Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»Amerika, Txina eta Indiako artea

Andeetako kulturak I

Chibcha kulturako urrezko estatua ttikia. Bogotako museoa, Kolonbia.<br><br>

 

Kolonbiako kulturak

Kolonbiako kulturen artean Huaila probintziako San Agustin aztarnategia da gune aipagarrienetako bat. Aztarnategi horren inguruan bizi zen herriari buruz, ordea, ez dago daturik, eta aztarnak formaren arabera sailkatu behar izan dira. Monolito antropormofoen sail bat da multzo garrantzizkoena : giza burua dute eta katu hortzak ; gorputza ez dute oso zehaztua, harri blokean markatua dago, baina burua dute landuena . Tenpluen aztarnak, santutegi batenak etab. ere badira.

Kolonbia aldeko kulturen artean urregintza izan zen bereziki azpunanatzelco alor bat. Bikain landu zuten urrea, eta hainbat molde eta teknika erabili zuten. Urrea eta urre eta kobrezko aleazio bat erabili ziren.

Kultura urregile nagusiak Cauma, Quimbaya, Tolima, Tairona, Nariño eta Chibcha herriak izan ziren.

 

Ekuadorko kulturak

Ekuadorri buruzko azterketak beste herri batzuetakoak banio geroago hasi zirenez, ez dago inguru hartako kulturei buruzko berri askorik, baina bada ezaugarri aipagarri bat, hangoak izan zirela, hain zuzen, Andeen inguruetan zeramika landu zuten lehenengoetako herriak.

Ekuadorko Osaera aldian aipagarriak dira Valdiviako kulturako venusak, Machalilla kulturako lerro gorri mehez apainduriko irudi txikiak eta behe erliebean lanclutako aurpegiak, begi irtenekikoak, eta Chorrera kultuuako botila zoomorfo eta antropomorfo bikainak.

K.a. 500-K.o. 500. urteen artean lekuan lekuko hainbat kultura loratu zen, eta hainbat estilo lokal osatu zen. Aipatzekoak dira, besteak beste, kostaldeko herriak (Tolita, Jama-Caoque, Bahia, Guangala, Guayaquil eta Jambeli). Iparraldekoenek metalgintza landu zuten, urrea, platinoa eta kobrea batez ere. K.o. 500. urtetik inken konkistara bitartean (1500. urte inguruan) Manteño eta Milagro-Quevedo kulturak nabarmendu ziren, metalgintza aberatsekoak biak.

 

Peruko kulturak

Andeetako erdialdeko lehenengo biztanleak arrantzaleak izan ziren, baina denborarekin nekazaritza eta abeltzaintza ere egiten hasi ziren. Nekazaritzak ekarri zuen aurreramendu aipagarriena, harekin batera hasi baitziren bizitoki iraunkorrak eratzen, K.a.

2500. urte inguruan. Andeetako lehen kulturek ez zuten zeramikarik egiten eta ez zuten artoa lantzen, baina arkitektura monumentaleko aztarnategiak aurkitu dira Iparraldeko eta Erdialdeko lurraldeetan. Hasieran herri txikiak izan ziren, oro har, baina 11. milalditik aurrera handitzen joan ziren, eta 2000. urterako bizitoki handiak osatu ziren, Asperolcoa besteak heste. Antzinako nekazaritza aroa deritzon garai hartan etxe Nikiak eraikitzen ziren, gela bakarrekoak eta erdi lurperatuak bezala, kotoizko oihala erabiltzen zen eta ihizko saskiak egitenziren. Zibilizazio aurrerarlrenak 2000. urtetik aurrera agertu ziren, Osaera aldi deritzon garaian. Zeramika lantzen -nahiko zeramika zabarra eta apaindurarik gabekoa hasieran, haina elikagaiak surtan egiteko aukera eman zuena-, eta artoa ereiten hasi ziren, ura kontrolatzeko sistemak asmatu ziren eta arkitektura monumentala landu zuten.

 

Chavin de Huantar

Chavin de Huantar hiria (K.a. 850-300) arte estilo berezi baten eredu da, Chavin estiloarena hain zuzen. Chavin estiloak K.a.

400-200 urteen artean iritsi zuen garai oparoena . Estilo honen ezaugarriak harri landuetan, erlaitzetan, ateburuetan, obeliskoetan eta abarretan antzematen da, eskulturan batez ere, baina baita zeramikan, urregintzan eta kotoiaren lanketan ere.

