreak Damasko hartu zuelarik, Palestina ia osoa ?Jerusalen izan ezik? eskuratu zuen. Baina hori guztia ez zuen kontrolik gabeko zabalkunde politika baten bidez lortu; aitzitik, bizantziar enperadoreek Inperioaren mugak behin betiko finkatzea zuten helburu, eta horretarako bakezko irtenbideak bilatu zituzten gerra garaipenak baino gehiago. Politika horri jarraituz, Oton Handia germaniar enperadoreak 968. urtean Italian Beneventorainoko erasoa jo zuenean, Bizantziok bere ordezkariak bidali zituengermaniarrei bakea eta aliantza egin zezatela eskatuz. Balkanetan, berriz, bulgariarmazedoniarren inperioaren mehatxuari aurre egin behar izan zion, inperio hark Balkanak eta Adriatikoa, Itsaso Beltza bitarteko eremuan, menderatu baitzituen garai ospetsuena izan zuen hartan, 1000. urte inguruko hartan alegia.

Bizantziok berriro konkistaturiko lurralde haiek barruti txikiak eratu zituzten gotorleku baten edo zenbaiten inguruan. Barruti haiek zeregin administratibo eta militarrak betetzen zituzten, eta themas izena eman zitzaien, baina ez dira nahastu behar erromatarren thema handiekin, erromatarrenak antzinagokoak baitziren. Thema bizantziarren helburua mugak aldatzea zen, Ekialdeko zein Mendebaleko mugak aldatzea, eta Inperioari segurtasuna emango zion lerro gotortu bat eratzea orobat. Babes lerro horren atzean, eta XI. mendearen lehen erdian inperioan nagusitu zen egonkortasunari esker, ustez luzerako izango zen bake egoerari egokitu zitzaion Inperioko administrazioa ere. Probintzietan berriro agertu zen krites izeneko irudia, barruti bakoitzean justizia, administrazio eta zerga ardurak bere gain zituen karguduna, eta zeregin militarrak dukeen esku utzi ziren, haiek baitziren gudaroste nagusiaren gudataldeen buruzagi.

Inperioaren orekak bere horretan iraun zuen 1060. urtea arte gutxienez, eta esandaiteke urte horietan mugak finkatu ondoren diseinaturiko politikari jarraitu ziotela Basilio II.a enperadorearen ondorengoek, alegia zabaltze kontrolatua bideratu zutela.

 

Gizatalde ahaltsuen sendotzea

LANDA GIROAN JABEGO LAIKOAK ETA ELIZARENAK UGARITU ZIREN, ETA ALDI BEREAN HIRIAN ARISTOKRAZIA TRADIZIONALA BOTERE GERO ETA GEHIAGO ESKURATZEKO AHALEGINAK EGITEN ARI ZEN, SALEROSKETARI ESKER ABERASTEN ARI ZEN GIZATALDE BERRIAREKIN LEHIAN.Bizantzioko gizartean funtsezko jarduera zen nekazaritza, baina 950-1070. bitartean nekazari komunitate askean oinarrituriko sistemaren hondamena gertatu zen.

Nekazariak lurraren kontrola galtzen ari ziren eta beren estatutua ere arriskuan zuten.

Izatez, bizantziar nekazariak gizabanako askeak ziren Inperioko edozein lurraldetan, baina, bete, ez zen hori betetzen. Gero eta zor gehiago zuten, ez zuten harreman berezirik estatuarekin eta ez zuten jasotzen nekazari komunitatearen laguntzarik, komunitate hura gainbehera baitzihoan; hori guztia zela eta, auzo ahaltsuenen lurretan finkatu behar izan ziren, pareko gisa. Besteren lurrak lantzeak lurraren eskubidea murriztu zien, eta jabetza handiak, elizarenak batez ere, aberastu ziren, 1025. urteaz gero bereziki.

Nekazaritzaren indarra nabarmena zen hiriretan ere: hiri askotan, lurraren emaitzetatik bizi ziren biztanle gehienak, aristokrazia nekazariaren mendean. Bizantzioko hiriak, X-XI. mendeetan, nahiko txikiak ziren.

