Artea»Amerika, Txina eta Indiako artea
India I
Indiako artearen historia Maurya dinastian hasi zen, K.a. HI. mendean. Orduan hartu zuen indarra eta jarraitasuna. Aurretik, material galkorrak -zura, adreilua- erabili baitziren eraikinetan, ezer ez dago. Hala ere, Maurya dinastia sortu baino askoz lehenago, K.a. 2500-1500 bitartean, zibilizazio handi bat izan zen Indus ibaiaren ertzean, Mesopotamia eta Egiptoko zibilizazioak adinakoa hirigintzan. Ehun bat hiri eraiki ziren, Mohenjo-Daro eta Harappa, besteak beste.
Indusko zibilizazioa
Mohenjo-Daro eta Harappa Pakistango
lurretan daude gaur egun, Indus ibaiaren
ibarrean. Hirigintzan oso aurreratuak zeuden,
kale zuzenak zituzten, 10 metro zabal
ere baziren batzuk, eta estolda sarea ur zikinak
eramateko. Etxeak adreiluzkoak ziren,
patio angelu-zuzenen inguruan antolatuak
. Etxerik hoberenetan ura eramateko
hodi sistema zeukaten, komuna eta guzti.
Eraikuntza publikoak akropolisean zeuden :
aletegiak, biltzar aretoak, bainu publikoak.
Hiri haietan eta beste batzuetan egin
diren azterketa lanetan era eta estilo askotako
estatua txikiak aurkitu dira. Mohenjo-
Daron, adibidez, terrakotazko estatua txiki
mordo bat aurkitu zen, ama jartakosak deituak
: bular eta lepoko handiak dituzte, besoak
doi-doi zirriborratuak eta begiak, berriz,
buztinezko tontortxo banatan zirritu
baten gisa eginak. Baina aurkitu dira horiek baino era naturalistago batez egindako
eskulturak ere : hareharri gorrizko giza soin
bat Harappan eta brontzezko dantzari bat
Mohenjo-Daron, adibidez. Eskultura guztiak
txikiak dira, 20 cm luze gehienez ere. Zeramika
zatiak ere aurkitu dira, irudi geometrikoez
eta animalien irudi abstraktuez margotuak,
eta baita terrakotazko zigilu zilindrikoak
ere, animalia itxurakoak. K.a. 1500
inguruan ariarrak Indian sartu ziren eta haien
mendean erori zen zibilizazio hau.
Antzin aroa
Indusko zibilazioa erori zenetik Maurya
dinastiaren inperioa hasi zen arteko garaiko
oso arkitektura eta arte aztarna gutxi aurki-
tu dira ; ugari dira, berriz, orduko literatura-
ren lekukotasunak. Garai hartako lehenen-
go aldia, K.a. VI. mendea arte, brahmanis-
uroaren garapenari eta goren uneari dago-
kio. Brahmanismoa ariarrek India inbadituzutenean ezarritako gizarte eta erlijio antolaketa
da, eta kastetan dago oinarritua. VI.. endean bizi izan ziren Indiako lehenengo
bi erlijio eraberritzaile nagusiak : Buda
(K.a. 558-478) eta jina (K.a. 540-468). Orduan
hasi zen aro honetako bigarren aldia,
aldi historikoa deritzana. Bai budismoak bai
jainismoak eragin handia izan zuten Indiako
zibilizazioan eta artean.
K.a. 322an Maurya dinastiaren lehenengo
errege Candra Guptak (322-289 bitartean
errege) Indiako inperioa fundatu zuen eta
merkataritza harremanak izan zituen Pertsiako
eta Greziako merkatari eta eskulangileekin
. Hauetako asko inperioaren hiriburu
Pataliputran (Patna, gaur egun) finkatu
ziren.
Asoka enperadoreak (K.a. 264-226) budismoa
bultzatu zuen eta era horretan Maurya
dinastiaren ospea handitu zuen. Enperadore
hau budista sutsua izan zen, inperioan
zehar sakabanatuta zeuden haitzei eta
zutabeei buruzko ediktuetan agerian utzi bezala
.