Chavin estiloko aztarnategi nagusia, beraz, Chavin de Huantar hiria da. Gizarte aski aurreratua zuen, eta horrek nekazaritza teknika berriak eta arkitektura monumentala lantzen hastea ekarri zuen. Nekazaritza teknika herriak asmatu ziren, artoa bihurtu zen elikagai nagusia, eta artoa lantzeko ubideak, akueduktuak, etab. eraiki behar izan zituzten. Garai hartan hasi bide ziren, halaber, ongarriak erabiltzen. Bizitoki egonkorrak sortu ahala, bestalde, gizarte aldaketak gertatu ziren eta ekoizpenaz gainerako beste zeregin batzuk sortu ziren, artearekin eta erlijioarekin loturiko zereginak hain zuzen ; herrietan gune handiak eraikitzen hasi ziren, erlijo zereginetarako ospakizun zentroak seguru asko, eskultw - a bikainez hornituak.

Chavin de Huantar izan zen garai hartan Peru inguruko erlijio gune handienetako bat, ez neurriari dagokionez, baizik eta arkitektura multzoaren konplexutasunari eta han aurkitu diren eskultura lanen kopuruaz.

Hirigunea plaza zabal baten inguman erailcitako egitura desberdinez osaturiko multzo bat da ; eraikin aipagarriena gaztelua da, bertako Tenplu Zaharra batez ere. U baten formako tenplua da, erdian ekialdera irekitako patio lauki-zuzen bat duena. Kanpoaldetik plataforma gotor batzuk ditu, eta hoanetan giza eta animalia buruak ditu txertatuak . Kanpoaldera irekitako ate bakarra clago, lehen solairuko sarrera nagusikoa, eta leihorik batere ez ; barrualdea ordea ez cla gotorra, E bat eratuz maila desberdinetan eraikitako galeriez, eskailerez, maldez etab.. satua baizik.

Baina Chaein estiloko lan aipagarrienak eskulturaren edo, hobeki esan, grabatuaren alorrekoak dira. Arkitektura obretan txertaturik ageri dira lan bikainenak, eskultura monumentalak eta harri zizelatuak. Oro har, abstrakzio handiko lanak dira, elementu heraren errepikazioz (kondorra, jaguarra etab.) apainduak. Gaiei dagokienez, irudi antropomorfoak agertzen dira ia beti, baina feluloekin, jaguarrekin, hegaztiekin etab.. otuak. Hilarriak eta oroitarriak dira eskultura nagusiak, besteak beste Lanzon, Tello eta Raimondiren oroitarriak, Kondorren oroitarria etab. Monumentu horiek zerrencla horizontal eta bertikaletan inskribaturiko irucliak dituzte, eta adituen ustez esanahi jakineko esaldi modukoak osatzen bide zituzten ; hizkera formal oso konplexu batean idatzitako esaldiak dira.

Hilobietan hainbat bitxi aurkitu da, hezurrez, harriz eta zeramikaz eginak, baina urrezkoak dira guztietan aipagarriak. Chaein kultura izan baitzen urrea erabili zuen Yeruko lehen kultura.

 

Mochicak

Moche edo Mochica kultura (K.a. 330- K.o. 500), Chicama, Moche, Vinr eta Santa bailaretan finkatu zen. Aztarnategien ikerketak erakusten cluenez, nekazaritzako teknikak oso aurreratuak ziren eta ubide, ureztatze sistema eta akueduktu bikainak zituzten . Biztanle kopuruari clagokionez herri hanclia ez izateak eta horrelako aurreramenduak izateak asko erraztu zion bizimodua mochica herriari. Zeramika naturalista landu zuten batez ere, eta hari esker jakin ahal izan elira heren gizarteari, arkitekturari, ohiturei eta abarri buruzko berriak. Zeramikan aipagarriak dira batez ere.ontzi erretratu, deituak, gizarte klaseen ezaugarriak adierazten dituztenak. Pinturetan, buruzagiak agertzen dira eta haien inguruko trataerari buruzko berriak eskaintzen dituzte. Erlijioari garrantzi handia ematen zitzaiola dirudi, tenplu eta hilobi ugari aurkitu baita ; apaiz klase bat bazela erakusten du horrek. Gudariak ere agertzen elira arte mochicako lanetan, eta herri borrokalaria eta konkistatzailea izaki, garrantzi handiko klasea osatuko zuten seguru asko.

Arkitektura mochicari dagokionez, mochica hirietan ez cla urbanismoari buruzko kezka nabarmenik ageri, ez chimu kulturako hirietakoa bezain nabarmena behintzat . Han-hemen material galkorrez eraikitako etxe multzoez osatuak ziren hiriak.

