Departamento de Cultura y Política Lingüística

Gizarte jakintza»Gizarte gaiak

Estatua eta politika fiskala

Iturria: OCDE.<br><br>

Estatua edo sektore publikoa agente ekonomiko bat da. Saltzeko ez diren zerbitzuak ekoiztu (osasuna, hezkuntza etab.) eta errenta eta aberastasun nazionalak birbanatzeko eragiketak egiten ditu, besteak beste, bekak eta diru laguntzak eman, babesgabeentzako laguntzak... Bi jarduera bi horiek, agente ekonomikoa denez, estatuaren ezaugarri nagusiak.

Estatua, beraz, ez da sistema ekonomikoko beste eragileak bezalakoa, ekonomia nazionala zuzentzen du eta. Eginkizun horri politika makroekonomikoaren helburu batzuk atxiki zaizkio XX. mendean, besteak beste, enplegu osoa, prezioen egonkortasuna eta ordainketa balantzaren oreka bilatzea.

Alabaina, sektore publikoaren funtzio ekonomikoak kolokan jartzen hasi dira azken hamarkadetan.Sektore publikoak bere plan ekonomikoa diseinatzen du, jarritako helburuak bete beharrez. Aurrekontuak jasotzen du plan hori, azken finean berak mugatzen baitu xedeak betetzen noraino helduko den.

Sektore publikoak gastuak izango dituenez, diru sarrerak ere zehaztu behar ditu plan ekonomikoan. Dakigunez, zergak edo beharturiko ordainketak dira estatuaren diru sarrera nagusiak eta, batik bat, familiek zein enpresek ordaintzen dituzte. Administrazioaren lana da zergak biltzea.

Gastu eta diru sarrera publikoak ezagutu nahi baditugu, aurrekontuari begiratu beharko diogu. Dena dela, horren aurretik, ikus dezagun pentsamendu ekonomikoaren eskola nagusiek estatuaren eskuhartze ekonomikoari buruz nolako iritziak plazaratu dituzten.

 

Estatuaren esku-hartzeari buruz pentsamendu ekonomikoaren eskola nagusiek dituzten iritziak

Pentsamendu ekonomikoaren joera nagusiak XVIII. mendean hasi ziren gai honen gaineko iritziak plazaratzen. Gogoan izan behar da iritziok, normalean, merkatuari eta merkatuaren funtzionamenduari buruz duten ikuspegiari daudela loturik.

Merkantilistek ziotenari jarraiki (ikus Pentsamendu Ekonomikoa), estatuak merkataritza eta industria sustatu behar ditu.

Ondorengo ikuspegi klasikoak, ordea, Adam Smith bozeramaile zuela, oso toki txikia uzten zion sektore publikoari ekonomian jardun zezan. Analisia lehia perfektuaren kontzeptuetan oinarritzen zutenez, uste zuten merkatuak berak erregulatu behar zuela ekonomia. Ikuspegi honetatik, estatuak, berez, faktore exogenotzat hartuta,ez du esku hartu behar, ekimen pribatuarentzat, berezko izaera dela kausa, errentagarriak ez diren sektoreetan salbu.

Joera horretako autoreek eragin handia izan zuten beren garaian, hainbeste non XIX. mendean “laissez faire” doktrina agertu baitzen, estatuak ez duela merkatua arautu edo kontrolatu behar dioena, aitzitik, sektore pribatua bere erara utzi behar dela, horrela gizartearen interesa hobeto zerbitzatu beharrez.

Nolanahi ere, egon da kontrako iritzirik, “ongizatearen ekonomia” delakoa defendatzen zuten autoreen aldetik hain zuzen ere. “Keynesiarrak” ditugu ororen buru.

Haien abiaburua merkatuko hutsegiteak dira, uste baitzuten akats horiek erakustenIturria: OCDE.<br><br>dutela badirela prezio sistemak egokiro konpondu ezin duen problemarik. Gisa horretara, estatuak ekonomian esku hartuz konpontzea proposatzen zuten. Batez ere 1950eko eta 1960ko hamarraldietan egin zituzten proposamenok, beraz, estatuari ahalmen handia onartu zitzaionean ondasun eta zerbitzu publikoez hornitzeko eta birbanatzeko politikak antolatzeko. Nolabait esateko, orduan, estatua herritarren ongizatea zaintzen zuen goiko izaki ongile bihurtu zen.

