Departamento de Cultura y Política Lingüística

Gizarte jakintza»Gizarte gaiak

Nazioarteko harremanen historia, teoria paradigmatikoak eta sistemak

Vartsovia 1945ean. II. Mundu gerrak eragindako hondamenak ekarri zuen 1920ko hamarraldian nagusitu zen idealismoaren gainbehera.<br><br>

Nazioarteko Harremanak diziplina (jakintzaren adar) bihurtzearen oinarrian kezka bat dago: gerrak gertatzen dira estatuen artean. Kezka hori inoiz baino larriago bilakatu da mende honetan, bi mundu gerra jasan eta arma nuklearrak agertzen ikusi ondoren.

1994 arte, filosofoek, historialariek, juristek, politikariek, diplomatikoek... zuten aztertua gerraren fenomenoa. Areago, Tuzidides historialari grekoaren denboratik izandira estatuen arteko, edota herri edo komunitate desberdinen arteko, harremanei buruz teorizatzeko saioak. Jakintsu grekoaren garaitik hasita gaur arte, pentsalari asko ari izan da nazioarteko gizartearen arazoez hausnartzen: Moro, Machiavelo, Hobbes, Rousseau... Baina pentsalari horiek oinarri filosofiko-normatibo bat ekarri diote diziplinari, eta ez premiazko den ezaguera multzo sistematikoa. Hau da, azalpen globalak ematen ahalegintzen dira entitatepolitiko independenteen arteko harremanei buruz, baina harreman horiek dituzten problemak errotik eta zientifikoki aztertu gabe.

Hala, esango dugu, horien guztien ekarria aintzat harturik ere, diziplina modernoa –nazioarteko harremanen teoria, zehazki– berria dela, neurtzen ahal diren fenomenoen azterketa sistematikoa egiten duenez, eta zera nahi du: nazioen arteko harremanetako aldagai nagusiak aurkitu, jokaerak azaldu eta harreman motak agertu.

Beraz, berria da Nazioarteko Harremanak ezaguera multzo sistematikotzat hartzea.

Iritzi hori, autore gehienek diotenez, EEBBetan eta Erresuma Batuan sortu zen, Lehen Mundu Gerratik hasita. Faktore ugari izan ziren diziplinaren sorreran: garapen teknologiko eta industrialagatik nazioarteko gizarteak nozituak zituen aldaketa estrukturalak, Nazioarteko Harremanetan mugimendu sozial eta politikoek zuten gero eta eragin handiagoa, Iraultza Boltxebikearen ondoren nazioarteko gizartean zegoen heterogeneotasuna, Gerra Handiko izugarrikeriak –eta, beraz, bakea eta segurtasuna ziurtatu nahia–, mundu aldakor honetan potentzia gero eta indartsuagoek hartuko zituzten ardurak... Eta testuinguru horretan, nahiz eta lehen positibismoak eraginik zetozen batez ere kezka zientifikoa eta horren interpretazioa eta azalpena, ikuspegi marxista garatua ere (gizarte harremanen teoria orokor baten ama bera) funtsezko izango da hiru gauza hauen premia nabarmentzeko: Nazioarteko Harremanen ikasketa banako gisa hartu behar da, nazioarteko bizitzako fenomenoak zientifikoki interpretatu behar dira eta nazioarteko gizartearen teoria bat eratu behar da.

Iritzi nagusia izan da urte askoan estatua jotzea antolamendu ardatz eta analisia ororen erreferentzia. Horregatik, Estatuaren jarduerarekin lotuak diren beste diziplina batzuek –Historia Diplomatikoa edo Nazioarteko Historia, horiek baitzuten nazioarteko fenomenoen ikerketa monopolioa– atzeratu egin zuten diziplina berriaren jaiotza.

Baina, bestalde, Estatuaren izatea bera zen Nazioarteko Harremanak izatearen arrazoi.

1920ko hamarraldian, garai hartako nazioarteko gertaeren ikuspegi deskriptibo hutsak nagusitzen dira; 1930eko hamarraldian, ordea, Nazioarteko Harremanak diziplina zientifiko gisa sendotzen da. Bai Historia Diplomatikoaren eta Nazioarteko Zuzenbidearen norabidea aldatzea, bai –batez ere– Gizarte Zientziek (Zientzia Politikoak, Soziologiak eta Psikologiak, batik bat) jaso duten bultzada funtsezkoak dira Nazioarteko Harremanen garapenerako.