Erlijio arkitektura, dena den, zainclua eta arranditsua zen. Aztarnategi nagusia \behe (la, Trujillo hiritik hurbil. Azpimarratzekoak dira Mocheko Eguzkiaren piramidea eta Ilargiarena. Eguzkiarena kostalcleko egiturarik handiena da ; oinarria 228 ni luze eta 136 zabal da, bost terraza ditu eta orotara 18 ni da garai. Gainean piramide mailakatu bat du. Ilargiarenak, alcliz. ez du piramiderik ; oinarria 80x60 ni-koa du, eta 21 ni da garai.

Baina arte mochicaren erakusgarri bikainenak, esan hezala, zeramikaz eginak dira. Obra gehienak hilobietan aurkitu dira, hildakoaren oinetan. Heldulekua clute ezaugarri berezietako bat, ez baita kirten soila, alde bietatik ontziari loturiko helduleku bat baizik. Zeramikazko ontziak eskultura gisa landuak dira, eta estilo naturalista ageri dute. Heldulekuaz gainera, aho moduko bat zuten eta horrek pitxer gisako itxura ematen die, baina ikerketen arabera, ez zituzten isurkariak gordetzeko erabili, hau da, estatuatxo soilak ziren, esanahi erlijiosokoak, hileta eginkizunetarakoak agian. Zeramika mochicaren teknika aski soila cla. Obra gehienak moldez egiten ziren, eta pintura bikainekikoak ere aurkitu diren arren, eskulturari edo moclelatuari ematen zitzaion lehentasuna. Gaiei clagokienez, —oritzi erretratualc~ , dira aipagarrienak, errealismo handiaz egindako gizairudiak dituztenak. Nolabaiteko erretratu ofizial gisa hartu izan dira, zenbait irudi errepikatzen baita eta gizarte hierarkiaren ezaugarriak ageri baitituzte. Baina giza irudiez gainera, animaliak, batez ere ontza, igela, jaguarra eta puma, eta urari buruzko erreferentziak ere agertzen dira. Erotismoa, eritasuna, arkitektura, arrantza eta abarri buruzko aipamenak ere badira.

 

Chimuak

Kultura chimua mochica herria bizi izan zen inguru berean sortu eta finkari zen, eta haren jarraipen gisa hartu izan da zenbait alderdiri clagokionez. Chimuen kulturaren oparoaldia K.o. 1000-1400. urteetan gertatu zen, aldi ,urbanista» izeneko garaian hain zuzen.

Chimuen inperioa inken ereclu izan zen alor askotan. Hainbat lurralde konkistatu zuten eta Iculnua bikaina osatu zuten, kutsu aristolaatiko eta autokratakoa. Chan Chan izan zen erreinu chinuilco hiriburua.

50.000 biztanletik gora zituen, eta halako hiria eraikitzeko ofizio gizonak eta antolamendu bikaina behar zirela erakusten dute aztarnek. Gizarte klaseen artean banaketa nabarmena zela dirudi.

Chan Chan hiriak 15 km'-lco eremua hartzen zuen eta hamar auzo zituen, klan bakoitzeko buruzagiak sortua horietako bakoitza. Auzoak banako osoak ziren, bizitzeko behar den guztia baitzegoen auzo bakoitzean : hilerria, tenplua, ur biltegia, etxeak... Chan Chan hiriak trazatu bikaineko kaleak, ubide bereziez ureztaturiko lorategiak, erlaitzekiko teilatuak etab. zituen, eta ahlieduktu sistema batez hornitzen zen urez. Auzoak 12 ni luzeko harresi batez zeuden elkarretatik bereziak ; eskulturaz apainduriko harresiak ziren, eta oro har irudi geometrikoak eta errepikaziozkoak elira nagusi. Arkitekttua zurruna, garbia eta zorrotza zen, eta hiriaren sortzaileen handitasuna azpimarratzea zen helburua, adierazten zenaren esanahia baino gehiago izaera monumentala azpimarratu nahi zen-eta.

Arkitekturaz gainera aipagarriak dira zeramika eta bitxigintza chimua. Moldeez egina zen, oro har, baina ez zuen mochica zeramikaren maila iritsi nahiz molde gehienak berdinak ziren. Badira »ontzi erretrattrak» eta animaliak eta landareak irudikatzen dituzten ontziak, baina pieza aipagarrienak ontzi bikoitzak dira, helduleku balearraz lotuak ; kolore beltz distiratsukoak luxuzko piezak dira, eta gorriak egunero erabiltzekoak. Urrea eta zilarra oso aintzat hartuak ziren, eta bitxiak eta hileta erritoetarako gauzakiak egin ziren. Askotan urre eta zilar aleazioa erabili zuten -heste harri bitxi batzuk txertatu ere egiten zituzten-, eta teknikei dagokienez, metala lantzeko erabil daitezkeen teknika gehienak erabili zituzten.