Stopak dira aldi horretako eraikuntza budista
ohikoenak, Indiako arkitekturako lehenengo
harrizko eraikuntzak, gotorrak,
esfera erdi baten formakoak, eta hilobi tumulu
zaharren irudira eginak, nonbait. Stupak
zirkulu formako oinarria du, eta esfera
erdi baten itxurako kupula trinkoa gainean,
unibertsoaren sinbolo gisa. Kupulan begiratoki
bat izaten da baranda txiki batez inguratua
. Erdian masta dago, hainbat diskorekin,
zeinak handitik txikira eta zeharretara
dauden jarriak, guardasol sakratu baten
gisa. Eraikuntza osoa balaustre sail batez
inguratua dago, eta sarrera gisako lau atondo
izaten dira behe erliebe aberatsez apainduak
.
Stupa hilobi monumentua eta erromesaldi
lekua da, erlikia budistaren bat -santuren
baten errautsak edo gauza sakraturen
bat- lurperatutako tokia. Erromesa ekialdetik
gerturatuko da stupara eta ezkerretik eskuinera
inguratuko du, izarrek zerua inguratzen
duten norabide berean alegia, monumentua
eskuinaldean duela. Stupa zaharrak
oso aldatuak daude egun, hainbat aldiz
berritu eta osatu baitira.
K.a. 185. urtean Maurya dinastiaren
azken erregea hil zuten, eta hainbat zatitan
banatu zen inperioa. K.a. I. mendeko arkitektura
eta eskultura inperioa zatitu ondoren
eskualde bakoitzean sortu ziren joeren
emaitza dira. Teknikak hobera egin zuen
eta adreilu gordinaren erabilera zabaldu zen.
Behe erliebeak egin ziren stupetako sarrera
atondoak apaintzeko.
K.a. 11. mendean, stupez gainera, beste
erlijio eraikuntza batzuk egiten hasi ziren,
harkaitzean zulatuak. Bi eratako eraikuntzak
ziren : catiya edo santutegiak, eta uitara
edo monasterioak. Puntu erdiko arkua
edo ferra arkua zuten sarrera gisa, eta zutabe ilarak barruan, benetako eraikuntzak antzeratuz
. Haitzetako arte horretako eraikuntza
garrantzitsuenak Bhajako (Majarastra)
santutegiak dira, K.a. II. mendekoak.
Trantsizio aldia
K.o. I-IV. mendeen bitartean eskultura
estilo berriak sortu ziren, aurreko arte joeretatik
bilakatuta. Hiru eskola nagusi izan ziren
: Gandhara ipar-mendebaldean, Mathura
iparraldean eta Amaravati hego-ekialdean.
Hirurek gizaki baten gisa irudikatu zuten
Buda, ordu arte ezinezko gauza, erlijioak
debekatzen baitzuen.
Gandhara eskolak, budismoaren zebitzura
lan egiten bazuen ere, greziarren tradizio
plastikoa oinordetu zuen seleukotarren
eta partiarren bitartez. Buda Gandharen
irudiek sartaldeko estetika moldeaz eginak
dirudite, haina apaindura eta hazpegiak
guztiz indiarrak dituzte.
Mathura eskola, berriz, Indiaren eta atzerriaren
arteko merkataritza harremanetarako
bide nagusietako baten bidegunrtzean zegoen
. Obra budistak, jainistak eta are induistak
ere egin zituzten, harik eta musulmanak
iritsi ziren arte. Dena dela, I. eta 11,
mendeetan baizik ez zen izan Mathura estilo
garbi bat. Estilo horretako irudiek aurpegibiribilak dituzte, jantziak gorputzari itsatsiak
eta sentsualtasun handia.
Amaravati eskola K.a. I. mendean sortu
zen, Kistna ibarrean, Andharako eskualdean.
Eskolak eskualde horretako izen bereko stupa
batetik hartu zuen izena. Stupa eta tenplu
sarrerak apaintzeko erliebeak egiten ziren
eskolan, eta K.o. II. mende arte iraun zuen
produkzioak.
