Geografia unibertsala»Geografia
Lurreko klimak
Eguratsaren egoera gisa definitzen da klima. Tokian tokiko ezaugarriak
ditu, latitudearen eta longitudearen araberako ńabardurekin betiere
(ozeanikoa, kontinentala). Baina geografoak ez datoz denak bat
?eguratsaren egoera? kontzeptua zehazteko orduan. Batzuek diote
Lurreko gainaldeko eremu baten eguratsaren batez besteko egoera
ezaugarritzen duten meteorologia gertaeren multzoa dela, denbora
bitarte luze batean hartutako tenperatura, prezipitazio, presio, haize,
hezetasun eta abarri buruzko datuen batez besteko balioen arabera
zehaztua. Hala ere, delako kontzeptua ez da guztiz osoa, ez da erabat
zehatza, ez baititu kontuan hartzen eguraldian gertatzen diren
aldaketak, eta ia alde klimatiko guztietan gertatzen dira aldaketak.
Beste zenbait adituren ustez, berriz, leku jakin batean gertatu ohi diren
egoeren segidatik edo eguraldi motetatik ondorioz ateratzen den
egurats egoera da klima.
Klimen sailkapenari buruzko eztabaidak jakinmin handia pizten du
meteorologo, morfologo, botaniko eta ekologoen artean. Eskualdetako
klimatologiak eskala nozioa behar du, ikertzen den esparrua zabaldu
ahala eremu jakin bateko xehetasunak eta ńabardurak lausotu egiten
direlako: eskala nozioa azterketa esparruen hierarkizazioari lotua
dago. Esparru horietako handienari eremu esaten zaio, eta bere
ezaugarri termikoek eta egurats dinamikak zehaztua da.Lurreko klimak klima sistemaren funtzionatzeko eraren ondorio dira.
Klimen artean halako gorabehera handiak egotea sistemaren barruan
elkarrekin batera diharduten osagai guztien eraginaren ondorio da.
Klimatologiaren xede nagusia klima motak ?klimen banaketa,
hedadura, mekanismoak eta bilakaera? aztertzea da. Leku jakin bateko
klima zehazteko hainbat meteorologia elementu ikertzen ditu:
tenperatura, prezipitazioa, haizea, hodeiak, hezetasuna, egurats
presioa. Orain dela gutxi arte klimatologiari buruzko azterketak bi
faktore nagusitan oinarritu dira klimak zehazteko orduan, bi faktore
horiek ?alegia, airearen tenperatura eta prezipitazioa? egungo
bizimoduan duten eragin handiagatik. Nolanahi ere, une jakinetan,
badira aintzat hartu beharko liratekeen beste faktore batzuk:
tenperatura, lurraren hezetasuna eta lurruntzea, adibidez, aintzat
hartu beharreko faktoreak dira nekazaritzan, irraden energia jarioak
aintzat hartu behar diren bezala eguratseko prozesuak ezagutzeko.Klimei buruzko sailkapen bat egitea ez da batere lan erraza, lurraren
gainaldeko gertaerak konplexuak baitira oso; gainera, lortu behar den
abstrakzio maila handiak zaildu egiten du klimen arteko mugak
zehaztea. Hori dela eta, ez da erraza klima eremuak zehatz-mehatz
bereizten, trantsizioko zerrenda zabalak baitira tartean, eta horietan
klima bakoitzaren eraginak nahasten dira, eta horrek oraindik
zailagoa egiten du sailaktze lana.
Klima kontzeptua
Troposferaren egoeran, haren energia
egoera eta egoera horrek sortzen dituen
gertaerak zehaztuz, une jakin batean eragiten
duten faktoreen ekintzaren emaitza da
eguraldia (lurraren azaletik gertuen dagoen
egurats geruza da troposfera; han gertatzen
dira eguraldia eta klima eragiten dituzten
gorabehera guztiak). Horren arabera meteorologia
aro jakin baten egoera jakin bat Lurreko
hainbat tokitan gerta daiteke, hartarako
behar diren baldintzak gertatzen baldin
badira, betiere.
Baina azken batean eguraldia ez da leku
jakin batean ?ohi ez bezala agian? gertatzen
ari den zerbaiten une-uneko argazkia
baizik, eta leku horretako historia naturalaren
une hori ezagutaraztea da duen balio
bakarra. Izadia hobeto ezagutu nahian, gertaera
jakin hori maiz gertatzen den ala ez
(eta, orobat, denboran zehar zer bilakaera
izan dezakeen) jakitea da zientzialariei interesatzen
zaiena.
