Geografia unibertsala»Geografia
Lurraren barne energia
Lurraren barne energiaren eraginez, milioika urteren buruan,
mendikateak sortu dira gutxinaka-gutxinaka.
Sumendien erupzioen eta mugimendu sismikoen bidez bat-batean
bortizki kanporatzen den energia hori eztabaida iturri da
geofisikarientzat.
Energia hori modu askotan agertzen bada ere, azkenean, energia bero
bihurtzen da beti Lurraren barnealdean.
Geofisikarientzat Lurra motor termiko handi bat da, bi erregai hauek
elikatzen dute: batetik, elementu erradioaktiboek desintegratzerakoan
askatzen duten beroak, eta, bestetik, Lurraren lehen sorrera aldietako
hondar beroak.
Lurraren barne energia beroaren eta mugimenduaren bidez
azaleratzen da.
Hiru sorburu nagusi ditu: prozesu erradioaktiboak, grabitatorioak eta
Lurraren errotazioaren ondoriozkoak.
Eskura ditugun informazioen arabera garbi dago Lurraren barnealdea
beroa dela: sumendien erupzioak dira horren froga garbiena, edota
zenbait tokitako jarduera hidrotermikoa (iturri termalak, geiserrak),
ikusgarria Lurreko zenbait tokitan, Yellowstone Parke Nazionalean
(Estatu Batuetan), adibidez.
Fisikako axioma oinarrizko baten arabera, gorputz batean alde
beroenetik hotzenera hedatzen da beti beroa. Fourierren lege batean,
beroaren eroamenari buruzkoa, oinarritutako axioma da berori. Lur
azalean zenbat eta barrenago orduan eta beroago egoteak, beraz, bero
jarioa dagoela esan nahi du, Lur barnetik kanpoaldera.
Lurraren barne beroari buruzko lehen teoriak
Hasierako beroaren kontserbazioa
Lurraren barne energiaren hein bat lehen
aldietan sortutako beroaren ondorioa
da. Nola liteke 4.500 milioi urte eta gero,
Lurrak oraindik hasierako bero hori gordetzea?
Osagai dituen materialen izaera berezia
da, zalantzarik gabe, hain denboraldi
luzearen ondoren Lurra geologikoki bizirik
iraun izanaren arrazoia.
Energia irradekiko guztiz opakoak dira
materialok, halako moduan ezen energiak
milaka milioi urte behar izaten baititu Lurraren
azaleraino heltzeko.
Hasierako beroa iraunkorra den froga
gisa, hor daude Jupiter eta Saturno: planetahorietan oso elementu gutxi dago bero
erradioaktiboa sor dezakeenik baina energia
kopuru handia igortzen dute.
Zenbait elementu kimikoren nukleoak
berez desintegratzen dira nukleo bakunagotan
energia partikulak edota irradak igorriz.
Erradioaktibitatea esaten zaio horri, eta,
aurrerago aipatuko den bezala, Henri Becquerelek
aurkitu zuen 1896an.
Elementu erradioaktiboak desintegratzean
energia asko askatzen da. Izadian 25
nukleo erradioaktibo ezagutzen dira. Desintegrazio
aldi luzea izateagatik iraun dute
gaur egun arte. Irrada bidezko bero hori,
beraz, erradioaktibitate bidezko bero edo
energia iturri gisa, hasierako beroaren
osagarri da.
Energiaren hedatze motak edo moduak
Hiru hedatze modu ditu energiak Lurraren
barnetik azalera heltzeko: eroamena,
konbekzioa eta irradatzea.
Eremu jakin batetik denbora banako bakoitzeko
igarotzen den bero kopurua (bero
jarioak, beraz) du ezaugarri eroamenak.
Eroamen termikoan beroaren hedatzeak ez
du materia mugimendurik eragiten: gorputz
beroaren molekulek gorputz hotzaren molekulen
kontra jotzean beren inarroste termikoa
ematen diete. Beroa hura dagoena
baino hotzago dauden eremuetara hedatuz
doa horrela.
Konbekzioa ulertzeko, kontuan izan
behar da jariakari batean tenperatura desberdinak
daudenean partikula materialak
mugitu egiten direla. Jario hotzen eta beroen
arteko dentsitate aldea da konbekzioaren
eragilea. Gora eta behera egiten duten
korronteak sortzen dira eta konbekzio
eremu egonkor bat osatzen du haietako bakoitzak.
Urak irakiten duenean sortzen den
molekula mugimendua da, hain zuzen,
konbekzioaren adibide garbia. Lurraren
mantuan beroa horrela hedatzen ote den,
horra gaur egungo geofisikaren eztabaidagai
nagusietako bat.
Irraden kasuan uhin elektromagnetikoetan
hedatzen da beroa, euskarri materialen
beharrik gabe. Irradetan iristen da,
adibidez, espazio ?hutsa? igaro ondoren,
Lurreraino Eguzkiaren beroa.
Bi dira geodinamikari buruzko teoria
moderno guztien funtsak: Lurraren barnean
beroa batetik bestera hedatzen da eta eroamenez
kanporatzen da gero, lur azala igarota.