Konstantinopla zen hiri handi bakarra, eta hark ere ez zuen 400.000 biztanlez goiti.

Bestalde, thema handien zatiketak aldaketak ekarri zituen, eta kasu askotan hiriburuek indarra galdu zuten, beste hirigune batzuen mesedetan. Hirien funtzioen banaketa berri hori etenda gelditu zen Asia aldeko lurraldeetan 1071ko hondamenaren ondoren, baina Europan XIII. mendearen amaiera arte iraun zuen.

Bizantzioko hiriak salerosketa guneak ere baziren ordea. Jarduera hori indartu egin zen, gainera, 950-1060 bitartean. Garai horretan Bizantziok zuen nagusitasuna itsasoan, eta horrek garrantzi handia izan zuen, bizantziarren gune nagusia Egeo itsasoaren ingurukoa izan baitzen berriro, turkiarren erasoen ondoren karabanen trafikoa, batez ere Anatolian zehar igarotzen zena, indarberritzen ari zen garaian. Salgaien trukea merkatariek sendotu zuten; merkatariak hirietan kokaturiko gizatalde bat osatzen zuten, beste lanbide liberal batzuetako langileekin batera gero eta gehiago aberasten ari zena eta horrela aginpidera iristekoaukera zuena. Indar hori zela-eta gatazkak izan zituen antzinako klase menderatzailearekin, lurren jabegoa, zeregin militarra eta karguak bere esku izan zituen klasearekin.

Bi talde horien arteko istiluek ezaugarritu zuten XI. mendearen bigarren erdia.

 

Lehenengo zailtasunak

1071. URTEAN TURKIARREN AURKA GALDU ONDOREN BIZANTZIOREN GAINBEHERA HASI ZEN, ETA AGERIAN GELDITU ZEN INPERIOAREN KRISI POLITIKO, EKONOMIKO ETA SOZIAL LARRIA.1071. urteko hondamenak ez zuen Inperioan bat-bateko aldaketarik ekarri, baina garai zail berri baten hasiera izan zela esan daiteke. XI. mendearen azken urteetan eta XII.aren hasieran, Inperioak Asia Txikiko lurralde batzuk bakarrik zituen bere mende, Efesoko hegoaldetik Trebizondako ekialdera bitarteko gunetik ipar-ekialderako eskualdea, eta mendebaleko mugetan, berriz, normandiarren etengabeko mehatxuari aurre egin behar zion lehen gurutzadaz gero. Hala ere, Balkanetan egin behar izan zuen Bizantzioko inperioak babes lan gogorrena, eremu horretan indartzen ari baitziren herri nomadak eta estatu eslabiar berriak ari baitziren sortzen.

Kanpaina militarrek eragindako gastu izugarrien ondorio kaltegarrienak nekazariek jasan zituzten. Nekazariak izan ziren gerraren eta erasoen lehenengo biktimak: estatuaren kontrol gero eta txikiagoa zuen zerga sistemaren gehiegikeriak jasan zituzten eta gizon askeen estatusa ere galtzear zeuden. Landek emankortasuna galdu eta jendez hustu ziren, eta horrela antzina Europakoeta Asiako inperioko lurren artean izandako desoreka larriagotu egin zen XII.. endean, Joan eta Manuel Komneno enperadoreen garaian zenbait lurralde jendeztatzeko egin ziren ahaleginek erakusten dutenez. Merkataritzak ere jasan zituen kalteak, diruaren gorabeherak zirela-eta, batez ere 1071tik urrezko eta zilarrezko txanponek izandako gorabeherak zirelaeta.

Arriskuak eta segurtasun ezak hirietako harresiak indartu beharra ekarri zuen, eta latindarrak, bereziki veneziar eta pisarrek, pribilejioak eskuratu izanari esker, merkataritza zergak ordaintzetik aske gelditzen ari ziren eta inperioko ia lurralde guztietan salerosteko askatasuna lortzen ari ziren.

