Geografia unibertsala»Geografia
Asteroideak, meteoritoak eta kometak
Egia esan, asteroideek ez dute askorik erakarri astronomoen arreta,
planeta bat lehertzearen ondoriozko hondakintzat hartuak izan
baitziren urte askotan. Hala ere nabarmen egin du gora 1980 ondoko
hamarraldian «planeta zabor» horien aldeko interesak.
Kometen agerraldia hondamendiekin eta zantzu gaiztoekin lotu izan
ohi bada ere, gaur egun ez da horrelakorik gertatzen. 1986. urtean
Halley kometa Lurretik gertu igarotzen zela eta, inoiz ez bezalako
behaketa saioak jarri ziren abian. Izan ere, asteroideak eta kometak,
hasierako nebulosaren erakuskaritzat har daitezkeenez gero, asko
lagun dezakete Eguzki sistemaren jatorria ulertzen.
Asteroideak
Asteroideak planeta gorputz txikiak dira,
Eguzkiaren inguruan biraka ari direnak.
Diametroa zortziehun kilometrotatik beherakoa
dute ia guztiek, eta gehienena ez
da berrehun kilometrotara ere heltzen.
Eskuarki, haien orbitak ia zirkularrak dira,
ekliptikaren planoan-edo higitzen dira
Marte eta Jupiterren orbiten artean, eta
asteroide eraztuna esaten zaiona osatzen
dute.
Beste asteroide batzuk eraztunetik at
aurkitzen dira; hori da, adibidez, Kironen
kasua. 1977an aurkitu zen asteroide horrek
350 kilometroko diametroa du, eta Saturno
eta Uranoren artean du orbita. Eraztunetik
kanpo daude orobat Apolo asteroideak,
hogeita bat gorputzek osatuak, Lurraren
orbita gurutzatzen dutenak; eta Troiarrak,
Jupiterren orbitan bi taldetan, haren aurretik
eta atzetik, higitzen direnak.
Heterogeneoak izatea da asteroideen
ezaugarri nagusia: haien gainaldea irregularra
da; biratze ardatza norabidetua dute
itxuraz, eta errotazio periodoa, askotarikoa.
Bakuntasuna zen asteroideen etorkia
azaltzeko lehen hipotesiaren abantaila, zeren
Titius-Boderen legearen arabera planeta
bat egon behar zuen lekuan kokatzen
baitziren asteroideak, eta hortaz, bidezkoa
baitzen pentsatzea benetako planeta baten
leherketaren ondoriozko zatiak zirela asteroideak.Dena dela gaur egun bazterturik dago
hipotesi hori, asteroideen masa, guztira,
planeta batena baino askozaz txikiagoa
delako, eta ez delako ezagutzen prozesurik
hain lehertze itzela eragiteko behar adina
energia sor dezakeenik, besteak beste.
Gaur egungo hipotesiak kontrako bidetik
jotzen dute, planetak planetesimal izeneko
gauzaki txikien metatzearen ?hots,
atxikimendu-aren? ondorio direla baita ustenagusia. Asteroideak, aldiz, atxikimendu
prozesu hori eten izanaren ondorioz sortuko
ziren. Hipotesi hori onartzeko, azaldu
beharra dago zerk galarazi zuen planeta bat
sortzeko bidea asteroideek hartzen duten
bitarte horretan. Safronov-en hipotesia aipatu
behar da ildo honetan. Astrofisiko
horrek 1970 ondoko hamarraldiaren lehen
urteetan iradoki zuenez, erabakigarria izan
zen Jupiter planeta erraldoia osatu behar
zuten planetesimalek Eguzki sistemaren
eratzearen lehen uneetan izan zuten jokaera.
Izan ere, asteroide eraztun bihurtuko zen
nebulosa alderdia planetesimalez betea zegoen;
Jupiterri zegokion alderdia ere bai.
Planetesimal horietatik gehienak Jupiter
osatzeko bilduko ziren, baina batzuen orbita
luzatu egingo zen, halako eran non Jupiter
izango zenaren ingurua utzirik eraztuna
izango zenaren aldea gurutzatuko baitzuten.