XIX. mendean Kelvin eta beste zientzialari
batzuen artean Lurraren adinari
buruz izan zen eztabaida luzean Lurraren
barne beroaz mintzatu ziren, besteak beste.
Kelvinen teoriaren arabera, Lurraren tenperatura
gradientea (Lurrean sakondu ahala
tenperatura zenbat igotzen den) gutxituz
doa denbora igaro ahala, Lurra eratu
(harri urtuez eratu) eta gotortzen hasi orduko
ari baita hozten. Meategietan egindako
neurketak eta zunda lanak oinarritzat hartuz,
Lurraren tenperatura gradientea finkatu
zuen, planeta honek hozten igaro duen
denbora ?eta, horrenbestez, planeta honen
adina? zehaztu ahal izateko. Kelvinen arabera,
Lurrean mila metro barrendu ahala
hogei eta berrogei gradu zentigradu bitartean
igotzen da tenperatura. Hori zela eta,
Lurra hozteko prozesua ez zela hain luzea
izan, ehun milioi urte ere ez zuela iraun,
adierazi zuen. Garai hartako geologo eta
biologo gehienek ordea bestela pentsatzen
zuten: neurketa estratigrafikoak eta fosilak
zertan ziren kontuan hartuta, Lurraren hozte
prozesua askoz luzeagoa izan zela usteperatura 1.600 bat gradukoa dela uste da.
Handik aurrera gutxinaka-gutxinaka igoko
da mantuaren eta nukleoaren arteko mugan
(2.900 kilometroko sakoneran) hiru
mila gradu zentigradutara irits arte.
Nukleoaren barruan tenperatura handixeagoa
izango da, baina lau mila gradu zentigraduak
gainditu gabe betiere. Kanpoko
nukleoa burdinez osatuta dago batez ere,
baina bestelako elementuak ere baditu,
nikela eta silizioa, adibidez, denak urtuta.
Antza denez, Lurraren osagai materialak
oso eroale txarrak dira, azal eta mantu
aldean batez ere. Lurraren azalera heltzen
den bero jarioa ez da oso sakonera handitan
sortua. Dena den, ez da eroamena beroa
hedatzeko bide bakarra; eroale txarrak
diren materialen kasuan eraginkorragoa da
konbenkzioa eroamena baino. Beroa material
jariakarietan baizik ez da konbekzioz
hedatzen. Jariakarien barruan tenperatura
aldeak daudenean dentsitate aldeak sortzen
dira, eta horietan eragiten duen grabitate
indarrak mugiarazten du masa. Hori da ontzi
bat urez betea sutan jartzean gertatzen
dena, adibidez: behealdean dagoen uraren
tenperatura handitzean ura mugitzen hasten
da: ur beroak, ur hotzak baino dentsitate
gutxiago baitu, gora egiten du eta ur
hotzak, berriz, behera, ur beroaren lekua
hartzen du. Korrontearen ziklo osoari
?konbekzio zelula? esaten zaio. Mugimendurik
izango bada, beraz, tenperatura gorabehera
izan behar du beti.
Lurrean atmosferan eta ozeanoan eratzen
diren konbekzio termikoak aski ezagunak
dira. Fenomeno hori Lurraren
nukleoan ere gertatzen da, hango gaiak
urtuta baitaude, jariakari baitira. Nukleoko
material ioituzko korronteek sortzen dute
Lurraren eremu magnetikoa. Mantuan bermeteoritoentan ere, solidoa izanagatik, litekeena da,
bere plastikotasunagatik, konbekzio korronte
lastertasun gutxikoak izatea. Konbekzio
korrontearen lastertasuna hiru zentimetro
ingurukoa da urteko; beraz, konbekzio zelulak
nukleo osoa hartzen badu, materia
partikula batek 10 8 urte beharko ditu bira
osoa burutzeko. Lurrak 10 9 urte dituenez,
sortu zenetik ez zituen bira asko emango.
Kontinenteen mugimenduarekin zerikusirik
duten korronte horiek mantuan zertan diren
zehatz-mehatz ezagutzen ez bada ere,
argi dago korronteak ez direla mantuko
eremurik sakonenak hoztu ahal izateko
bezain lasterrak eta eraginkorrak.
Zientzialari eta geofisikariek hainbat
ikerketa eta hipotesi egin dituzte antzina
Lurreko tenperatura zertan zen argitzeko
asmoz, eta gehienak bat datoz honetan: zehatz-mehatz
jakiterik ez dagoen arren,
hainbat daturen arabera, ondorio orokor batzuk
atera daitezke behinik behin. Lehenengo
eta behin, honakoa hartu behar da kontuan:
Lurraren azalean oso ugariak dira
isotopo erradioaktibo bero sortzaileak, hala
nola, torio 232, uranio 238, potasio 40 eta
uranio 235.
Azal kontinentalak berrogei kilometroko
lodiera du batez beste, hau da, Lurraren
erradioaren ehuneko bat baino gutxiago.