Aldi klasikoa
Indiako zibilizazioa IV. eta V. mendeetan
iritsi zen goren unera. Bake eta oparotasun
aldi hau Gupta dinastiarekin hasi zen.
Candra Gupta Lak (320-335) sortu zuen dinastia,
eta Magadha (Ganges) eta Ganhdhara
(Indus) eskualdeak bateratu zituen.
Gupta enperadoreak budistak ziren, liberalak
eta toleranteak erlijio higikundeekin, eta
mezenas handiak literatura eta arte kontuetan
. Aldi horretan landu zen arteari Gupta
artea edo arte klasikoa esaten zaio, erreferentzia
eta eredu izan baitzen hurrengo estiloentzat
. Gupta artean iritsi zuen gorena
arte budistak, baina artelan budistez gainera
lan hinduistak ere egin ziren, eta garrantzi
handikoak gainera.
Aldi klasikoan balaustrada galdu zuten
stupek. Kupula eta oinarria danbor batean
txertatu ziren eta danborraren barruan hilobiak
jarri ziren, Budaren estatuez apainduak.
Eraikuntza goratasunean handitu zen eta
itxura gotorragoa hartu zuen.
Arkitektura hinduistak ez zuen stuparik
egin, oin karratuko santutegiak baizik, zutabekiko
atondo batekin. Santutegiari erlaitzak
erantsi zitzaizkion bata bestearen gainean,
eta piramide mailakatu baten itxura
hartu zuen. Santutegiak, barrutik, ganga
poligonala izaten zuen oin karratukoa bazen
eta kanoi ganga, berriz, angelu-zuzena
bazen. Santutegi mota horrek eragin handia
izan zuen Asiako hego-ekialdeko arkitekturan,
eta tokian tokiko interpretazio artistiko
eta erlijiosoen araberako aldaerak
egin ziren.
Ajantako haitzuloak (Maharashtra),
1819an aurkituak, Gupta artearen haizpeko
santutegi garrantzitsuenak dira. Hogeita
hamar haitzulo dira, haitzartean bata bestearen
ondotik eginak. Santutegi monasterio
hau, aipagarria arkitektura eta eskultura
lanengatik, margolanez apaindua dago, lehenengo
aldiz Indiako artean.
Ajantako monasterio budistako haitzulo
horiek zulatzen K.a. II. mendean hasi ziren,
budismoaren goraldian, eta K.o. VII.. endean bukatu zuten, Indiako budismoaren
beheraldian. Haitzuloak leku bakartu
eta babestu batean daude, haina merkataritza
bideekin lotuak aldi berean, erromesei
irispidea errazteko. Ajantako monje komunitatea
aberastu egin zen oparien bidez,
eta maileguak ematen zituen gizarte moduko bat bihurtu zen, harik eta, budismoaren
gainbeheraren ondorioz, VIII. mendean
erabat desagertu zen arte.
Ajantako horma lanetan, margotzen hasi
aurretik lur burdintsu, gorotz, lasto eta animalia
ilez egindako ore batez estaltzen zen
horma. Orearen gainean erretxina eta argizarizko
geruza bat zabaltzen zen gero, eta
igeltsu eta karezko best geruza mehe bat
ondoren. Behin margoaren euskarria prestatuz
gero, puntzoi baten bidez marrazkiaren
zirriborroa grabatzen zen, irudien ertzak
beltzez edo gorriz margotzen ziren, eta
formak kolorez betetzen. Bukatzeko, elefante
letagin batez leuntzen zen margolana
.
Ajantako margolanetan, irudiek ez dute
itzalik, kolore lauak erabiltzen dira, eta marra
gorriez adierazten da bolumena. Edozein
gainaldetan margotzen zen, hormetan
ez ezik sabaietan eta euskarrietan ere, baina
kontakizunaren hari nagusia hormetan
adierazten zen. Kontakizuneko irudiek, baina,
bat egiten dute zokalokoekin eta sabaikoekin,
ikuslea erabat inguratuz eta harrapatuz
. Buda izaten zen gai nagusia, baina
Guptaren gorteari buruzko irudiak ere
azaltzen dira. Budismo dekadentea zen garai
hartakoa. Budismoaren lehenengo garaietako
aszetismoa alde batera utzita, estetika
eta sentsualtasuna ziren nagusi.