 

1204ko hondamenetik Konstantinopla berreskuratzera

1204AN GURUTZATUEK KONSTANTINOPLA HARTU ZUTEN, ETA BIZANTZIAR INPERIOAK HONDOA JO ZUENXII. mendearen amaieran Inperioa krisi sakon batean murgilduta zegoen, maila guztietan: baliabide fiskalen barreiatzea, zerga salbuespenak, lurrak enperadoreen senide eta aliatuei ematea, Inperioaren lurralde batzuen bereizketa, Asian zein Europan,? Lurraldeen bereizketak zalantzan jarri zuen aginpide politikoaren batasun sakratua, erakusgarri nagusia enperadorea zuena.

Horrela zeuden gauzak gurutzatuek Konstantinopla hartu zutenean, 1204ko apirilaren 12an. Orduan galdu zen lehen aldizInperioko hiriburua eta hango biztanleek era guztietako lapurreta eta harrapakeriak jasan behar izan zituzten. Gurutzatuek Balduino Flandriako kondea izendatu zuten enperadore, eta bizantziar lurraldeen konkista eta banaketa hasi zuten; erreinu txikiak eratu ziren Bizantziorenak izandako lurretan. Bizantzio Europako estatu bihurtu zen horrenbestez, eta bizantziar agintariek Nizean hartu behar izan zuten babesa. Handik, Vatatzesek (1222-1254), Bizantzioko azken enperadore handietako batek, inperioak galdutako lurraldeak berreskuratzeko ahaleginak egin zituen.

Hala ere, Bizantzioko enperadoreak ez ziren berriro Konstantinoplan kokatu 1261.. rtea arte. Urte hartan Migel VIII.a enperadoreak hiriburua berreskuratu zuen eta inperioa garrantzi handiko papera jokatzen hasi zen berriro Mediterraneo inguruan.

Errege haren lana bereziki arrakastatsua izan zen Mendebalean, Frantziako erregeekin, normandiarrekin eta germaniarrekin hitzarmenak osatu eta haien artekoak berriro hautsi zituelarik. Hala ere, Migel VIII.a hil ondoren (1282) alor militarrean eta ekonomikoan egindako ahalegin neketsuen ondorioak jasaten hasi zen Bizantzio. Inperioaren gainbehera are agerikoagoa izan zen haren ondorengo Androniko II.aren (1282- 1382) agintaldian. Eta ezin zuen bestela izan, gero eta handiagoa baitzen aginpide zentralaren eta probintzietakoen arteko haustura.

Lurraldearen batasun ezak deszentralizazioa eskatzen zuen; hasieran enperadorearen senitartekoen bidez egin zen, eta lekuan lekuko lurjabeen onura ekarri zuen, baina azkenean erabat autonomo izatera iritsi ziren probintziak.

 

Erdi Aroko ekonomia hazkundea (IX-XIII. mendeak)

800. urte inguruan zuzpertze prozesu bat abiatu zen Europan, demografiaren eta ekonomiaren aldetik uzkurdura aldia jasan ondoren. Jendeztatze sare berria agertu, biztanleria hazi eta laborantza hedatu zen, hiriak berpiztu ziren, eta haiekin batera urrutirako merkataritza. Aldi positibo hark, hazkundea batez ere nekazaritzarako erabilera eremua handituz eta zabalduz gertatu baitzen, XIII. mendearen amaiera arte jarraitu zuen, garai horretan akidura seinaleak agertzen hasi baitziren Europako ekonomiaren hedapenean.

 

Hazkundea eta gizarte aldaketak

IX. MENDETIK XIII.ERA BITARTEAN, MUNDUZIBILIZATUAREN BURUAN EZARRI ZUTEN ALDAKETA SOZIO-EKONOMIKOEN GERTALEKUA IZAN ZEN EUROPA OSOA. ERDI AROKO HAZKUNDEA DEITU ZAIO GERTAKARI HORRI.Demografia, nazioarteko merkataritzak ekarritako bultzada, produkzioaren hobekuntzak, aldaketa teknologikoa? Zein da Erdi Aroko hazkundearen kausa? Antzinateko Mundua desagertzean eta mundu berri bat, gizarte feudala alegia, agertzean gertatu ziren aldaketetan bilatu behar da horren zergatikoa. Hain zuzen ere, Antzinateko Munduaren agonian sortu ziren hazkundehorretarako baldintzak. Presio fiskala eragiten zen kontrol politikoaren hondamendiak nekazarien produkzio ahalmenak zituen trabak amaitzea ekarri zuen. Aldi berean, antzinateko hiriak landaren gainean egiten zuen presio itogarria ere amaitu egin zen.