Lurrean leku eta une jakin batean gertatzen
den eguraldia bere energia egoeraren
ondorio da. Bi faktore mota nagusiren arabera
aldatzen da eguraldia denboran zehar.
Urtearen iragaitzari lotua dagoen erregulartasun
zikliko bat duten eragileek eragile multzo
bat osatzen dute, eta multzo hori osatzen
dutenen artean Eguzkitik datorren energia
da eragile nagusia. Erregulartasunik gabeko
kausa zorizkoek osatzen dute, berriz,
bigarren multzoa. Hodeiak dira multzo horretako
adibide bat; troposferara iristen den
energia kopuruan eragina duen gertaera
maiztasun jakinik gabeko bat dira, alegia.
Bi faktore mota horien elkar eragin bateratutik
konbinazio jakin bat gertatzen da
une bakoitzean, eta hori da, hain zuzen,
eguraldia deitzen dena. Lehenengo faktoreak
besterik izango ez balitz, egoera erregularki
aldatuko litzateke denboran zehar,
eta horrek argi eta garbi aurre ikus daitezkeen
gorabehera batzuk mugatuko lituzke,
bilakaera grafikoak marrazten eta aldaketa
formulak ondorioztatzen lagundu
beharko liguketen gorabehera batzuk, hain
zuzen. Bigarren faktore taldeak, berriz, zera
eragiten du: alegia, une jakin bakoitzari balio
bat egokitu ordez egoera multzo bat egokitzen
zaiola, eta egoera multzo horretatik
bakar bat gauzatzen dela, aldiko. Eta hala,
zenbait urtetako irailaren 10eko egunen multzoan,
adibidez, energia egoerak guztietan
egoera bera zehaztuko lukeen arren, nekez
aurkituko dira bi egoera berdin.
Denboran zehar aldatzen diren, baina
?batez besteko? egoera baten inguruan
egonkor eusten dioten parametroen multzoa
da klima, eta hura aztertzen duen jakintza,
berriz, klimatologia. Meteorologiak
ere parametro horiek berak aztertzen ditu,denbora faktorea gehituta, parametro horiek
denboran zehar dituzten gorabeherak
aztertzeko. Lehenbizi parametro horietako
bakoitzaren batez besteko balioa kalkulatzen
da. Urteko edo hileko batez besteko
tenperatura 15 gradu zentigradutakoa dela
esaten bada, denbora horretan jasotako
beroa denbora guztian hamabost graduko
tenperatura egin izan balu jaso izango litzatekeena
adina dela esan nahi da. Batez
besteko horrek ez du ordea faktorea nola
aldatzen den adierazten. Hori dela eta, parametroaren
muturretako balioak zehazten
dira lehenbizi, eta informazio gehiago nahi
bada, aldaketaren grafikoa egiten da gero.
Klimatologian erabiltzen diren oinarrizko
parametroak tenperatura eta hezetasuna
dira, baina batez besteko meteorologia
egoeretan duen eragina kontuan izanik, landaredia
ere hartzen da klimaren kausa eta
efektutzat.
Behatze eskalak
Lurra bere osotasunean behatzean ateratzen
den lehenbiziko ondorioa da klimak
eremuka banaturik daudela, eta zerrenda
zabal moduko batzuk bereiz daitezkeela
Lurraren inguruan; eremu horiek latitudearen
arabera banatuak eta egurats zirkulazio
orokorraren joera nagusien mende daude.
Klimen eremukako banaketa nagusi
horretan, baina, zati txikiagoak (edo aldaerak)
bereiz daitezke, faktore geografikoek
eraginak. Hauek dira, hain zuzen, klimen
zatikatze txikiago horretan parte hartzen
duten faktore geografikoak: garaiera, lurren
eta itsasoen banaketa, topografia, itsaslasterrak,
eta abar. Oreka dinamikoan dagoen
sistema bat da klima gertaera; haren osagai
batzuek urte gutxi irauten dute, baina badira
beste batzuk mende askotan edo milaka
urtetan irauten dutenak ?izotzaldiak,
adibidez?.