Hirugarren ikuspegi baten arabera, agente pribatuek mozkinak lortuko badituzte, beharrezkoa da estatuak esku hartzea, osterantzean, mozkinek denboran zehar behera egiteko joera dute-eta. Autore hauek aurreko ikuspegi biak kritikatzen dituzte, noski. Batzuen irudiko, estatuak bi funtzio nagusi ditu ekonomia kapitalistan, bata, pilaketa, eta bestea, sistema zilegiztatzea.

Funtzio horien bidez ekimen pribatuaren kostuak gutxitzea lortu behar du, eta, bestalde, gizartearen adostasuna bilatu, mozkinak esku pribatuetara heltzen direlarik, kostuen banaketa soziala izan dadin.

Aurrekoaren kontra azken hamarraldietan hedatu den beste joera batek (Chicagoko Eskola), Milton Friedman buru duela, kolokan jartzen du estatuak ekonomian esku-hartzea, uste izanez sektore publikoak merkatuak baino eragin txikiagoa duela eta eragiten omen dituen arazo instituzionalek truke askatasuna eta sistema ekonomikoaren eraginkortasuna mugatzen dutela.

Autore hauen irudiko, noski, merkatua askatasunaren gailurra den bitartean, estatuaren esku hartzea, askatasunaz oso bestera, ez da giza banako burujabeen aurkako etengabeko hertsapena baizik. Hori horrela, enpresa publikoak pribatizatzearen alde agertzen dira eta, oro har, sektore publikoa mugatzea aldezten dute, merkatuko ekonomia askearen amoreagatik.

Proposamen horiek Estatu Batuetako eta Erresuma Batuko gobernu kontserbadoreekgauzatu zituzten laurogeiko hamarraldian, eta handik hedatu dira mendebaldeko estatu askotara, harik eta ikuspegi nagusi egin arte. Haatik, gobernu horiek ez diote ekonomian esku hartzeari utzi, baina gastu sozialak murriztu eta militarrak handitu dituzte, horrela hezurmamituz beren estrategia aldaketa. Horregatik, zenbait autorek, “liberalismo ekonomiko” baino areago, “keynesianismo atzerakoi” deritzete Estatu Batuetako politika ekonomiko horiei.

Gaur egungo uste nagusia da sektore publikoaren esku hartzeak arazorik larrienak arindu litzakeela, baina inolaz ere ez guztiz konpondu arte. Hartara, estatuak lan egin behar du enpleguari atxikitzeko, pobrezia txikitzeko eta errenta birbanatzeko.

Enpresa pribatuak, horregatik, ekonomian eginkizunik handiena izan behar du.

Halatan, estatuaren funtzioak izan behar duen neurriarekin dute oraingo eztabaidarik sakonenek zerikusia.

 

Estatua ondasun eta zerbitzuen hornitzaile

Gaur egungo merkatu ekonomietan oharturik daude merkatuak bakarrik ezin dituela funtzio ekonomiko guztiak bete eta, hortaz, beharrezkoa dela estatuak merkatuaren alderdi batzuk zuzendu, bideratu eta osatzea. Zenbait ondasun publikoz hornitzeko ardura ere hartu ohi du bere gain.

Ikus dezagun, zein diren ondasun horien ezaugarriak.

 

Ondasun publikoak

Erakunde publikoek arrazoi desberdinak direla kausa hornitzen dituztenak. Bi mota daude: ondasun sozialak eta lehentasunezkoak.

• Ondasun sozial garbiak Ondasun hauek bi ezaugarri dituzte: ez dira lehiakorrak eta prezioen bidez ezin da haien kontsumotik inor baztertu; hor ditugu, besteak beste, eskualdeko errepideak, bideak, parkeak, liburutegi publikoak, armada eta abar. Bi ezaugarri horiengatik merkatua ez da gai eraginkorra izateko.