Bigarren Mundu Gerrak eta gerraondoak indartu egiten dute dinamika hori, eta diziplina berria sendotu egiten da, bereziki EEBBetan eta Erresuma Batuan. 70eko hamarraldiaren hasieran, oinarrizko ardaztzatestatua zeukan nortasun krisi gogor batek jotzen du ikuspegia, joera berriek subjektuen ikuspegi globalistago batean edo ekonomia eta dominazio ardatzean kokatzen baitute ardatz nagusi hori. Gerra hotza amaitzearekin, eta globalizazioaren joera bizkor honetan, ederki ulertzen dugu Nazioarteko Harremanak –beren diziplina edo paradigma desberdinekin, mundu konplexu hau aztertzeko– zein garrantzitsu diren.

 

Teoria paradigmatikoa

Nazioarteko Harremanak interpretazio doktrina epistemologikoki eta metodologikoki homologagarri batez hornitu behar izan zuen hasieratik. Baina ikuspegi desberdinak ikusmolde teoriko desberdinak sortuz zihoazen, eta hortik nazioarteko teoriaren pentsamendu joera ugari sortu ziren. Ezadostasun horrek zera dakar, eskola edo paradigma bakoitza bere garai historikoak definiturik egotea, eta, beraz, paradigma horrek mugatzea bere aztergaia.

Horregatik da –posible izateaz gainera– ona paradigma asko izatea, hala guztiak garatzen baitira.

Paradigmak, azterketa objektu zentral –ikuspegien definitzaile– bati erantzuteaz gainera, ulertzen ditu legeak, teoriak, azterketa metodoak... zabalik dago aldaketa zientifikoak onartzeko, eta, hala, paradigma hori egokituz doa beti, erabiltzeko moduan dago, nahiz eta aldaketen gehitzeak konplexuago bihurtzen duten haren oinarri teorikoa.

Teorian, Nazioarteko Harremanak ez dira oinarritzen historian, ez dira deskribatzaileak, baizik eta estatuek nazioarteko sisteman dituzten neurtzeko moduko jokabideak azaldu nahi dituzte. Beraz, gehiago dira gauzak azaltzeko, haiek deskribatzeko baino. Paradigmak azalpenaren ardatz den objektuaz definitu behar dira, baina gogoan izanik paradigma oro beste kontzepzio zabalago batekin lot daitekeela, eta, batez ere, kontzepzio paradigmatikoa koiunturala dela bakarrik, hots, bera sortzen duten gertaera eta aldaketen denbora-esparruari erantzuten diola. Laburbilduz, paradigmak Nazioarteko Harremanen esparruko problemei erantzuteko bide bat baizik ez dira.

 

Paradigmak

Funtsean, hiru paradigma edo eredu nagusi bereiz ditzakegu: estatuzentrismoa, globalista eta estrukturalista.

 

Paradigma estatuzentrikoa

Paradigma Estatuzentrikoak dio Estatua dela Nazioarteko Harremanen funtsezko jokalari. Paradigma horrek ordenarik eza, zigorgabetasuna eta anabasa baizik ez du ikusten Nazioarteko Harremanetan. Indarra da, hau da, gerra, diziplinako aztergai nagusia.

Lehen Mundu gerraren astindu bortitzak lehen eskola estatuzentrikoa ekarri zuen: idealismoa. Eta errealismoa –1940ko hamarraldian aurrera– eta behaviorismoa dira, beste interpretazio estatuzentriko batzuk gorabehera, pentsamendu estatuzentrikoaren muinak gaur egun arte.• Idealismoa Lehen Mundu Gerra ondoren, idealismoa saiatu zen erakusten, nazioarteko sistema nola antolatu behar zen, gerra gehiagorik gerta ez zedin. Helburu erreformista eta normatiboa zuen batez ere –ez du guden zergatia azaltzen, baizik zer elementu behar diren haiek gerta ez daitezen–. Nazioarteko sistema aldatzen saiatu zen, hura nazio errealitatearen antzeko jarriz, interesen harmonian oinarrituz, estatuek ez zituztela helburu kontrajarriak frogatu nahiz.

Uste zuten justizia objektiboa zela, balio berak zituela beti eta edonon. Alegia, sinesmen itsua zuten gizakiaren arrazionaltasunean, haren ontasunean, haren...

