Geografia unibertsala»Geografia
Lurraren higidurak
Eguzki Sistemako gainerako planetak bezala, Lurrak ere oinarrizko bi
higiduraren eragina du: Eguzkiaren inguruko translazio higidurarena
eta lurburutik lurburura doan ardatzaren inguruko errotazio
higidurarena.
Bi higidura horiek dira gizakiarentzako garrantzi gehien duen
fenomenoaren eragileak, hau da, Lurraren eta eguzki izpien arteko
erlazioarenak.
Eguzki irradak angelu desberdinez jotzen du lur azalean, latitudearen
eta eguneko eta urteko unearen arabera, eta angelu horrek erabakitzen
ditu denboraren neurria, egunaren eta gauaren iraupena, eta urtaroen
segida.
Errotazio higidura
Lurrak bere ardatzaren inguruan egiten
duen higidurari errotazioa deitzen zaio.
Lurrak bira oso bat emateko behar duen
denbora ez da beti berbera, aukeratzen den
erreferentziaren araberakoa baizik. Erreferentziatzat
zeruko ganga hartzen bada, egun
sideral deitzen den errotazio denbora 23
ordu, 56 minutu eta 4,09 segundokoa da.
Bestalde, errotazio denbora eguzkiarekiko
neurtzen bada, denbora hori 24 ordukoa
izango da eta batez besteko eguzki eguna
deitzen zaio. Ia 4 minutuko alde horren
arrazoia hau da: zeruko gangarekin konparatuz
Eguzkia askoz hurbilago dagoela.Bere ardatzaren inguruan bira ematen
duen bitartean Eguzkiaren inguruan ere
higitzen denez, Lurrak 360° baino gehixeagoko
bira eman behar du eguzkia meridiano
jakin baten gainean berriro eguerdian
koka dadin. Ia gradu bateko bira gehigarri
hori da lehen aipatutako aldearen
eragilea. Eguzkiak, Ilargiak eta izarrek itxuraz
duten higiduraren aurkako noranzkoa
du Lurraren errotazioak, haiena mendebaleranzkoa
baita, Lurrarena berriz, ekialderanzkoa.
Lur azaleko edozein punturen errotazio
lastertasuna kalkulatzeko, puntu horri
dagokion paraleloaren longitudea zati
24 ordu kalkulatzen da, 24 ordukoa baitabira oso bat egiteko behar duen denbora.
Horrenbestez, ekuatorean errotazio lastertasuna
orduko 1.700 km-koa da. Lastertasun
ikaragarri hori ez da antzeman
ere egiten, ia konstantea delako. Latitudeak
gora egin ahala, errotazio lastertasunak
behera egiten du, eta hutsa da lurburuetan.
Translazio higidura
Bere ardatzaren inguruan biraka ibiltzeaz
gainera, Lurra Eguzkiaren inguruan
ere higitzen da. Higidura horri translazioa
deitzen zaio. Gauza jakina da Lurrak urtebete
behar duela Eguzkiari bira osoa
emateko.
Translazio denbora zenbat den ongi zehaztea
konplexua da; denbora hori, gainera,
aukeratzen den erreferentzia puntuaren
araberakoa da. Neurri batean, errotazio denbora
zehazteko arazoarekin konpara daiteke.
Lurrak periheliotik (Eguzkitik urrutien
dagoen orbitako puntua) bi aldiz jarraian
igarotzeko behar duen denbora kontuan
hartzen bada, 365,259 egunekoa da emaitza.
Denbora horri urte anomalistiko esaten
zaio. Zeruko ganga kontuan hartuz neurtutako
orbitako puntu batetik bi aldiz igarotzeko
behar duen denbora erabiltzen
bada, urte siderala aterako da, 365,256 eguneko
iraupena duela. Bestalde, Lurrak udaberriko
bi ekinozioren arteko distantzia betetzeko
behar duen denborari urte tropikala
edo eguzki urtea deitzen zaio eta 365,242
egun irauten du. 365 egun irauten duen urte
zibilaren eta arestian aipatu den beste edozein
urte astronomikoren arteko aldea 6
ordukoa da, eta horregatik eransten zaio lau
urtetik behin egun bat gehiago otsailari (bisurtea).Egokitze sistema hori 1582an ezarri
zuen Gregorio XIII.a aita santuak, eta astronomiako
akatsak eta eragozpenak dituen
arren, oraindik ere indarrean jarraitzen
du, tradiziok duen iondarragatik batez
ere.
Perihelioa eta afelioa
Keplerren lehenengo legearen arabera,
planeten orbitek elipseak egiten dituzte
eta elipse horietako baten fokuan dago
Eguzkia. Lurraren orbitari dagokion elipseak
oso eszentrikotasun txikia du eta, horrenbestez,
gutxi gorabehera 150 milioi
kilometroko erradioa duen zirkunferentzia
dela esan daiteke. Baina batez besteko
balio horrek aldaketa txiki batzuk ditu:
afelio edo punturik urrunenean 152 milioi
kilometroko distantzia dago, eta perihelio
edo punturik hurbilenean 147 milioi
kilometrokoa.
Lurraren eta Eguzkiaren arteko distantzian
dauden aldaketa horiek ez dute, hala
badirudi ere, urtaroen txandakatzea eragiten,
baina gorabeherak eragiten dituzte
Lurrak Eguzkitik hartzen duen energia kopuruan.