 

Andeetako kulturak II

 

Paracas

Paracasko kultura izan zen Peruko hegoaldeko kostaldeko lehen gizarte konplexua. K.a. 550. urte ingurutik K.o. lehen urteetara izan zuen oparoaldia. Kultura honi buruzko berriak haiek egindako tresnen ikerketatik jaso dira. Aztarnen eta arkiteknua hondakinen arabera, bi gune nagusi bereizi dira paracas kulturaren barnan : Cavernas eta Necropolis.

Paracasko arkitekturan aipagarriak dira lauki zuzen formako etxe txikiak, erdi lurperatuak eta adobez edo zurezko habeez eginak, eta piramideak, adobez eta arto haziz eginak ; herri asko harresiz inguratuak ziren.

Baina Paracasko aztarna garrantzizkoenak Ica eskualdeko hilobiak dira, Cavernas (K.a. 500-300) eta Necropolis (K.a. 300-200) deituriko guneetan aurkitutako hilobiak hain zuzen. Lurralde oso Lehorra zenez, egoera onean aurkitu dira bai hilobietako momiak eta bai haiekin batera lurperaturiko gauzakiak, oihalak barne. Cavernasko hilobiak, izenak adierazten duen bezala, lur barnean zulatutako haitzulo modukoak dira. Putzu edo hodi moduko bat zuten hilobi ganbarara sartzeko ; ganbarak botila itxurako lur barneko hutsuneak dira, eta 30-40 bat gorpu dago ganbara bakoitzean. Gorpu batzuk oihal batez estalita daude eta beste batzuk, berriz, hainbat mantu eta estalkiz eta bitxi apaingarriez. Oro har zeramika bikaina eta oihal arruntak aurkitu dira era honetako hilobietan. Necropolisko hilobiak ere lurpean zabalduak dira, baina harrizko hesi batez zeuden inguratuta eta eskailerak zituzten sarreran; laurehun momia aurkitu dira han lurperaturik. Aurrekoetan ez bezala, zeramika arrunta da hilobi hauetan baina oihalak bikainak dira ; 100 oihaletik gora dituzte gorpu batzuek -gizarte mailaren arabera-, errusiar panpinen moduan gorputzaren inguruan bildurik. Azken oihala ez beste guztiak irudi eta kolore ikusgarrikoak dira.

Hilobiek erakusten dutenez, Perun garrantzi handia izan zuen oihalgintzak, eta hori da hain zuzen ere Paracasko kulturaren jarduera bereizgarriena. Oihalak egiteko kotoia, llama, alpaka edo guanako artilea, saguzahar larrua, giza ilea eta lumak erabiltzen zituzten, garaiaren arabera. Kotoia ez zuten tindatzen, oro har, baina artilean kolore eta nabardura bikainak lortu zinuzten ; tindagai begetalak erabili zituzten batez ere, baina mineraletatik eta animalietatik atereak ere baziren. Teknikari dagokionez, hainbat telmika desberdin erabiltzen ziren, hasi hari bakarra txirikordatuz egiten zirenetatik, eta hainbat motatako ehundegietan eginetara. Diseinuetan marrazki konplexuko oihalak aurkitu dira, brodatu bikainekoak eta kolore bizikoak, Necropolisen batez ere (Cavernasko oihalak soilagoak dira, lerro zuzenekikoak eta sepia kolorekoak, oro har) ; hainbat eratara konbinaturiko elementu abstraktuak irudikatzen dituzte, eta gehienek simetria bertikala dute.

 

Nazca

Nazca kultura Paracastik 160 km-ra dagoen lurralde batean sortu zen (K.a. 330- K.o. 700). Antzekotasun nabarmena dago bi kultura hauen artean, Nazcako oihaletako irudietan edo zeramikazko ontzietan esaterako, eta Nazca Paracasko kulturaren eratorria zela esan daiteke horrenbestez.

Dena dela, Paracasen adierazpide nagusi gisa oihalgintza erabili zen bezala, Nazca kulturan aldaketa bat egon zen, eta zeramikak hartu zuen oihalgintzaren lekua.Arkitektura aski apala zuten. Ez da pezozko edo harrizko eraikin handirik aurkitu ; etxeak txikiak ziren, adobezko hormekikoak, eta herrixketan bezala antolatuta bide zeuden. Nazca kulturako hiri nagusia Cahuachi izan zen ; hango aztarna aipagarrienak hilobiak dira : ganbara batera iristen den putzu modukoak dira eta, Paracas kulturako joerari jarraituz, oihalez estalita agertu dira gorpuak. Piramide txikiak eta terrazak ere aurkitu dira.