Nabaria denez, ondasun pribatuen kontrako ezaugarriak dituzte, zeren pribatuen kontsumoan lehia baitago, batek kontsumitzen duena beste batek ezin duenez, eta prezioen bidez baztertzen baitute, erosi ahal duenak erosten duenez.

• Lehentasunezko ondasunak Ondasun hauek lehiakorrak dira kontsumoaren esparruan, eta baztergarriak izan daitezke merkatuko eskariak ezarritako mugen arabera; baina muga guztien gainetik, estatuak askatasunez eskaintzen ditu bere aurrekontuaren bidez. Esate baterako,horietarikoak dira osasun publikoa, hezkuntza publikoa, museo publikoak, liburutegiak, erakunde publikoek antolaturiko musika jaialdiak...

Ondasun jakin bat publikoa edo pribatua den zehazteko, gehienetan, ez zaie berezko ezaugarriei begiratu behar, ondasunaren inguruari baino, ezen pribatu edo publiko izatea inguruaren, sistema ekonomikoaren, gizartearen araberakoa da, eta, orobat, faktore askok eta askotarikoek mugatzen dute.

 

Estatuaren plan ekonomikoa: aurrekontua

Sektore publikoaren aurrekontuak kontabilitatearen erara adierazten du ogasun publikoaren aldi baterako plan ekonomikoa.

Horrela, estatuak egin nahi dituen gastuen gaineko aurreikuspenak biltzen ditu, eta hasieran, behintzat, derrigo-

 

Zergen kontzeptua eta sailkapena

 

Kontzeptua

Kontzeptua ez da beti bera izan. Hala ere, zerga zer den honela definitzea dago: • Betebeharra, hertsapenezkoa da, hots, zigorturik dago ez betetzea.

• Ez du kontraprestaziorik.

• Balio ekonomikoak, dirua normalean, igortzen zaizkio estatuari edo haren menpeko erakundeei.

• Subjektu ekonomiko batek ordaintzen du (herritar batek, familiak, enpresarioak, kontsumitzaileak etab.), “subjektu pasibo” izena duenak.

• Legezko arau batek ezartzen du.• Subjektu aktibo batek (Estatuak, autonomia erkidegoak, udalak) ezartzen du zerga, eta era autoritario batez edo bere aldetik bakarrik ezartzen ditu baldintzak.

Gisa horretara, azpimarratu behar dugu zergek ezaugarririk behinenekotzat dutela nahitaezkoak izatea edo kontraprestaziorik ez ematea.

 

Zergen sailkapena

 

Zergen deskribapen laburra

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga Izenak berak dioenez, subjektuen ahalmen ekonomikoa kargatzen du, urtebetean eskuratutako sarrera mota guztiak kontuan hartuz. Baina salbuespen batzuk ere hartzen ditu bere baitan (zerga ordaintzeko beharrik ez), ordaindu behar duen pertsonaren egoerari kontu eginik. Errenta garbia kargatzen da, hau da, sarrerak lortzeko egindako gastuak kendu ondokoa.

Zerga hau, beraz, zuzenekoa, pertsonala, subjektiboa, aldirokoa eta progresiboa (edo aurreranzkoa) da. Ekonomia garatuetan, sektore publikoaren baliabide iturririk garrantzitsuenetariko bat da.Norberaren ondarearen gaineko zerga Pertsonak daukan ondarearen balio garbiaren gaineko zerga da. Zuzenekoa, pertsonala, subjektiboa, aldirokoa da, eta PFEZren osagarria. Orokorra ere bada, pertsonaren jabetza osoari dagokiolako.

Gaur egun ez du diru asko biltzen, baina ez zaio horregatik garrantzirik kentzen, zerga nagusien gestioari laguntzen dionez gero.Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga Doako jabetza eskualdatzeak kargatzen ditu, jabearen heriotzagatiko jarauntsiak edo emaitzak nahiz bizirik daudenen artekoak.