India II
Gupta dinastiaren ondoko aldia eta Erdi Aroa
V. mendearen bukaeran Gupta dinastia
hunoen mendean erori zen, eta erregeak
beren erreinu basailuetan babestu ziren, Indiako
hegoaldean eta sortaldean : Ajanta eta
Bengala erreinuetan.
Iparraldeko printze gobernariak elkarren
kontra borrokan hasi ziren inperioaren nagusitasuna
eta batasuna lortzearren. VIII.. endearen bukaeran lau erreinu eratu ziren,
zein baino zein ahaltsuago : Orissa,
Bundelkhand, Rajputana eta Gujarat. Handik
aurrera egoera baretzen hasi zen eta arte
estilo bereziak sortu ziren iparraldeko eskualdeetan
. Gero, X. mendean musulmanek
Punjab eta Gujarat konkistatu zituzten
eta Lalioreko sultanerria fundatu zuten. Bien
bitartean, hegoaldean, bakean egon ziren,
inbasio horietatik urrun, harik eta bi mende
geroago musulmanak Ganges eta Indus
osoan zehar zabaldu ziren arte, Delhiko
sultanerriaren barruan.
Aldi horretan tenplu eta jauregi handiak
eraikiarazi zituzten bertako dinastiek : Khajurahoko
santutegia, Chandela dinastiako
erregeek X. mendean eraikiarazia, eta Vimanako
jauregia, Cola dinastiako erregeek
XI. mendean eraikiarazia.
Erdi Aroan santutegiak haitzean zulatzeari
utzi zioten, eta harriz eta adreiluz egiten hasi ziren. Tenpluak ere konplexuagoak
egin zituzten, santutegi edo cellarenn aurretik
pabilioia, atartea eta zutabeekiko aretoa
edo mandapa zituztela. Tenpluaren gune
nagusia osatzen zuten gela horien inguruan
beste zenbait eraikin edo gela izaten ziren,
tenpluko zerbitzarientzat eta bisitarientzat.
Bigarren mailako eraikin horiek lau angeluko
esparru zentrokideetan biltzen ziren
tenpluko gune nagusiaren inguruan. Zenbait
santutegitan gisa horretako bost esparru
zentrokide ere eraiki ziren gune nagusiaren
inguruan.
Oinaren eta aurretiko bistaren arabera
bi motako tenpluak bereiz daitezke : urmaua
eta sbrkara. Vimana tenpluak oin angelu-zuzena
du, eta zutabeekiko aretoa, atartea
eta pabilioia, santutegi nagusiaren aurretik
. Hainbat mailatan banatutako piramide
itxurako estalkia du, erliebeez betea,
apaingarri gisa. Shikara tenpluak, herriz,
gune nagusiaz gainera, zutabeekiko areto
bat du, eta atarteak eta pabilioiak aurrealdean
eta alboetan, gune nagusiari erantsita,
gurutze formako oina eratuz. Gela gehiago
dituenean poligono edo izar formako oina
izan dezake. Ojiba itxurako estalkia du.
Bi tenplu mota horiek oinean eta albotiko
bistan ez ezik, desberdinak dira sinbolismoan
ere. Vimanak mendi sakratua sinbolizatzen
du, jainkoaren bizilekua ; shikarak,
berriz, gorputz kosmikoa eta jainkozkoa
.
Indiako tenplu multzo inportanteena
Erdi Aroan eraiki zen Khajuraho hirian,Indiaren erdialdean (Madya Pradesh). Chandela
dinastiaren hiriburua izan zen Khajuraho
. Guztira laurogeita bost tenplu daude,
Shiva, Vishnu, Braluna eta santu jainistei eskainiak
. 925. urtean eraiki zen lehenengo
tenplua, Vislururi eskainia, eta mende bat
geroago bukatu zen azkena.
Tenpluak bi taldetan bereiz daitezke.
