Departamento de Cultura y Política Lingüística

Geografia unibertsala»Geografia

Hondartza

Phi Phi uharteko hondartza. Similan uharteak.<br><br>

Hondartzak itsasertzean limoaren osagai nagusiak baino material lodiagoak pilatuz eratzen dira.

Harri kozkorrak, hondarra eta beste osagai finago batzuk dituzte osagai.

Baina hondartzetako material fin gehienak ez dira itsasoak xehatutako material handiagoen hondakinak, itsasora horrela iritsitako materialak baizik, hau da ibaietan pilatutako materialak edo, granitoaren antzera, aldez aurretik hondar bihurtutako harkaitzen hondakinak, etab.

Dena dela, itsasoak xehatzen ez dituen arren, forma ematen die hondartzetan pilatutako gaiei: hondar aleei itxura distiratsua ematen die higatu ahala; harri kozkorrei higadura handia eragiten die, zapaldu egiten ditu eta itxura asimetrikoa ematen die.

Forma bereziaz gainera, itsasoak antolamendu berezia ematen die harri kozkorrei: ardatz nagusia itsasertzarekiko paraleloan dutela jartzen dituzte olatuek, eta horrela harri kozkor bakoitza bere gainetik dagoen harri kozkorrean bermatzen da; olatuen atzeraldian edo beheraldian, berriz, kontrako antolamendua hartzen dute, harri kozkor bakoitza azpian duenaren gainean bermatzen baita.Phi Phi uharteko hondartza. Similan uharteak.<br><br>Hondartza osatzen duten materialak ez dira hondartzaren alde guztietan berdin banatuta egoten. Egia da osagai lodiak eta finak, hondar eta harri kozkorrak adibidez, nahasturik egoten direla askotan baina, oro har, material lodienak itsasertzeko lerroari buruzko alderik garaienean pilatzen dira; ekaitz indar handikoek eramaten dituzte gune horretaraino, orduan izaten baitira olatu handienak. Dena dela, harriak oso hondartuta egoten diren inguruneetan ez da harri kozkor asko izaten eta askotan hondarrez bakarrik osatua izaten da hondartza guztia. Zenbait harrik (kreta silizeoek esate baterako), ordea, ez du hondarrik sortzen eta horrela, era horretako harriez osaturiko kostaldeetan estuarioetan bakarrik egoten da harea.

Hondartzako materialen kokalekua ez da finkoa izaten, nahiko aldakorra baizik.

Izan ere, itsasoko elementu mugikorrek eragina dute hondartzetan eta, itsaslabarretan ez bezala ?eraldaketa motelak gertatzen baitira horietan?, hondartzetako materialak etengabe nahasten dira: ekaitzek, esaterako, hondarra higatzen dute eta harri kozkorrak metarazten dituzte; itsasoa bare dagoenean, berriz, hondarra bere lekura eramaten du berriro, ekaitzak hondartzatik ateratako elementuak ez baitira urrunera iristen, kostalde ertzean edo estuarioan metatzen baitira. Ekaitzen ondorioz hondartzan gertatzen den higadurari «argaltzea» esaten zaio.

Hondartzaren profila berehala eratzen da unean uneko baldintzen arabera, baina ekaitzek bat-batean eralda dezakete eta egun lasaiak izaten diren denboraldietan ere, poliki-poliki baina etengabe eraldatzen da. Olatuen tamaina, eta itsasotik edo kontinentetik iritsitako materialen kalibrea eta kopurua zenbatekoa den, halakoa izango da hondartzaren malda ere. Oro har, profila ahurra izaten da, itsasgoran olatuek indar gehiago baitute itsasbeheran baino, urak maila handiagoa duenez, itsasgorako olatuek itsasbeherakoek baino marruskadura gutxiago izaten dutelako. Gailurraren ondoko lerroko materialek malda nahiko handian antolatzen dira. Baina salbuespen asko daude eta hondartza askotan eratzen dira ildoak eta gailur paraleloak, besteak beste.

