Fisika-Kimika»Fisika - Kimika
Metalak
Metal adierazkorrak
Atal honetan metal adierazkorren azterketa egingo da, hau da, beren kanpo orbitaletan s edo p orbitalak betetzen dituzten metalenak. Lehenik s orbitalean elektroi bakarra dutenak aztertuko dira: metal alkalinoak hain zuzen ere. Hidrogenoak metal alkalinoen egitura elektroniko bera du , eta metala izan ez arren, elementu hau aztertuko da lehenik
Hidrogenoa
Hidrogenoak (H) hiru isotopo ditu, baina isotopo ugariena nukleoan protoi bakarra duena da ; gainerako biak deuterioa ( edo D) eta tritioa edo T) dira. Deuterioak neutroi bat eta protoi bat ditu nukleoan, eta tritioak protoiaz gainera bi neutroi ditu. Hidrogeno guztiaren %0,02 deuterio isotopoa da, beraz, hidrogenozko 10.000 atomoen artean bi bakarrik izango dira deuterio atomoak. Deuterioaren nukleoan neutroia egoteak isotopo honen masa bikoizten du (hidrogenoarenari buruz); beste isotopoetan, aldiz, ez da horrelako masa-aldaketa nabarmenik gertatzen. Hori dela eta, erreakzio batean hidrogenoaren ibilbidea aztertu nahi baldin bada, hidrogenoan deuteriozko atomoen proportzioa handitzen da eta horrela masa espektrometriaren bidez azter daiteke hidrogenoaren ibilbidea.
Hidrogenoa unibertsoko gairik ugariena baldin bada ere, oso hidrogeno gutxi dago lurrean aske, hidrogenozko molekulak oso arinak izanik, oso laster mugitzen baitira eta eguratsetik ihes egiten baitute. Izarren ingurunea hidrogenozko atomo sakabanatuez osaturik dago; izarretan ere osagai nagusia hidrogenoa da, eta eguratsaren kanpoko geruza ere hidrogenozko atomoez osaturik dago.
Hidrogenoa gas bat da, kolorgea, zaporegabea eta usaingabea, eta molekula diatomikoz osaturik dago. Uretan ia disolbaezina da eta 20 K-tan isurkari edo likido kolorge baten moduan kondentsatzen da.
Hidrogenoa oso substantzia erabilia da, Estatu Batuetan adibidez urtean kg hidrogeno erabiltzen dira, besteak beste espaziountzietako erregai gisa (%1 bakarrik). Industrian erabiltzen den hidrogenoaren erdia Haber prozesuan erabiltzen da (amoniakoaren sintesian). Beste erabilera garrantzitsu bat metanolaren sintesia da:
Erreakzio hau 300° C inguruan eta 250 atm-ko presioan gertatzen da, katalizatzaile gisa zink, kromo, manganeso eta aluminiozko oxidoak erabiltzen direla. Metanola formaldehidoaren (HCHO) sintesian erabiltzen da (eta berau plastikoen sintesian) eta azido azetikoaren sintesian (azido azetikoa zuntz sintetikoen sintesian erabiltzen da).
Kobrearen erauzketa hidrometalurgikoan ere erabiltzen da:
Orotara gastatzen den hidrogenoaren herena gutxi gorabehera erredukzio hidrometalurgikoetan erabiltzen da.
Elikagaien industrian ere erabiltzen da hidrogenoa, landare olioak hidrogenatzeko. Karbono-karbono lotura bikoitzak hidrogenazioz apurtu eta lotura sinple bihurtzen direnez, olioaren katea malguagoa bihurtzen da eta kateen arteko lotura sendoagoa denez egoera fisikoa ere aldatzen da (hasieran isurkari zena, gotor bihurtuko da).
Azido organikoen kate malguak. Gorriz azidoen funtzio taldea agertzen da: -COOH
Gizarte modernoak behar duen hidrogeno kantitatea izadian dagoena baino handiagoa denez, industrian erabiltzen den hidrogeno gehiena pisu molekular txikiko hidrokarburoetatik lortzen da. Erreakzio hau bi alditan gertatzen da:
Industrian ur lurrina ikatzean (kokean) zehar pasarazten da 1000° C-tan:
nahasteari «ur gasa» esaten zaio eta erregai gisa erabiltzen da. purua behar denean, CO(g)-tik bereizteko urrina eransten zaio nahasteari eta 500° C-tan dagoen katalizatzaile batean zehar pasarazten da:
Ondoren anhidrido karbonikoak uretan duen disolbagarritasun handia aprobetxatuz hidrogenotik bereizten da.
Hidrogenoa lortzeko beste metodo bat uraren elektrolisia da, baina metodo hau elektrizitatea merkea den lekuetan bakarrik da errentagarria. Gaur egun, kimikarien helburuetako bat ura fotokimikaren bidez deskonposatzea da:
Deskonposaketa hori ez da berez gertatuko, baina argiak energia nahikoa ematen baldin badio lor daiteke erreakzio hori eskuinerako norantzan gertatzea. Orain arteko arazo nagusia erreakzio hori bideratzeko katalizatzaile egokia aurkitzea izan da.
Laboratorioan hidrogenoa lortzeko metodorik erabilienak erredox erreakzioak dira, adibidez:
edo
Bigarren erreakzioa puxikak betetzeko hidrogeno iturri gisa erabiltzen da.
Espazio untzi bateko erregaien edukinontziak. Hidrogenoarena askoz ere handiagoa da oxigenoarena baino, oso dentsitate txikia baitauka
Hidrogeno isurkariaren ezaugarri nabarmenetako bat bere dentsitate apala da, . Dentsitate hori dela eta, hidrogenoa gordetzeko erabiltzen den espazi ontzietako biltegiak oso handia izan behar du.
Hidrogenozko molekulen artean indar edo hidrogenozko zubi bereziak eratzen dira. Zubi horiek hainbat gaitan agertzen dira, eta ezaugarri bereziak ematen dizkiete izadiko zenbait gairi, adibidez, lurrin presio txikia ematen diete urari edo amoniako edo hidrogeno fluoruroari. Gainera hidrogenozko zubiak direla-eta ur gotorra (izotza) isurkari bihurtzen denean, tenperatura apaletan (0-4° C) ur isurkariak dentsitate handiagoa dauka ur gotorrak baino, eta horrexegatik izotzak uretan igeri egiten du (pentsa zer gertatuko litzatekeen iceberg-ekin horrela izango ez balitz).