Zuzenekoa, pertsonala, subjektiboa, eta noizean behingoa da, eta ondareari lotua dago.

Aurreranzko karga du, bai jarauntsiaren edo emaitzaren zenbatekoaren arabera, bai jaraunsle (oinordeko) edo hartzailearen eta eragile edo emailearen arteko ahaidetasun graduaren arabera. Errentaren gaineko zerga osatzen du, batez ere, administrazioari jabetza kontrolatzeko laguntza emanez, baina gaur egun garrantzi eskasa du.

Sozietateen mozkinen gaineko zerga Sozietateen edo enpresen mozkin garbia kargatzen du, alegia, enpresaren errenta osoa, pertsona fisikoen errenten gaineko zergaren irizpide berdinez egin ere.

Zuzena, subjektiboa, pertsonala eta aldirokoa da. Pertsona juridikoei dagokie (sozietate edo enpresei).Kontsumoaren gaineko zerga orokorrak Ondasun eta zerbitzu guztien kontsumoa kargatzen dute, salmenta gertatzen den unean bertan. Zeharka grabatzen dute, noizean behingo erara eta objektibotasunez, ez baitute ondasunak kontsumituko dituen pertsonaren egoera aintzat hartzen. Zerga kontsumitzaileak ordaintzen duen prezioaren barruan dago sarturik.Garrantzitsuena BEZ da, gaur egun, hau da, balio erantsiaren gaineko zerga. Enpresarioek eta profesionalek emandako ondasunak eta zerbitzuak kargatzen ditu, baita inportazioak ere, egiten dituenaren egoera aintzat hartu gabe.

Fase anitzekoa zerga da, urjauzien antzera, produktua egiteko fase guztietan eta salmentan kargatzen baita, eta aldi berean produktuari balioa eransten zaio. Fase batzuen adibidea ematearren, gogora ditzagun hauek: burdina eta altzairua erostea, altzairuaren ijeztea, makina-erreminta egitea, eta, azkenik, produktua bera saltzea.

Kontsumo espezifikoen gaineko zergak Kontsumoaren gaineko karga orokorrei gaineratzen zaizkie, eta produktu jakin batzuen nolabaiteko gainkarga daira (tabakoa, alkohola, gasolina etab.). Xede desberdinak izan ditzakete, kasuan kasukoa, kostuak banatzea, kontsumoa zigortzea edo ordaintzeko ahalmen handiak kargatzea.

Zuzenak, errealak eta objektiboak, noizean behingoak dira, eta ondasun batzuk bereziki hautatzen dituzte diru gehiago biltzearren, merkatua berrantolatzearren edo kostu sozialak birbanatzearren.

Kanpoko merkataritzaren gaineko zergak edo arantzelak Arantzelek estatuen mugak zeharkatzen dituzten merkantziak kargatzen dituzte, batetik, dirua lortzeko, bestetik, estatuko ekoizpena babesteko. Zergok zeharka kargatzen dute kontsumoa, eta errealak, objektiboak, noizean behingoak dira, zeharkako zerga guztien antzera.

Ondare eskualdatzeen gaineko zergak Nolabaiteko ordainketaz egiten den eskualdatzeak kargatzen ditu, alegia, salmenta prezio batez edo ondasun nahiz eskubideen truke bidez egiten direnak. Salerosketako balioa hartzen du erreferentzia moduan, ondare gordina beste izenez. Gai asko izan daitezke: akzioak, etxebizitza, arte lanak etab. Zerga heterogeneoak dira, adibidez, ondare eskualdatzearen gainekoa, sozietate eragiketen eta egintza juridiko dokumentatuen gainekoa, bestela esanda, etxe bat erostean egiten dugun jabetza eskrituragatik ordaintzen duguna.

Beraz, zeharka kargatzen du, eta ordaindu beharrekoa zehazterakoan ez da kontuan hartzen subjektuaren famili egoera edo pertsonalik.