Gainera, Ipar Hemisferioan eta
Hego Hemisferioan aurkako urtaroak
(uda-negua) aldi berean gertatzeak argi
eta garbi uzten du urtaroak ez direla gureplanetaren eta eguzkiaren arteko distantziak
sortuak. Lurra urtarrilaren 3an iristen
da periheliora, Ipar Hemisferioko neguarekin
batera, eta uztailaren 4an, berriz,
hau da, Ipar Hemisferioko uda betebetean,
afeliora.
Keplerren bigarren legearen arabera,
Lurraren lastertasunak gorabehera txiki
batzuk izaten ditu: lastertasunik handiena
perihelioan eta txikiena afelioan. Batez
besteko lastertasuna kalkulatzeko,
orbitaren luzeraren eta Lurrak orbitari bira
osoa emateko behar duen denboraren
arteko zatiketa egin behar da: 197.000
kilometro orduko, gutxi gorabehera.
Lurraren higidurak eta urtaroak
Lurraren orbita Eguzkia eta Lurra bera
dauden planoa definitzeko erabil daiteke.
Plano horri ekliptikaren planoa deitzenzaio. Lurraren errotazio ardatza ez
dago plano horri buruz zut, 66° 33'-ko
angelua egiten duela baizik. Hori dela eta,
ekliptikaren planoak eta lur esferaren
azalak duten elkarguneari dagokion zirkulu
handiena ez dator ekuatorearekin
bat; 23° 27'-ko angelua egiten du harekin.
Kontuan harturik Lurraren ardatzak
egongune finkoa duela izarrekiko, orbitako
puntu batean Lurraren ardatza Eguzki
aldera makurtuko da, eta orbitaren guztiz
kontrako puntuan, berriz, Eguzkitik
aldendu. Bi egongune horien artean badira
tarteko beste bi, eta haietan ardatza
ez da ez Eguzkira hurbiltzen ez Eguzkitik
aldentzen. Neguko eta udako solstizioei
eta udaberriko eta udazkeneko ekinozioei
dagozkie lau egonguneek, eta lau
urtaroen mugak adierazten dituzte.
Lurraren ardatzaren okertasunak, beraz,
urtaroak hemisferio banatan txandakarazteaz
gainera, ondorio nabarmenak
eragiten ditu meteorologian eta kliman;
izan ere, ekuatore astronomiko bat dagoen
bezala, ekuatore termiko aldakor bat
dago, eguzki irradek Lurrean zut jotzen
duten puntua edo gradua, hain zuzen.Hala, Lurreko jariakari gune guztiek ez
dute irraden eraginaren aurrean berdin
jokatzen. Desorekak sortzen dira, beraz,
eta desoreka horiek berez orekatzeko
duten joerak eragiten ditu, hain zuzen,
airearen eta uraren gertaera dinamikoetako
asko.
Solstizioak eta ekinozioak
Ekainaren 21ean edo 22an Lurraren
errotazio ardatza 23° 27' egoten da Eguzki
aldera makurturik. Horregatik Ipar Hemisferioa
Eguzki aldera aurreraturik egoten
da eta Hego Hemisferioa, berriz, atzerago.
Sei hilabete geroago, abenduaren
22an edo 23an, zeharo alderantzizkoa da
egoera: orduan ere 23° 27' dago Lurra
makur, baina Hego Hemisferioa da Eguzki
aldera aurreturik dagoena; egoera horri
neguko solstizioa esaten zaio. Ekinozioetan,
Lurraren eta Eguzkiaren erdiguneak
elkartzen dituen irudizko lerroakangelu zuzena osatzen du lurraren errotazio
ardatzarekin. Egoera horretan, bi
hemisferioen eta Eguzkiaren artean distantzia
berdina dago eta argi kopuru berdina
hartzen dute batak zein besteak.
Udaberriko ekinozioa martxoaren 20an
edo 21ean izaten da eta udazkenekoa irailaren
22an edo 23an. Kontuan izan bi
egun hartu direla urtaro bakoitzaren hasiera
eguna adierazteko bi egun horietako
bigarrena bisurteei dagokielako.
Lurraren paraleloak
Ekuatoreari buruz paraleloa den plano
baten eta lur azalaren arteko elkarguneari
paralelo esaten zaio. Litezkeen
paralelo infinitu guztien artean lau nabarmendu
dira beste guztien gainetik: zirkulu
polar artikoa, zirkulu polar antartikoa,
Cancer tropikoa eta Capricornus
tropikoa.Neguko solstizioan argiztatze zirkuluak
?hau da, Lurreko zati argiztatua eta ez argiztatua
bereizten dituen zirkulu handienak?
ekuatorea ez beste paralelo guztiak
ebakitzen ditu eta zati desberdinetan
zatitzen. Badira ordea argiztatze zirkuluari
ukitzaile diren bi paralelo ?66° 33' ipar
latitudean bata eta 66° 33' hego latitudean
bestea?: zirkulu polar artikoa da lehenengoa
?guztiz ilunpean?, eta zirkulu polar
antartikoa bigarrena ?guztiz argiztatua?.
Horregatik zirkulu polar artikotik iparburura
bitarteko eremu guztian gauak 24 ordu
irauten du, eta zirkulu polar antartikotik
hegoburura bitarteko eremu guztian egun
argi izaten da eguneko 24 orduetan. Egoera
hori alderantzizkoa da udako solstizioan.
Lurraren ardatzaren okertasuna dela eta,
neguko solstizioan eguzki izpiek hego latitudeko
23° 27' paraleloari buruz zut jotzen
dute. Paralelo horri Capricornus tropikoa
deitzen zaio, une horretan Eguzkia
izen bereko konstelaziorantz mugitzen
hasten delako. Udako solstizioan gauza
bera gertatzen da Cancer tropikoan, ipar
latitudeko 23° 27' paraleloan.