Hidrogenoaren garrantziaren beste arrazoietako bat bere katioiaren tamaina txikia da, H + -aren tamaina (protoia) hain zuzen; hidrogeno neutroaren diametroaren 10.000rena da. Tamaina txikia dela eta, indar handiz erakartzen ditu elektroiak, Lewis azido sendo baten moduan edo ioiak oso erraz sortzen dira). Kasu askotan, hidrogeno atomoa oxigenoari, halogeno atomo bati edo nitrogeno positiboari -ren kasuan bezala) lotuta dagoenean protoi moduan askatu eta beste molekula batera lekualdatu daiteke. Horren ondorioz Brönsted-Lowry azido moduan jokatzen du.
Hidrogenoa konposatu askotan agertzen da, baina beste elementuak aztertzean ikusiko dira gai horietako gehienak. Hidrogenoaren konposatu tipiko gisa hidruro bitarrak izango dira aztergai.
Hidruroak hidrogenoa metal alkalinoekin eta alkalino lurtarrekin konbinatzean sortzen dira (berilioa izan ezik).
Konposatu hauek gai gotor zuriak dira, fusio puntu altua dute eta beren kristal egitura haluro metalikoen antzekoa da (NaCl etab.). Eta ura erreduzitzeko ahalmena dute:
Erreakzio hau dela eta, hidruro metalikoek gas hidrogenoa lortzeko aukera ematen dute.
Hidrogenoaren beste konposatu garrantzitsu batzuk hidrogenoa elementu ez-metal batekin erreakzionatzean lortzen dira, adibidez amoniakoa , metanoa , etilenoa , ura ...
Produktu hauek lortzeko hidrogenoa zuzenean erreakzionarazten da ez-metalarekin:
Eta azkenik, trantsizio metalekin sortutako hidruroak daude. Hidruro hauek d taldeko metalak hidrogenoarekin berotuz lortzen dira:
Metal alkalinoak
Metal alkalino esaten zaie I taldeko gaiei. Beren elektroi banaketan azken geruzan konfigurazioa dute eta honek ematen dizkie ezaugarri bereizgarri gehienak.
Metal hauek ez dira izadian aske agertzen oso erraz oxidatzen baitira; konposatuen osagai moduan agertu ohi dira. Metal askeak euren gatz fundituetatik lortzen dira elektrolisi bidez. Lurrazalean ugarienak sodioa (%2,6) eta potasioa (%2,4) dira, gainerakoak oso arraroak dira. Frantzioak berak isotopo bakarra du, erradiaktiboa, eta oso bizitza laburra du. Potasioak eta zesioak ere isotopo erradiaktiboak dituzte.
Litioa izan ezik, gainerako guztiak metal bigun, urraerraza eta zilar itxurakoak dira. Litioa gogorragoa da. Zesioa urre kolorekoa da eta erreaz urtzen da, gizakiak eskuetan hartuz adibidez. Metal hauen banaketa elektronikoa dela eta, bero eta elektrizitatearen eroale onak dira eta efektu fotoelektrikoa jasaten dute, hau da, argia iristen zaienean elektroia askatzen dute; hori dela-eta, zelula fotoelektrikoetan erabiltzeko oso egokiak dira.
Metal alkalinoek zenbait erreakziotan parte hartzen dute. Urarekin adibidez erredox erreakzioa bideratzen dute:
Erreakzio hau indartsuagoa da metal alkalinoen taldean taulan behera egin ahala: litioak erraz erreakzionatzen du, sodioaren kasuan erreketa gerta daiteke eta potasioa, rubidioa eta zesioaren kasuan erreakzioa oso lasterra eta bortitza denez, leherketa gerta daiteke.
Erreakzioan zehar askatutako energiak hidrogenoarentzako sugarra eman dezake. Rubidio eta zesioaren kasuan arriskua oraindik nabarmenagoa da; izan ere, ura baino dentsitate handiagoa dute eta ontziaren hondora joango direnez, erreakzioa urpean gertatuko da eta erreakzioan sortutako hidrogenoak gorantz ihes egitean uhin bortitza sortu eta ontzia txiki-txiki eginda utz dezake.
Elementu ez metalikoekin ere ematen dituzte erreakzioak. Nitrogenoarekin erreakzionatzen duen bakarra litioa da:
Metal alkalino guztiek ez dute berdin erreakzionatzen oxigenoarekin. Katioi txikienek anioi txikiekin erreakzionatzen dute, eta katioi handienek anioi handiagoekin (peroxidoak , superoxidoak
Potasio superoxidoa adibidez leku itxietako airea hobetzeko erabili ohi da, anhidrido karbonikoarekin erreakzionatzen baitu:
Horren antzeko erreakzioa ematen dute gainerako peroxidoek ere (sodioarenak edo litioarenak adibidez). Litio peroxidoaren kasuanabantaila bat badu, bere masa molekularra dexente txikiagoa denez masa txikiagoak aire kantitate berdina garbituko du; horrexegatik erabili ohi da espazio ontzietan.
Metal alkalinoen eta beren gaien aplikazio ezagunenak hauek dira:
- Litioaren konposatuak baterietan (piletan), zeramiketan eta labaingarrietan erabiltzen dira. Medikuntzan litio karbonato moduan erabiltzen da depresio maniatikoak sendatzeko (bere eraginkortasunaren zergatia oraindik ez da argitu). Litioa, sodioaren antzera, erreaktore nuklearretan erabiltzen da beroa trukatzeko, bero ahalmen handieneko elementua baita.
- Sodioaren konposatuak ezagunagoak dira: sodio kloruroa, sodio hidroxidoa, sodio sulfatoa edo sodio karbonatoa. Oro har, sodio kloruro gehiago erabiltzen da azido sulfurikoa baino; meatzetatik zuzenean edo lurrinketaz lortzen da. Sodio kloruroaren elektrolisiaz kloroa eta sodio hidroxidoa lortzen dira (sosa kaustiko izenaz ere ezaguna):
NaOH konposatua zenbait erabileratarako ekoizten da: rayona lortzeko; garbikariak, ehuna, xaboia, papera egiteko,…; sodio sulfatoa kartoizko kaxak egiteko, papergintzan eta fosfatoen ordezko gai gisa; sodio nitratoa ongarriak egiteko; sodio karbonatoa beiraren 2 3 industrian, berotutakoan sodio oxidoa ematen baitu… Mende honen hasieratik sodio karbonatoa Solvay prozesua jarraituz lortzen bazen ere, 1940. urte inguruan Estatu Batuetako Wyoming estatuan lurpeko biltegi handia aurkitu zen eta garraio kostuak handiak ez badira behintzat, askoz ere merkeagoa da Solvay prozesua baino.
