Geografia unibertsala»Geografia
Morfologiaren bilakaeraz jalkin arroetan eta erliebe tolestuan eratzen diren egiturak
Egitura hauen morfologia oso aberatsa da eskala guztietako formetan,
eta hori da lur azalean eratzen diren paisajeen oinarria,
bai haren forma funtsezkoen eraginez eta bai horiei lotuta dauden
forma gutxi-asko konplexuen eraginez.
Nolanahi ere, eskualde jakin bateko morfotektonika, oro har,
haren litologiarekin eta egitura-antolamenduarekin bat egoten bada
ere, paisajearen beste ezaugarri asko eta asko klimak baldintzatuak
izaten dira, eta haren bidez orobat baldintzatzen dute morfologiaren
bilakaera.
Ondoren hiru egitura mota aztertuko dira,
jalkin arroen eta haitz tolestuen bilakaeraren adierazgarri direnez gero:
lauza egiturak,
«jurasiko» erako toles egiturak,
eta «Appalatxe» mendietako gisako toles egiturak.
Lauza egiturak
Lurralde batean lauza egiturak izateko
arrazoi nagusia bertako geruzak lauak eta
oso inklinazio gutxikoak izatea izan ohi da;
jalkin arroetan izaten dira batez ere gisa
honetako egiturak. Jalkin arro handietan
jalkin geruza txandakatuz eratua izan ohi
da zoruaren egitura; geruza horietako batzuk
gogorrak izaten dira, besteak bigunak,
eta jarraituak izaten dira distantzia
handitara ere. Geruza horiek egoten dira
batzuetan horizontal, zentzu batean inklinatu
xamar edo oso inklinatu ere (egitura
monoklinala), edota zertxobait tolestuak
ere bai bestetan. Zoruaren bilakaera nahasixeagoa
izan ohi da haitzaren egiturak
desegokitasunak baditu, edota egiturazko
gainaldeen ondoan higadurazko gainaldeak
badira.Egituren deformazioari begiratzen bazaio,
inklinazio gabeko egiturak eta egitura
monoklinal edo «aldapak» bereizten dira.
Inklinazio gabeko egituraren ezaugarri
nagusia deformazio handirik ez izatea da,
eta geruza antolamendua izatea egiturazko
erliebearen eragile nagusia. Gisa honetako
egitura ohargarriena plataforma edo mahaia
da. Egitura horizontala duen eskualde
bateko ibai sareak ez du zertan eragin
jakin bati erantzunik, eta zentzu orotakoa
izan ohi da gehienetan, alegia, ez du beti
noranzko jakin berari jarraitzeko joerarik
izaten. Ibai profilek, ibaia berria edo gaztea
den aldian (higadura aldian), tontorrak
uzten ditu geruza gogorrak ebaki behar
dituenean, eta geldiuneak haitz bigunen
azaleratzeak igaro behar dituenean; gorabehera
horiek, ordea, berehalaxe berdintzen
dira. Isurialdeen profilak berriz luzaroan
edukitzen dituzte, elkarren segidan, erlaitzak,geruza gogorrei dagozkienak, eta
aldapa arineko ezpondak, geruza bigunei
dagozkienak; erlaitzen azpian zuloak edo
harpeak eratzen dira, geruza gogor horiek
lodiak badira batez ere; geruza horiek bigunak
baldin badira, horietan eratzen diren
koska edo irtenguneak berehalaxe desagertzen
dira maldan behera erortzen den
higakin pilan. Horregatik, bada, esan daiteke
geruzaren loditasunaren eta gogortasunaren
arabera edo geruza horiei eragiten
zaien higaduraren intentsitatearen arabera
gertatzen dela erlaitzak atzeratzeko lastertasuna.
Atxikitasun handiko haitzak eta haitz
apurkorrak txandaka dituzten jalkin zerrendetan
egiturazko plataformaren ertzak aldapa
itxura izaten du. Egiturazko plataforma
horretan zehar goreneko material gogorrenek
eratutako erlaitz bat ageri da profilean,
eta haren azpian beheko material apurkorrenetan
ebakitako ezponda bat. Malda
horretan haitz gogorragozko geruzak izaten
dira batzuetan, maila desberdinetan, eta
orduan egiturazko zelaiguneak eratzen dira
maldan.
Zenbaitetan plataforma hauen bilakaerak
eta aldaparen profilak asko zor izaten
diete beste elementu tektoniko batzuei,
hala nola hausturei, bihurguneei eta tolesei.