Mendebaldeko taldean shikara motako
tenplu handienak eta ederrenak daude.
Horien arteko Karzdariya Mabadeu da nagusia,
Shivari eskainia. Ojiba formako estalkia
du, eta 31 metroko garaiera. Aberaski
apaindua dago Chandela estiloko eskultura
hoberenekin.
Vimana motako lehenengo tenpluak ez
ziren oso handiak eta estalkiek, piramide
formakoak, hiru maila zituzten gehienez.
Eraikuntzok, baina, barrokismora jo zuten,
apaingarriez hornitu eta teilatu garaiagoez
estalirik. Tanjoreko Vimana tenpluak, adibidez,
zeina XI. mendearen hasi baitzen, bi
solairuko gorputz angelu-zuzena du, eta
piramide formako eta hamahiru mailako
teilatu garaia.
Piramide itxurako teilatu hori, mendi
sakratuaren sinboloa, gopura edo esparru
sakratuetako ate handiak estaltzeko ere erabili
zen. Gopura horietan piramide egitura
lurretik gertuago hasten da eta askoz zutagoa
izaten da.
Erdi Aroan tenpluen apaingarri erabili
zen eskultura. Gizakien irudi biluziak egin
ziren batez ere, eta gaia erotikoa izaten zen.
Paisajea, herriz, gutxitan eta estilizaturik irudikatu
zen, gizaki irudien errealismoari kontrajarriz
. Gai erotikoak, hainbat eta hainbat
aldiz irudikatua agertzen delarik erliebeetan,
konnotazio erlijiosoak ditu Indian. Sexu
harremana sorkuntza da, jainkoaren ekintza,
beraz.
Badira, baita ere, brontzezko estatua txikiak,
argizari galduaren metodoaz eginak.Estatuok jainkoak irudikatzen dituzte gehienetan,
eta animaliak, hodeiak edo beste atributu
batzuk izaten dituzte irudi nagusiaren
inguruan.
Erdi Aroko fresko apaingarrietatik oso
gutxi gorde dira, eta egoera txarrean, gainera
. Dekkango eskualdean daude gehienak
. Ajantako pinturen aldean, kolore
gutxiago erabiliz eginak daude eta gai herrikoiak
azaltzen dituzte, paisaje eta jauregien
marrazkirik gabe.
Musulman estiloak
Musulmanek Delhi hartu zutenean
(1192) atal berri bat hasi zen Indiako eta
indiar artearen historian, musulmanen mendean
.
Musulmanek hinduismoaren kontrako
jarrera hartu zuten adierazpen plastikoari
dagokionez. Mezkitetan ez dago elementu
esoterikorik, baina, hori bai, Mekarantz
begira egon behar dute derrigorrez. Lehenengo
mezkiten oina Medinako profetaren
lehenengo etxebizitzaren arabera egina
zen. Egiturak, baina, Siriako eta Bizantzioko
elizetan oinarritzen ziren, tronpek
eutsitako arkuak eta kupulak zituztela.
Meskitaren eraikuntza nagusiaren albo banatan
dorreak zeuden, eta inguruan patio
karratu zabal bat zutabekiko galeria batekin
. Esparrura ate handi batetik sartzen zen.
Musulmanek lurraldeak hartu ahala
tenplu hinduistak suntsitu zituzten, baina,
aldi berean, material horiek erabili zituztenmeskita berriak eraikitzeko, gizaki eta
jainko irudi apaingarriak mailukatu ondoren
. Gero, musulmanen aginpidea finkatu
zenean, material berriak erabili zituzten,
baina arkitektura jainista edo hinduaren
zatiak ere baliatu zituzten, zutabeak eta
sabaiak batez ere.
Arte hinduistak ez bezala, Indiako arte
musulmanak garrantzi handia eman zion
hilak gurtzeko arteari. Askotan santu baten
hilobia izaten da tenplu multzo baten
erdigunea. Errege edo agintari baten mausoleoa
meskitarik ospetsuena baino garrantzitsuagoa
izan daiteke.
