Departamento de Cultura y Política Lingüística

Historia Unibertsala»Erdi aroa

V-VIII. mendeetako ekonomia. Mendebaleko Europaren erruralizazioa

V. mendearen hasiera aldeko Erromako villa bateko mosaikoa.<br><br>

Beste mundu bat sortu zen garai hartan, hartu-eman sozio-ekonomikoak lurraren ustiaketaren inguruan eratu zituen mundu berri bat. Erromako Inperioaren azken aldian sortu ziren villa edo lur sail handiak izan ziren gizarte berri hartako ekonomian protagonista. V. mendeko inbasioek desagerrarazi zuten Erromako Mendebaleko Inperioa, baina aurreko mendeez geroztik gertatzen ari ziren aldaketa ekonomikoak sendotu besterik ez zituen eragin desagertze hark. Erromatarren lur sail handi hori da hain zuzen garaile atera zenetako bat. Herri «barbaroen» klase nagusia lur eremu handien jabe egin zen, jabetza hori lehengo lurjabeekin banaturik. Sortu ziren erreinu berriak gudarostearen babesean sortu ziren, eta gudarosteko buruzagitzak, agintea mantentzen laguntzen baitzuen, ondasunak haiekin banatzera behartzen zuen.

Eta hala, ondasunen eta jabetzen joan-etorri amaigabea sortu zen erregearen eta aristokraziaren artean. Hiria izan zen ordu arte Inperioan lekurik erakargarriena; handik hara, ordea, lurjabetza handiak hartu zuen protagonismo ekonomikoa. Orduan hasi zen Europako mendebalean Erdi Aroak ezaugarri izan zuen prozesua, hots, gizartearen erruralizazioa. Batez ere Mendebaleko Inperioaren iparraldean izan zuen prozesu horrek aurrerabidea. Han, Pax Romana-n sortu ziren hiriek ez zuten tradizio luzerik; gainera, izan ziren aldaketa sozio-ekonomikoen ondoren eta egitura politikoa goitik behera arrailduta geratu ondoren, ia desagertu ziren. Egoera horren aurrean, erasotzaileek erraztasun handiak izan zituzten beren tradizioak zabaltzeko, aristokraziaren bizileku edo villa hura ?askotan, gotorleku bihurtua? erreferentzia gisa harturik betiere.

Erromako inperioaren azken aldiko latifundio esklabista hura errentagarria izan bazen, hirietan merkatua izaten zelako eta langilea ?esklaboa? ugari eta moduz saltzen zelako izan zen hala. Esklaboa urritzen eta baserri/hiri arteko harremana haustean jabetza handiak beste probetxugai batzuk bilatu behar izan zituen egoera berrira egokitzeko. Eta hala, esklabo batzuek lur sail txikiren bat eskuratu zuten, beren familia mantentzeko eta lehengo nagusiari ordaintzeko. Eta han kolonoa topatu zuten, nekazari librea bera, inbasioek eta zergek zekarten segurtasunik eza zela-eta gero eta egoera txarragoan.

 

Krisi demografikoa eta biztanle gorabeherak herrietan

KRISI DEMOGRAFIKOAK EUROPAKO MENDEBALA ZAFRATZEN DU MENDE HORIETAN ZEHAR. EUROPAKO «ZIBILIZAZIOAREN» ERDIGUNEA MEDITERRANEOTIK ATLANTIKORA ALDATZEN DA.Erromako Inperioan II. mendearen bukaeran izan zen biztanle kopuru handiena.

Eta mende bat geroago hasi zen, krisiaren lehenengo sintomak agertzearekin batera, demografiaren gainbehera. Inbasioek ekarri zuten hondamendiari garai hartako anarkia militarra eta matxinadak erantsi behar zaizkio. Elikadura txarra, izurriteak ?543- 546 bitartekoa, esaterako?, eta urari eustekolanak ezin mantendurik zabaldietako lur emankorrak utzi beharra zirela eta, Europako Mendebaleko biztanleria pipiak jotako habea bezala birrindu zen. Iliria, Frantziako Massif Centrala edo Dueroko meseta, horra biztanle galera horren hiru adibide.