Baina hilobietako zeramika aberatsak dira kultura honetako arte lan bitxienak.

Adituen ustez, zeramika lantzeko artista espezializatuak zituzten, eta teknikak maila gorena iritsi zuen haien eskuetan. Moldeei dagokienez ez dira oso bereziak -esfera formako ontziak egiten ziren baztez ere-, baina bikainak dituzte kolorea eta marrazkiak . Hasieran Paracasko artearen eragina nabarmendu zen, baina denborarekin gero eta elementu sinboliko eta izadiko moldeetatik urrunagokoak agertu ziren. Ale meheko buztina erabili zen, maskor xehetuarekin nahasturik edo mikarekin nahastutako harea bestela. Buztina egosi aurretik margotzen zuten, hamar kolore oinarrizko erabiliz ; irudiak beltzez marrazten ziren lehenik, hondo zuriaren gainean, oro har, eta ondoren kolore lauez betetzen ziren. Gaiei dagokienez, errepertorio abstraktua eta sinbolikoa zuten, esan bezala ; sarritan agertzen dira, esaterako, uretako katua, katu deabrua, eta ugariak dira, halaber, irudi geometrikoak, azkenaldian batez ere.

Irudi erraldoiak dira Nazca kulturako beste ezaugarri aipagarri eta misteriotsuak.

Lurreko harea mugitu ondoren azpiko lurraren kolore argiagoa agerian utziz osanrriko irudiak dira, hainbat kilometroko eremua hartzen dutenak, eta airetik soilik ikus daitezke beren osotasunean. Lerro luzeak (500 m-tik 8 km-ra bitarteko lerroak aurkitu dira), oso zuzenak, trapezio edo lauki luzeak, espiralak, lerro etenak eta animalia irudiak (Kolrbri baudra esaterako), agertzen dinate, eta beren esanahia zein den garbi jakiterik ez dagoen arren, jainkoek ikus zitzaten edo, agian, astronomiarekin edo nekazaritzarekin loturiko arrazoiei jarraituz osatu bide zituzten ; lerro batzuek, esaterako, ekinozioak eta solstizioak adierazten dituzte, eta egutegi bat izango ote zen uste dute adituek.

 

Tiahuanaco Andeetako kulturak III

Tiahuanaco aztarnategia Titicaca aintziratik 20 kilometro inguru hegoaldera dago, itsas maila baino 400 m gorago. K.a. 1500- K.o. 1200 bitartean erabili zen gutxi gorabehera, eta, hondakinek erakusten dutenez, bizitoki baino gehiago ospakizun gune gisa erabili zen arren, 5.000 eta 20.000 biztanle artean izan zituen, garaiaren arabera.Tiahuanaco inguruan osatu zen kulturak K.a. 300-K.o. 1000 urteen artean izan zuen oparoaldia, eta hiru aldi bereizten dira haren historian ; antzinakoa, oparoaldia edo klasikoa, eta epigonoena, zabalkundearena edo Huari-Tiahuanaco ere deitua.

Antzinako aroari dagozkion aztarnak buztinezko botoiak, harrizko mailuak, obsidiana eta silizezko gauzakiak, kobre zatiak, etab. dira. Ospakizunetarako zeramika lan nagusiak oinarri lauko ontziak, pareta zuzen samar eta ertz biribildukoak dira.

Apaingarri beltzak, gorriak edo laranja kolorekoak dituzte zizelatuak. Zeramika arruntari dagokionez, berriz, puco izeneko ontziak azpimarratu behar dira, hondoa biribildu eta oinarria laukoa dutenak.

Aldi klasikoan Nazca kulturaren eragina sumatzen da zenbait adituren ustez, baina Tiahuanaco aztarnategiaren inguruan bakarrik aurkitu dira garai hartako arrastoak.

Izan ere, gainerako lurraldeetan Huari-Tiahuanaco estiloko hondakinak aurkitu dira gehiago. Gune harresidunak aurkitu dira, harri landu gabeez eginak oro har ; aipagarriak dituzte orobat artilezko eta kotoizko oihalak, Colon aurreko kulturetako tapiz bikainentzat hartuak.

