Geografia unibertsala»Geografia
Haizeak eta haizeen Lurreko zirkulazioa
Haizeak egurats presioaren araberakoak direnez gero, lehenik eta behin
egurats presioa zer den definitu beharra dago: gainean dugun airearen
pisuak egiten duen indarra. Leku batetik bestera izaten diren presio
aldeak mugakide diren eskualdeen berotze eta hozte diferentzialaren
ondorioz agertzen dira batik bat, baina baita airearen mugimenduaren
eraginez ere. Termikoki nahiz dinamikoki sortuak diren presioen
arteko alde horiek dira airearen mugimenduen abiapuntu.
Hala ere, Lurraren errotazioak sortutako itxurazko desbideratzeagatik,
airea ez da zuzen-zuzenean mugitzen presio handietatik presio
apaletarantz. Itxurazko desbideratze horizontalak edo Coriolisen
indarra deritzanak erlojuaren orratzen norabidean desbideratzen ditu
haizeak Ipar Hemisferioan, eta alderantziz Hego Hemisferioan.
Desbideratze hori handiagoa dute lurburuetatik hurbil arin mugitzen
diren gorputzek, eta txikiagotu egiten da, berriz, Ekuatore aldean eta
haizearen lastertasuna gutxitu ahala. Horren guztiaren ondorioz,
goiko geruzetako haizeek isobarekiko paraleloak izatera jotzen dute;
eta lur azaletik hurbil dabiltzan haizeek, berriz, isobarak angelu txiki
bat eratuz zeharkatzen dituzte; angelu hori, nolanahi ere, txikiagoa da
ozeanoen gainean lur gainean baino, kontinenteetako erliebearen
berezko ezaugarrien eta igurtzien ondorioz.
Lur azalaren berotze edo hozte diferentzialaren eta Lurraren errotazioaren
ondorioz sortzen den itxurazko desbideratze horizontalaren emaitza
isobaren eta haizeen eremu eredu jakin bat da. Eremu antolamendu
horren alderdirik garrantzitsuenak Ipar eta Hego Hemisferioetako presio
apal subpolarrak eta presio handi subtropikalak dira, eta presio apal
ekuatorialak. Presio eraztun horiek Eguzkiarekin batera higitzen dira,
eta zelula kontinentaletan eta batez ere ozeanikoetan banatzen dira,
itsasoen eta kontinenteen arteko tenperatura aldeak direla-eta.
Ozeanoen gaineko haizeen ereduak ondo samar islatzen du presioen egoera:
zurrunbilo ziklonikoak presio apaleko haizeen inguruan, mugimendu
antizkiklonikoa presio garaiko haizeen inguruan. Kontinenteen
gainean, presioen eta haizeen arteko harreman hori gutxitu egiten da,
lekuan lekuko erliebearen ezaugarrien eta igurtziaren ondorioz.
Lurreko haizeen sistema
Eguratsaren goialdean, ia igurtzirik ez
dagoen lekuan, izaten du Coriolisen indarrak
eraginik handiena; eta haizeen mugimendua
paraleloa izaten da isobarei buruz.
Ia Ipar Hemisferio osoaren gainera zabaltzen
den presio gutxiko gune izugarriamendebaleko haizeei lotua geratzen da
beraz, eta haizearen zirkulazioa guneen
araberakoa izan ordez, eremuen araberakoa
da ia osorik. Zirkulazio horren indarra aldatu
egiten da urtaroen arabera eta eguratsaren
puntu batetik bestera. Haizeen
batez besteko lastertasun handienak neguan
gertatzen dira, itsas mailaren gainetik
ia hamabi kilometrotara eta ipar latitudeko
hogeita hamar bat gradutara (eta era
berean, hego latitudeko hogeita hamar gradutara).Eguratsaren zati honetan mendebaleko
haizeak, indarrari eta iraupenari
dagokienez bakarrak, zurrustako haize
lasterrak edo jet stream deitzen dira, eta
metereologoek arreta berezia eskaini diete
Bigarren Mundu gerran aurkitu zirenez
geroztik. Lasterraren gunearen inguruan
normala izaten da segundoko 67 metroko
lastertasuna; baina errejistratu izan dira
segundoko 180 metrotatik gorako lastertasunak
ere.Haize laster honen batez besteko lastertasuna
bi aldiz handiagoa da neguan
udan baino. Oro har, indartsuagoa da Hego
Hemisferioan Iparrekoan baino; udan, lurburuetatik
hurbilago egoten da; eta indarrak
ere, haizea Lurraren inguruan higitu
ahala, gorabeherak izaten ditu. Bestalde,
haizearen ibilbidea, zuzena ez ezik,
bihurgunetsua izaten da, eta, hori dela-eta,
aurki daiteke lasterraren parte bat bere
kokaleku normaletik ipar edo hegoko distantziahandietan. Oso goian dauden isobaren
forma bihurgunetsuan ikusten da
argi ibilbide hori.