Higadurak, urak eragindako higadurak
batez ere, egiturazko plataforma hauetakoren
bat ebakitzen duenean, ibaiarteak
estuagoak izaten dira, material baten aurreneko
frontetik aski urrundurik ere egon
daitezkeen geruza gerakinak eratzen dituzte;
gerakin horiei lekukotasunezko muino
edo lekuko muino esaten zaie; gaineko
haitz geruza gogorragoa izaten dute
beheragoko mailetakoa baino. Gaztelako
goi ordokian edo Iberiako Erdialdeko
Mendialdean dauden depresioetan era
honetako egitura asko daude hirugarren
aroko haitzetan ebakita: Alcarria, Valladolid,
Leongo mendi lauak, Palencia, Valladolid
eta bestetako testigantzazko muinoak,
«otero» deituak, etab.
Egiturazko forma hauek bestelako
ezaugarriak dituzte jalkin segida homogeneoetan
eratzen direnean. Horixe gertatzen
da, adibidez, kanbriko aurreko plataformak
geruzaka estaltzen dituzten hareharrizko
geruzetan. Ikaragarrizko egitura
horietako haran, testigantzazko muino eta
ertzek oso profil malkorrak izaten dituzte
zehar begiratuz: jalkin haitzezko ertz inklinaziorik
gabeko (deformazio handirik ez
duten egituren ertzetako) eta antzinako
galdazko materialezko edo material metamorfikozko
malkor horiei glint izena eman
ohi zaie.
Malda aski apala duten jalkin serie berezituei
aldapa izenez ezagutzen diren forma
disimetrikoak dagozkie. Gisa honetako
egiturazko erliebeetan aldapa apalena duten maldak geruza gogorren gainaldeari
dagozkio normalean, aldaparen bizkarrari
hain zuzen, eta aldaparik malkorrenak erlaitzari
eta mailari dagozkionak izaten dira,
haietan profil ahurreko ezponda bat eratzen
baita; puntu horretan oso eragin handia izan
ohi du higadurak. Horrela bada, aldapak
hiru alde izaten ditu: aurrealdeko fronte bat,
geruza gogorra eten den lekuan; depresio
ortoklinal bat, epai depresioa, malkorraren
oinean jarraitzen duena; eta bizkar bat, lehen
ikusian geruza gogor inklinatuaren bizkarrari
dagokiona. Frontean bi alde bereizi
ohi dira: goiko aldean geruza gogorrak erlaitz
bat eratu ohi du askotan, eta gutxienez
oso malda pikoa: beheko aldean azpiko
geruza bigunak ezponda ahur bat eratuz
azaleratzen dira; goiko geruza gogorretik
erauzitako puskak ezponda horretatik
behera irristatzen dira. Frontea erliebe jarraitu
bat izaten da, ibaiek egiten dituzten
ebakiek baizik mozten ez dutela; ibaiek
geruzen inklinazioari jarraitzen diote eta
frontea ebakitzen dute, inbutu baten gisa.
Ibai horiei ibai kataklinal deitzen zaie, lurraren
maldari jarraitzen baitiote normalean,
aldaparen kasuan geruzen maldari, alegia.
Aldapa zerrenda bat dagoenean, eta, oro
har, zentzu berean inklinatuta dauden geruza
gogor eta bigun txandakatuak daudenean,
erliebe isoklinala dagoela esaten da.
Aldaparen sorrera material txandakatuzko
geruza desberdinek higadura prozesuen
aurrean dituzten erantzun desberdinek
eragina izaten da. Geruza gogorrenak
eta atxikienak irtenguneetan geratzen dira.
Aldapen ezaugarriak baldintzatzen dituzten
oinarrizko hiru eragileak hauek dira: material
geruzen jokaera desberdinak edo litologia,
geruzen inklinazioa edo tektonika, eta
klimatologia, hidrologia eta higadura prozesuak.
Gisa honetako egituretan eratzen den
sare hidrografikoaren geometriazko egitura
ortogonala izan ohi da, lur mota honetan
eratzen diren ur lasterrak angelu zuzenean
giltzatzen baitira elkarri buruz. Ibai
horien ibilguek definitzen dituzte erliebe
horien epaiak. Ibai sarea osatzen duten
ibaien antolamenduari begiratuz, ibaien
hainbat epai sistema mota daude. Badira,
adibidez, ubide kataklinalak, geruzen
malda zentzu bera dutenak; horietako batzuek
aldapa bizkarrean egon ohi dira,
handienek, berriz, ataka kataklinaletatik
igarotzen dute alderik alde aldapa. Ur lasterra
geruzen inklinazioaren kontrako zentzuan
duten ubideei ubide anaklinal deitzen
zaie; ubide horiek aldaparen frontearen
aurrean izaten diren material bigunetan
eratzen diren depresioetarantz isurtzen
dute ura. Aldaparen frontearen noranzko
berean hedatzen diren sakan hauetako ura
biltzen duten ibai hauei ibai ortoklinalak
deitzen zaie.
