Geografia unibertsala»Geografia
Aire masak eta fronteak
Lur gainean, eguratsean, aire jario handiak higitzen dira, nahiko
uniformeak eta iraunkorrak: zirkulazio orokorra edo lehen mailakoa
osatzen dute. Horien gainean, badira etengabe aldatzen diren meteorologia
sistema higikor eta iragankorrak. Sistema horiek, eremu txikiagoa hartzen
dutelarik, bigarren mailako zirkulazioa deritzana osatzen dute: perturbazio
handiak eragiten dituzte eguratsean, azpian egokitzen zaizkien
lurraldeetako eguraldi aldaketen sorburu direnak.
Sistema horien jokabidea aztertzea, eta nolako eguraldi aldaketak eragiten
dituzten jakitea izan dira meteorologiaren kezka nagusietakoak:
horretarako sortu ziren, hain zuzen, lurretiko eta airetiko behaketa sareak,
behar-beharrezkoak direnak klimaren nondik norakoak ezagutu ahal
izateko, eguraldiaren mapetan oinarriturik eguratsa zertan den berehala
eta zehatz-mehatz adierazten baitute.Aire masak hedadura handiko aire
bolumenak dira, maila horizontalean ezaugarri
fisiko berdinak (batez ere, tenperatura
eta hezetasuna) dituztenak. Horizontalean
ehunka edo milaka kilometro koadro
hartzen dituzte, eta bertikalean hainbat kilometroko
lodiera ere izaten dute. Gainazalean
ezaugarri homogeneoak dituzten
eremu ozeaniko edo kontinental zabalak
luzaroan ukitu ondoren, eremu horien ezaugarriak
bereganatzen dituzte; eremu horiei
iturburu eskualde edo iturri deitzen zaie.
Aire masak osatzen dituzten klima elementuak
homogeneoak izaten dira, batik bat
tenperaturari eta hezetasunari dagokienez.
Gradiente termikoa, bestalde, estatikoa izaten
da bertikalean.
Aire masek bolumen handia dutenez
gero, eta gainera, aireak ez baitu eroamen
handirik, arian-arian iristen du ezaugarrien
homogeneotasun hori. Izan ere, aurretik,
denboraldi batez, gainaldean ia inolako aldaketarik
ez duten eskualde egonkorren
gainean egoten dira geldirik, edo gehiegi
higitu gabe behinik behin. Oso zaila da,
beraz, latitude ertainetan aire masak sortzea,
eguraldia etengabe aldatzen baita. Aitzitik,
sistema barometriko ia egonkorrak dituztenak
dira iturburu eskualderik onenak, hala
nola eraztun subtropikala ?antizikloi gune
indartsuak baitira bertan nagusi? eta Artiar
eta Antartiar eskualdeak, azken horietan
betiere presio handiak nagusi direnean.
Laburbilduz, lehen mailako aire masek
zeinek bere sorlekuan bereganatu dituzten
ezaugarriei eusten diete; azkar higitzen direnez,
ezaugarri horiek berehala hedatzendituzte heltzen diren lekuetara. Poliki higitzen
direnek, aldiz, iturburuaz bestelako
eremuak ukitu ondoren, aldaketa handiak
izaten dituzte eta beren ezaugarri bereizgarri
guztiak galtzen dituzte: horrexegatik
deitzen zaie bigarren mailako masa.
Aire masak sailkatzeko, bi irizpide
hartzen dira kontuan, iturburu eskualdeen
ezaugarriekin bat datozenak: batetik tenperatura,
eta bestetik, kontinentea ala ozeanoa
den jatorrizko eskualdea. Tenperatura latitudearen
araberakoa izaten da, eta aire masa
anitzak sorrarazten ditu: artiarrak, antartiarrak,
polarrak, tropikalak eta ekuatorialak.
Bigarren irizpideak, lehen esan den bezala,
jatorrizko eskualdea kontinentea ala
ozeanoa den hartzen du kontuan: horren
araberakoa izaten da airearen hezetasuna,
eta, hortaz, kontinente masak eta itsas masak
bereizten dira.