Hasierako egoera, dena den, ez zen berdina izan toki guztietan. Inperioa zabaldietako lur emankorrenetan kokatu zen, alde batera utzirik mendialdea. Beticako eta Levanteko lurrak Hispanian, Rodano ibarra Galian, Po ibarra Italiako penintsulan eta Afrikako iparraldeko kosta ?hau da, Mediterraneoko mendebaleko ertza? ziren garai hartako lekurik jendetsuenak. Hala eta guztiz ere, Atlantiko aldean askoz arinagoa izan zen krisiaren erasoa; Europako Atlantiko aldea VII. mendeaz geroztik egon zen hazkundea noiz hasiko zain.

 

Produkzioaren mundua

KRISI DEMOGRAFIKOAREKIN BATERA SEKTORE EKONOMIKO GEHIENEK ATZERA EGITEN DUTE. GERO, ERDI AROAN IZANGO ZEN ZUZPERRALDIA EGOSTEN DA NEKAZARIEN ARTEAN.Produkzioaren munduan areagotu egin ziren lehengo arazo zahar batzuk. Landutako lur sailen eremua urrituz doa. Agri desertiien arazoak, ez baitzen konpondu III.. endeko erreformetan, basoz eta landu gabeko lurrez osaturiko paisaje baten aurrean uzten gaitu. Esklaboak urritzea eta Pax romanaren amaiera izan ziren ?egoera politiko nahasiak landa/hiri arteko harreman komertzialetan zuen eragina kontuan harturik? egoera horren eragileetako batzuk.

Erdi Aroko ekonomiaren beste ezaugarrietako bat ere hasi zen marrazten atzerabide horretan, eta da autarkiarako joera, hain zuzen. Bizitzeko behar diren gaiez hornitzea helburu zuen polikultiboak ustiatze intentsiboari eta espezializazioari kendu zionlehentasuna; nork bere kontsumorako produzitzeko joera nagusitu zen. Nekazaritzaren produktibitatea ez zen oso handia izan garai hartan; langile gutxiago zegoen, eta teknologiaren aldetik ez zegoen batere aurreratua; egiten zuen eguraldiaren mende zegoen ia. Erromatarren garaiako nekazaritzatik geratzen zena zen hura, haren herentzia; izan ere, erromatarren garaian esklaboak erabili baitziren, eta teknikan inbertitzea ez zen errentagarria. Lurjabe handiari ez zitzaion asko axola errentagarritasuna handitzea, bai ordea irabazietan parte hartzea, administrazioan karguren bat betez edo, besterik gabe, gerraren bitartez.

Autarkiari bide eman baino lehen gertatu ziren aldaketak ez ziren berdinak izan alde guztietan. Mediterraneoaren ertzean, Erromako Inperioaren azken aldian eratu ziren latifundio handiek indarrean segitu zuten. Aldi berean, ordea, erromatarren aurreko herri zahar batzuk, bertan behera utziak, berriz jendeztatu ziren. Une hartako zalantzak eta arriskuak zirela eta, jendeak alde egin zuen zabaldietatik eta lur emankorrenetatik.

Alde hartako landako paisaje tipikoa iraganeko herentzia da: biztanle gunearen inguru-inguruan baratze txikiak daude, hesiz inguruatuak animalietatik babesteko; baratzez harago, labore sail zabalak, eta mahatsondoak eta, zenbait tokitan, olibondoak tarteka. Horien atzean edo inguruan «saltus»a dago, basoa, eta han artzantza egiten da, baina oso bigarren mailan, nekazaritzaren aldean. Saltusean han eta hemen, jendea ibiltzen zen ehizean eta fruitu biltzen, zuten janari urritasuna nolabait osatzeko.

Paisaje zahar horren aurrean, beste aldean, Atlantiko aldean, askoz handiagoa izan zen germaniar munduaren eragina. Jende gehiena herrigunetik at sakabanatuta bizi zen, eta herriguneak irregularragoak ziren.

Basoa zen nagusi, eta han askoz abere gehiago ibiltzen zen Mediterraneo aldekoan baino. Sail txikiagoak lantzen zituzten eta lurra etxearen inguruan zuten. Lur sailen banaketa ere irregularragoa zen. Basoko soiluguneak luzetara antolatzen ziren, arrain hezurduraren itxuran. Batez ere laborea egiten zen, eta baita barazkiak eta, kristautasuna zabaltzearekin batera, mahatsa ere.