Hondartzetan gertatzen diren gorabeheretan ondoko bi hauek dira aipagarrienak: ? Hondartzetako hondarpeak edo barrak (ingelesez beach cusp): itsasertzeko lerroa itsasorantz aurreratzen dute, metro batzuetan. Ilargi erdiaren itxura eta zenbait dezimetroko garaiera izaten dute.? Itsasertz aurreko gailur eta ildoak (ingelesez low and full): hondartza apaletako eta itsasertz aurreko egiturak dira.

Itsasertzaren paraleloan edo zeharka eratutako gailur eta ildoak dira, eta metro eskas izaten dira garai.

Hondartzetako barrak eta itsasertz aurreko gailur eta ildoak oso egitura mugikorrak dira eta urtean zehar zenbaitetan desegiten eta berriro osatzen dira. Beren jatorriari eta bilakaerari buruzko zalantza asko dago oraindik argitzeke, baina ez dirudi norabide desberdineko olatuen arteko interferentzien ondorioz sortuak direnik, olatu sistema bakar batek eratuak direla baizik.

Itsasertzeko dunek, oro har, ez dira hamar edo hogei metrotatik gorakoak izaten, baina ez dira egitura txikitzat hartzen, ehundaka metroko garaierako duna handiak ere bai baitaude. Estuarioetako dunak haize lehor indar handikoek eratuak dira, eta egitura iragankorrak dira; itsasgorako lerroaren atzetik eratzen direnak, berriz, iraunkorrak izan ohi dira. Dunak urrunetikdatozen eta inolako oztoporik aurkitzen ez duten haize indartsuek hegan eramaten duten hareaz osatuak dira. Hondartzan eratzen dira errazen, ez baitago hondarrari eusten dion landarerik eta haizeak hondar hezea lehortzeko joera baitu. Dunan landareak hazten direnean duna finkatu egiten da, harik eta ekaitz bortitz batek galdara itxurako zulo bat ?caoudeyre du izen teknikoa? irekitzen duen arte.

Itsasertzeko dunen itxura aldatu egiten da, pilatzen den hondar kopuruaren, haizearen indarraren eta bilakaeraren arabera.

Haizeak tarteko indarra duenean eta kostari buruz elkarzutean jotzen duenean hondar asko pilatzen badu, duna oinarri bat edo batzuk sortuko dira. Duna horiek erabat osatu daitezke heldutasun aldian edo galdarek itxuralda ditzakete zahartzaro aldera, hondar emaria bukatu ahala batez ere.

Bestalde, hondar emaria urria denean eta indar handiko haizea askotan egiten duenean, muturrak haizearen norabiderantz luzaturik dituzten parabola itxurako dunak eratzen dira.

 

Hondartzen itxura eta kokalekua

Hondartzak lur azaleko harri multzoetan bermatuak ala harrietatik aske era daitezke.

Lur azalaren gaineko harrietatik aske eratzen diren hondartzak kostalde azaleratuetan (hau da itsasgoraren lerrotik gora altxaturiko kostaldeetan) sortuak ziren ikertzaile batzuen arabera. Ikerketa berriagoek erakutsi dutenez, ordea, jatorrizko lerroaren aurrean itsasertz aurreko gailurretatik era daiteke hondartza. Jatorrizko itsasertzarekin loturarik gabeko barrak dira, kosta aurreko gailur azaleratuak. Era horretakoak dira esaterako Ipar Ameriketako Louisiana mendebalekoak eta Texasko kostaldekoak, gailur paralelo azaleratuez eta gailur artean harrapatuta gelditutako aintzirez osatuak.

Hala ere, kosta aurreko gailur azaleratuak uhartetxo harritsuak izan ditzake oinarrian.

Hori ikus daiteke, adibidez, Frantziako Languedoc Beherea eskualdean; hango hondartza lerroa Agde mendiaren sumendi harrizko irtengunean eta Sèteko kare-harrizko tolesturan bermatua da.

Batzuetan elkarren segidan dauden gailurrek hondartzak bereizteko joera izango balu bezala egiten dute aurrera. Elkarren segidako gailur horietako bakoitzak denbora luzea behar du itxura hori hartzeko, zenbait hamarraldi batez beste.