Hiru lan arlo proposatu zituzten:• Errealismoa Nola idealismoa ez zen gauza gerraren zergatia azaltzeko, errealismoa sortu zen teoria esplikagarri baliozko gisa. Errealismoak baztertu egiten du segurtasun kolektibo idealistaren printzipioa. Errealisten aburuz, indarrezko postura sendo batek bakarrik geldiarazi zezakeen alemaniarren hedatzea.

Gerraren ondoren, ideia idealistetaranzko itzultze ahul bat gertatu zen: NBE eratzea, Nazioarteko Elkarteak, segurtasun kolektiboaren ikuspegitik abiaturik. Baina blokeen arteko Gerra Hotzak erraztu egin zuen errealismoak Nazioarteko Harremanen teoria bat eratzea; teoria internazional bat,erabilerraza eta funtzionala, XX. mendeko gertakariak aztertuko dituena.

Teoria horrek kritikatu egiten du Idealismoa, eta esaten giza izatea irrazionala dela, eta hedatzeko joerakoa. Esaten du, halaber, estatuek interes kontrajarriak dituztela, eta interes kontrajarri horiek gerrara bultzatzen dituztela. “Boterearen garrantzia” sakontzen du; hau da, nazioarteko sistema kaotiko batean, non estatu bakoitza estatu horren berorren alde borrokatzen den, segurtasuna, aberastasuna eta itzala ondasun mugatuak izango dira, eta horiek bestearen lepotik eskuratuko dira beti; horregatik, hil ala bizikoa da boterea bereganatzea, ahalik eta gehien nahi baitute hartatik estatu guztiek. Osagai ideologikoa bera ere baztertu egiten du, eta esaten Gerra Hotz garaian, ekialde-mendebalde borrokan, ez zegoela ideologia jokoan, SESB eta haren ingurua interes nazional hutsengatik ari zirela.

Zalantzak agertzen ditu nazioarteko ordenaren printzipioen aldaketaz, eta lege esplikatibo batzuk ematen:• Estatu orok bere botere posizioaz definitzen du interes nazionala. Estatuak irautea da helburu.

• Nazioarteko Harremanak botere orekari eusteko borroka dira. Gerra saihesteko, botereen oreka horretarako behar diren mekanismoak osatu eta atxiki behar dira: mehatxuzko boterea = aurkariaren botere handiagoa edo berdina Beraz, erantzuteko ahalmena aliatzeko ahalmenarekin loturik dago.

• Hegemoniako garrantzia. Beti izan da botere hegemoniko bat, eta horrek ezartzen zituen nazioarteko ordenaren arauak.• Moralari dagokionez zigorrik ez egotea, eta irizpide moral edo baliorik eza.

Nazioarteko politikan, jokoan dagoena (estatuaren iraupena) hain da garrantzitsua, non ezer ez baita inmorala (adb.: erregimen diktatorial bati laguntzea), estatuaren interesen alde bada.Denbora igaro ahala, pentsalari askok egin dizkiote aldaketak ikuspegi errealistari, hura egoera berrietara egokituz, eta, hala, ikuspegi Kennanista edo neoerrealista sortu zen. Baina 1970eko hamarralditik hasita, eta batik bat 1990eko hamarraldian, Gerra Hotzaren ondoko ordena berria ezarri denean, krisiak jo du errealismoa, eta, orain, beste paradigma edo eredu ez-estatuzentriko batzuekin lehiatu behar du.• Behaviorismoa Behaviorismoa, estatuzentrismoko beste joera batzuk ez bezala, soziologia politikoarekin loturik dago, eta, beraz, nazioarteko soziologiaren ikuspegitik aztertzen ditu Nazioarteko Harremanak. Nazioarteko Harremanak soziologiatik definitzeko autore batzuek egindako saioek jartzen dituzte metodo induktiboak deduktiboen gainetik, Nazioarteko Harremanen gaian ez omen dago neutraltasun zientifikorik eta. Harreman estatalak jokalari nagusitzat harturik, nazioarteko errealitatearen partetzat dauzkate horiek, eta, beraz, nazioarteko errealitatea globaltzat daukan ikuspegi batetik begiratzen diete Nazioarteko Harremanei.