Baina ez bakarrik nekazaritzan zegoen langile premia. Konkistako gerrak amaitzeak eta esklabo lanak errentagarritasuna galtzeak beste sektore ekonomiko batzuk ere jo zituen.

Meatzaritzan, esate baterako, esklaboak erabili ziren, meatzeak estatuarenak zirelarik. Handik hara erabat gelditu zen dena, ia esateko; Inperioak ustiatu zituen meatze gehien-gehienak bertan behera utzi ziren IV eta V. mendeen artean.

 

Hiriak eta merkataritza harremanak Mediterraneo aldean

ERROMATIK HEREDATUTAKO LATIFUNDIO HANDIA ?VILLA? LEHENTASUNA KENTZEN HIRIARI. HIRI BERRIAK GOTORLEKU MILITARRAK BEZALAKOAK DIRA.

PRODUKZIOAREN MUNDUAREKIN ZER HARREMAN DUTEN HIRIEK.Landa/hiri arteko hartu-emanean landa da garaile. Landan antolatzen dira harreman sozioekonomikoak. Produkzioaren gainbehera eta bakarrik Inperioak ziurtatu ahal izan zituen beste faktore batzuk (bake giroa, dirua edo txanpona eta bide sarea) izan ziren aldaketaren giltzarriak.

Hiria erakargarritasuna galduz joan zen, jendez hustu zen pixkana-pixkana, eta txikitu, halaber; bien bitartean, hiri barruan, eraikuntzarik gabeko orubeak sortu ziren.

Inbasioengatik zabaldu zen segurtasunik ezak eta Inperioko zergen zamak ere ?ondorengoetako batzuk heredatuta? hiriak gainbehera egitea lagundu zuten.

Inperioa zeharkatzen zuen salerosketa zirkuitua hautsi edo ahuldu ondoren, eskualdeen arteko merkataritza oinarrizko produktu bakar baten inguruan egiten zen: gatza.

Nolanahi ere, Mendebaleko industria produkzioa urritzeak eta lurjabe handiek beren izen ona eta omena ziurtatzeko luxuzko produktuez hornitu behar izateak Mediterraneoko merkataritza bizirik iraunarazten lagundu zuen. Bizantzio ?Erromako Ekialdeko Inperio zaharra? Mendebalaren eta Asiaren arteko solaskide bihurtu zen, zuten tamaina txikia eta balio handiagatik oso errentagarriak ziren produktu batzuekin.Mendebalean, batez ere Italiako penintsulako hirietako batzuei egin zien mesede merkataritza mugimendu horrek. Mendebaleko Bizantzioren ordezkaritza ziren, nolabait esateko, hiri horiek.

 

Mediterraneo aldeko mundua: Mendebalaren solaskidea

MENDEBALEKO EKONOMIAK ERROMAKO INPERIOAREN GAINBEHERAREN ONDORIOAK PAIRATZEN DITUEN BITARTEAN, BIZANTZIOK NAGUSITASUNEZ JOKATU ZUEN ERROMAKO ITSASO ZAHARRAREN INGURUAN VI. MENDEA BITARTEAN IZAN ZIREN HARREMAN MOTA GUZTIETAN.Erromaren Ekialdeko Inperio zaharrean ez zen halako biztanle galarerik izan. Landa ingurunea ere ez zen sistema ekonomikoaren protagonista, Mendebalean bezala. Zeukaten tradizoak berak iraunarazi zituen Ekialdeko Inperioko hiri haiek, Erromaren konkista baino lehenagokoak. Aipatzekoa da halaber, zeuden eskulangileek hiriguneetatik igarotzen ziren saleroste zirkuituetan zutela beren merkatua. V. mendeko inbasioek ez zuten eraginarik izan zirkuitu horietan.

Baina sistema ekonomiko zaharraren erabateko kolapsoa eta ondorengo eboluzioa eta aldaketak atzeragarriak izanagatik saihestezinak ziren. Eta hala, VI. mendeaz gero, hurrengoaren hasieraz gero batez ere, gainbehera hasi zen Bizantziorentzat. Bi eragile nagusi izan zituen gainbehera horrek: batetik, barne krisia, eta, bestetik, aginte politiko berri bat zabaltzea Mediterraneoan: Islama. Bizantziok Mendebalaren eta Asiaren artean betetzen zuen bitartekotasuna «mare nostrum»eko nagusi berrien eskuetara igaro zen.