- Potasiozko gatzak oso garrantzitsuak dira bizitzarako. Potasio nitratoa ongarri bikoitz moduan erabiltzen da (N eta K). Leherkarietan ere erabiltzen da. Baina oso gauza gutxitarako da espezifikoa, eta horregatik sodioa erabiltzen da potasioaren ordez, ugariagoa eta merkeagoa delako.
– Beste hiru metalek aplikazio praktiko gutxi dituzte, bitxiena zesioarena da, zelula fotoelektrikoetan
METAL ALKALINO EZBERDINAK:
Frantzioa inoiz ez da lortu kantitate neurgarrietan isolatzea. Lehenengo hirurak erraz herdoiltzen dira aire hezean; azkenengo biei babesturik atera zaie argazkia oso erreaktiboak baitira egurats normalean.
METAL ALKALINO EZBERDINEK URAREKIN EMATEN DUTEN ERREAKZIOA
Metal alkalino lurtarrak
Izen hau ematen zaie II taldeko gaiei: berilioa, magnesioa, kaltzioa, estrontzioa, barioa eta erradioa dira metal alkalino lurtarrak. Metal alkalino lurtarrak zilar kolorekoak dira, xaflakorrak, harikorrak eta alkalinoak baino gogorxeagoak. Beren jarduera kimikoaigo egiten da taldean behera egin ahala: horrela, kaltzioa, estrontzioa eta barioa dira aktiboenak. Kaltzio, estrontzio eta bario oxidoek (lurrak) izaera basikoa (alkalinoa) dute; hiru elementu horien izena taldeko guztiei zabaldu zaie. Talde honetako elementu guztien elektroi banaketak gauza bat du berdina, hots, azkenengo geruzan beti 2 elektroi bakarrik daudela Horregatik bi elektroi horiek galdu eta aurreko geruza beteta izango dutenez, erraz ioitzen dira (ez alkalinoak bezain erraz halere).
IIA taldeko gaiek osatzen dituzten konposatu gehienek izaera ionikoa dute, berilioaren konposatuek izan ezik, katioiak karga dentsitate oso handia baitu. Talde honetako gaien erreaktibotasuna alkalinoena baino apalagoa bada ere, talde honetako gairik ez da agertzen aske izadian. Gai hauek lortzeko, bakoitzari dagokion kloruro fundituen elektrolisia egiten da.
Kaltzioa eta magnesioa oso ugariak dira izadian, karbonato eta sulfato moduan. Berilioa, estrontzioa eta barioa ez dira hain ugariak eta ezagutzen diren erradioaren isotopo guztiak erradiaktiboak dira.
Gai hauen erreakzioak eta alkalinoenak oso antzekoak dira. Berilioa kenduta, gainerako guztiak airean oxidatzen dira eta dagozkien oxidoak sortzen dituzte. Berilio oxidoa izan ezik (BeO), gainerako oxidoak alkalinoak dira eta urarekin erreakzionatzen dute hidroxidoa emanez:
Kaltzioak, estrontzioak eta barioak giro tenperaturan urarekin erreakzionatzen eta hidroxidoa ematen dute:
baina magnesioak ur lurrinarekin erreakzionatzen du eta berilioak, aldiz, asko berotuta ere ez:
Berilioa sodio hidroxidozko soluzioetan disolbatzen den taldeko elementu bakarra da, hona hemen izaera anfoterikoaren adibide bat. Disolbatutakoan berilato ioi bat sortuko da:
egitura tetraedrikoa berilioaren ezaugarri kimiko nabarmena da.
katioia uretan hidratatu egiten da . Ioi txikiaren polarizazio ahalmena hain handia denez, Be-O loturak sendo samarrak izango dira eta O-H loturak berriz ahulagoak. Horrexegatik ioia hidrolizatu egiten da eta disoluzio azidoak ematen ditu:
Elementu hauen erabilerak hauek dira:
– Berilioa ez da oso gai erabilia, ez baita oso ugaria izadian eta bere konposatuak kutsagarriak baitira. Esmeralda harri bitxia berilioaren arrastoek ematen diote. Bere dentsitate apal eta gogortasun handiari esker, eraikuntzako egiturak osatzeko erabiltzen da. Kobrearekin nahastuta kontaktu elektrikoetan, malguki eta tresna bakartzaileetan erabili ohi da. X izpietako hodietako leihoak berilioz egiten dira izpi horientzat gardena baita. aldaera bat da; kolore berdea arrastoek ematen diote. Bere dentsitate apal eta gogortasun handiari esker, eraikuntzako egiturak osatzeko erabiltzen da. Kobrearekin nahastuta kontaktu elektrikoetan, malguki eta tresna bakartzaileetan erabili ohi da. X izpietako hodietako leihoak berilioz egiten dira izpi horientzat gardena baita.
– Estrontzioaren gatzak piroteknian erabiltzen dira kolore gorria ematen baitute. Estrontzio metalikoak ez du erabilera aipagarririk.
– Magnesioaren kasuan konposatu gehiago erabiltzen dira. Magnesio oxidoa (MgO) hidroxidoa edo karbonatoa (magnesita) tenperaturaren bidez deskonposatuz lortzen da.
Oxido hau izugarri berotu daiteke funditu edo deskonposatzen hasi baino lehen (2800° C), hots, egonkortasun ter - miko handia dauka. Gainera beroaren eroale ona da; ez, aldiz, elektrizitatearena. Hiru ezaugarri hauei esker berogailu elektrikoetan isolatzaile moduan erabiltzeko substantzia egokia da.
Magnesio metalikoa airean dagoenean erre egiten da eta argi zuri distiratsua ematen du, horregatik argazkiak ateratzeko flashetan eta piroteknian erabili ohi da. Magnesio oxidoa (MgO) amoniozko gatz disolbagarriekin erreakzionatuz gero, magnesio hidroxido bihur daiteke. Hidroxido honen suspentsioa* magnesia esne izenaz ezagutzen da, eta urdaileko antiazido moduan eta libragarri moduan erabiltzen da. Magnesioaren konposaturik ezagunena, halere, klorofila da.
Klorofilaren molekulan magnesio katioiak Lewis azido moduan jokatuko du. Eguzkitiko argia jaso eta energia bihurtzeko bidea ematen du fotosintesiaren bidez.