Errealitate sozio-ekonomiko berrriak sendotzen hasi ziren: senar-emazteek osatzen zuten familiaren garrantzia geroz handiagoa eta herrixka mailako komunitatea, Erromaren herentziazko eremu zabalean laborari askeen eta ez askeen arteko desberdintasuna arian-arian desagertzea, edota jaunek beren ustiategiekiko zuten jarreraren aldatzea, harrapakina edo botere politikoa mantentzeko nahikoa izan ez zenean.

Sortzen ari zen gizarteak hazkundea bultzatzen zuen.

 

Hazkunde demografikoa

HURBILKETA DEMOGRAFIKOA NAHITA NAHIEZ EGIN BEHARRA DA NEKAZARITZAREN HAZKUNDEA GERTUTIK AZTERTU NAHI IZANEZ GERO. EUROPAKO BIZTANLERIABIKOIZTU EGIN ZEN IX. MENDETIK 1300. URTERA BITARTEAN.Biztanleria gehitzea Erdi Aroko hazkundearen sintometariko bat da. Europako biztanleria bikoiztu zen mende horietan. Jendetzaren hazkundea, alabaina, nabarmenagoa izan zen Atlantiko aldeko Europan.

Mediterraneoaren ertzeko lurraldeei dagokienez, Italia bakarrik mantendu zen Europaren batez besteko mailan. Hazkunde horren abiaburuari dagokionez, estepetako Europak ere ez die protagonismorik kentzen lehendik Karolingiar Inperioak bere mende bildurik zituen lurraldeei.

Testamentuek erakusten dutenez, batez beste 40 urteetatik 50etatik baino hurbilago zegoen bizi esperantza; horrez gainera, haurren hilkortasun indizea handia zen beti. Baina biztanleriaren hazkundea ez zen gelditu.

 

Hazkundea eta landutako eremuaren emendioa

ERDI AROKO HAZKUNDEA FUNTSEAN LABORANTZA HAZKUNDEA IZAN ZEN ETA LUBERRIEN USTIAKUNTZA IZAN ZUEN OINARRI, JADANIK LANTZEN ARI ZIREN LURREN ETEKINEN EMENDATZEA BAINO AREAGO.Europako biztanleek ustiaturiko lurrak ordura arte basoari hartutako soilune txikiak baziren, basoa bera atzeratzen hasi zen nekazaritzaren hedatzeak eraginda. Luberriak, eskualde berriak, eliza berriak, lehengo lurraren gaineko presio handiagoa, toponimia berezia? horra Erdi Aroko hazkundearen sintoma ikusgarrienak.

Hazkunde horren kronologiak karolingiarren garaira eramaten gaituela ematen du, IX. eta X. mendeetara, orduan hasten baitira sumatzen gero, XI. mendetik XIII.eraino, aise antzemango den hedapenaren sintomak.

Landutako eremuaren zabaltze hura gizakiaren konkista bat eta orduko teknologiaren eraginkortasun ezaren ondorio da aldi berean. Biotariko lehena, zabaltzea alegia, antzinatik landuriko eremuetatik gertu egin zen. Bigarrenak, berriz, teknologiaren aurreramendiak alegia, Europako gizartearen edo kristautasunaren mugetatik harago garamatza.

Lehendik lantzen ziren sailen ingurua luberriak egiteko ekimena hiru alditan bana daiteke. Lehena XI. mendera arte iritsi zen; ez da erraz antzematekoa; lehendik zeuden landen muga-mugetan gertatu zen.XII. mendetik aurrera kolonizazio gune berriak sortu ziren. Toponimian garbi islatzen diren herrigune berriak dira: Villanueva, Aldeanueva, Villafranca? Egoera konplexuagoa zen ordukoa, bai egoera politikoak eta bai erlijiozkoak ere mugatu edo sustatu egiten baizuten kolonizazio bultzada.