Iturburu eskualdeetan, aire masek egurats
barotropikoa osatzen dute, presio eta
tenperatura gainaldeak paraleloak baitira
han. Baina, egurats zirkulazioaren ondorioz,
handik aldentzen direnean, arian-arian aldatu
egiten dira aire masen ezaugarriak ere,
alde batetik, azpian egokitzen zaizkien eremuetako
tenperaturaren eta hezetasunaren
arabera, eta, bestetik, aire higidura bertikalen
ondorioz. Ibilbidean zehar, behealdeko
geruzak ere aldatu egiten dira, oso motel
bada ere: berotu ala hoztu egiten dira,
hezetasuna hartzen ala galtzen dute,
egonkortasunak gorabeherak izaten ditu?,
eta, era horretan, bigarren mailako aire
masa bihurtzen dira. Airearen higitze lastertasuna
eta kasuan kasuko eskualdearenezaugarri atmosferiko eta geografikoak dira
aldaketa horien eragile nagusiak.
Aire masen hasierako ezaugarrietatik eta
gerora izaten dituzten aldaketetatik abiatuta,
jakin daiteke nolako eguraldia egingo
duen azpian egokituko zaizkien eskualdeetan.
Gainean beti aire masak dituzten lurraldeetan,
hala nola eremu tropikal eta polarretan,
nahiko egonkorra izaten da eguraldia.
Aitzitik, iturburu eskualdeetatik kanpoko
lurraldeetan, latitude ertainetan alegia, eguraldia
etengabe aldatzen da bertatik igarotzen
diren aire masa bero edo hotzen eraginez,
eta baita masa horiek elkar jotzerakoan
eragindako ondorioen arabera ere.
Artiar eta Antartiar eremuetako aire masak
Lurburuetatik hurbil sortzen dira, Artiar
ozeanoko ur izoztuen, eta Groenlandiako
eta Antartiar lurretako izotz eremuen gainean.
Tenperaturak apalak izaten dira, eta
oso hezetasun gutxi izaten da, 0,05 eta 2 g/
kg (gramo kilogramoko) bitartekoa; beraz,
ia ez da lainorik sortzen, ezta euririk ere,
jakina. Aire masa horiek oso egonkorrak
dira. Latitude apalagoetara hurbildu ahala,
azpian egokitzen zaizkien eremuen ezaugarrien
araberako aldaketak izaten dituzte.
Hona adibide bat: neguaren bukaeran edo
udaberriaren hasieran, sarritan, Artiar eremuko
aire masak heltzen dira mendebaleko
Europara. Ozeano Atlantikora igarotzerakoan
egonkortasuna galtzen dutenez gero,
elurte handiak eta oso tenperatura hotzak,
ez ohikoak, ekartzen dituzte.
Izan ere, Artiar lurraldeko airea, latitude
apalagoetara heltzen denean, oso azkar higitzen
da, eta gorago esan den bezala, kazkabarraldiak
eta elurteak sortzen dira latitude
ertainetan, eguratsak egonkortasuna galdu
izanaren ondorioz, hain zuzen. Ipar Hemisferioan
urtarrilean eta otsailean izaten dira,
batik bat, horrelako hotz boladak, Artiar
lurraldeko aireak tenperaturak izugarri jaitsarazten
baititu; Hego Hemisferioan, berriz,
uztailean eta abuztuan izaten dituzte hotz
boladak, orduantxe heltzen baitzaie Artiar
lurraldeko airea. Hego Hemisferioan, gainera,
Antartiar lurraldeko aire masak Artiar
lurraldekoak baino askoz ere indartsuagoak
dira, urtaroek ere ez baitiete askorik eragiten.
Ildo horretatik, kontuan izan behar da
inlandsisa dela Antartiar lurraldeko airearen
iturburua: kontinente izoztu itzel horrek 13
milioi kilometro koadroko hedadura du, eta
bi mila metrokoa da han izotzaren lodiera.