– Kaltzioa izadian kaltzio karbonato moduan agertzen da, kararri moduan. Marmola kaltzio karbonatoaren aldaera gotorra da eta distiratsu bihur daiteke leunduz. Kaltzio karbonatoaren bi forma ezagunenak kaltzita eta aragonita meak dira. Kaltzio karbonatoa berotuz kare bizia lortzen da (CaO):
CaO urarekin erreakzionarazten denean hidroxidoa lortzen da, , kare hila izenaz ezaguna. Substantzia basiko 2 hau oso merkea denez, industrian oso erabilia da. Kaltzio hidroxidoa harearekin nahastu eta aireko -rekin kontaktuan dagoenean, gogortu eta kareorea sortzen da (etxeetako hormak eta sabaiak estaltzeko erabilia).
Beste gai aipagarri bat kaltzio sulfato hidratatua da , poliki-poliki berotuz gero igeltsua ematen duena Alabastroa igeltsuaren forma gotorra da, marmolaren antzekoa baina bigunagoa, eta apaingintzan erabiltzen da.
– Barioa pizgailuetako harrietan erabiltzen da, berotutakoan elektroiak igortzen baititu erraztasun handiz. Medikuntzan adibidez X izpiez gizakiaren hesteak aztertu nahi direnean, bario sulfatozko ahi bat ematen da, bario sulfatoak X izpiak oso ongi xurgatzen baititu
Postrantsizio metalak
Metal hauek bere azkenengo geruzan p elektroiak betetzen ari direnak dira. Hiru talde bereizten dira.
III. taldeko metalak
Talde honetako elementuak boroa, aluminioa, galioa, indioa eta talioa dira, baina lehenengoaren izaera ez da metalikoa, eta hortaz, ez da atal honetan aztertuko.
Aluminioa:
. Aluminioa lurrazaleko metalik ugariena da (eta elementu guztien artean hirugarrena ugaritasunari dagokionez, oxigeno eta silizioaren atzetik). Izadian ez da aske aurkitzen, oso erreaktiboa baita. Aluminioa oxido moduan korindoi eta bauxita meetan, espinelan eta aluminosilikato konplexu askotan agertzen da. Aluminio metalikoa (Al), arina da eta korronte elektrikoaren oso eroale ona da; ez da kobrea bezain eroale ona, baina masa unitate bakoitzeko eroankortasun handiagoa du dentsitate txikiagoa duelako. Aluminioa, bere erredukzio potentzialari begiratuz, erraz oxidatuko dela pentsa daiteke, baina ez da horrela izaten, aluminio oxido geruza mehe batek babesten baitu barruko metala. Geruza mehe hori lodiago bihur daiteke aluminio metalikoa zelda elektrolitiko bateko anodo moduan lanean jarriz gero. Lortuko den materiala aluminio anodizatua da, etxegintzan oso erabilia (zelda elektrolitikoko soluzioari tinturak gehituz geruzaren kolorea alda daiteke). Aluminioa lortzeko modurik arruntena bauxita meatik lortutako aluminaren elektrolisia da. Prozesu honek Hall prozesu izena du. Bertan bauxitatik lortutako alumina kriolita urtuan disolbatu eta karbonozko elektrodoak erabiliz elektrolisia gertatzen da:
Erredox erreakzio honetan katioiak Al moduan jalkitzen dira katodoan. behar direnez, elektrizitate kontsumoa oso handia da. Horregatik aluminioa berziklatzea beharrezkoa da, merkeagoa baita aluminioa berziklatzea aluminioa lortzea baino.
Aluminioaren dentsitate txikiari, lortzeko erraztasunari eta herdoilgaiztasunari esker, oso erabilia da material hau etxeen eraikuntzan. Hegazkinetan erabiltzeko kobre eta silikonarekin nahastu ohi da.
Alumina egitura kristalino ezberdinetan agertzen da. Adibidez a-alumina deiturikoa oso substantzia gogorra da, korindoi izenekoa (Mohsen gogortasun taulan azkenaurreko substantzia); r- alumina forma berriz arinagoa eta erreaktiboagoa da eta kromatografian erabiltzen da. Aluminaren forma ez puru batzuk oso aintzat hartuak dira: baldin badu errubi bat izango da, eta baditu zafiroa, eta duenean topazioa.
Galioa, indioa eta talioa
aluminioa baino askoz ere urriagoak dira eta sulfuro moduan agertu ohi dira. Metal horiek lortzeko beren gatzen ur soluzioen elektrolisia egiten da. Galioa oso erraz funditzen da, aski da eskuetan hartzea, eta ez du erabilera aipagarririk. Indioa berriz metal bigun urdina da, zilarrarekin eta berunarekin nahastuta eroale termikoetan erabili ohi da, oso erabilia da elektronikaren munduan. Talioa metal biguna da, berunaren antzekoa, oso kutsagarria, eta ez da apenas erabiltzen.
IV. taldeko metalak
IV taldean karbonoa, silizioa, germanioa, eztainua eta beruna daude. Lehenengo biak ez-metalak dira, beraz azken hiruak bakarrik aztertuko dira hemen
- Germanioa
gauza askotan silizioaren antzekoa da eta erabilteremu berdintsua dute biek: erdieroaleetan hain zuzen ere. Germanioa sulfuro moduan agertzen da zink eta artsenikoarekin batera, eta sulfuro konplexu moduan zilar eta kobrearekin nahastuta. Meatxigortua kloratuz germanioa lor daiteke. Lehenengo, germanio kloruroa bereizten da destilazioz (irakite puntu apala baitauka), gero kloruroa hidrolizatzen da lortzeko eta, azkenik, oxidoa karbono eta hidrogenoarekin erreduzituz germanioa lortzen da
- Eztainua eta beruna
aspaldidanik ezagutzen diren gaiak dira. Eztainua kasiterita meatik lortzen da nagusiki, karbonoarekin erreduzituz 1.200° C-tan:
Eztainua zenbait aleaziotan erabiltzen da: soldatzeko erabiltzen direnetan berunarekin nahastuta, brontzea emateko kobrearekin nahastuta, etab. Baina latorria egiteko erabiltzen den nahastea da ezagunena. Burdinazko xaflak eztainu fundituan murgilduz xaflak eztainuzko xafla mehe batez estaltzen dira.