XIII. mende osoan zehar azken aldia burutzen da. Aldi hartan, bitarteko habitat bat sortu zen, abere hazkuntzan oinarritua gehienbat. Eremu berriak okupatu ziren, hartarako oso egokiak ez ziren lekuetan.

Toki malkartsuak lautu ziren, mailak sortu zituzten mendi hegietan, eta eskari handiko produktuak aukeratzen zituzten ahalegin horien errentagarritasuna bermatzeko.

Azken bi aldi horien paraleloan, kanpoalderako hedapena gertatu zen. Bi fenomeno nabarmentzen dira hedapen horretan: alde batetik, alemanak Elbatik harago hedatzea; bestetik, Iberiako penintsulako hispaniar estatuak hegoaldera zabaltzea, Errekonkista izenaz ezagutzen den hedaldia. Bi kasuotan, hasieran nekazariak izan ziren hedatze horien protagonistak. Geroago, aginpide politikoak kolonizazioan esku hartu zuen, hedatze horri bere karga ideologikoa eta aurretik ez zuen bultzada ekarriz.

Bai barne mugan eta bai kanpo aldekoan ere, hedapen seinaleak XIII. mendearen erdialdean desagertzen hasi ziren.

Produkzioaren munduan laboreak ziren oraindik ere elementu nagusiak. Baratzei zegozkien sail txikietan eta lugorriei kendutako lurretan ez ziren eltzekariak falta, hala nola babak, ilarrak edo beza-lekak.

Hiriak, geroz ugariagoa zen biztanleriaren mantenurako produktuez gain, eskulangintzarako materialak ere eskatzen zizkion landa eremuari. Hala, mahastiak eta zuntz landareak hirien eskariaren hazkundearen arabera hedatu ziren.

Aziendarako utzitako lurretariko batzuk laborantzan erabiltzeko hartzen hasi ziren, eta horrek animalia gehiagoren beharra zekarren.

Hain zuzen ere, oreka hauskorra gertatu zen horren inguruan eta hausturak ondorio larriak zekarzkion nekazaritza produkzioari.

 

Berrikuntza teknologikoak

EUROPAKO PAISAJEA ARRAS ALDATU ZEN EREMUEN LUBERRITZE LANEN ETA PADURAK LEHORTZEAREN ONDORIOZ, ITSASOARI ERE LURRA HARTZEN ZIOLA.

BAINA GIZAKIAK EZ ZION ESKU-HUTSIK AURRE EGITEN LAN HORRI.Garai horretako etekinen hobekuntzaren arrazoia, partez bederen, lehendik ezagutzen ziren elementu teknologikoen zabalkundea da. Kalkulu orokorren arabera, karolingiar garaiko 2,5/1eko errendimendutik XIII. mendeko 4/1ekora igaro bide zen.

Hainbat energia iturriren erabileran ere aurrerapenak gertatu ziren. Uraren indarrak, adibidez, laborarien lana askatu zuen nekazaritza produktuen zenbait aldaketa prozesutan.

Ur errotak, Behe Inperioko garaietatik ezagunak izan arren eta VI. eta VII.. endeetan jadanik hasia zen hedatze goiztiarra gorabehera, IX. mendea arte ez ziren Europako geografia guztira zabaldu. Uraren indarra, halaber, pilak eta sutegiak mugitzeko ere erabiltzen zen. Gero, XI. mendetik aurrera, haize errota Europako Iparraldeko ordokiak konkistatzen hasi zen.

Animalien energiaren erabilera ere aldatu zen errentagarritasun handiagoa ateratzeko helburuarekin. Idia, edo behia, zen nekazaritza lanetan erabili ohi zen animalia: lanabesak erabiltzeko uztartu erraza baitzen, belar eta zuhain jalea, eta bestelako baliabideak ere, esnea eta larrua, adibidez, ematen zituen. Atlantiko aldeko Europan zaldia arian-arian idiari lekua kenduz joan zen, eta ildo horretatik zaldi sendoagoa eta landa lanetarako egokiagoa sortu zuten hazkuntza sistematikoaren bidez.