Planetesimal horiek, birlen jokoan
bezala, asteroideen eraztuneko planetesimal
batzuk kanpora bidaliko zituzten eta beste
batzuen lastertasuna areagotuko zuten.
Hortaz, atxikimendu prozesua zatitze prozesu
bilakatuko zen elkarrekiko talka ugarien
ondorioz.
Asteroideek ispilaturiko argiaren analisiari
eskerrak ezagutzen dugu haien gainaldeko
gai bakunen ugaritasun erlatiboa.
Horrela, zazpi asteroide talde berezi daitezke,
baina laburbilduz hirutara bil daitezke.
C izeneko taldeak karbonoa nagusi
den asteroideak hartzen ditu, eta guztien
hiru laurdenak biltzen ditu. S taldekoek silikatoak
?olibinoa eta piroxenoak batez ere?
dituzte gai nagusitzat. Azkenik, M taldeak
asteroide metalikoak hartzen ditu, burdinaz
eta nikelez osaturikoak eta silikato aztarnarik
ez bide dutenak.Asteroide gehienak ez dira geruzetan
bereizi edo eraldatu, urtzeko behar adina
berorik ez baitute sortu. Horregatik, meteoritoak
eta asteroideak aztertuz, Eguzki sistemaren
hasierako aldietan zeuden baldintza
fisiko-kimikoak ezagutzeko aukera dago
gaur egun.
Meteoritoak
Asteroideen osagai kimikoak Lurraren
gainera eroritako meteoritoenekin erkatzen
badira, berehala ikusiko da asteroideen
eraztuna dela meteorito iturririk oparoena.
Ziur aski, eraztuneko gauzakien elkar jotzeek,
maiz gertatzen baitira inondik ere,
orbita ezegonkorretan kokatzen dituzte zati
batzuk, eta Jupiterren masa handiaren eraginpean
Lurraren orbitaraino aldatzen dira
lekuz.
Meteoritoek jatorria asteroideetan dutela
dakigunez gero, interes handiko gauzakiak
bihurtu dira guretzat.
Meteoritoen egungo sailkapenen arabera
lau talde oinarrizko bereizten dira: sideritoak,
guztiaren ehuneko lau direnak, burdinazko
eta nikelezko nahastura batez osatuak;
siderolitoak, ehuneko bat direnak eta
erditsua burdina-nikelez eta erditsua silikatoz
osatuak daudenak; aerolitoak eta litometeoritoak,
ehuneko laurogeita bost direnak
eta silikatoz soilik osatuak daudenak.
Bada beste talde bat, laugarrena, tektita
deituena; meteorito zatiki misteriotsu batzuk
dira, oso gutxi; ehuneko hirurogei baino
gehiago silize den beirazko zatikiak dira.
Tektikak Lurreko alde jakin batzuetan bakarrik
aurkitu dira, Europako erdialdean,
Afrikako sartaldean, indoaustraliar eskualdean
eta Estatu Batuen hegoaldean, hain
zuzen. Gainera ez dute zerikusirik gainerako
meteoritoekin, ezpada atmosferan zehar
egiten duten ibilbidea, forma aerodinamikoa
ematen diena.
Aerolitoena da talde horietan interesgarriena.
Bi azpitalde biltzen ditu, kondritena
eta akondritena. Lehenak kondruluak dituzte,
hots, milimetro hamarrenetik milimetro
batzuetarainoko diametroko egitura esferoidalak.
Kondritak karbonatodunak edo karbonato
gabeak izan daitezke, karbonoa
duten ala ez duten harturik kontuan. Egin
diren ikerketei eskerrak badira meteorito
mota desberdinen sortzeari eta bilakaerari
buruzko eredu onargarriak. Esaterako, kondruluak
eguzki nebulosan gertatu zen lehen
talken bitartean urturiko tantatzat hartzen
dira. Berotze orokorraren gabeziak
eragin zuen ondoriotzat hartzen da kondrita
karbonatodunetako elementu lurrunkorren
kopuru handia, erabateko berotzeak
gai lurrunkorren galera eragingo baitzuen.