Haize horien batez besteko kokalekuak
eta indarrak ezkutatu egiten dute, une jakin
batean, mendebaleko haize bortitzen
eremu bat baino gehiago izaten dela. Izan
ere, badira, gutxienez, bina zurrusta hemisferio
bakoitzean. Zurrusta subtropikal
esaten zaio presio handi suptropikalen gainaldean
zuzen-zuzenean kokatua dagoenhaize lasterrari, latitudeko hogeitamar bat
gradutara, eta bete-betean ditu zurrustaren
ezaugarriak. Bada beste haize laster bat ere
zurrustaren ezaugarri guztiak dituena, eta
hori fronte polarraren gainean dago zuzenzuzenean.
Zurrusta polar horrek, latitudeko
berrogei gradu inguruan dabilenak hain
zuzen, eragiten du latitude ertain eta
subpolarretako eguratseko zirkulazioa.
Haizearen lastertasunak, ardatzean, 150
orduko kilometrotatik gora egiten duenean, jarioa ia zuzena izaten da. Lastertasuna
hirurogeita hamabost eta ehun eta
berrogeita hamar kilometro artekoa denean,
bihurguneak egiten ditu, eta, horren
ondorioz, bizkar edo gailur epelak sortzen
dira tropikoen aldean eta ibar edo beheragune
hotzak alderdi polarrean. Lastertasuna
orduko hirurogeita hamar kilometrotatik
beherakoa denean, bihurguneak
hainbeste handitzen dira, non presio garai
eta apaleko gune itxien segida bat bihurtzen
diren, eta erabat eteten duten
mendebaleko eremu zirkulazioa.
Lur azaleko haizeak zailagoak dira deskribatzen
goiko geruzetakoak baino. Lehenik,
adierazi beharra dago lur azaleko egurats
presioen gune eredua nahasiagoa dela
goi mailetako guneen eremu eredua baino.
Bigarrenez, igurtziaren ondorioak asko
aldatzen dira, batez ere lehorretik itsasora,
eta horrela, Coriolisen indarrak ekarri ohi
duen desbideratzearen guztizkoa ere aldakorra
izaten da. Azkenik, lur azaleko
haizeak, jakina, lur azaleko erliebearen eraginpean
daude. Adibidez, haizpitarte edo
arroila batean, haizeak uretan gora edo uretan
behera baino ezin du jo, presioen nolakotasunetik
kanpo. Arrazoi horiengatik
guztiengatik, lur azaleko haizeak, deskribatzenzailenak izateaz gainera, goiko geruzetakoak
baino askoz ere aldakorragoak
izaten dira.
Alabaina, eredu garrantzitsuenetako batzuk
argi samarrak dira, ozeanoen gainekoak
batez ere. Haizeen ereduetan ondo
ikusten da presio ereduen eskualdekako
nolakotasuna, eta orobat ikusten dira kontinenteen
eta itsasoen arteko aldeen ondoriozko
aldaketak, eta urtaroen araberako
gorabeherak. Aldameneko irudian ageri
dira ozeanoen gaineko haizeen mugimenduaren
eredu garrantzitsuenak. Irudi horretan
ezabatu egin dira kontinenteko haizeak,
batez ere haizearen mugimenduen
gainean erliebearen formek eragiten duten
kanalizazio efektu nahasiengatik, eta
orobat igurtziaren efektu aldakorrek dakartzatenengatik.