Tiahuanaco hiriari berari dagokionez, egitura handi batzuk, egitura txikiagoak eta monumentu bakartu batzuk aurkitu dira aztarnategi arkeologikoan ; ospakizun gunea harrizko eraikin eta eskultura bikainez osatua zen. Egitura aipagarrienetako bat Acapana da, garai batean ustez piramide mailakatu izan zen egitura bat, aldeko 210 m eta 15 m-ko garaiera zuena, baina gaur egun ia desegina. Acapanatik iparraldera tenplu erdi lurperatu baten hondakinak daude ; hormak harri monolitikoez osatuak ditu eta eskultura gisa landutako buru irtenak daude hormetan txertaturik, Chavin estiloan ohi zen modura. Handik hurbil Kalasasaya gune handia dago, Tiahuanacoko egitura nagusia ; lauki zuzen handi bat da, garai batean harresiz inguratua bide zena, baina gaur egun bi bloke bakarrik gelditzen dira ; adituen ustez eraikin modernoagoak egitekoerabili ziren gainerako harriak. Azpimarratzekoa da sarbidea, sei maila zabalez osatua . Mailadi horretatik patio batera sartzen zen, eta han dago Tiahuanacoko eskultura ospetsuenetako bat, Ponce monolitoa hain zuzen ere, K.o. VII. mende inguruan eraikia . Irudi antropomorfoak islatzen dituzten eskultura monolitikoen eredu da, eta Tiahuanacoko ezaugarriak ageri ditu betebetean : zutabe monolitiko bat da, buru karratua du, eskuak bular gainean ditu, zutik dago, begi lauki-zuzenak ditu eta eskultura gisa landua baino gehiago dirudi erliebe moduko obra. Kalasasaya multzoaren iparekialdean Eguzkiaren atea dago. Gaur egunarte iraun duten hondakinen arabera, eskulturaren alorrean da aipagarria, apaindura bikainengatik, baina garai batean monolitoez osaturiko arkitektura sistema bitxi baten osagai bide zen. Erlaitza da osagai garrantzitsuena ; erlaitzaren erdian giza irudi bat agertzen da zizelatua, beste 48 irudi aberatsez inguratua. Puma-puncu laba eta hareharrizko bloke ilarez osaturiko plataforma moduko bat da, 5 m garai eta 150 m luzeko hormak dituena ; ekialdean harrian zizelaturiko eserleku moduko egitura batzuk ditu, eta, ezaugarri horrek erakusten duenez, garai batean piramidea izan bide zen.

 

Andeetako kulturak III

 

Inkak

Inken inperioak 1438-1533 bitartean iritsi zuen oparoaldia eta garai hartantxe egin zuten bat Andeetako kulturek. Inkek, ordu arteko kulturen herentzia jaso eta biltzeaz gainera, kultura eta arte haiek hobetu egin zituzten, kutsu berezia emanez betiere.

 

Inken jatorria eta inperioa

Inken jatorria azaltzeko mitologia hartu behar da kontuan. Inken sorburuari buruz hainbat interpretazio egin den arren, indar gehien duenaren arabera ba omen ziren behin lau anai eta lau ahizpa, eta anaietako bat ahizpetako batekin ezkondu ondoren Cuzco inguruan bere urrezko eskumakila lurrean sartu zuelarik sortu omen zen inken inperioa.

Lehenengo erreinaldi inketako historia ere mitologian oinarritu da. Tradizioaren arabera Pachacuti erregeak eman zion hasiera inken historiari (K.o. 1440-1532), baina haren aurretik beste zortzi errege izan bide ziren, Viracocha azkena. Viracocha Pachacutiren semea zen, eta hura izan bide zen inperioa osatzeko asmoa azaldu zuen lehena ; Pachacutirengandik jaso omen zuen estatu sendo bat osatzeko ideia, eta Atahualpa bitartean gero eta lurralde gehiago hartzen joan ziren inkak, hasi Kolonbiatik eta Txileraino. Inperioak bere gorenaldian 950.000 km 2-tilc gorako eremua haitzen zuen eta lurralde izugarri handia zen arren, inperio homogeneoa osatu zuten inkek, hizkuntza, erlijio eta gobernu bateratuarekin.

Leinu inkak herri txikietan bizi ziren, eta artzantzatik eta nekazaritzatik ateratzen zuten bizibidea. Herrixkak, ayllcc deituak, mendi gainetan eraikitzen ziren, eta odol bereko kideez osaturiko familiak bizi ziren haietan. Herri inka bakoitzak curaca bana zuen; hark banatzen zituen lurrak, antolatzen zituen lanak eta egiten zuen epaile edo bitartekari lana liskarrak sortzen zirenean.

Ayllu bakoitzak, bestalde, azarka izeneko lur eremu bat izaten zuten jabetzan, eta marka horretatik lantzeko egokiak ziren lurrak familien artean banatzen ziren. Gizonek lantzen zuten lurra eta laguntza bereziak zituzten gaixo, alargun eta zaharrentzat . Aylluak buruzagitzen mende biltzen ziren, piramide moduko egituraketa batean, eta inka zen, errege absolutu jainkotua, inperiparen buru.