Baina azalean isotopo bero sortzaile asko
dago, eta lur gaineko bero jarioaren ehuneko
berrogei hantxe sortzen da. Bestetik,
azal ozeanikoan isotopo gutxiago dago,
baina kontuan hartzeko modukoa da, hala
ere, dagoen kopurua. Hala, beraz, isotopoak
goialdean kontzentratu izanaren ondorioz
berebiziko jariatze geokimikoa sortu da
Lurraren barnealdean.
3.500 milioi urte baino gehiagoko haitz
kontinentaletan ere isotopo aberastasuna
handia dago: argi ikusten da, beraz, aipatutako
jariatzea Lurraren bilakaeraren lehenetapetan gertatu zela, nukleoa eta mantua
bereizi zirenean segur aski. Izan ere, metalezko
nukleo trinko bat eta silikatozko
mantu arin bat eratu ziren bereizketa horren
ondorioz.
Lurraren ezaugarri fisiko batzuk, hala
nola, likatasuna eta hauskaiztasuna, tenperaturaren
arabera aldatzen dira eta hori
horrela izateak garrantzi handiko informazioa
ematen du Lurraren barruko prozesu
termikoez eta tektonikoez. Likatasunak
materialen ?tartean solidoak ere badirela?
jariakortasuna neurtzen du. Gerta daiteke
oso gai likatsuak ia zurrunak izatea, eta hain
likatsuak ez direnak, ordea, jariakarien antzeko
ezaugarriak izatea. Tenperaturak
zenbat eta gehiago egin gora, orduan eta
likatasun gutxiago izaten du askotan. Lurraren
azaleko eta litosfera barruko haitzak
nahiko hotzak eta zurrunak dira, baina barrura
egin ahala, tenperaturak gora egiten
du, eta, horrenbestez, gero eta likatasun
gutxiago izaten du. Beraz, barnealdeak jariakarien
antzeko ezaugarriak izan behar
ditu ezinbestez: dentsitate aldeen ondorioz,
jariakarietan bezalako mugimenduak sortuko
dira, segur aski. Bi dira, bestetik, dentsitate
alde horien sorburuak: barnealdeko
propietate termikoak eta konposizio desberdintasunak.
Gogora dezagun litosfera
barruko errejimen termikoa oso bestelakoa
dela, hartan beroa eroamenez besterik ez
baita hedatzen.
Lurraren bilakaeraren lehen aldietan,
bero erradioaktiboaren eraginez berotu
ahala, likatasuna arian-arian gutxitu zen.
Horixe izango zen, seguruenik, dentsitateen
araberako estratifikazio prozesuaren zergatia.
Prozesu horren ondorioz, nukleoa sortu
zen eta isotopo bero sortzaileak goialdean
kontzentratu ziren.
Lurraren bilakaera termiko luzeak lotura
estua du isotopo bero sortzaileen ugaritasuneta iraunkortasunarekin. Lurraren
berotasunaren bilakaeraren gain eragin ahal
izateko ezinbestekoa da isotopoak ugariak
ez ezik batez besteko bizitza luzekoak ere
izatea. Bestela, ezinezkoa litzateke hain
denbora luzez (Lurrak 4.600 bat milioi urte
ditu) hain bero kantitate handiak sortzea.
Aurrerago aipatutako isotopoak dira baldintza
horiek betetzen dituzten bakarrak: torio
232, uranio 238, potasio 40 eta uranio
235. Horien batez besteko bizitza 14.100,
4.510, 1.260 eta 710 milioi urtekoa da, hurrenez
hurren.
Aipatutako isotopoak nahiko ugariak
direla kontuan hartuta, eta orain dela hiru
mila milioi urte zenbat bero sortuko ote zen
kalkulatuz gero, argi ikusten da orduan
orain baino 2,2 aldiz bero gehiago askatzen
zela desintegrazio erradioaktiboaren bidez.
Bero kantitate handiago horien ondorioz,
Lurraren azaleko bero jarioa ere neurri berean
handituko zen, inondik ere. Litosfera
plakak meheagoak eta hauskorragoak izango
ziren eta, beraz, hedadura txikiagokoak.
Dena den, gaur egun baino ugariagoak ziren,
eta plaken azpiko astenosfera egungoa
baino askoz ere aktiboagoa.
Etorkizunean, litosfera gero eta lodiagoa
izango da eta astenosfera gero eta likatsuagoa,
batetik, Lurra etengabe ari delako
hozten eta, bestetik, bero iturri erradioaktiboak
gutxinaka-gutxinaka desintegratzen ari
direlako. Loditasuna handitu ahala, plaken
mugimendua geldoagoa izango da. Dena
den, litekeena da bilakaera horretan etenak
ere gertatzea, azken 180 milioi urteotan
Pangea superkontinentean izandako zatiketa
eta sakabanaketen antzekoak, alegia.
Ezkutu kontinentalak handitu ahala, aingura
likatsuak bailiran jokatuko dutenez,
azkenean plaken mugimendua guztiz gelditu
eta plaken tektonikaren fasea bukatu
egingo da Lurraren bilakaeran.