Aldapak bereizten dituzten eragileak
Aldapa frontea higaduraren ondorioz
eratua dela jakinik, kontuan hartu behar da
orobat fronte hori atzeratuz joaten dela denbora
guztian, eta ibaien sorburutik dagoen
distantziaren araberakoa, ibaiek eratutako
ibarren inbutuetatik dauden distantziaren
araberakoa, eta frontea dagoen lekuan eragina
duten gainerako eragile guztien araberakoa
izaten dela atzeramendu hori. Frontearen
atzeramendua zenbaterainokoa izan
den, gainera, gerta daiteke aldaparen frontea
koskaz janik egotea, zaharra bada, edo
gerta daiteke fronte zuzena, edo lerro zuzenetan
banatua, edo geometrikoa edozeinetara
ere, izatea, tektonikak eragindako
faila berri batena baldin bada. Aldaparen bereizketa
eragiten duten sei faktore daude:1. Aldapa erliebea eragiten duten geruza
gogorraren eta geruza bigunaren arteko
gogortasun erlazioa. Bi geruzen arteko erresistentzia
aldea handia bada, aldapa hori
oso nabari ageri da erliebean, eta erlaitz zehatza
izaten du. Alderantziz, geruza gogorrek
eta bigunek alde handirik ez badute
gogortasunean, erlaitzik batere ez da izaten,
eta aldaparen profila ganbila izaten da
goiko aldean eta ahurra behekoan, paisajean
ia igarri ere egiten ez dela.2. Bi geruzen loditasun erlazioa. Geruza
gogor mehe bat baldin badago geruza
bigun lodi baten gainean, aise puskatzen
da, eta estalki gogorra oso bizkor atzeratzen
da eta erlaitz lerroa bihurritua izaten
da, sigi-sagan. Alderantziz gertatzen bada,
berriz, alegia geruza bigun mehe baten gainean
geruza gogor lodi bat baldin badago,
higadurak nekez jaten du aldapa, eta nekez atzeratzen da, beraz; horregatik erlaitzaren
lerroa zuzen xamarra izaten da, eta
aldaparen itxura oso trinko eta sendoa.3. Inklinazioa handikoa ala gutxikoa izatea.
Pendiza txikitu ahala, bizkorrago atzeratzen
da frontea, eta are bihurriagoa izaten
da erlaitz lerroa. Hain zuzen ere, higadurak
frontea jan ahala indar handiagoa behar da
geruza gogorretik haitz puska bat pendizaren
kontra erauzteko, bloke horren grabitate
zentroa are atzeratuagoa egongo baita
aldapa bizkarraren aldera. Alderantziz, geruzen
inklinazioa apala denean, testigantzazko
muinoak ez dira aldapa frontea baino
askoz ere altuagoak izaten, eta, horrenbestez,
aise irauten dute, eta era horretara handiak
izaten dira erlaitz lerroaren sigi-sagako
sargune-irtenguneak. Geruzen inklinazioa
handia denean, berriz, fronteak atzera egin
ahala geratuko liratekeen testigantzazko
muinoak hain altuak izango lirateke aldapa
frontearen erlaitzaren batez besteko goratasunaren
aldean, non aise jango bailituzke higadurak
eta muino horiek desagertzeko joera
izango bailukete: halakoetan aldapa frontearen
erlaitz lerroa aski zuzena izaten da, eta
ez da testigantzazko muinorik izaten. Aldapa
berean ez da, ordea, beti berdina izaten
geruzen inklinazioa. Albotarako desberdintasunek
sinklinalak eta antiklinalak eratzen
dituzte; gune sinklinalek irauten dute gehien,
eta irtenguneak eratzen dituzte aldapa frontean;
gune antiklinalei aiseago eta azkarrago
erasotzen die higadurak, gorago egoten
baitira besteak baino.4. Higadura sistema morfoklimatikoa.
Aldapa fronteen atzerakada oso geldiro
gertatzen da klima epeletan; oso klima hotzetan
eta tropiko artekoetan, aldiz, oso
azkar atzeratzen dira aldapa fronteak. Hain
zuzen ere, klima hotzetan, jalkin haitzei,
gelibazioak (ura izoztu eta berriro urtzeak)
zartaturik, aise erasotzen die higadurak;
tropiko arteko kliman, aldapa fronte
guztietan nagusi den higadura kimikoak
aldi beretsuan eta fronte erlaitzaren paraleloan
atzerarazten ditu; aipatu diren klima
baldintza bi horietan frontearen atzeratzea
ebaki kataklinaletatik hurbil ala ebaki
kataklinal horien arteko eremuetan lastertasun
berdintsuan gertatzen da; horregatik
aldapa frontean diren sarguneek ez
dute handiagotzeko joerarik izaten. Klima
epel hezeetan, berriz, ebaki kataklinaletan
gertatzen da batez ere aldaparen higadura;
ebaki horien bitartean aldapa ez da hain
lodia izaten.5. Sare hidrografikoari dagokionez aldapak
duen kokalekua. Klima epeletan du
batez ere garrantzia eragile honek, gorago
ikusi den bezala.6. Aldaparen bilakaera aldia. Aldapa
gaztea edo berria oso gutxi landu du
oraindik ere higadurak; aldapa zahar edo
heldua, berriz, oso agerian egoten da.