Behaviorismoak, bada, jokalari desberdinen jokabidean, jarreran eta erantzunetan kokatzen du bere azterketa, eta politika, beti, neurtzen ahal diren ekintza eta jokaera parametroetatik definitzea du helburutzat. Alde batera utzirik, errealismoak bezala, balore etiko eta moralak, eta sistemen teoria metodologiko-soziologikotik abiaturik, behaviorismoak sei nazioarteko azterketa-sistema proposatzen ditu:• Nazioarteko antolamendua: mundu gobernua. Nazioen Elkarteak (1919) izan nahi izan zuena bi gerra handien artean, hots, lehen aldiz segurtasun kolektiboko sistema bat sortzea, hau da, nazioarteko komunitate osoa kontra jarriko zitzaion estatu erasotzaileari (nazioarteko komunitate osoaren botereak atzera eginaraziko die estatuei).

• Nazioarteko zuzenbidea indartu.

Nola nazio mailan baden lege egitura konplexu bat, nazioarte mailan ere legeria bat sortu behar litzateke, estatu bakoitzak nahi duena egitearen kaosa mugatzeko.

(adibidez, 1928an sinatu zen Kellogh/Brian hitzarmena, non estatu guztiek uko egiten dioten beren Nazioarteko Harremanetan gerra erabiltzeari).

• Desarmeko politika sendo bat ezarri.

Armagintza norgehiagoka gerra sortzaile da zuzenean. Proposatzen dute, bada, politika ideia idealistei: NBE sortzea, Nazioen Elkarteak, beti ere segurtasun kolektiboaren ikuspegitik.

1930eko hamarraldian zurrunbilo militaristak eta, azkenean, II. Mundu Gerrak balio oro kendu zioten Idealismoari, eta beste korronte estatuzentriko bat jarri zen haren lekuan: errealismoa.• Botere oreka sistema: Estatuek beren boterea handitzera jotzen dute beti, aliantza, berrarmatze, negoziazio... bidez, eta ihes egiten diote nazioz gaindiko erakunde orori.

• Sistema baitar malgua: errealitate bitar batean, blokeek handitu egiten dute beren ahalmena arma nuklearren bitartez, nahiz eta hori arriskutsua izan, baina onartzen da, etsaia gainditzeko eta hegemoniko bihurtzeko. Tarteko ez diren jokalariak, berriz, neutral egon ohi dira.

• Sistema bitar zurruna: aurrekoa aldatuz, jokalari guztiak ari lirateke –zuzenean edo zeharka– blokeren baten alde, ez litzateke lankidetzarik eta harremanak oso zailak lirateke.

• Nazioarteko sistema unibertsala: mundu gobernu batek zuzendutako sistema.

Nazioz gaindiko kudeatzailea.

• Sistema hierarkiko unibertsala: aurrekoaren antzekoa, baina kudeatzailea bloke baten burua litzateke.

• Unitateak betoa duen sistema unibertsala: elkarren errespetua blokeko jokalarien artean; adostasuna eta ahobatekotasuna erabakietan; egonkorra, eta gerrak sortzeko zaila.

 

Paradigma estrukturalista

Paradigma estrukturalista, berriz, azpigaratutako herrien ikuspegitik saiatzen da mundua eta Nazioarteko Harremanak ulertzen.

Estrukturalistek errentaren banaketan dauden aldeak azpimarratzen dituzte beti.

Haien iritziz, mendekotasuna da –argi eta garbi– Nazioarteko Harremanen ardatza.

Estrukturalismoak dio munduko eskualde batzuk bakarrik hazteak eta garatzeak ekartzen duela atzerapena; hau da, hirugarren munduaren atzerapenean eta lapurretan oinarritzen dela lehen munduaren garapena.

Ikuspegi marxistaren eragin handiz, gizarteko klasea jotzen du Nazioarteko Harremanetako jokalari nagusitzat. Estrukturalismoak, gainera, azterketan ikuspegi globalizatzaile eta totalizatzaile bat erabiliz eraiki nahi izango du bere teoria, nazioarteko sistemaren ibilmoldearen ikuspegi kritiko batetik beti. Estatua gainditzea bilatuko du beti, elementu hori nagusitasun harremanak baino beherago jarriz. Hala, ez dio aski iritziko eskema estatuzentrikoari nazioarteko gizartea aztertzeko tresnatzat,eta elkarren arteko mendekotasuna eta mendekotasuna kontzeptuak sakonduko ditu.