 

Arkitektura

Arkitektura izan zen inken inperioko arte molde garrantzizko eta arranditsuena. Izan ere, arkitektura zen inperioaren ahalmena agerian uzteko aukera ematen zuen adierazpidea . Arkitektura bi helburu nagusi lortzeko erabili zuten : berdintasunaren eta batasunaren erakusgarri gisa batetik, eta konkista erraztea eta zabalkundearen helburua betetzen lagungarri izateko helburuarekin bestetik. Horrela, galtzada bikainak eraiki ziren gudarosteak batetik bestera erraz aldatu ahal izateko, biltegiak ere bai, beren mendeko lurraldeak behar bezala hornitzeko, eta orobat konkistaturiko lurraldeak zaintzeko gotorlekuak, tenpluak -erregearen guztizko boterearen erakusgarri eta estatuaren adar guztien bateratzaile gisa-, eta batez ere, agintarien handitasuna agerian uzten zuten jauregi ikusgarriak.

Bi helburu nagusiak horiek zituztela kontuan harturik, beraz, erraz ulertzen da arkitektura inkaren gotortasuna eta aldakuntzarako zaletasunik eza. Egituran ez ezik, dekorazioan ere antzeman zen joera hori ; molde bateratuak erabili zituzten, soluzio soil eta paradigmatikoak. Harria erabili zen, batez ere, harri ongi leundua eta inolakoestalgarririk edo pinturarik gabea, baina harri zabarragoak aukeratu zituzten eraikin arruntetarako eta harri bikainagoak eta ongi landuak agertzen dira, aldiz, eraikin arranditsuetan . Inken arkitekturaren estiloak bereizteko harriak nola lantzen ziren hartzen da kontuan, eta ondoko hiru era edo estilo hauek dira nagusiak : a) harri irregular landu gabeez egindako arkitektura estiloa, etxeetan edo eraikin zibil ez oso garrantzizkoetan erabili zena, edo ikusgai gelditzen ez ziren hormak egiteko erabili zena ; harri landu gabeak elkarren gainean jartzen ziren eta hartxintxarrekin betetzen ziren hutsuneak ; b) arkitektura megalitikoa, babes zereginetarako harri izugarriez egina, gotorlekuetan erabili ohi zena ; c) molde geometriko erregularrekiko arkitektura, elkarri oso ongi egokitzen zitzaizkien harriekikoa ; harri bakoitza banaka-banaka lantzen zuten, alboetakoekin bat etor zedin ; hiriguneetako jauregiak, tenpluak eta ospakizun eta estatu eraikinak egiteko erabiltzen zuten molde hau.

Barrunbeak trapezio formakoak ziren, eta hala behar zenean trapezio formako ateak eta horma zuloak irekitzen zituzten hormetan ere. Ez ziren oso eraikin egurastuak eta batzuetan zuloak ireki behar izaten zituzten hormetan eta sabaietan. Inken egoitza edo jauregi handiek oinarri laukizuzena izaten zuten, eta erdian patio bat, ez oso handia, zeinetara ematen baitzuten gelek. Jauregi eta tenpluetako sabaiak, etxe arruntetakoak bezala, egurrezkoak ziren.Cuzco da arkitektura inkaren aztarnategi nagusietako bat. Hasieran Eguzkiaren santutegiaren inguruan pilaturiko txabolez osaturiko herrigunea izan zen, baina inperioaren garaian erro-errotiko berrikuntzak egin zituen Pachacutik, eta 60.000 biztanleko hiria izatera iritsi zen.

Hiriaren ardatza lau kale nagusik osatua zen, eta erdian plaza nagusia eta Eguzkiaren santutegia edo Cori-cancba zegoen.

Cori-cancha zen Cuzcoko eta are inperioko erlijio ospakizun eta santuario nagusia, gainerako guztien erreferentzia, erdigunea, eta gune magiko-erlijiosotzat hartua zen ; hura abiapuntu harturik zeuden eraikiak hiriko gune sakratu guztiak. Arkitektura multzo bikaina zen, hainbat tenpluz eta apaizen egoitzez osatua. Eraikin nagusia Eguzkiaren tenplua zen ; urrezko xaflez estaliak zituen hormak, eta erdian Eguzkiaren urrezko irudi bat zuen ; Eguzkiaren tenpluan zeuden inka edo agintari nagusien momiak. Multzo horretan zeuden halaber Ilargiaren tenplua, zilarrez apaindua, Venusen eta izarren tenplua, ortzadarrarena etab. Tenplu eta egoitza eraikinez gainera, baziren lorategi bat, plaza handi bat eta bost iturri.