Bilakaera aurreratu ahala, berriz, ubideak
ia gehiago hondoratzen ez direnean,
aldapak ezabatuz joaten dira geldirogeldiro.
Jurasiko erako toles egiturak
Jalkin geruzezko multzoetan eratzen
diren egiturazko formak era askotakoak
izaten dira, haiei dagozkien baldintza geologikoak
ere era askotakoak diren bezala.
Orain arte aipatu diren gainkatzeez eta gainkatze
geruzez gainera, badira beste mota
batzuetako toles egitura batzuk ere, hala
nola erliebe jurasikoak eta Appalatxe erako
erliebeak.
Erliebe jurasikoak Europa erdi aldeko
Jura aldeagatik deitzen dira horrela. Erliebe
mota hauek lodiera berdin samarreko
geruza gogorrak txandakatuz eratuak izaten
dira, eta bi forma tektoniko tolesekin
bat etortzea dute ezaugarri nagusia: mont
eta val. Mont-en ezaugarria antiklinalean
tolestutako haitz gogorrez eratua izaten da.Maldetan ibaiek egindako ebaki kataklinalak
izan ohi dira askotan (ruz zintzurrak).
Val ibarra, aldiz, sakan sinklinala izaten da,
eta kanporantz itzulirik ditu alboetako
malkorretako erliebeak. Ibarrean zehar luzetara
ibaia izan ohi da, mont mendialdea
ebakitzen duten cluse izeneko zintzurrez
lotzen direla toki bateko eta besteko ibarretako
ibaiak elkarrekin.
Kare-haitzez eta tupa-buztinez eratutako
jalkin formazioetan, tupa-buztinezko geruzak
askoz lodiagoak izaten baitira kare-haitzezkoak
baino, geruza batean eta bestean
gertatzen diren higadura maila desberdinek
forma itzulikatuak eratzen dituzte askotan,
eta bertako topografia ez da adosten
hari dagokion forma tektonikoarekin. Combe
deitua antiklinalaren gune hustuari
dagokion sakongunea da, eta aldapa fronteei
dagozkien malkorrak ditu alboetan.
Beste erliebe itzulikatu mota berezi bat
sinklinal eskegia da; erliebe honen goreneko puntuan haitz gogorrezko gontz sinklinal
bat (geruzen zentzuaren aldaketa lerroa)
izaten da.
Appalatxe mendietako gisako toles egiturak
Gisa honetako egiturak bilakaera luzeko
erliebe zaharretan aurkitzen dira batez
ere. Erliebe horietan aldi hauek bereizten
dira: toles aldia, higadurazko gainaldea, eta
higadura diferentziala; horren guztiaren
ondorioz, erliebe horietako gailurrak erresistentzia
handiagoko gailur lerrokatuak
(kuartzitazkoak, kare-haitz metamorfizatuzkoak,
hare-harrizkoak), eta arbeletan, tuparrian
edo argilitetan ebakitako ildo edo
sakanak izaten dituzte.
Gisa honetako egiturak direnean, haitz
gogorrezko eta haitz hauskorrezko gainaldea
gune lerrokatuak izan ohi dira erliebean.
Haitz gogorrez gailurrak eratzen
dira, eta haitz hauskorrez, ildoak, gertaera
tektoniko nagusien arabera lerrokaturik
guztiak.
Appalatxe erako erliebea bilakaera luze
baten ondorioa izaten da. Hasieran tolesturik
zegoen eskualde bat, erdi ordoki
bilakatu zen, eta hurrengo goraldi baten
ondorioz higadura hasi zen berriro, higadura
selektiboa ordea, haitz bigunak
jaten baititu, eta horrexegatik sakontzen,
haitz gogorrak, aldiz, agerian eta goraturik
utzirik.
Appalatxe erako erlieberik ezagunena,
hartatik hartua baitu izena ere, Estatu
Batuetako Ekialdeko Appalatxe mendietakoa
da.tzia handiagoko gailur lerrokatuak
(kuartzitazkoak, karaitz metamorfizatuzkoak,
hareharrizkoak), eta arbeletan, tuparrian
edo argilitetan ebakitako ildo edo sakanak
izaten dituztela.