Estrukturalistek diote, orobat, garapena eta azpigarapena batak bestea eragiten duelako direla munduan. Estrukturalismoaren ustez, garatzeko inongo aukerarik ez dagoen posizioan kokaturik daude herri azpigaratuak; izan ere, lanaren nazioarteko banaketa aztertzen bada, herri horiek zerbitzari dira, eta lanaren banatze horrexek markatzen ditu horien premiak. Hau da, ez dira burujabe zer premia dituzten erabakitzeko.

Hala, herri aberatsak erdigune bilakatzen dira, eta periferia, berriz, herri pobreak eta azpigaratuak dira. Ustiatzeko mekanismoen gainean duen kontrolean oinarritzen da erdigunearen aberastea, eta ustiatzeko mekanismo horiek ekartzen diote, noski, gainbalioa erdiguneari. Beraz, sistema aldatzen ez den artean, ez da konponbiderik azpigarapenarentzat.

Hartarako, estrukturalismoak nazioen arteko harremanak bultzatzen ditu, munduko politika estatu artekoaren gainetik. Era horretan, Nazioarteko Harreman sareak sortuz, errealismoari aurka egiten saiatuko da. Hala, harreman-bide estatuarteko, gobernuz haraindiko eta nazioz haraindiko ugari direla baieztatuko du, eta horiek bigarren mailara egotziko dituzte alde militarrak.

Ildo horretatik segituz, uste du munduko erakunde transnazionalak edukitzeakdeslegitimatu egingo duela indar militarra erabiltzea, lotura harreman konplexuak sendotzen badira behintzat.

 

Paradigma globalista

Paradigma globalistak teoria estatuzentrikoen gainditzean oinarritzen du bere diskurtsoa.

Paradigma globalistak, Nazioarteko Harremanei dagokienez, uste du estatuen sistema laster mundu interdependiente batek ordezkatuko duela, eta, hor, galdu egingo duela estatuak bere nagusitasuna, eta nazioen arteko erakunde handiak (multinazionalak, GKEk...) izango direla protagonista eta jokalari.

Estatuaren krisia bi eratako ikusten dute: estatu horrek, batetik, multinazional handien eta nazioen arteko korporazioen botereagatik galtzen du subiranotasuna, eta, bestetik, joera postmodernistek kolokan jartzen dute estatu-nazioaren nortasuna, eta, estatu horren zilegitzea higatzen dute.

Globalistentzat, independentzia hitza da nagusia. Nahiz eta enpresak gero eta merkatueikiko askeagoak diren, merkatu horiek kanpoan daude, eta, gainera, produkzioaren internazionalizazioagatik, estatuaren esparrua erabat gainditurik dago errealitatean. Halako pisu politikoa eta ekonomikoa dute multinazionalek, itzali egiten baitute botere estatala herri batzuetan.Nazioarteko erakundeen gobernuko izan nahiz gobernuz kanpoko garrantzi gero eta handiagoa bizkortzen ari da globalizazio prozesua. Hori funtsezkoa da, globalistek diotenez, ikuspegi estatuzentrikoa gainditzeko, bai baitira beste balio batzuk gizaki guztientzat berdinak direnak munduan (familia nuklear, demokrazia, merkatu ekonomia eta antolamendu politiko –estatu egitura–), baina herri bakoizaren ezaugarri bereziak histen ari dira. Globalistentzat, oinarrizko auzi batzuk daude Nazioarteko Harremanen azterketan. Segurtasuna, Giza Eskubideak, gehiegizko biztanleria, baliabideen urritasuna... problema globalak dira, eta gizadi osoaari eragiten diote, baina estatuen premia dugu oraindik, horiek konpontzeko.

Nazioarteko Harremanen gaiari gorputz teorikoa eman nahi dioten hiru paradigmak ikusi ditugu. Hiru eredu teoriko klasiko aztertu ditugu, zeinek segurtasun kolektiboan, botere orekan eta mundu gobernuan oinarritzen baitituzte Nazioarteko Harremanak eraikitzeko ardatzak. Baina sartzera goazen milaldian, agian ez dira merkatu ekonomia, gizarte globala, eta nazioarteko nahasmenduak izango Nazioarteko Harremanen azterketa markoa osatuko duten ardatzak, batez ere kontuan baditugu nazioarteko jokalari berriak, horiek zigorrik jaso ez duten krimenetan oinarritutako erakunde mikro-estatu nazioartekoetatik baitute estatuekin jokatzen.