Gero eta zabalagoa gertatu zen idiaren ordezkatze hark uhaleria berri baten erabilera ekarri zuen, armazoizko lepokoa ezaugarri nabarmenena zuena. Horrek animaliaren indarra hobeki baliatzeko aukera ekarri zuen. Ferratze prozesua ere zabaltzen hasi zen. Zaldiak alea jateak laboreen produkzioa gehitzea ekarri zuen, hala nola oloa eta garagarra.

Zaldiaren erabilerak ere lehorreko garraioaren gastuak apaltzen lagundu zuen.

Animalia arinago eta hobeto prestatu horri golde berri bat lotu zitzaion, pisu handiagokoa, burdin gehiago zuena eta lurra etengabe iraultzen zuen golde-belarriaz hornitua.

Horrekin batera, nekazaritza lanak ugaritu ziren. Horrela, bada, hobeto prestaturiko lurrek etekin hobea ematen zuten, baina tresneria berria behar dute, eta tresneria horretan gero eta gehiago behar da burdina.

Hiru urtekoa deituriko laborantza txandakatze modua garai hartan noraino jarrieta hedatu zen eztabaidagai da oraino. Landatu gabe uzten den lurraren murrizketa da horren ezugarria, heren bat soilik uzten baita erein gabe. Eremuaren erdia erein gabe geratzen den bi urtekoa baino intentsiboagoa da. Halaber, gerta litezkeen uzta txarrei begira ez da horren arriskutsua bi ereintza bideratzen duelako, neguan bata eta udaberrian bestea. Horietako batek huts egitera, gosetea arin lezake besteak.

 

Hiriak eta merkataritza berrindartzea

X. mendetik aurrera hiri-landa erlazioa estutu eta antolatzen hasi zen berriro, lotura berrietan oinarriturik. Hiria merkatuaren esparrua da, hiriko eskulangintzaren eta lurraren produktuak biltzen dituen gunea.

Soberakinen irtenbidea landarentzat eta berehalako eskaria hiriarentzat. Geroago, merkatuaren garrantzia emendatu egiten da feriekin; hauek, XII. eta XIII. mendeetan, egiazko nazioarteko merkataritza gune bihurtzen dira. Champagnekoak dira ezagunenak.

Dena den, eskulangintza eta merkataritza jarduerak hirian izateak ez ditu landa munduarekiko eta nekazaritza jarduerekiko harreman estuak galarazten.

Aldaketa horrekin batera teknika eta metodo berriak sartzen dira merkataritzan.

Arian-arian salerosketa finantza eragiketa bihurtzen da. Merkatariak ez du alde batetik bestera etengabe bidaiatu beharrik eta merkataritza konpainiak sortzen ditu. Kredituaren zabalkundea eta, XIII. mendetik aurrera, truke letraren erabilera dira merkataritzan baliatzen diren finantza tresna berrietariko batzuk.

Nazioarteko merkataritza horren gertalekuei dagokienez, garai hartan hiri sail bat sortzen da Ipar Itsasoaren eta Baltikoaren inguruan. Nekazaritzaren hazkundea aprobetxatzen dute komertzio eta kolonia inperio bat eraikitzeko. Haien artean elkartzen dira eskualdeko ligak moldatuz, Hansa elkartearen aurrekoak izan zirenak.

Merkataritza bide berriak garatu ziren aldian, antzinako bideetan italiarrak nagusi ziren beti ere. Italiako hiriek koloniak sortu zituzten Mediterraneo osoan zehar, Ekialdearekiko merkataritza balantza beren alde desorekatzen zutela.

Ehun sektoreak lehen bultzada bat eman zion eskulangintzari. Flandriako lurrak eta Italiako hiri batzuk hazkundearen lehen lerroan jarri ziren artilezko eta sedazko oihalak zirela medio. Eskulangileen lanbide elkarteak edo gremioak ere aipatu beharrekoak dira; horien goren puntua XII. mendean koka daiteke.