Ondasun higiezinen gaineko zergak Aktibo batzuk kargatzen dituzte, gainean izan ditzaketen bestelako kargak edo zorrak aintzat hartu gabe. Partzialak direnez, ez dute pertsona batek eduki dezakeen ondare guztia kargatzen, higiezinak baizik (etxebizitza, lonjak...). Errealak dira, aktibo jakin bat kargatzen baitute, eta objektiboak dira.

 

Iruzur fiskala

Zergadun batzuek errenta edo aberastasunagatik administrazioari ordaindu beharreko zergak ez ordaintzearen ondorioa da.

Hortaz, norberak daukan aberastasuna administrazioari aitortzeko eta parte bat emateko eginbeharra ez betetzea da, eta, era honetan, errenta ezkutatzea da. Iruzur hau, noski, presente egon da administrazio publikoek herritarrei zergak jartzen hasi zirenetik, herritarrak, banaka edo taldeka, gaitzi baitzaizkio baliabide horiek emateari.

Nolanahi ere, gizarte, kultura eta politika egoerek estatuetan antzematen diren iruzur maila desberdinak baldintzatu dituzte.

Iruzur fiskalak modu desberdinak hartzen ditu bere baitan: • Zerga ihesa: diru sarrerak ezkutatzea edo ondare gehikuntzak ez aitortzea.

• Zerga kenkari faltsuak, fakturak edo antzekoak faltsutuz.

• Zerga itzurpena: arauak egin direnean eman zaizkien helburuez besteko helburuetarako erabiltzea, hau da, arauak bortxatzea, eta arauek aurreikusi gabeko egoera batez baliatzea.

Zerga ihesa eta itzurpena garatu eta sofistikatu dira sare iruzurgileen bidez.

Enpresen eta lege aholkularitzen arteko antolamenduak izaten dira. Izan ere, iruzur fiskala batez ere enpresen eta profesionalen artean gertatzen da, zeren beren diru sarrera motagatik eta eragiketen opakotasunagatik errazago egiten baitute errenta kontrolatuagoak dituztenek baino, adibidez, nominatik kobratzen duten soldatapekoen kasuan bezala.

Gainera, iruzur fiskalaren ondorioek politika publikoei eragiten diete eta ondasunak birbanatzeko politika oztopatu. Hala, gogoan izan behar dugu iruzurrak laguntza sozialak emateko ahalmena murrizten duela (bekak, babes ofizialeko etxebizitzak, diru laguntzak...), eta iruzurra egiten duten pertsona nahiz sozietateei aukera ematen diela laguntza horiez baliatzeko, beren ondarea ezkutatu dutenez gero. Horiek horrela, iruzurgileek beren ahalmen ekonomikoen araberako partea ez emateaz gainera, gastua handitzen dute beste arlo batzuetan, eta kalte egiten diote administrazioaren finantza ahalmenari, eta horrek gastu publikoa emendatu nahi bada, zor publikoa handitzen du.

 

Defizit publikoa

Defizit publikoa sortzen da diru sarreren eta gastu publikoen arteko alde negatiboa denean, hots, administrazio publikoen gastuek sarrerak gainditzen dituztenean.

Horregatik, administrazioaren finantzatzeko beharra dela esan ohi da.

Bi osagai ditu, defizit estrukturala eta defizit ziklikoa.

Defizit estrukturala honelaxe definitzen da: ekonomiak bere hazkunde bidean ahalik eta ekoizpen faktore gehien erabiliko balitu, lan eta kapital osoa, eta etenik gabe erabili ere, orduan egongo litzatekeen defizita estrukturala litzateke.

Defizit ziklikoak zerikusia du ziklo ekonomikoarekin. Zikloaren hedaldian diru sarrerak gehitzen dira eta langabeziaren gastuak gutxitu (diru laguntzak, prestazioak...); beheraldian kontrakoa gertatzen da.

Beraz egonkortzaile automatikoek defizitari eragiten diote, zikloaren norabidearen ondorioz.

