Geografia unibertsala»Geografia
Meandroak
Ibaiak bere baitan daraman materiala dela eta, bi gauza gerta daiteke:
material horrek material gehiago erauztea (ablazioa),
edo material hori lekuren batean pilatzea.
Ablazioa delakoa prozesu mekanikoak nagusitzen direnean gertatzen da;
hondalana eta azpijana bezalako prozesuak izaten dira gehienetan,
harri bigun eta kohesio gutxikoen artean, alubioetan bertan.
Haitz koherente eta trinkoak daudenean, berriz, urak elementu lodi
gogorrak izan behar ditu, batere urralanik egingo badu.
Ibai eta erreketan azpijan eta hondalan handia izateak bide batera
bilarazten ditu ur lasterrak.
Ur lasterra barreiaturik datorrenean, berriz,
alboetan eta lur azalean egiten da urralan gehiena.
Ibaiak bere bidean egiten dituen bihurgune handiak dira meandroak
(ur lasterrak egiten duen higalanaren adibide on bat);
orain ahurrak orain ganbilak, uraren norabideari buruz
gutxi gorabehera simetrikoak izaten dira bihurguneok.
Meandroak, ordea, ez dira guztiak berdinak;
zenbait mota bereiz daitezke:
? Ibaiak bere bidearen kanpoaldea barrentzen du bihurgune
bakoitzean, bihurgunearen behe aldean (ur barren) gehienbat.
? Alboko higalanak kanpoaldeko ertza jaten du, eta ezpondak eratzen
ditu; uholde bakoitzean handituz doaz ezpondok. Bihurgunearen
barrenaldean, berriz, hondarra eta hartxintxarra pilatzen da.
? Higalanaren eraginez bihurgunearen kanpoaldean
bidea zabaldu eta sakondu ahala, eta barrualdean, berriz,
hondarra pilatu eta sakonera gutxitu ahala,
ibaia kanpoalderago eta sakonago eginez doa bere bidea.
? Meandroaren lobulu edo irtenguneetan, ur goien eta ur barren,
aldeak desegiten badira, ibaiak uretan behera emigratzen du sigi-saga.
Batzuetan, areagotuaren areagotuz, meandroa bereizi egiten da,
bide nagusitik aparte gelditzen da, eta aintzira bat eratzen du
(oxbow aintzira esaten zaio), ilargi erdi edo uztarri baten itxurakoa.
Gero, uholdeak direla eta, sedimentuz betetzen da.
Itxuraz arrazoirik gabe, meandroa bere isuriaren norabidetik
aldentzen da, eta bihurgune handi bat egin ondoren,
utzitako norabidea hartzen du ostera.
Ibai baten ibilbidean sarritan izaten dira meandroak.
Bi motatakoak daude:
? Ibarretako meandroak:
ibarrak egiten dituen bihurguneak meandroek egiten dituztenekin
bat datoz tamainan.
? Alubioi ordokietako meandroak:
ur lasterrak ez ditu ibaiaren ibilbideak bezain sigi-saga handiak egiten,
edo haietatik bereiz egiten ditu.Meandroek, bihurguneek bezala, zabaltzeko
joera dute. Ur laster nagusiak meandroaren
kanpoalderantz bultzatzen du,
meandroaren alde ahurretik hurbil igarotzeko.
Argitu beharra dago ahur eta ganbil
terminoak ur lasterretik ertzera begira hartzen
direla. Meandro segida batean, urak
eskuineko eta ezkerreko ertzak miazkatzen
ditu hurrenez hurren, eta ibaiaren lehen
uberka ardatzak egiten dituenak baino bihurgune
handiagoak egiten ditu, lastertasun
handieneko puntua higadura handieneko
puntua baita. Bihurgunearen kanpoaldea
(ahurra) gero eta gehiago zabaltzen da;
barrenaldea (ganbila), berriz, alubioiz betetzen
da: ur lasterra geldoegia baita daraman
kargarako, eta karga horren parte bat
uzten du bertan. Bihurgunea, beraz, areagotuz
doa eta nabarmenagoa egiten da.
Prozesu hori dela eta, bihurgunearen alde
ahurra malkartsua izaten da, eta alde ganbila,
berriz, apala.
Batzuetan, bihurgunea asko nabarmentzen
denean, meandroa bereizi egiten da.
Bi modutara gerta daiteke bereizte hori:
a) Batzuetan ibaiak gainezka egin eta
zabaldi osoa urpean gelditu ondoren urak
atzera egiten duenean, ur lasterrak bide
zuzena hartzen du, meandroarena baino laburragoa
delako, eta meandroa ibaitik bereiz
gelditzen da. Hori noski zabaldietako
meandroetan baizik ez da gertatzen.. ) Beste batzuetan, bihurgunea oso-oso
nabaria denean, bi muturrek elkar ukitzen
dute, eta gauza bera gertatzen da, meandro
izandakoaren adar hil bat (oxbow) besterik
ez da gelditzen.
Meandroen eratze eta bereizte prozesuok
direla eta, meandro segida osoa
ibarrean behera mugitzen da. Meandrook
ibaian behera emigratu ahala, ibaiak erabat
eraldatzen du alubioi ordokia, eta
ezponda naturalak, hondar pilak, ibai adar
hilak, meandro kiribilak eta zingirak eratzen
dira.
Meandroak eratzeko baldintzak
Ibai bihurgune guztiak ez dira meandroak
eratzeraino areagotzen.
Meandroa eratuko bada, orekan egon behar
dute ibaiaren malda, emaria, karga eta
ibai ertzen erresistentzia. Alubioi ordokietako
meandroen kasuan, alubioietan ebakitzen
dira ertzak; ibar meandroen kasuan,
berriz, ertzaren alde ahurra harkaitzean
bertan zulatzen da. Harkaitza alubioia baino
gogorragoa denez, ibarretako meandro gehienak
malda handietan izaten dira, karga
gutxi daramaten ibaien kasuan izan ezik.
Denbora luzean uste izan da meandroak
oso malda txikietan eta ibaiaren azken aldean
baizik ez zirela eratzen, hau da, urak
hondalana egiteko ahalmenik izan ez eta
alubioiak uzten dituenean. Uste hori ordea
uste okerra da: meandroa hondalan edo
oreka modu bat baita, ez betelan modu bat.
Karga gehiegi daraman ibai batek ez du
meandrorik eratzen, adarretan banatzen da,
eta ez du bihurgune erregularrik eratzen.
Meandroen eraketa harkaitzaren edo
alubioien potentzia garbiaren eta erresistentziaren
arteko orekaren baitan dago. Ibaiaren
ertzak oso bigunak direnean, meandroak
lur zati asko erorarazten ditu ibaira
bere aurrerabidean, ibaia ertzaren barrenean
gerarazten da eta ibai zolaren ardatzerantz
bultzatzen. Aitzitik, ibai ertza oso gogorra
denean, ur lasterrak ez du hura zulatzeko
adina indar izango. Meandroa areagotzeak
malda gutxiarazten du eta indarra gutxitzen
du ?ibaiaren luzera handitzen baita?, eta
meandroaren hazkundea geldituz doa.
Meandroa ibaitik bereizten denean, ordea,
ibaia laburtzen da, malda handitzen da eta
ur lasterrak handik harako meandroak areagotzeko
adina indar berreskuratzen du
atzera.