Lurrak egiten duen erresistentzia
kopuruak erabakitzen du bereziki
haizea presioaren gradienteari buruz zer
norabidetan desbideratzen den; haizearen
norabideak izan ditzakeen aldaketetan islatzen
dira berriz igurtzietan dauden aldeak,
eta horrek zerikusi handia izan dezake,
edo batere ez, eguratsaren zirkulazio
orokorrarekin.
Urtarrileko mapan mendebaleko haizeen
bi eskualde agertzen dira, oso desberdinak.Bata, Hego Hemisferioan, polo
ingurukoa da; bestea, berriz, bi zatitan
hausten dute Ipar Hemisferioko kontinenteko
masek: Ozeano Bareko iparraldekoa
eta Atlantikoko iparraldekoa. Haize horiek,
zakarrak dira, baina ez oso iraunkorrak,
mendebaleko haize esaten zaie, eta Ekuatore
alderako depresio subpolarren inguruan
jotzen duen haize lasterraren parte
dira. Ekialdetik jotzen duten haize lasterrak
nabarmenagoak dira latitude tropikaletan
eta subtropikaletan. Haize horiek alisioak
dira. Mendebalekoak baino motelagoak
dira, baina haiek baino gehiago irauten
dute, eta haiek dira presio handi subtropikalek
Ekuatorerantz duten ihesbidea. Presioaren
eta haizearen arteko harremana oso
agerikoa da erlojuaren orratzen aurkako
norabideari jarraitzen dioten ereduetan
(presio handiko gune baten inguruko mugimendu
antizikloniko bat adierazten du
horrek), hau da, Hego Hemisferioko hiru
ozeanoen gainean daudenetan. Askoz nekezago
ikusten da Itsaso Barearen iparraldean
eta Atlantikoaren iparraldean, nahiz
eta haizea erlojuaren orratzen norabidean
mugitzen hasten den Itsaso Barearen iparraldeko
ekialdean. Presio handi subtropikalen
gune iraunkorrak Ekialdeko haizemotelak sorrarazten dituzte Ipar Hemisferioan,
eta haize horiek, iparraldean, berehala
uzten diete beren lekua mendebaleko
haizeei. Hego-ekialdeko eta ipar-ekialdeko
alisioen artean bada ekialdeko haizeen
eremu bat; haize horiek motelak eta
aldakorrak dira, eta eremu horri barealdi
ekuatorialeko eremu (doldrums) esaten
zaio, belaontziak han haizerik gabe geratzen
zirelako askotan.
Uztaileko haizeen eredua oso bestelakoa
da urtarrilekoaren aldamenean, Ipar
Hemisferioan bereziki. Depresio subpolarren
ahultzea, eta horren ondorioz presio
handi subtropikalek iparralderantz izaten
duten indartze eta lekualdatzea, haize laster
ziklonikoen (erlojuaren orratzen aurkako
norabidean) desagertzean eta haize
laster antiziklonikoen nagusitasunean (erlojuaren
orratzen norabide berean) ageri
dira, bai Atlantikoaren iparraldean, bai
Ozeano Barearen iparraldean. Udan mendebaleko
haizeak motelagoak dira, iparralderago
daude, eta mendebalekoak baino
areago, hego-mendebalekoak gertatzen
dira. Ipar-ekialdeko alisioak ere iparreraxeago
joaten dira. Nahiz eta neguko iraunkortasuna
gorde, udan zertxobait motelagoak
izaten dira.
Kokalekuaren, iraunkortasunaren eta
haize laster motaren aldaketa horiez gainera,
haizearen mugimendua ere moteldu
egiten da oro har udan, eta, era berean,
mugimenduarekin batera, negutik uda partera
Lurburuaren eta Ekuatorearen artean
eratzen den presio aldaketaren balioa ere,
edo presio gradientea, ahultzen da, jakina.
Ahultze hori, aldi berean, tenperatura gradientearen
ahultzearekin dago lotua.