Espazio eskala Denbora eskala
Klimak aztertzean lau eskala nagusi
bereizi ohi dira: makroklima, mesoklima,
tokian tokiko klima eta mikroklima, zein
bere ezaugarriekin.
? Makroklimak edo eremukako
klimak. Geografia eremu handiak ?milaka
kilometro koadro? hartzen dituzte (kontinente
bat, are planeta oso bat ere), egurats
zirkulazio orokorraren kontrolpean. Ez dira,
baina, oso-oso interesgarriak, abstrakzio eta
orokortze maila handia eskatzen baitute.
? Mesoklimak edo eskualdekako
klimak. Eremukako klimaren maila bat osatzen
dute, 200-2.000 kilometro bitarteko
zabalerakoa, eta maila horretan eskala handikoeraginen, eta, areago, askotan eskualdez
kanpoko eraginen mende daude eguratsaren
zirkulazioa eta klima.
? Tokian tokiko klimak. Eskualdekako
klimaren zati txikiak dira, eta alde
handi samarrak izaten dituzte batetik bestera.
Estu loturik daude leku jakinetako (hiri
bat, ibar bat, edo baso bat) egurats egoerekin.
Espazioan 100-10.000 metro bitarteko
zabalera eta 100 bat metroko garaiera hartzen
dute, gutxi gorabehera.
? Mikroklimak. Lur azala ukitzen
dauden aire geruzaren eta leku txikien klimak
dira. Zehatz-mehatz mugaturiko eremuak
hartzen dituzte. Leku horietako egurats
elementuak berbertako edo ingurune
hurbileko faktoreen eraginpean daude tokian
tokiko edo eskualdeko faktoreen eraginpean
baino gehiago.Klimak ere, bestalde, denbora eskalaren
arabera azter daitezke. Hiru maila bereiz
daitezke: paleoklimatikoa, mendeetakoa
eta berehalakoa.
Eskala paleoklimatikoa (geologikoa
ere deitua) iraganeko egurats egoerak berregiten
saiatzen da. Ikerketak ebidentzia
geologiko edo paleobiologikoetan oinarritzen
dira, klimari buruzko datuak eskaintzen
baitituzte zeharbidez, eta klimaren
ezaugarri behinenak ondorioztatzen laguntzen.
Azterketa paleoklimatikoak hainbat informazio
iturriz baliatzen dira: zuhaitzen
hazkunde eraztunak, aintziretako jalkinak
(fosilak eta polena aurkitzen baita haietan),
itsasoko jalkinak, lur jalkinak, eta abar. Informazio iturri horietan aurkitzen diren datuen
zehaztasuna, baina, ez da beti berdina;
oro har, zenbat eta aro zaharragoa aztertu
orduan eta informazio gutxiago lortzen
da.
Mendeetako eta berehalako eskalak,
berriz, meteorologia zentroetan jasotako
informazio iturrietan oinarritzen dira. Zentro
horiek lurrean zein, orain, airean (hegazkinetan
edo sateliteetan jarritako sentsore
urrutikoak) egon daitezke. Eskala
mendeetakoak ehun urteri dagozkion meteorologia
gorabeherak aztertzen ditu eta
eskala berehalakoak, berriz, orainaldia aztertzen
du. Munduko Meteorologia Elkarteak
gutxieneko denbora bitarte bat ezarri
du erreferentziatzat: hogeita hamar urte.
Denbora eskala
Klimak ere, bestalde, denbora eskalaren
arabera azter daitezke. Hiru maila bereiz
daitezke: paleoklimatikoa, mendeetakoa
eta berehalakoa.
Eskala paleoklimatikoa (geologikoa
ere deitua) iraganeko egurats egoerak berregiten
saiatzen da. Ikerketak ebidentzia
geologiko edo paleobiologikoetan oinarritzen
dira, klimari buruzko datuak eskaintzen
baitituzte zeharbidez, eta klimaren
ezaugarri behinenak ondorioztatzen laguntzen.
Azterketa paleoklimatikoak hainbat informazio
iturriz baliatzen dira: zuhaitzen
hazkunde eraztunak, aintziretako jalkinak
(fosilak eta polena aurkitzen baita haietan),
itsasoko jalkinak, lur jalkinak, eta abar. Informazio iturri horietan aurkitzen diren datuen
zehaztasuna, baina, ez da beti berdina;
oro har, zenbat eta aro zaharragoa aztertu
orduan eta informazio gutxiago lortzen
da.