Beruna gai zuri urdinxka da, xaflakorra. Berun iturri nagusia galena (PbS) da; airearekin berotuta oxidatu ondoren erredukzioz (ikatzarekin) Pb lortzen da. Beruna oso egonkorra da oso gutxi erreakzionatzen baitu, horregatik erabil daiteke etxeetako eraikuntzan, edo azido sulfuriko kontzentratuaren garraioan. Oso aspalditik da ezaguna eta erabilia: Erroma klasikoan soldaduak zeuden lekuetara ura eramateko berunezko hodiak erabiltzen ziren, ardoa gordetzeko ontziak ere berunez gainestalirik zeuden, etab. Historialari batzuen ustez hainbesterainokoa izan zen berunaren erabilera, nagusiki jende dirudunaren artean, ezen berunak eragindako gaisotasunak (zoroaldiak, antzutasuna, …) izan ziren Erromatar inperioaren beherakadaren eragileetako bat. Bestalde, dentsitatehandia duenez eta bere elektroiek erradiazioa absorbatzen dutenez, X izpietako tresnetan babesgarri gisa erabiltzen da. Hotsaren bakartzaile edo isolatzaile gisa ere erabiltzen da, bere atomo astunek oso mantso mugitzen eta transmititzen dituztelako hots uhinak. Gaur egun, akumuladoreetan erabiltzen da batez ere. (Gasolina lortzeko erabili izan da urte askotan tetraetil beruna, , baina bere kutsagarritasuna ikusirik gaur egun gero eta gutxiago erabiltzen da).
Argi halogenoak
Bonbila inkandeszente batean, tenperaturak gora egin ahala, argitasunak eta etekinak ere handiagoak izan beharko lukete. Izan ere, irradatzen den argiaren intentsitatea tenperaturarekin proportzionala baita. Bada ordea arazo txiki bat. Bonbila arrunt bat 2.000 °C berotzen da, eta tenperatura horretan harizpiaren wolframioa – wolframioaren fusio tenperatura 3.886 °C izan arren– sublimatu egiten da kantitate txikitan, eta bonbilaren alde hotzenetan kondentsatzen, ondoren. Erabileraren erabileraz, bonbilaren wolframiozko harizpia mehetu egingo da zenbait lekutan, eta hauskorrago bihurtu. Gertaera hori areagotu egiten da tenperatura handitzean, eta hala, argi intentsitatea handitzearren tenperatura handitzean, murriztu egiten da bonbilaren iraupena. Nola konpondu arazo hori? Bonbila halogenoa da aurkitu den konponbideetako bat. Bonbila horien funtzionatzeko era erreakzio kimiko honetan oinarritzen da:
Erreakzio horrek, tenperatura apaletan, eskuin aldera egiten du, eta tenperatura garaietan, berriz, ezker aldera. Halogeno guztiek antzeko portaera dute. Bonbila batean gai halogeno bat izanik –iodoa, adibidez–, harizpi berotik ihes egindako wolframio atomoak wolframio ioduro bihurtzen dira bonbilaren alde hotzenetan. Wolframio ioduro hori bonbilaren hormetan itsasten da, baina gai hegaskorra izanik, 2.500 °C-tan lurruntzen eta harizpira iristen da berriro, eta han, tenperatura garai hori dela eta, wolframio gisa askatzen da berriz ere. Wolframioa, beraz, etengabe ibiltzen da bonbilaren leku batetik bestera, eta horrela, harizpiak ez du galera handirik.
Bonbila halogenoak ehundaka ordu iraun dezake 2.700 °C-tan, baina bonbila arruntak baino beira sendoagoz egina behar du izan, kuartzoz, esate baterako. Bonbila halogenoek, beraz, bonbila arruntek baino askoz ere etekin handiagoa ematen dute, arruntek baino bi aldiz argi ahalmen handiagoa dute batzuek
SODIOAREN PROPIETATE FISIKOAK
Sodioa, metala izanik, oso biguna da eta erraz moztu daiteke aizto batekin. Metal distiratsua da, baina berehala galtzen du distira, eguratseko oxigenoarekin oxidatzen delarik, eta elektrizitatearen eroale ona da.
Sodioa 97,5°C-tan urtzen da. Saio hodi batean jarri eta ur irakinetan berotuz gero, merkurioaren itxurako bola metaliko bat eratzen du.
V. taldeko elementuak
Talde hau osatzen duten elementuak nitrogenoa, fosforoa, artsenikoa, antimonioa eta bismutoa dira., baina azken biak bakarrik dira metalak (taula periodikoan periodo batean ezkerretik eskuinera egin ahala, izaera metalikoa ahultzen doa, eta talde batean goitik behera egin ahala handitu egiten da).
Antimonioa
metal gris bikortsua da. Normalean antimonitatik lortzen da, burdinarekin erreduzituz:
edo oxidoarekin txigortu ondoren karbonoarekin erreduzituz:
Antimonioaren ezaugarri berezietako bat da hoztean bolumena handitzen zaiola, horregatik asko erabiltzen da objektuak moldeatzeko nahastea prestatzeko. Nahaste edo aleazio askotan erabiltzen da gogortasuna emateko eta herdoilaren kontrako babesgarri gisa.
- Bismutoa
dentsitate handiko metala da; kolore horixka du. Batzuetan aske aurki daiteke izadian eta askotan bismuto oxido edo bismuto sulfuro bezala bismuto distiratsua). Antimonioaren antzera, hoztutakoan bere bolumena handiagoa egiten da eta horregatik fusio puntu apaleko aleazio askotan erabiltzen da, moldeaturiko objektuen itxura asko hobetzen baita. Bismutozko aleazio batzuk (fusio puntu apalekoak) suteen aurkako alarma sistemetan, ureztatzeko sistema automatikoetan eta fusible elektrikoetan erabiltzen dira. Medikuntzan bismuto azpikarbonatoa eta azpinitratoa erabiltzen dira urdaileko eta larruazaleko gaisotasunak sendatzeko.
Bismutoaren oxidazio egoera arruntena +3 da, batzuetan, oso gutxitan, +5 oxidazio zenbakiarekin agertzen da. Bi(III)-ren konposatuak eta Sb(III)-renak oso antzekoak dira.