Ipar Hemisferioko zirkulazioan gertatzen
den beste aldaketa nabarmen bat Indiako
ozeanoaren gainean neguko eta
udako haize lasterren artean dagoen aldea
da. Zehatzago esateko, kontinente masa
izugarrien berotzea eta hoztea, masa horiek
inguratzen dituzten ozeanoen tenperatura
aldaketen oso bestelakoak dira, eta
alde horrek agertzen du udatik negura
dagoen presio inbertsioa. Udan, ozeanoetakoa
baino apalagoa izaten da kontinenteen
gaineko presioa, kontinenteak bero
samarrak baitaude. Neguan, berriz, kontinenteak
inguruan dauzkaten ozeanoak
baino hotzago egoten dira, eta, hortaz,
ozeanokoak baino presio handiagoak izaten
dituzte. Presioen urtaroko inbertsio
horri eta horren ondoriozko haizeen inbertsioari,
montzoi esaten zaio («mausim» arabiar
hitzetik), hots, aldi edo urtaro. Horren
arabera, urtarrilean norabide nagusia iparraldekoa
eta ipar-ekialdekoa da, eta uztailean,
berriz, haizeek hego-ekialdetik jotzen
dute batik bat.Asiaren hegoaldean jotzen duten neguko
ipar haizeak Asiaren gainean sortzen den
presio handiko gune handi-handi baten ondorio
zuzentzat hartu ohi dira askotan. Hegoekialdeko
udako haizeek antzeko harremana
dute Indiako ipar-ekialdean eratzen den
presio gutxiko gunearen barruko lasterrekin.
Azalpen erraz horrek zerikusi zuzena du
Indiaren eta Birmania-Malaysiaren gainean
izaten den lur azaleko haizearen ezaugarriekin,
baina eguratsaren oso geruza behereko
bati bakarrik aplikatzen ahal zaio. Asiako
kontinentearen gainean eratzen dituzten presio
handiko eta gutxiko gune erraldoiek,
neguan eta udan hurrenez hurren, oso eremu
zabala hartzen dute, baina goraka ez dira
askorik luzatzen, ez baitira mila bostehun
metrotara ere iristen. Hortaz, Asiako hegoaldeko
itsasertzen gaineko prezipitazioak ez
dira hain erraz lotzen lur azaleko presio
aldaketarekin. «Montzoi» hitza, haizearen norabide
aldaketei ez ezik, prezipitaziotan negutik
uda aldera izaten diren aldaketei ere
esaten zaie. Munduko eskualde honetan, zurrustako
haize lasterrari Himalaiak jartzen
dion oztopoa da goi geruzetako haizearen
mugimenduaren ezaugarri garrantzitsuenetako
bat. Haize laster hori iparralderantz biratzen
da uda hasieran, baina mendiek ezdiote uzten era horretara desbideratzen.
Horren ondorioz, neguko baldintzak udako
bihurtzen dira bat-batean zurrustako haize
lasterrak Himalaiako oztopoa zeharkatzen
duenean. Mendikate hori ez balego, iparreko
haizeen neguko eredua geldiago aldatuko
litzateke hego-mendebaleko haizeen
udako eredura.
Hego Hemisferioak aldaketa gutxiago
izaten du Ipar Hemisferioak baino urtarriletik
uztailera (hau da, negutik udara). Aldaketa
horiek tenperatura intentsitatearekin
eta Hego hemisferioko presio gradienteekin
daude lotuak, alde gutxiago baitute
negutik udara, Ipar Hemisferiokoek baino.
Hala ere, badira aldaketa txiki batzuk aski
nabariak. Hegoaldeko itsasoen mendebaleko
haizeak pixkana desbideratzen dira iparrerantz
udatik negura, presio handi subtropikaletako
haize laster antiziklonikoak
ere hala egiten duen neurrian. Uztailean,
hego-ekialdeko alisioak Ekuatorerantz eta
iparrerantz zabaltzen dira, eta, era horretan,
barealdi ekuatorialen eremua Ipar Hemisferioan
gertatzen da batik bat. Udan,
ipar-ekialdeko alisioak Hego Hemisferioan
sartzen dira, eta orduan Ekuatorearen hegoaldean
izaten da maiz barealdi ekuatorialen
eskualdea.
Haizearen neurriak
Haizea deskribatzeko, bi magnitude
ezagutu behar dira: norabidea eta intentsitatea
edo lastertasuna.