Cuzcon aipagarria da, orobat, Sacsahuaman, inken leinuaren sortzaileak bere eskumakila finkaturiko gunea, eta beraz, jainkoekin bat egin zitekeena. Hiru harresiz babesturiko gotorleku handi bat zen, haina gaur egun harresi hirukoitz hori bakarrik ikus daiteke. Gotorlekuaren erdian hiru dorre zeuden, eta eraikinaren atal guztiak lurpeko igarobideez zeuden elkarri lotuak.

Harriz egina zen guztiz, eta aipagarriak dira harresietako bloke megalitikoak, 5 m garaiak batzuk, kareorerik gabe elkarri atxikiak . Gotorleku sendoa zen, nonbait, baina bere zeregin bakarra ez zen babesezkoa, gobernuaren egoitza ere izan bide baitzen,eta horrek, gobernu zereginez gainera, nolabaiteko erlijiotasuna ere ematen zion.

Baina Cuzco inken inperioko hiri aipagarria izan bazen, halaxe izan zen Machu Picchu hiri ikusgarria ere, itsas mailatik 2350 m-ra dagoena. Hiri misteriotsua da, eta gaur egun oraindik ez dago garbi zein helburuz sortu zen. Haitzuloetan eratutako 173 hilobi aurkitu dira ; horietatik 150 emakumeen hilobiak ziren, eta horrek zalantza sortu du hiri soila, gotorlekua ala Eguzkiaren ama birjinen egoitza ote zen.

Harresiez inguratua zegoen erabat, eta 148 eraikin megalitiko aurkitu dira bertan ; jauregiak, egoitzak, gune sakratuak, terrazak etab. Eraikin guztiak harrizkoak dira, bikain leundutako harri blokeez eginak, eta menditik sortuak balira bezala daude finkatuak ; Machu Picchun ikusten da beste inon baino argiago inkek izadiaren eta arkitekturaren bat egiteari ematen zioten garrantzia.

 

Oihalgintza

Oihalgintza izan zen inken arte adierazpide garrantzizkoenetakoa. Izan ere, oihalak erabiltzen zituzten jainkoei opari gisa, inkak gudaroste irabazleei oihalak ematen zizkien sari gisa, eta inkari ere oihal bikainak ematen zitzaizkion opari ; horrela, eskaintza egiteko borondatearen eta aginpidearen ikur bihurtzen ziren oihalak .

Inken inperioko klima gogorra zela-eta, artilezko oihalak egiten ziren nagusiki, alpaka, bikuña, guanako eta llama artilezkoak . Llamazkoa erabiltzen zen burusiak eta ehun zakarrenak egiteko, bitarteko kalitateko beste bat erabiltzen zen eguneroko arropetarako eta bikuñazkoa, finena, zen tapizak egiteko erabiliena.

Apaindurari dagokionez, tapiz inketan irudi geometrikoak eta giza irudi estilizatuak agertzen dira oro har. Oso banaketa zaindua dute, behealdean elkarretatik hurbil eta estuago agertzen baitira irudiak, eta tarte handiagoez bereiziak goialdean. Ez dute Paracas eta Nazcako oihalek bezain apaindura aberatsik, baina geometrizazioaren bidez kalitate bikaina lortu zuten apainduran . Kolore biziak erabili zituzten, urdina, berdea, laranja eta bioleta kolorea nagusiki .

 

Zeramika

Beste alor batzuetan bezala, zeramikan ere beste kulturen irudietan oinarrituriko piezak egin zituzten inkek, mochica edo nazca kulturen eraginekoak, batez ere, nahiz eta beren tankera berezia eman zieten.

Arkitekturan bezala, berdintasuna eta homogeneotasuna bilatu zuten, eta behin eta berriro errepikaturik agertzen diren paradigma batzuk eratu zituzten. Horrela, aipagarriak dira zzzpzz-a, lepo estuko ontzia ; raqui-a, aho zabaleko pitxerra ; chuy-a, heldulekurik gabeko platera ; eta, batez ere, aribalo delakoa (ketxua hizkuntzan pzryuo), lepo luzeko edalontzi bat, sabel puztukoa, helduleku bertikalak eta oinarri konikoa zituena ; neurri askotako aribaloak aurkitu dira, baina badira metro betekoak, eta aribaloak dira hain zuzen Colon aurreko Latinameriketako kulturetako zeramikazko ontzi handienak. Zeramikazko ontziak irudi geometrikoez eta kolore biziez apainduak ziren oro har.