Erreakzio ezagunenak:
Elementu adierazkorren artean geldituko litzatekeen metal bakarra polonioa da (Po) (VI taldean), baina elementu horren isotopo erradiaktiboak bakarrik ezagutzen direnez, ez da hemen aztertuko
Trantsizio metalak
Kimika gaien taularen erdialdekoei deitzen zaie trantsizio metal. Taularen ezkerrealdeko gaien (alkalinoak edo baseak ematen zituztenak) eta eskuinekoen (azidoak ematen zituztenak) arteko gaitzat hartu ziren eta hortik datorkie izena. Gaur egun trantsizio metalak d eta f geruza elektronikoak betetzen ari diren gaiak dira; gai hauek guztiak metalikoak dira. Baina denak trantsizio gaiak baldin badira ere, trantsiziokoak esaten denean d geruza betetzen ari direnak ulertzen da; f geruza betetzen ari direnei barne-trantsizioko gai esaten zaie. Talde honetan gai ugari daude, baina badituzte tasun edo propietate orokor batzuk eta tasun horiek azalduko da lehenik eta gai metalikoen azterketa egingo da ondoren.
Hauek dira d trantsizio gaien propietateak:
Denak metalikoak dira.
Trantsiziokoak ez diren metalak baino gogorragoak eta hauskorragoak dira, haiek baino fusio eta irakite puntu garaiagoa dute eta lurrintze entalpia handiagoa.
Ematen dituzten ioiak eta konposatuak koloredunak izan ohi dira.
Ioi konplexu asko ematen dituzte.
Oxidazio egoera asko dituzte, oro har.
Oro har, trantsizio metalak edo beren konposatuak katalizatzaile onak izaten dira.
Trantsizio metal askok erabilera aipagarriak dituzte. Batzuk oso gogorrak eta egonkorrak dira, eta hainbat egitura osatzeko erabili ohi dira, adibidez burdina eta altzairuak. Altzairuak burdina eta beste trantsizio elementu baten nahasketak izaten dira (banadioa, kromoa, manganesoa, kobaltoa edo nikela). Trantsizioko beste elementu zenbait oso erabiliak dira inerteak izanik ia oxidaezinak direlako; adibidez urrea, zilarra edo platinoa. Beste batzuk, izaki bizidunetan oso kantitate urrian agertu arren, ezinbestekoak dira izaki bizidunen funtzionamendurako, adibidez burdinak hemoglobinan duen funtzioa edo entzima batzuetan kobrea, burdina edo zinka agertzea
Trantsizio elementu guztien deskribapena egiteak oso luze joko luke, horregatik ezagunenak edo erabilienak aipatuko ditugu soilik
Kromoa
Elementu hau gure egunoroko bizitzan arrunt samarra da; autoetako zenbait osagairen babesle moduan erabiltzen da, edo altzairuz egindako gai askoren itxura hobetzeko eta korrosioaren aurrean egonkortasuna emateko. Kromoa lortzeko iturririk nagusiena kromita da . Kromita ikatzarekin labe elektriko batean erreduzitzen da eta burdinaz eta dromoz osaturiko nahastea ematen du. Kromoak, beste trantsizio metal askoren antzera, oxidazio egoera bat baino gehiago ditu.Handiena +6 da. Oxidazio egoera honetan dagoenean oso elektronegatiboa da eta ez-metal baten portaera du. Oxidazio egoera honetan kromato etadikromato ioi aipagarriak eratzen dira. Kromato ioiak kolore horia dauka eta sulfato ioiaren egitura tetraedriko bera du. Dikromato ioiaren egitura disulfato ioiaren antzekoa da. Potasio dikromatoa kolore gorri-laranja dauka. Dikromato-kromato ioien artean oreka dago eta sistemaren baldintzak aldatuz (pH-a hain zuzen ere) bata beste bihur daiteke:
+6 oxidazio egoeran kromoa oso oxidatzaile sendoa da. Bai dikromatoa , bai kromo (VI) oxidoa asko erabiltzen dira oxidatzaile moduan, adibidez alkoholak zetona edo aldehidoetara oxidatzeko garaian.
Laboratorioan erabiltzeko oso oxidatzaile garrantzitsuak badira ere, industrian erabiltzeko garesti samarrak dira eta normalagoa da oxigenoa erabiltzea (tenperatura egokietan eta katalizatzaileen laguntzarekin). Laboratorioan oso erabilia da «nahaste kromiko» deritzana, azido sulfuriko kontzentratua dikromato potasikozko disoluzio aseari gehituz lortzen dena. Oso erabilia da tr esnetako koipea garbitzeko.
Kromoaren oxidazio egoerarik egonkorrena da. Kromo (III) hidroxidoa anfoteroa da eta ongi disolbatzen da inguru azidoetan eta basikoetan
Kromo (III) oxidoa fusio puntu garaia duen gai egonkorra da. Kormo metalikoa airearekin nahastua dagoenean, kanpoko geruzan kromo (III) oxidoa osatu eta honek barruko kromo metalikoa babesten du. Oxido hau tindagai berde gisa erabiltzen da pinturetan
Manganesoa
: manganesoa lortzeko mearik garrantzitsuena pirolusita da ; oxido hori karbonoaren edo karbono monoxidoarekin erreduzituz lortzen da (Mn). Manganesoak berak ez du erabilera aipagarririk, baina ferromanganeso moduan, hots, burdina eta manganesozko nahastea gisa erabili ohi da; altzairua egiteko erabili ohi da, adibidez manganesozko %12 eta karbonozko %1 duen altzairua oso gogorra eta egonkorra da.
Manganesoa +4 oxidazio egoeran dagoenean bitarteko egoeran dagoela esaten da, eta adibidez -ren kasuan bai oxidatzaile, bai erreduzitzaile moduan joka dezake. +6 oxidazio egoerandagoenean eratzen diren konposatuak bere gatzak dira, hots, manganatoak Ioi hau egonkorra da bakarrik ingurune basikoan, manganatozko disoluzio bati azidoa gehitutakoan permanganato oxidazio egoera +7) eta manganeso dioxidoa emanez deskonposatzen baita:
Erreakzio hori itzulgarria denez, hauspeakin beltza duen permanganatozko disoluzio purpura bati ioiak gehituz gero manganatozko disoluzio berdea lortzen da.
Potasio permanganatozko soluzioak oso oxidatzaile sendoak dira eta ura arazteko edo desinfektatzaile moduan erabiltzen dira
Burdina, kobalto eta nikela:
hiru metal hauek ferromagnetikoak dira, hau da, eremu magnetiko batean ipini ondoren magnetizatuta gelditzen dira. Baita eremu horretatik kendu ondoren ere. Atomoen spinak eremu magnetizatuarekin lerrokatzen direlako dute propietate hau.