Izena gorabehera, aire masa polarren
iturburu eskualdeak poloetatik urruti daude,
55° eta 70° bitarteko latitudeetan, alegia.
Kontinenteen gaineko aire masa horiek hotzak,
lehorrak eta geruza egonkorrekoak dira,
Asiako erdialdeko eta Kanadako presio handiko
lurraldeetan sortzen baitira. Aire masa
hauek neguan izaten dute hedadurarik handiena,
orduan ez baitute antizikloi kontinentalek
eragin handirik izaten; udan, aldiz,Asian eta Ipar Ameriketan tenperaturak gora
egiten duenez, erruz murrizten da aire masa
polarren hedadura. Hego Hemisferioan,
ozeanoa hain zabala izanik, ez dago iturburu
eskualderik. Aire masek iturburua utzi eta
hegoaldera jotzen dutenean, latitude beroagoetara
alegia, berotu egiten dira eta, hortaz,
egonkortasuna galtzen dute: kumuluak
sortzen dira horrela, hedadura handikoak
batzuetan; baina ez da prezipitaziorik izaten,
ordea, hezetasunak bere horretan irauten
baitu, ia inolako aldaketarik gabe. Aitzitik,
aire masek, mendebalak eramanda Atlantikoaren
edo Ozeano Barearen gainetik igarotzen
direnean, aldaketa handiak izaten dituzte:
aire lehorra itsas aire polar bihurtzen
da batzuetan. Ur hotzak ukitzen dituztela,
lainogune edo estratu antzeko hodei multzoak
sortzen dira, eta, horren ondorioz, euri
pixka bat ere egin dezake. Lurralde beroagoetan,
berriz, beheko geruzak arian-arian
berotu ondoren, konbekziozko higidurak
eta turbulentziak sortzen dira aire masen
barruan, sarritan ekaitzak dakartzatenak.
Itsas aire polarra Ozeano Atlantiko eta
Bareko ipar latitudeetan eta Hego Hemisferioko
ozeano eremu hotzetan sortzen da,
eta, azken horietan, eraztun iraunkor bat
sortzen du Antartidaren inguruan. Aire masa
hotz hezeek, latitude txikiagoetako eremu
beroetara higitzen direnean, egonkortasuna
galtzen dute, eta, era horretan, joera bertikaleko
hodeiak eta prezipitazioak sorrarazten
dituzte. Alabaina, lur hotzen gainean
higitzen direnean ?adibidez, neguan Eurasian
edo Ipar Ameriketan sartzen direnean?,
eguraldia, oinarritik hasita, egonkortu egiten
da arian-arian eta, azkenean, klima kontinentala
nagusitzen da.Latitude tropikaletako bi hemisferioak
inguratzen dituzten presio handiko gune
ozeanikoak eta kontinentalak dira, hain
zuzen, aire masa tropikalen iturburu eskualdeak.
Aire masa kontinentalak antizikloi
subsidentziak sortutako eremu mortu
zabaletatik datoz: lehorrak, egonkorrak
eta epelak dira, beraz. Udan lurretik bero
handia ateratzen denez, hareazko zurrunbiloak
eta ekaitzak sortzen dira (Australian
eta Saharan maiz gertatzen dira horrelakoak),
baina, hala ere, airearen goraldiak
mugatuak izaten dira, egonkortasun falta
eguratseko goiko geruzetan besterik ez baita
nagusitzen. Dena den, aire masa horiekkontinentea utzi eta itsasora heltzen direnean,
hezetasunez bete eta egonkortasuna
galtzen dute berehala. Horrela, Afrikako
iparraldetik datorren airea Mediterraneo
gainetik igarotzen denean, ur epelak ukituz,
lurrun asko xurgatzen du, eta konbekziozko
egonkortasun faltaren aldera egiten
du. Horren ondorioz, zaparrada ekaiztsuak
sortzen dira, eta, baldin eta troposferako
geruza ertainetan tanta hotzak egokitzen
badira, oso bortitzak izaten dira. Aire masa
kontinentalek basamortuko hautsa ere eramaten
dute askotan, eta, azkenean, lohizko
euria sortzen da. Fenomeno hori aski ezaguna
da Iberiako Penintsulan, Saharatikdatorren aireak ekartzen duen gandu berezi
hori dela-eta.
