Geografia unibertsala»Geografia
Lurpeko urak
Lur gainera erortzen den uraren parte handi samar bat lur gainean
labainduz, beheragoko lekuetarantz higitzen da.
Hala ere, beste parte bat
(lehena bezain garrantzitsua edo garrantzitsuagoa agian),
ura doan materialak, porotsua edo apurtua izanik,
uzten duen neurrian, zirrikitu edo arrailduretatik sartzen da,
eta lur barrenera jaisten da, geruza irazgaitz bat aurkitzen duen arte.
Ura metatu egiten da han, behin betiko edo aldi baterako,
geruza horren erliebearen eta grabitatearen eraginaren arabera.
Lurpeko urek ondorio higatzaileak izaten dituzte,
bereziki materialen disoluzioagatik eta arrastatzearen ondorioengatik.
Era horretan sortzen dira oro har
“karst erliebe” esaten zaien erliebe bereziak.
Lurpeko ura
Lurraren azaleko aldea meteorizatuta
dago, gehiago edo gutxiago, neurri askotako
zatikietan dago, alegia, deskonposatuta.
Partikula horien artean geratzen diren
tarteak airez beteak egon ohi dira, eta urez
bete daitezke.
Ur horrek jatorri desberdinak izan ditzake.
Ur gazte izenekoak, hau da, inoiz
azaleratu ez direnak, eratuko dituzten masa
magmatikoen hoztea da jatorri horietako
bat. Beste jatorri bat, beste ur batzuetatik
(azalekoak edo sakonagoak) datozen lurrunen
kondentsazioa da. Hala ere, jatorri
ohikoena uraren zikloaren mendekoa da.
Prezipitazio baten ura lurrundu, zirkulatu
edo infiltratu egiten da. Lehenengo kasuan,
parte lurrunduan, ura gas egoerara itzultzen
da eta atmosferan sartzen da berriz,
in situ ia-ia. Bigarrenean, uholde partean,
ura lur azaletik jariatzen da isurkari gisa,
zirkulatzen duten ur lasterretaraino iristen
den arte. Hirugarren kasua, infiltraziozko
urarena, grabitateari esker zirrikituetan
barneratzen den ura da; zuzenean
sartzen da euria bada, edo, gotorra baldin
bada, urtu ondoren, eta aireari bultza
eginda. Horrela sortzen dira lurpeko ur gehien-gehienak.
Beheranzko barneratze
horrek aurrera egiten du, harik eta geruza
irazgaitz etenik gabe bat, edo barrunbe
guztiak urez beteak dauzkaten geruzak aurkitzen
dituen arte.
Hiru parte horien arteko batez bestekoa
ez da beti bera. Prezipitazioen errejimenaren,
eskualdeko klimaren, materialmoten eta landarediaren garrantziaren
araberakoa da, besteak beste. Infiltraziozko
ur guztiek ez dute modu berean jokatzen.
Zati batek pikorren azaleko barrunbeak
betetzen ditu, eta mintz ura eratzen
du. Bigarren zati bat azaleko tentsioak
eusten dio, eta kapilaritateko ura
esaten zaio. Azkenik, hirugarrenak, libreki
betetzen ditu barrunbeak, eta, grabitateari
esker, ura haietatik barrena jariatzen da.
Grabitate ura da hori, eta beste bi aukerak
bete direnean baizik ez da eratzen.
Ur horrek bakarrik zirkulatzen du, hornitzen
ditu lurpeko ur isuriak, eta zertzen
du lurraldearen irazkortasuna, hau da, ur
infiltratuaren eta grabitate uraren arteko
batez bestekoa.
Lurraren irazkortasuna
Irazkortasuna, edo urak izan dezakeen
pasabidea, eragile askoren mendeko gauza
da. Arestian aipatutako kanpoko eragileak
ez ezik, badira barneko zergatiak
ere. Horien artean, materialaren egitura
bera da nabarmenena. Zatikien elkarrekiko
hurbiltasunaren arabera, material gotorrak
eta porotsuak bereizi behar dira.
Materiak gotorrak pitzatu samar egoten
dira; material porotsuek, berriz, xurgatze
ahalmena izaten dute, batzuek gehiago eta
besteek gutxiago.
Lehen sailekoak dira erupzioko harkaitzak,
arraildura txikiak, estuak, eta ezoso sakonak dituztenak, eta orobat karedunak,
arraildura asko, sakonak, eta eragile
kimikoek areagotuak dituztenak. Bigarren
sailean, mutur batean, hare-harriak
daude, porotsuak eta xurgatze ahalmen eskasekoak,
eta, beste muturrean, buztinak,
higroskopikoak eta ura atxikitzeko ahalmen
handikoak.