Burdinaren banaketa elektronikoa da. Trantsizio metal erabiliena da eta berau da, halaber, ugarienetakoa (lurrazaleko ugariena aluminioaren ondoren). Hala ere, oso gutxitan agertzen da izadian aske; gehienetan nikelarekin nahasturik agertzen da. Lurraren gunearen osagai nagusietakoa da eta meteoritoetan ere agerten da. Burdina iturri nagusiak hematitea magnetita, eta siderita dira. Pirita, (burdina(II) sulfuroa, FeS), ere aipagarria da, eta «txepelen urre» izenaz ezaguna da, urrearen antza duelako. Burdina purua zilar kolorekoa da eta bigun samarra; burdina garbia (karbono, oxigeno, nitrogeno, fosforo, sufrerik gabe) lortzea gauza zaila da, eta gainera ez du erabilera garrantzizkorik. Industrian ekoizten den burdina guztia nahasteetan agertzen dela esan daiteke, altzairuetan hain zuzen er e. Altzairuan burdinarekin batera, karbonoa eta trantsizio metal batzuk agertzen dira (nikel, kromo, manganeso edo banadioa). Altzairua burdina baino askoz ere gogorragoa eta zailagoa da, eta asko erabiltzen da eraikuntzan, itsasontzietan, autoetan, etab.
Burdinaren industria labe garaietan egiten da. Historiaurrean burdina prestatzeko burdin mea ikatzarekin berotzen zen buztinezko marmita batean. Gaur egun labe garaietan erabiltzen den prozedura erreakzio horretan oinarritua da. Burdinazko lehengaia, kokea (ikatza) eta kararria labe garai baten ahotik isurtzen dira,labearen azpialdetik aire edo oxigenoaz putz egitean. Labeko tenperatura altuari esker ikatza (kokea) karbono monoxido bihurtzen da (CO(g)):
Burdin mea burdin oxidoez eta silikatoez osaturiko nahaste bat da, eta labean zehar jaisten den neurrian erreduzitu egiten da. Lehenengo urratsean FeO emango du eta azkenik labearen azpialdean, zatirik beroenean, burdina galdatua. Erreakzio osoa hauxe da:
Labegarai batean gertatzen diren erreakzioen eskema.
Erredukzio honekin batera kararria deskonposatu egiten da kaltzio oxidoa emateko eta CaO oxidoak silizezko zikinekin erreakzionatuko du zepa geruza bat emanez . Antzera gertatuko da beste substantzia batzuen ezpurutasunekin. Zepa hori burdina baino arinagoa denez haren gainean geldituko da eta babestu egingo du burdinaren oxidazioa gerta ez dadin.
Labe garaitik ateratzen den produktuari burdina gordin esaten zaio.Bere osaera hauxe da gutxi gorabehera: burdina nagusiki, %4 kar - bono, %2 silizio eta beste substantzia batzuk kantitate oso txikitan (fosforoa edo sufrea). Burdina gordinari zikinak kentzeko oxigenoa pasarazten da hartan zehar. Gaur egun oxigenoa eta kaltzio karbonato birrindua metal fundituan zehar pasarazten dira. Horrela zikinen oxidoak sortzen dira eta gas moduan ihes egingo dute edo gehitzen den CaO-rekin batera zepa sortu.
Horrela lortzen da altzairua. Substantzia askori ematen zaie altzairu jenero izena; gai horien bereizgarria osagai duten karbono kantitatea da (%0,2tik hasita %1,5era). Gero beste metal batzuk eransten zaizkio (nikela, kromoa, manganesoa, wolframioa edo banadioa) eta altzairu mota desberdinak lortzen dira horrela. Denetan ezagunena altzairu herdoilgaitza da: %18 kromoa eta %8 nikela da.
Labegaraia lanean.
Burdinaren propietate bitxienetakoa ferromagnetismoarena da. Burdinazko lagin bat eremu magnetiko baten eraginpean jarriz gero, burdina magnetizatu egingo da eta eremu magnetikoaren eraginpetik kendu ondoren ere magnetizaturik iraungo du.
Burdina oso erreaktiboa da, eta egurats hezetan herdoildu egiten da. Burdinaren gainaldean sortzen den herdoila burdina (III) oxido hidratatua da , marroi horixka. Burdina herdoil dadin bi osagai horiek behar dira, oxigenoa eta ura. Lehenengo oxidazioa gertatzen da:
Bigarren urratsean, oxidazioaren ondorioz oxido disolbaezina lortzen da:
Beraz,
Aluminioari ere antzera gertatzen zaio, baina kasu honetan oxidoak geruza mehe bat eratzen du metalaren inguruan eta oxidazioaren kontra babesten du. Burdinaren kasuan berriz ez da honelakorik gertatzen; burdin (III) oxidoa ezkaten moduan askatzen da
eta burdina erabat herdoiltzen da. Burdina herdoilaren kontra babesteko moduak badira ordea; arruntena altzairua da, baina badira beste batzuk ere. Adibidez, burdina beste metal baten (adibidez eztainua edo kromoa) geruza mehe batez estaliz gero, metal horrek edo metal horren oxidoak babestuko du. Zinka erabiltzen denean, hidroxikarbonatozko geruza baten bidez gelditzen da babestuta burdina ; horrela babesturiko burdinari burdin galbanizatu esaten zaio. Beste batzuetan pintura erabiltzen da babesgarri gisa; ezagunena minio izenekoa berunezko pintura bat da. Bestalde, burdinak azido askorekin erreakzionatzen du eta dagokion burdin (II) gatza osatzen du erreakzio honen bidez:
Kobaltoaren banaketa elektronikoa da. Kobaltoa ez da oso elementu ugaria eta sulfuro eran (CoS) agertzen da batez ere, gehienetan nikel sulfuroarekin eta kobre sulfuroarekin batera. Kobalto metala lortzeko, kobalto (III) oxidoa lortu behar da kobalto mea airearekin nahastu eta txigortuz. Kobalto oxidoa oxido ezpurua da; kaltzio hidroxidoa edo sodio karbonatoa erantsiz gero, azido sulfurikotan disolbatu eta hidroxidoa hauspeatuko da (Co(OH) 3 ). Hidroxido hori berotuz oxido purua lortuko da eta hidrogeno edo karbonoarekin erreduzituz kobalto metalikoa (Co). Kobaltoa aleazio bereziak prestatzeko erabiltzen da, adibidez Alnico izeneko nahastea prestatzeko (kobalto, nikel, aluminio eta kobrez osaturiko nahastea), imanak egiteko erabili ohi dena.