Lehen mailako defizita, edo interesik gabea, guztizko defizitari zor publikoaren interesak kentzen dizkiona da. Gobernuak bere politika ekonomikoan daukan jokatzeko aldea neurtzeko erabiltzen da. Baliokidea du “kutxa defizit ez finantzarioa”, hau da, eragiketa errealen (edo ez finantzarioen) ordainketetatik sarreretara dagoen aldea. Ogasun Publikoak banku zentralean (Espainiako Bankuan) duen kontu korrontearen aldaketak islatzen ditu.

Hiru bide daude defizita finantzatzeko:

 

Ongizatezko gizartearen krisi fiskala

Estatuaren eginkizuna txikia izan zen XX. mendearen bigarren hamarraldia arte.

Aldaketa Errusiako iraultzarekin heldu zen (1917), estatua jarduera ekonomiko osoa kontrolatzen hasi zenez geroztik. Gainera, estatu kapitalistetan 1930eko hamarraldian gertatu zen depresioa halakoa izan zen non jarduera ekonomikoa pizten lagunduko zuten politikak bultzatu baitzituzten gobernuek.

Bigarren Mundu gerraren ondorioz, industri estatuek koloniak galdurik eta herritarrek aho batez gizarte segurantza eskaturik, norabidea aldatu eta sektore publikoa hazi egin zen. Baina 1970eko hamarraldian bide hori kolokan jarri zen, eta halaxe dirau, mendearen amaiera arte.

1960tik 1995 arteko 35 urteetan bikoiztu egin da industria estatuetako sektore publikoa. Ekonomia Lankidetza eta Garapeneko Erakundeko (ELGE, edo OCDE) gastu publikoaren batez bestekoak barne produktu gordinaren (BPG) %36 gainditu zuen 1995ean. Baina gehikuntza horrekin batera ez da parekorik gertatu zerga bilketan.

Gastu publikoak %11 egin zuen gora BPGrekiko, eta 1960ko hamarraldiko %30 etik 1985eko %41era heldu zen. Aldi berean diru sarrera arruntak, hau da, zuzeneko eta zeharkako zergak gehi gizarte segurantzako kotizazioak, %8 igo ziren bakarrik, %28tik 36ra hain zuzen. Horrenbestez, defizit publikoa BPGrekiko %0,2tik 3,6ra igaro zen.

Labur beharrez, datuok erakusten dutenez, sektore publikoak ekonomia garatuetan zenbat eta gehiago esku hartu duen, hainbat eta gehiago okertu dira kontu publikoak.

Beraz defizit publikoak BPGrekiko hartu duen gehiegizko pisuak eragin du estatuaren krisi fiskala. Nahiz eta 1970eko hamarraldiaren amaieran gertatu den, atzeraldi ekonomikoa bete-betean zegoelarik, kausak hazkunde ekonomikoaren aurreko aldian daude sustraiturik. Ordu arte, indarrean zegoen eredu keynesiarrari jarraiki, iritzia zen defizit publikoak eragin onuragarria zuela, eskaria, ekoizpena, errentak eta enplegua sustatzen zituelakoan. Ikusten denez, gerora agertuko ziren ondorio negatiboak ez zituzten garrantzitsutzat jotzen.

Baina 1970eko hamarraldian azaldu ziren ondorioek prezioen gorakada eta ordainketa balantzako desorekak eragin zituzten, defizit publikoaz besteko eragilerik bazegoen ere.Hamarraldi horren amaieratik aurrera mendebaldeko politika ekonomikoak aldatu ziren, neoliberalismoaren ikuspegia nagusitu zenez geroztik. Inflazioa eta defizit publikoa kontrolatzea zen orduko helburua, enplegua babesteko politikak alboraturik.

Defizita kontrolatu beharrez, gastu publikoaren hazkundea gelditu eta presio fiskala arindu zen, sektore publikoak ekonomia zentraletako zuen pisua txikitzeko xedearekin, oroz gain politika sozialaren kaltetan.

Estrategia horrek biziki eragin dio “ongizatezko gizarteari”, haren ezaugarrik behinenak BPGrekiko gastu handia eta sektore publikoa ekonomian pisutsua izatea direnez gero.