Mendeetako eta berehalako eskalak,
berriz, meteorologia zentroetan jasotako
informazio iturrietan oinarritzen dira. Zentro
horiek lurrean zein, orain, airean (hegazkinetan
edo sateliteetan jarritako sentsore
urrutikoak) egon daitezke. Eskala
mendeetakoak ehun urteri dagozkion meteorologia
gorabeherak aztertzen ditu eta
eskala berehalakoak, berriz, orainaldia aztertzen
du. Munduko Meteorologia Elkarteak
gutxieneko denbora bitarte bat ezarri
du erreferentziatzat: hogeita hamar urte.
Klimen sailkapena
Ezagutzen den klimen lehen sailkapena
grekoek egin zuten. Hiru klima eremu
handitan banatu zuten Lurra, tenperaturen
banaketa globala kontuan harturik: tropikala,
epela eta polarra. Harrezkero sistema
asko formulatu dira, batez ere mende honetan,
baina, oro har, bi joera nagusi bereiz
daitezke. Batetik, klima aniztasuna sortzen
duten faktoreetan (eguratsaren zirkulazioa,
aire masak eta eguraldi motak) oinarritzen
direnak, sailkapen genetikoak
deituak (Flohn, Alissov edo Strahlerrenak,
adibidez), eta, bestetik, klimaren hainbat
elementu (elkortasuna eta tenperaturak)
konbinatzen dituztenak, sailkapen enpirikoak
deituak (Papadakis, Thornthwaite
eta, batez ere, Köppen).Flohnen sailkapen genetikoak (1950)
Lurreko haize laster handiak eta prezipitazioa
hartzen ditu oinarritzat. Kontuan
hartzen ditu halaber egurats zirkulazioaren
joera orokorrak arotik arora izaten dituen
aldeak. Urte guztia haize sistema beraren
mende dauden eskualdeak (klima homogeneoa)
eta aroaren araberako haizeen
mende daudenak (klima heterogeneoa)
bereizten ditu. Orotara, zazpi klima eremu
bereizten ditu, baina haietako bakoitza zehatz-mehatz
mugatzeko zailtasunak direla
eta, ez da haien banaketa geografikoa planisferio
batean irudikatu, eta mapa ideal bat
marraztu besterik ez da egin.Köppenen sailkapen sistema da sailkapen
metodo ezagunena eta erabiliena
geografoen artean. Landaredi naturala klimaren
adierazle bat delako ideian oinarritzen
da; haren kategorietako batzuk landare
mota batzuen muga klimatikoetan oinarritzen
dira, hain zuzen. Köppenek urteko
eta hilabeteko tenperatura eta prezipitazio
batez bestekoen arabera definitzen
ditu klimak; zenbait talde eta azpitalde
klimatiko bereizten ditu, eta letrazko kode
baten bidez izendatzen. Bost talde nagusi
daude, letra larriz adieraziak, eta beren
ezaugarriak batez ere irizpide termikoetan
oinarritzen dira:A. Klima tropikal euritsua.
Hileko batez besteko tenperatura 18
gradu zentigraduz gorakoa da. Ez da negurik
eta euri asko egiten du.
B. Klima lehorrak.
Lurruntzea prezipitazioa baino handiagoa
da eta ez dago ur soberarik.
C. Klima epelak eta hezeak.
Hilabete hotzenaren batez besteko tenperatura
18 eta -3 °C artekoa da, eta beroenarena,
berriz, 10 °C-tik gorakoa.
D. Negu hotzeko klima epelak.
Hilabete hotzenaren batez besteko
tenperatura -3 °C-tik beherakoa da, eta
hilabete beroenarena, berriz, 10 °C-tik
gorakoa.
E. Klima polarra.
Ez dago aro berorik, eta hilabeteko batez
besteko tenperatura 10 °C-tik beherakoa
da beti.
Talde horiek guztiak azpitalde espezifikoagoetan
banatzen dira, letra xehez
adierazten dira, eta beren ezaugarriak
prezipitazioen aroz aroko banaketan oinarritzen
dira:
f. Euritsua urte osoan. Ez dago aro lehorrik.. . Aro lehorra du, udan.. . Aro lehorra du, neguan.. . Montzoi erako prezipitazioa.
Bi letra multzo horiek konbinatuz Köppenen
sailkapen sistema osatzen duten
hamabi klimak ateratzen dira.