Nikelaren banaketa elektronikoa da. Bere formarik ezagunena sulfuroa da (NiS) eta normalean kobre sulfuro eta burdina sulfuroarekin batera agertzen da (CuS eta FeS). Kontzentrazio handi samarretan agertzen da; hori dela eta meategi gutxitan ustiatzen da, Sudburyn (Canada) eta Ertafrikan (Africa Central). Metala lortzeko mea txigortuz oxidoa lortzen da lehenik, eta oxidoaren erredukzioz ateratzen da nikel metalikoa. Nikel honek ezpurutasunak dauzka, besteak beste kobrea eta burdina. Purifikatzeko karbono monoxidozko (CO) korrontea pasarazten da nikelean zehar, 80° C-tan; nikelak erreakzionatu eta nikel tetrakarboniloa emango du horrela. Konposatu honen irakite puntua 43° C-koa denez, destilatu eta 200° C-tara berotuz berriro ere, nikel eta karbono monoxidoa emango ditu deskonposatu ondoren:
Kobrea, zilarra eta urrea:
talde bereko metalak dira hirurak eta beren banaketa elektronikoa da. Beren nukleoaren karga handia dela eta, elektroi gutxi behar dituzte konposatuak eratzeko, hau da, oxidazio egoera gutxi ezagutzen dira. Arruntena +1 da, baina batzuetan +2 edo +3 ere agertzen dira.
Kobrea, urrea eta zilarra ez dira oso ugariak izadian, baina aspaldidanik ezagutzen dira, elementu aske gisa agertzen baitira. Bigun samarrak dira, harikorrak eta xaflakorrak; fusio puntu apala dute. Zilar kolorea da metalen artean kolore arruntena, eta kobrearen kolore gorrixka eta urrearen kolore horia, aldiz, oso bitxiak dira. Urrea oso metal preziatua izan da beti, bitxigintzan oso erabilia, ia geldoa baita eta kolore eder eta distiratsua baitu; gehienetan beste metal batzuekin (kobrearekin, zilarrarekin, etab.) nahastuta erabiltzen da, ordea, oso biguna delako bestela. Metalen artean bera da harikorrena eta xaflakorrena; urrezko 10 nm-ko xaflak lor daitezke. Kobre eta zilar aleazioa, legezko zilar izenaz ezaguna, ere erabiltzen da bitxigintzan. Kobrea, urrea eta zilarra hirurak erabili izan dira txanponak egiteko, baina gaur egun urrea eta zilarra alde batera utzi dira oso garestiak direlako.
Zilarra Ag moduan agertzen da izadian, baina argentita eta kloroargirita (AgCl) meatan ere agertzen da. Argentitatik zilarra lortzeko sodio zianuroarekin erreakzionarazten da eta zinka gehitzen zaio zilar metalikoa hauspea dadin:
Zilarra zergatik belzten da airearekin nahastuta dagoenean? Eguratseko hidrogeno sulfurozko hondarrek zilarrarekin erreakzionatzen dute eta zilar sulfurozko geruza beltza sortzen dute horrela:
Antzera gertatzen da batzuetan zilarrezko koilarak edo sardeak zenbait jakirekin erabiltzen direnean; jaki horien proteina batzuek (adibidez arraultzarenak) sufrea dutelako gertatzen da hori.
Zilarra eta kobrea ez dira disolbatzen azido klorhidriko edo sulfuriko urtuetan, baina zilarrak azido nitriko urtuarekin erreakzionatuz zilar nitratoa ematen du. Hauxe da zilarraren konposaturik ugariena.
Zilar katioia duen ur disoluzio bati kloruro, bromuro edo ioduro ioiak gehituz gero, dagokion zilar haluro disolbaezina (AgCl, AgI, AgBr) hauspeatuko da; zilar kloruroa zuria da, zilar bromuroa hori argia eta zilar ioduroa hori bizia. Zilar haluro hauek argitan daudenean pixkana-pixkana belztu egiten dira, deskonposatze fotokimiko honen ondorioz:
Erreakzio hori da, hain zuzen, argazkiak ateratzeko xafla edo filmetan erabiltzen dena. EEBBetan erabiltzen den zilarraren %30a, esaterako, argazkigintzan erabiltzen da.
Urrearen erreaktibotasuna oso apala da eta bere konposatu gehienak erraz erreduzitu edo deskonposa daitezke berriz ere urre askea lortzeko. Ez du ez oxigenoarekin, ez azido arruntekin erreakziorik ematen. Urrea azido nitriko eta klorhidriko kontzentratuen nahaste batean (aqua regia) disolbatzen da.
Kobrearen propietaterik ezagunena, behar bada, bere eroankortasun elektriko handia da (zilarrak bakarrik dauka eroamen handiagoa). Gainera erraz harilka daitekeenez oso erabilia da kable elektrikoak egiteko. Kobrea lortzeko iturririk nagusienak kalkozita , kalkopirita , kuprita eta malakita meak dira.
Sulfuroen kasuan metodorik ezagunena txigorketa da, hau da, airearekin batera asko berotzea. Horrela sufrea sufre dioxido moduan askatuko da; gai hori da euri azidoaren iturrietako bat da. Kobre sulfuroen kasuan txigorketa bi urratsetan egiten da. Lehenengoan aire kantitatea murriztu egiten eta burdina FeO bihurtzen den bitartean kobrea oraindik kobre sulfuro moduan gelditzen da. Sulfuro hau bereizi ondoren oxigeno gehiago pasarazten da eta kobre metalikoa lortzen da.
Horrela lorturiko kobrea elektrolisiz purifikatzen da eroale elektrikoetan oso garbia behar baita. Kobrearen oxidazio egoerak +1 eta +2 dira. Kobre (II)-ren gatzik arruntena kobre sulfatoa da . Kobre (II) oxidoa (CuO) azido sulfurikozko ur disoluzio batean disolbatutakoan kobre (II) sulfatoa lor daiteke. Kristal handiak, urdinak ikusten dira, hauek kobre (II) sulfato pentahidratatuarenak dira . Kristal hauek berotuz lortzen da (zuria). Konposatu hau zenbait disolbatzailek (etanola, eterra) ur hondarrak dauzkaten jakiteko erabili ohi da: -zko kristalak disolbatzaile horiei erantsitakoan, urik baldin badago sulfato hidratatua formatuko da eta kolore urdina berehala ikusiko da.