Aurrekoa ez bezala, itsasoko aire tropikala
oso hezea da. Horrela, mendebal
haizeak eramanda, latitude garaiagoetara
iristen denean, gainaldea hotzagoa izanik,
adbekziozko lainoak sortzen dira, hau da,
estratu moduko hodei garaiera gutxikoak,
eta, noizean behin, baita euri ahulak ere.
Aireak Ekuatorerako bidea hartzen duenean,
berriz, oso bestelakoak izan ohi dira eguraldiaren
ezaugarriak: alisiorik gabeko lurraldeetatik
urrundu ahala, egonkortasuna galdu
egiten da, eta gradiente bertikala ere aldatu
egiten denez, arian-arian, konbekziozko hodeiak
eta zaparrada ekaiztsuak sortzen dira.
Aire masa ekuatorialei dagokienez,
latitude apaletan oso txikiak izaten dira
desberdintasun termikoak, eta, hori delaeta,
aire masatzat ere ezin daitezke hartu,
ohiko irizpideei jarraiki behinik behin. Aire
masa ekuatorialek ezaugarri bereizgarri
hauek izaten dituzte: tenperatura garaiak,
hezetasun handia eta, batik bat, egonkortasun
eza. Azken ezaugarri horretan bereizten
dira, hain zuzen, aire masa tropikaletatik.
Horren guztiaren ondorioz, goranzko
haize lasterrak sortzen dira, hedadura bertikal
handikoak, kumuluak eta kumuluninboak,
euri zaparrada handiak sorrarazten
dituztenak, oso handia baita aire epelak
daukan hezetasun absolutua.
Fronteak Fronte polarra
Jakina denez, dentsitate desberdineko
bi jariakari elkartzen direnean, ez dira bateratzen.Horixe bera gertatzen da tenperatura
eta dentsitate desberdineko bi aire
masak topo egiten dutenean ere. Izan ere,
aire masen mugak oso zehatzak dira, masa
hotza masa beroaren azpitik igarotzen da
beti, eta bien artean banaketa eremu bat
edo eten bat geratzen da, fronte esaten
zaiona. Hauek dira fronteen egituren ezaugarri
nagusiak:
? Fronteak ez dira berez gainalde geometrikoak,
trantsizioko eremuak baitira.
Kilometro bateko edo biko lodiera izaten
dute goi-behean, aire masen arteko kontrastearen
arabera (zenbat eta handiagoa
izan kontrastea, orduan eta meheagoa).
Zabalera, ordea, handiagoa izan ohi da lur
azalarekiko elkargunean: 80 eta 320 kilometro
bitarteko hedadura hartzen dute,
fronteek malda leun bat izaten dutelako,
hain zuzen.
? Fronte eskualdea oso baroklinoa da,
eta tenperatura gradientea handia izan ohi
da, elkarren ondoan dauden bi masen arteko
tenperatura diferentziaren araberakoa
hain zuzen.
? Fronte eremua mugatzen duten bi ertzen
artean, 700-800 hPa-tik gora, aire mihi
hondoratu oso lehor bat izaten da, ziur aski,
behe estratosferan sortua.
Masen higiduraren arabera, bestalde,
hainbat fronte mota bereizten dira: hotzak,
beroak, oklusiozkoak eta geldiak.
Fronte hotzetan, aire masa hotzak
beroari bultza eginez egiten du aurrera.