Norabidea aise mugatzen da haize
orratz baten bidez, guztiz ezaguna baita
eraikinen teilatuetan egoten delako. Haizearen
norabidetzat haize horrek duen jatorria
hartzen da, eta, hortaz, ekialdeko
haize bat ekialdetik dator, baina haizearen
mugimenduaren norabidea mendebal
aldekoa da: haize arrosan biltzen diren 32
norabideetan oinarriturik adierazten da
hori, edo gradutan bestela, erlojuaren orratzen
norabidean graduatutako zirkulu baten
gainean neurtuz gradu horiek eta 360°
balioa ipar norabidean ipinita. Behe hodeien
mugimendua haizearen norabidearen
adierazle bikaina da, batere tresnarik
gabe ikus daitekeena.
Intentsitateak haizearen lastertasuna
adierazten du eta lastertasun banakoetan
neurtzen da, hala metro segundoko (m/sg),
kilometro orduko (km/ord) edo korapiloetan.
Korapilo bat itsas milia bat orduko
da edo, beste era batera esanda, 1,853 kilometro
orduko.
Haizearen indarra edo lastertasuna
anemometro baten bitartez neurtzen da.
Bizpahiru eratako anemometroak badira.
Estazio metereologikoetan gehien ikusten
dena kazolatxoa edo errotazioko anemometroa
deritzana da. Hiruzpalau kazolatxo
erdiesferiko izan ohi ditu, haizeak indar
gehiagoz edo gutxiagoz bultzatu hartara
lastertasun desberdinez biratzen direnak ardatz
bertikal baten inguruan.
Zenbaitetan, nahiz eta gero eta gutxiago,
Beaufort graduetan adierazia ikusten
da haizearen lastertasuna; haizeak objektuetan
sortzen dituen ondorioen adierazpen
dira gradu horiek. Britainiar itsas armadako
kide sir Francis Beaufort almiranteak sortu
zuen Beaufort eskala 1806an, eta 12 intentsitate
mailatan dago graduatua.
Egurats zirkulazioaren eremu handiak
Gehieneko polarren ertzetako ekialdeko zirkulazioaz gainera, latitude garai eta ertainetan dagoen jario nagusia Westerlies izenekoak dira (latitude epeletako ekialdeko haizeak), hemisferio bakoitzean barealdi subtropikalek mugatuak. Presio handi subtropikaletatik Ekuatore aldera, alisioak joaten dira, hau da, Ipar Hemisferioan, ekialdeko, ipar-ekialdeko edo ekialde-iparrekialdeko haizeak, eta hego-hegoekialdekoak Hego Hemisferioan. Azkenik, badira tropiko arteko barealdi ozeanikoak eta kontinentalak: lehenak doldrums deitzen dira, eta haize motel eta aldakorrak izaten dituzte; bigarrenetan, berriz, zirkulazio horizontalarenahultasuna termokonbekzio indartsu bati elkartzen zaio (haizearen goranzko mugimendua, dilatazioak eragina, eta ondorengo dentsitate galera, lur beroa ukitzeagatik sortua), aire guztiz ezegonkor batean.
Mendebaldearen zirkulazio orokorra latitude garaietan eta ertainetan
Jet stream deritzan haizean, haizearen
lastertasuna biziagotu egiten da, sekzio eliptikoko
kanal moduko batean. Sekzio horrek
ehundaka kilometroko zabalera eta
hamar bat metroko garaiera du, eta makurra-edo
den ardatz bati jarraitzen dio. Ardatza,
latitude epeletan, hamaika bat kilometroko
garaieran geratzen da, tropopausaren
haustura gunean.
Neguan eta udan desberdina izaten da
haize laster hauen zirkulazioa. Neguan jet
indartsuak izaten dira maiz, gradiente termiko
eta presio garaien ondorioz; jet subtropikala
latitude horietan geratzen da; jetepelak, berriz, haize polarreko masak indartsuagoak
baitira, askoz latitude beheragoetara
joaten dira, eta horrek bi lasterren
koaleszentzia edo batuketa eragin dezake.
Udan berriz, jet epelak gradienteen murrizketaren
eragina izaten du, eta ez da hain
nabarmena gertatzen; zurrusta subtropikala,
aldiz, latitudez igotzen da.