Politika liberalek, defizit publikoa txikiagotu behar dela-eta, ongizatezko gizarteari eta sektore publikoaren eginkizunari esetsi diete, eta horrela bultzatu dituzte enpresa eta zerbitzu publikoak eta asistentziazkoak pribatizatzeko politikak. Estatuaren interbentzionismoa gutxitu edo ezabatzeko, monopolio publikoak deuseztatu dituzte eta arauak kendu, lan merkatuan gertatu den bezala. Haatik, benetan, gastu sozialak gutxitu ahala, gehitu egin dituzte defentsakoak, ordena publikokoak eta administrazioaren zerbitzu orokorretakoak.

Zernahi gisaz, 1980 eta 1990ko hamarraldian, ideia horiek nagusitu dira hala teorian nola praktikan erdialdeko estatuetako gobernu kontserbadore gehienen politiketan.

Labur esanda, neoliberalismoa gastu publikoaren gehikuntzak eta iruzur fiskalak eragindako krisiaz baliatu da errenta birbanatzeko modua kapitalaren jabeentzat onuragarria izan dadin, baina ez dio iruzur fiskalari behar bezala aurre egin. Horren ondorioz, gero eta egoera txarragoan utzi ditu gizarteko sektorerik ahulenak, langabetuak esate baterako, eta, horrela, asko hazi dira pobrezia eta bazterketa soziala.

 

Politika fiskalaren tresnak

Politika fiskala zer den definitzeko zeinahi gobernuk lehentasunezkotzat jotzen dituen politika ekonomikoaren helburuak betetzeko eragin ditzakeen jardun askeen edo aukerakoen multzoa direla esango dugu. Gobernuek, helburu horiek direla-eta, aldaketak egiten dituzte sarrera eta gastu publikoen programetan.

Horretara, nabaria denez, politika fiskalaren tresna nagusia sarrera eta gastu publikoetan aldaketak egitea da, batez ere zergei dagokienez, jarduera ekonomikoan nolabaiteko aldaketa eragin aldera. Adibidez, Eskari Erantsiak (ikus Kontabilitate Nazionala) handitu nahi izanez gero, bide batzuk ditu eskueran, besteak beste, gastu publikoa zergak, edota enpresen mozkinen gaineko zergak gutxitzea. Zergak gutxituz errenta pertsonal erabilgarria handitzen denez, kontsumoa indartuta suertatzen da, eta horren ondorioz, baita eskari agregatua ere. Enpresen gaineko zergak gutxitzea inbertsioak sustatzeko modu bat da.

Gastu publikoa eskari agregatuaren osagaietariko bat da eta, jakina denez, gobernuen politika ekonomikoaren menpean dago. Gastu publikoa aldatzen denean, errenta handitu egiten da, baina ez proportzio berean, handiago batean baizik, gastu publikoak kontsumoaren katea handitzea eragiten duelako. Gehikuntzaren guztizkoa kontsumitzeko joera marjinalaren araberakoa izango da, alegia, herritarrek eskuratu duten dirutik, aurrezkira beharrean, kontsumora bideratzen duten kopuruak baldintzaturik.

Marjinala denez, proportzio bat baizik ez du neurtzen: eskuratutako gehigarrizko diru bakoitzeko egin den kontsumoarena.

Hortaz, gastu publikoak errenta nazionala igoarazten du, norbaitek gastuaren ondorio ekonomikoak jasotzen baititu;Errentaren gaineko zerga (Administrazio zentrala eta lokala) eta Gizarte Segurantza errenta gordinaren portzentaia gisa adierazia (gross income). Presio fiskala Zazpi Handietan (9.000.000 pezeta inguru irabazten dituen eta bi haur dituen pertsona ezkondu bati batez beste ezartzen zaion errentaren gaineko zerga). Iturria: Price Waterhouse, 1997.<br><br>esate baterako, administrazioak eraikin bat erosten badu, norbaiti ordainduko dio. Diru sarrera egiten duenak aukeran du aurreztea edo gastatzea (guztia edo zerbait). Kontsumitzen duen partetik bere errenta aterako du beste batek, ekoizkina edo zerbitzua eman dionak noski, eta horrela, ondoz ondo, kate batean mugituko da kontsumoa.