Badira, beraz, lur irazgaitz malguak
(buztinak), urari eusteko gauza direnak, eta
badira beste batzuk trinkoak edo koherenteak,
urari batere eusten ez diotenak,
dauzkaten arraildura bakanak urez edo
harkaitzaren beraren hondakinez beteak
dituztelako.
Lur irazkorrak, berriz, barne eragileek
edo kanpokoek eratuak izan daitezke. Lehenengoetan,
urak ez die erasotzen zatikien
arteko tarteei, eta bere horretan geratzen
dira; mugatua dute beraz irazkortasun
ahalmena, eta ia beti berbera izaten
dute gainera. Kanpoko eragileek asko higatzen
dituzte material trinkoak, eta irazkortasun
ahalmena handitu egiten da era
horretara. Hondarrek, adibidez, irazkortasuna
bere pikorren diametroaren
koadroaren proportzionala dute. Kare-harrietan,
berriz, arraildurak gero eta handiagoak
izaten dira, eta materialaren irazkortasuna
ere handitu egiten da.
Maila freatikoa
Infiltrazio partearen grabitate urak azaleko
material irazkorretatik zehar behera
egiten du ahal duen arte, hau da, jaistea
eragozten dion geruza irazgaitzen batekintopo egin arte. Hortik aurrera, geruza
horren gainean metatzen da ura. Geruzaren
azala erabat horizontala bada, ura,
iritsi, eta metatzen jarraitzen du. Erahorretan
eratzen da freatiko izeneko geruza,
goiko muga bat edo maila freatikoa
daukana.
Maila horrek bereizten ditu bai behealdeko
eremu bat, asea, tarteak urez beteak
dauzkana, eta bai beste eremu bat,
goialdekoa; azken horretan azpigeruza
batzuk bereizten dira. Azalekoenak, edo
lurruntze azpigeruzak, landareen sustraien
eragin trinkotzaileagatik eusten dio
urari, baina sustraiek zenbat ur xurgatu
eta orobat eguzkiaren berotasunez zenbat
ur lurrundu, hartara izango du ur gehiago
ala gutxiago. Haren azpian aireztatzezko
azpigeruza bat dago, han urak oztoporik
gabe joaten dira batetik bestera,
mintzean izan ezik. Azkenik, bada hirugarren
azpigeruza bat asetasun eremua ukitzen
duena, geruza kapilarra esaten zaio,
ur mota hori izaten du bere baitan, eta
zatikien neurriaren alderantziz proportzionala
du lodiera.
Geruza freatikoaren lodierak gorabeherak
izaten ditu, nolako oreka dagoen iristen
den infiltrazio uraren eta kapilaritatez
edo lurruntzeaz goragoko geruzen aldera
galduko den uraren artean.
Azal irazgaitza gutxitan izaten baita
horizontala, grabitate ura alborantz higitzen
da, geruza horren maldarekiko lastertasun
zuzenki proportzionalez. Horrela, hasieran
gainazalean erregulartasunez banatua
zegoen prezipitazioa irregularki banatuko
da gero.
Iturriak eta putzuak
Geruza akuiferoak edo freatikoak lur
azaleko uren antzera higitzen dira, baina
motelago hala ere. Gainean geruza irazkorrak
soilik baditu, akuifero libre deritzo.
Hala ere, geruza akuiferoa higitzen denean,
beste geruza irazgaitz bat gertatzen bada
beraren eta gainazalaren artean, akuifero itxi
edo lotu deitzen zaio.
Urak, beraz, geruza irazgaitzaren alderdi
beherakoenetan metatzeko joera du, eta
han akuifero libre bat eratzen du, ekarri
berriek eta azal horizontalekoek etengabe
hornitzen dutena. Akuifero itxi ez horizontal
batean, aldiz, ur ekarriak osorik beteko
du eremua, ura alboetarantz igoaraziko du,
eta, desnibelaren ondorio gisa, presio hidrostatikoa
sortuko du.
Lehen kasuan, baldin eta lurra zulatzen
bada, maila freatikora iristerakoan, ura atera
ahal izango da ponpen laguntzarekin,
baina alboko ekarria gainditu gabe, bestela
putzua agortuko litzateke-eta. Bigarren kasuan,
presio hidrostatikoak ura bultzatzen
du, ura zulotik igotzen da, eta putzu artesiar
bat eratzen du.
Maila freatikoa lur azalera hurbiltzen
duen beste edozein gorabeherak efektu
berbera izango du. Oasia, adibidez, geruza
freatikoa, erliebearen ondorioz, lur azaletik
gertu dagoen eta landareak haz daitezkeen
basamortuko eskualdea da. Geruza
freatikoa azaleraino iristen bada, urak
lurra estaliko du, eta hori eremu makur
batean zehar gertatzen bada, ur irteera hori
iturri bihurtuko da.