Erliebearen gorabeherek, lehor eta itsasoen
banaketek, eta, batez ere, presio eremuen
urtaroen araberako aldaketek (aldaketa
horiek indar berezia izaten dute Ipar Hemisferioan),
murriztu egiten dute lur azaleko
Westerlies haizeen eragina, baina, halere, garrantzitsua
da eragin hori. Hego Hemisferioan
itsaso gehiago dagoenez gero, maizago
izaten dira bertan mendebaleko haizeak.
Presio handi subtropikalak
Presio handi subtropikalak subsidentzia
prozesu eraginkor baten ondorioz sortzen
dira (subsidentzia esaten zaio haizea geruza
garaietatik lur azaleraraino motel jaisteari).
Guztiz bertikala izaten da, eta itsas
mailan agertzen da, bi hemisferioetan, antizikloi
eraztun eten baten bitartez. Gehieneko
subtropikal horiek, beren subsidentziazko
mekanismoaren beraren ondorioz,
eguratsaren baretasuna eta lehorteak sorrarazten
dituzte.
Alisioen eta tropiko arteko presio gutxiko eremuak
Alisioek antizikloi subtropikaletatik tropiko arteko presio gutxiko eremu aldera jotzen dute, eta, batez beste, 25° latitudean izaten dute eragina, bi hemisferioetan. Iparekialdeko edo ekialde-iparrekialdeko haizeak dira Ekuatorearen iparraldean, eta hego-ekialde edo ekialde-hegoekialdekoak Ekuatorearen hegoaldean, 20 eta 25 arteko kilometro orduko lastertasunekin oro har. Hauek dira haize alisioen ezaugarriak: jatorri ozeanikoa, ekialdekoak izatea, inbertsio termikoaren maila (hau da, garaierarekin tenperaturak gora egiten duen egoera, gradiente adiabatikoaren arabera jaitsi ordez), eta latitude aldaketak urtean zehar.
Tropiko arteko presio gutxiko eremuak
Esapide hau, zenbait egileren ustez,
egokiagoa da presio ekuatorialena baino.
Presio hauen eremua, gutxi gorabehera, 5°
ipar eta 5° hego latitudeen artean dago;
hango berotasun handiak konbekziozko
zutabe handitan zatitzen du haize hezea,
eta, horren ondorioz, haizeak gora egiten
du. Lur azalean ez da haize jakinik nagusitzen,
aitzitik, orekatua dago haizearen norabideen
banaketa. Barealdiak dira gehienetan
nagusi. Presio gutxiko eraztun baten
erdian dagoelarik, eskualde honek ez dauka
haize jario iraunkorra eragiten duen presio
indartsuko gradienterik.
Montzoiak
Hego-mendebaleko eta ipar-ekialdeko
haizeen urtaroko sistema aldizkakoa dira
montzoiak: hego-ekialdeko alisioak, Ekuatorea
gaindituz, Ipar Hemisferioan bat-batean
sartzen direnean sortzen da lehena(udako montzoia); bigarrena (neguko montzoia),
Asiako kontinenteko neguko antizikloi
termikoek bultzaten dituzten iparekialdeko
alisioak zabaltzen direnean.
Udan, Asiako hegoaldean, presio gutxiko
gune bat eratzen da, eta haize jario handi
samar bat mugitzen da gune horretarantz.
Indiako ozeanotik eta Itsaso Bareko hegomendebaletik
datorren haize bero eta hezeak
ipar eta ipar-mendebalerantz jotzen
du, Asian sartzen da eta India, Indotxina
eta Txina gainetik igarotzen da. Udako
montzoia deritzona da hori, Asiako hegoekialdean
euri gogorrekin batera agertzen
dena.Neguan, Asian, presio garaieko gune indartsu
bat nagusitzen da. Hartatik, udako
montzoiaren aurkako norabidean jotzen
duen haize jario bat sortzen da. Hego eta
hego-ekialderantz jotzen duen neguko montzoia,
hainbat hilabetez irauten duen eguraldi
argi eta lehorrarekin batera agertzen da.
Munduko beste leku batzuetan ere
(Gineako Golkoan, adibidez) izaten dira
montzoi zirkulazioa duten sistemak, baina
jatorriari eta ondorioei dagokienez ez dira
hain argiak. Izan ere, kontinente xurgatzaile
bat izatea eta hemisferio batetik bestera
alisioa igarotzea dira montzoien ezinbesteko
baldintzak.