Kate efektu horregatik esaten da gastu publikoa errentaren biderkatzailea dela. Gaitasun biderkatzailea da, hain justu, gastu publikoa politika ekonomikoaren tresna garrantzitsu egiten duena, ekoizpenari eta errentari eragiteko xedea izanez gero.

Nolanahi ere, autore batzuek zalantzan jartzen dute tresna horrek eskari agregatua eta errenta sustatzeko omen duen eragingarritasuna.

Zenbait faktorek gastu publikoaren eragin biderkatzailea ahultzen dute, baita konpentsazioz erabat ezabatu ere. Hala bada, ekonomiak baldintza batzuk bete behar ditu gastu publikoa jarduera ekonomikoaren indargarri izango bada, besteak beste: • Erabiltzen ez den zenbait baliabide eduki behar da eskueran.

• Kontsumitzeko joera marjinalak errenta handitzen den bitartean iraun behar du.

• Aldi berean, zergak eta kotizazioak ez dira gehitu behar.

• Transferentziak, diru laguntzak… ez dira gutxitu behar.• Kontsumoaren igoera ondasun nazionalak eskuratzera bideratu behar da.

• Gastu publikoa zor publikoak finantzatu behar du.

Gastu publikoaren eragina mugatzen duten faktoreen arteko batzuk, nolabaiteko eduki fiskala dutenak, erantzun automatikoak dira, hau da, ez dituzte gobernuek bultzatzen, ezbada ere jarduera ekonomikoaren ibileran gertatzen diren aldaketek eragiten dituzte. “Egonkortzaile automatiko” izena dute.

Jarduera ekonomikoa hazten ari delarik, zergetatik bildutakoa ere igotzea da egonkortzaile automatiko azpimarragarrienetariko bat, gobernuak zergetan ezertxo ere aldatu ez arren, berez gertatzen dena.

Aitzitik, jarduerak behera egiten badu, zerga bilketa ere behera joango da, eta horrela arinduko da jardueraren beherakadak eskariaren eta errentaren gainean duen eragin negatiboa, automatikoki egonkortzeko joera baitu.

Antzekoa da transferentziekin gertatzen dena, bereziki lehen mailako premia sozialak asetzen dituztenen kasuan. Adibidez, ekoizpen jarduerak behera egin eta langabezia igotzen denean, zerga gutxiago bilduko dira, errenta ere behera joango baita.

Hala ere, langabeziagatiko prestazioak emendatzen badira, politika horrek errentaren beherakada arintzen lagunduko dueta, halaber, langabetuen eskariari eutsiko dionez, errentaren igoera erraztuko du.

Beraz, izaera egonkortzailea dute.

Bestalde, zergak dira administrazio publikoen diru sarrera nagusia, gastu publiko gehienak finantzatzen dituztenak. Zuzeneko zergek zuzenki txikiagotzen dute errenta erabilgarria eta, hortaz, baita kontsumoa ere. Gainera, kontsumoak behera egiten duenean, errenta nazionala ere behera joaten da, elkarren segidako fase kateatuetan egin ere, baina beherakada hori, guztira, zergen gehikuntzak hasieran eragindakoa baino handiagoa izaten da. Horrenbestez, argi dago zergek, gastu publikoak bezala, eragin biderkatzailea duela, nahiz eta, gastu publikoarena ez bezala, kasu honetan negatiboa izan.

Gastuaren eta zergen izaera biderkatzaileak erkatuz gero, nabaritzen da gastu publikoarena zergena baino handiagoa dela, ezen zergak gutxitzearen ondoriozko errenta guztiak ez dira kontsumora bideratzen, parte bat aurrezten delako.

Zergak gehitzen direnean, ekonomia, oro har, uzkurtu egiten da; beraz, zerga aldaketek ekonomian duten eragin globala aztertzen badugu, harremanetan jarri behar dugu gastu publikoak duen eragin ekonomiko hedagarriarekin, zeren, esan dugun bezala, gastu publikoaren parte handi bat zergen bidez finantzatzen baita.