Delhiko sultanerriak aginpidea galdurik,
Jaunpur, Gujarat, Malva eta Bengalako
erreinu independenteak eratu ondoren, lau
estilo desberdin sortu ziren, arte musulmanaren
eta hinduaren sintesi gisa.
Mogolek India konkistatu zutenean,
elementu musulmanak nagusitu ziren hinduen
gainetik, baina, hala ere, arte hinduak
eragina izaten jarraitu zuen, baita
estilo mogolean ere, XVI eta XIX. mendeen
bitartean.
Estilo inperial mogola
Akbar enperadore mogolak (1556-1605)
Indiako inperioaren iparraldea atzera batzea
lortu zuen. Errege tolerantea zen, eta
erlijio guztietako artistez inguratu zen. Eklektizismo
hori nabarmena da bere erreinaldian
eginarazi zituzten eraikuntzetan. 1569
eta 1585 bitartean jauregi bat eraikiarazi
zuen inperioko hiruburuaren ondoan, Fatepur
Sikri-n. Jauregiko arkitekturan bi tradizioak
nahasten dira : musulmana (arkuak,
gangak eta patio zabalak), batetik, eta hindua
(harri leuneko habeak, apaindurazko
eskultura ugari eta sendotasuna), bestetik.
Terraza asko egoteak eta parapetoek eta
erlaitzek murruetan egiten duten itzalak horizontaltasun
sentipena sortzen dute Fatepur
Sikriko eraikuntzetan. Akbar-eko jauregiak
Pertsiakoen antolaketa bera du, baina
kanpoaldeko harri masa gorriak gotorleku
itxura ematen dio.
Arte mogolaren monumentu aipagarriena
Taj Mahal da. Hileta monumentu ikusgarria
da. Shah Jahan enperadoreak (1627-
1658) eraikiarazi zuen Agra hiriaren
kanpoaldean, bere emazte Murotaz Makalen
gorpua gordetzeko, hamabosgarren
semeaz erditzean hil baitzen. Arte mogolarena
ez ezik Sortalde osoko monumentu
aipagarrienetakoa da Taj Mahal. Eraikuntzaren
fatxadak arku zorrotzeko leihoak
ditu, eta erraboil baten itxurako kupula
handi bat estalki gisa. Kupula handien albo
banatan beste bi daude, txikiagoak. Multzo
osoa inguratzen duen laukiaren kantoietan zilindro itxurako lau dorre mehe
daude, kanpoaldera pixka bat makurtuak,
lurrikararen batek eraitsiz gero, ez daitezen
erori eraikuntza nagusiaren gainean.
Eraikuntza marmol zurian egina dago eta
lore marrazkiez apaindua, simetria, ordena
eta zorroztasun ikarragarriaz.
Enperadore horrek berak Delhin ezarri
zuen gero bere inperioaren hiburua.
1638an Delhi osatzen dute zortzi hirietako
zazpigarrena eraikitzen hasi zen : Shahjahanabad
. Hiriak hareharri gorrizko harresi
bat du inguruan eta hiribide zabal bat alderik
alde. Lekurik altuenean meskita handi
bat eraikiarazi zuen eta geroago Gotorleku.
Gorria, luxuzko jauregi bat hareharri gorrizko
harresiez inguratua, enperadorearen
bizileku eta altxor inperialaren gordeleku.
Harresiez barne marmol zurizko pabilioiak
zeuden gorteko zeremoniak ospatzeko
. Jauregi hartan bizi izan ziren enperadore
mogolak ingelesek Delhi hartu zuten
arte (1858).
Mogolen garaiko pintura Pertsiako eta
Indiako pinturaren sintesi bat da. Akbar enperadoreak
pintore maisuak ekarrarazi zituen
Pertsiatik haren lantegian egitandien
eskuizkribuak irudiztatzen ziharduten pintore
hinduen irakasle izan zitezen. Miniaturak
kolore bizi-bizikoak ziren, eta gorteko
eszenak irudikatzen zituzten, jauregietan
edota paisaje idealizatuetan kokatuak.
Beste eskolak ere sortu ziren, baina lantegietan
inperialetan egiten zenaren eraginpean
egon ziren denak.