Itsasertzeko irtengune bati lotutako hondartzez eta gailur askeez gainera, kosta aurreko gailur bermatuak ere badira. Itsasertzeko irtengune bati lotuta daudenen artean badia hondoko hondartzak eta barrak bereizten dira. Badiako hondartzek arku egitura izaten dute, olatuek lehertzean errefrakzioz hartzen duten egituraren ondorioz. Askotan barrek badiako sarrera ixten dute; era horretako barrei poulier izena ematen zaie, Frantziako Pikardia eskualdean asmaturiko terminologiaren arabera.

Barrek aintzira edo albufera bihurtu ohi dute badia, barra ur laster handiek jotzen ez badute eta aintzirara iristen den uraateratzeko adina lurruntzea eta infiltrazio gertatzen bada. Hala ere, batzuetan sarrera-irteera bideak eratzen dira zenbait puntutan, horien bidez kontinenteko ura atera egiten da eta itsasoko ura sartzen da barrura.

Igarobide horiei grao izena ematen zaie Espainiako Levante aldean. Graoak ez dira iraunkorrak, pilatutako gaiek igarobideak betetzen baitituzte sasoi batzuetan, nahiz eta berriro irekitzen diren beste sasoi batzuetan; basamortuetako eskualdeetan, Afrikako hego-mendebaleko kostaldean, urtaro lehorrean betetzen dira eta urtaro hezean irekitzen. Oro har, badiako alde bakar batean eratzen dira barrak, itsasertzeko jitoaren norabidearen araberako progresioz.

Beste aldeko itsasertza, berriz, higatu egiten da (musoir esaten zaio Pikardiako terminologiaren arabera). Barra eta gailur askok, bermatuta egon ala ez, itsasaldiaren araberako ur emaria jasotzen duen aintzira bat eratzen dute hondartzako lerroaren atzean.

Batzuetan, nahiz eta badiak kontinentetik ur gutxi jaso, igarobidea irekita egotenda beti itsasaldiek eratzen duten ur lasterra dela eta. Horrelakoa da, adibidez, Arcachongo aintzira.

Bestalde, barra batek uharte bat eta kontinenteko kostaldea ere lotu ditzake; tonbolo izena ematen zaio horri, baina ez da lerroak eta uharte zaharrak osatutako multzoa, tonboloa lerroa bera baino ez da.

Badiako atzealdeko hondartzak bezala eratzen dira, uhartearen atzeko aldean olatuen errefrakzioz edo uhartea inguratzen duten olatuek ekartzen dituzten materialen metatzearen bidez. Era askotako tonboloak bereizten dira, konplexutasunaren arabera; tonbolo sinpleak Alacanteko Peñiscolan aurki daitezke, baina badira bikoitzak, hirukoitzak edota anizkoitzak, Massachusettseko Nantasket Beach izeneko kostaldean esaterako, tonboloak uharte asko lotzen ditu.

Euskal Herrian Donostian dago gertaera horren adibide garbiena, izan ere olatuek ekarritako hondarrez osatutako barra batek kostaldeari lotu baitzion Urgull mendia, gaur egun Donostiako Alde Zaharradagoen lekuan eratutako tonboloaren bidez.

Oro har, hondartza mota guztien oina sinplea da. Hondartzak eratzen diren kostaldeek epai zuzena edo okerdura erradio handiko arku formakoa ?alde ahurra itsaso aldera dutela? dute; okerdura erradio handiagoko aurrerapenek bereiziak dira, barrek sortutako luzapenek edota barrak oinarri dituen harri azaleratuek bereiziak hain zuzen ere.

Bestalde, hondartza konplexu batzuk elkarren segidan dauden lerroek osatzen duten luzapen baten modukoak dira; hori gertatzen da, adibidez, Drassen, Baltikoko kostaldean. Luzapen horiek ez dira mugagabeak, zenbat eta aurrerago jo orduan eta gogorragoa baita olatuen erasoa. Beraz, alde batetik aurrera egiten dute baina bestean oztopoa aurkitzen dute edo atzera egiten dute; horrela, aurreratzen den aldearen eta atzeratzen denaren artean puntu «hila» eratzen da, baina ez da puntu finko bat, erlatiboa baizik, denboran zehar aldatu egiten baita.