Masa hotza trinkoagoa denez gero, lur gainean
geratzen da, eta masa beroak banaketa
azalaren maldan gora egiten du. Airea batbatean
igotzen da, bortizki. Kumulu etakumuluninbo erako hodeiak eratzen dira,
zaparradak eta ekaitzak eragiten dituztenak,
eguraldi txarreko zerrenda txiki batean.
Fronte beroetan, berriz, aire masa beroak
masa hotza baztertu eta aurrera egiten
du. Fronteak oso malda txikia osatzen du,
eta aire beroak, hain trinkoa ez izanik, berriz
ere maldan gora egiten du. Estratu moduko
oso hodei zabalak eratzen dira, batzuetan
mila kilometroko hedadura baino
gehiago ere hartzen baitute frontearen beraren
aurretik, lurraren ondoan. Hamar mila
kilometroko garaieratik lur azaleraino, geruza
sail gero eta trinkoago bat eratzen da:
zirruak, zirroestratuak, altroestatuak eta ninboestratuak.
Fronte hauetan eguraldi txarrak
hotzetan baino eremu handiagoa hartzen du,
eta prezipitazioak etengabeak izaten dira.
Fronte hotza beroari gainjartzen zaionean,
oklusiozko frontea sortzen da.
Fronte hotzak beroak baino azkarrago higitzen
dira. Biak batera leku berean egokitzen
direnean, fronte hotzak beroa harrapatzen
du, eta oklusiozko frontea sortzen
da: masa beroa lur gainetik gora joan ondoren,
hodei kumuliformeak eta zaparradak
sortzen dira. Oklusioa hotza ala beroa
izan daiteke, elkar ukitzen duten bi aire
masen arteko tenperatura desberdintasunen
arabera; fronte hotzaren ondorengo airea
fronte beroaren aurrekoa baino beroagoa
izanez gero, oklusio hotza sortuko da, eta,
alderantziz gertatuz gero, oklusio beroa.
Fronte geldian, bi aire masen arteko
banaketa eremua geldirik egoten da, masek
ez baitute elkar bultzatzen. Higitzen hasten
badira, ordea, fronte hotz ala fronte bero bihurtzen
dira, zeinek zeini bultza egiten dion.Europa 40 eta 60 gradu bitarteko latitudean
dago, eta, tarte horretan, hain
zuzen, bat egiten dute konbekzio gune
(airearen goranzko higidura) polarrek eta
azpitropikalek. Tarte horretan, halaber,
latitude beheretatik igotzen diren aire-lasterrek
ekialderako norabidea hartzen
dute; Lurburutik jaisten direnak, aldiz,
mendebalerantz abiatzen dira. Aire-laster
horien bilguneari fronte polarra deitzen
zaio. Bertan, aire-lasterrek norabide desberdinak
hartzeaz gainera, tenperatura
desberdintasunak ere sortzen dira, Lurburutik
datorren airea hotza baita eta
bestea, berriz, beroa. Horrela, lehenengoa
berotu egiten da eta hezetasun erlatiboa
murrizten zaio; bigarrena, berriz,
hoztu egiten da eta hezetasun erlatiboa
handitzen zaio. Baina hau da benetan garrantzitsua:
banaketa azaleko oszilazioak
tropiko arteko konbergentzia eremukoen
oso antzekoak direla. Aipatutako oszilazioek
gorabeherak eragin ditzakete airelasterren
higiduran. Izan ere, fronte polarretako
bi aldeen artean lastertasun desberdintasunak
egon ohi dira, eta, hori
dela-eta, zizailadura eremuak (indar tangentzialen
eraginez, gorputz batean gertatzen
den deformazio mekanikoa) sortzen
dira: aire masak biraka hasten dira,
eta behealdekoak goialdean sartzen. Aire
masa horiek, inguruko giroa baino beroagoak
direnez, luze samar irauten duten
uhin ekaitzak sorrarazten dituzte.
Horrelakoetan, airea hezea izaten da gainera
eta, hoztu ahala, euria hasten du.
Fronte polarrak, hortaz, mendebaletik
ekialderako norabidean, euri asko ekartzen
du Europa osora.