Gainera, izaten dituzte meteorito horiekzenbait elementuren isotopo batzuk, Eguzki
sistemako beste ezein materialetan atzeman
ez direnak. Hortaz, pentsa daiteke kondrita
ikazkaidunak direla eguzki nebulosako
lekuko zaharrenak, eta beraz, haren historiaren
hasierako gertakariak nola izan ziren
asmatzeko baliozkoenak.
Kometak
Mila bat kometa desberdinen behaketa
egin da gaur egun arte. Urtero bost-hamar
aurkitzen dira. Jatorriari dagokionez, gaur
egun onartzen den teoriaren arabera, Eguzkitik
berrogeita hamar mila AB-tara (Astronomia
banakotara) dagoen Oort/Opik-en
hodeitik datoz kometak. Izar hurbilenek
eraginiko asaldatzeen ondorioz, hamar milioi
urtetan behin bataz beste, kometa batzuk
?bilioi bat kometa bide dauzkan hodeiko
kometa kopuruaren hutsaren hurrengo
zatia?, Eguzki sistemarantz bulkatuak
dira orbita ia parabolikoz. Horiek dira kometa
berriak, noiz agertuko diren ezin aurrez
esan daitezkeenak. Eguzkiak eta masa
handiko planetek eraginiko gorabeherek
kometaren ibilbidea alda dezakete, eta aldizkako
bihurtu hura. Eguzkira hurbiltzen
den aldioro orbita laburtzen du kometak eta
gai lurrunkor asko galtzen du.
Eguzkitik urrun, kilometro gutxiko diametroko
nukleo gotor eta hotza bihurtzen da
kometa. 1941ean aurkitu zen molekula
lurrunkorrezko ?bereziki ur izoztu eta hautsezko?
metatze batek osatzen du nukleoa.
Horretan oinarriturik, Whipple astronomoak,
1950ean, «elur zikinezko bolaren hipotesia»
proposatu zuen, kometek zatiki
gotor erregogorrez ?esaterako hautsez eta
zatiki lurrunkor izoztuez? eratuak daudela
dioena.Eguzkira hurbiltzean, argi koroa distiratsu
batek ?hots, buruak? inguratzen du
gunea, ikusten zaila dena. Buru horren
erradioa ehun mila kilometrotik gorakoa
izan daiteke, eta hautsez eta nukleo gotorretik
sublimazioz sorturiko gasez eratua da.
Hautsa eta gasak espaziora igorriak dira eta
han galtzen dira.
Burua uzten duten hauts aleek higidura
tisolarra hartzen dute, fotoiek eraginda.
Hortaz, kometek ezaugarri duten isats
kakotua sortzen da. Buruari harrapaturiko
zatiki ioituei Eguzkitiko haizeak eragiten
die, eta Eguzkiaren kontrako noranzkoan
indarrez uxatuak dira; horrela sortzen da
isats zuzena, begi hutsez ezin ikus daitekeena
eta ehun milioi kilometro baino luzeagoa
izan daitekeena. Kometaren zatirik
argitsuenek, hots, buruak eta isatsen
hasierak, adatsa osatzen dute, begi hutsez
ikus daitekeena.
Duela gutxi arte, kometen agerraldiak
hondamendiei lotuak gertatu dira. Kometen
artean ospetsuena Halley izenekoa da.
Haren agerraldien eta hondamendien arteko
loturaren froga gisa aipa daitezke bai
K.a. 12. urteko agerraldia Agripinaren heriotzarekin
lotzen zela, eta bai K.o. 66. urtekoa,
berehala gertatuko zen Jerusalemen
suntsitzearekin lotzen zena. 1453ko maiatzaren
29ko agerraldian turkiarren gudarosteak
Konstantinopla hartu zuen. Edmond
Halley (1656 - 1742) ingeles astronomoak
erakutsi zuen, Newtonek adierazi berriak
zituen grabitazioaren legeak aplikatuz, kometa
berarenak zirela 1531, 1607 eta 1682.. rteetan gertaturiko agerraldiak. Haren orbita
kalkulatu zuen eta 1758an berriro ikusiko
zela iragarri zuen, eta hala izan zen.
Halleyren iragarpenaren egiaztatzea erabakigarria
izan zen kometek gal zezaten ordu
arte egotzi izan zitzaien naturaz gaineko
izaera.