Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»Amerika, Txina eta Indiako artea

Ertamerika: olmekak, Teotihuacan

La Venta aztarnategiko buru erraldoi olmeka, basaltozkoa. Villahermosa (Mexiko).<br><br>

 

Olmekak

Olmeken zibilizazioa K.a. 1200 urte inguman sortu zen, garai hartako aztarnen arabera, Mexikoko golko inguruko lurraldean.

Zibilizazio haren berri ematen duten hainbat eskultura, behe erliebe eta zeramika aurkitu dira inguru hartako lurraldeetan han-hemen barreiaturik, eta olmelcek nolabaiteko koloniak eratu zituztela adierazten du horrek ; hori izan zen olmeken kulturaren ezaugarri nagusietakoa hain zuzen ere. Dena dela, olmeken zibilizazioaren gune aipagarriena metropoli izena eman zaion eskualdea izan zen eta aztarnategi nagusiak San Lorenzo (K.a. 1200-900, olmeken garai oparoena), La Venta, Laguna de los Cerros eta Tres Zapotes dira, gainerako herriak baino arkitektura bikainagokoak eta zibilizazio olmekaren politika eta erlijio gune nagusi zirenak hain zuzen. Olmekek ganantzi handiko merkataritza harremanak izan zituzten, baina erlijioa zen beren zibilizazioaren ardatza .

Zibilizazio olmeka izan zen, adituen ustez, Amerika Erdiko lehenengoetakoa eta hark finkatu bide zituen ondorengo mendeetako Amerika Erdiko zibilizazioen ezaugarri aipagarrienak : hiriguneak, piramide tankerako monumentuak, monolito zizelatuak, behe erliebez apainduriko aldareak, harri bitxizko estatua txikiak, idazketa eta egutegia.

 

Arkitektura

Arkitektura olmeka nahiko soila da, hieratikoa eta errealista aldi berean, baina sumendi harria lantzeko molde bikaina zutela erakusten dute haien monumentuek.

Jainkoen gurtzarekin eta hileta erritoekin loturiko monumentu multzoetan aurkitu dira arkitektura olmekaren aztarna nagusiak ; eraikin aipagarrienak piramide tankerako monumentuak dira. Aztarnategi olmeka nagusia, arkitekturari dagokionez, La Ventalco multzoa da. Padurez inguraturiko uharte moduko batean dago, eta ospakizunetarako gunea, hilobiak eta jainkoei egindako eskaintzak agertu dira bertan. Monumentu nagusia piramidea da, tumulu koniko bat, 30 metro garaia eta 130 m inguruko diametroa duena. Piramide olmeka gehienak bezala, puntu kardinalak ditu ardatz eta hainbat zutabez, hilarriz eta aldarez zegoen hornitua. Piramidearen iparraldean lauki luze formako plaza bat dago, ospakizunetarako erabili bide zutena, eta plazaren alboetan bi plataforma luze ; iparralderago patio moduko bat ageri da, basaltozko zutabeekikoa, eta beste tumulu txiki bat hondoan. Garrantzitsuak dira, halaber, La Ventako serpentinazko mosaiko erraldoi bikainak, jaguar jainkoari eskainiak.

 

Eskultura

Olmeken eskulturaren ezaugarri nagusia lan erraldoiak eta miniatura lanak nahasian egin zituztela da. Lan erraldoietan bune erraldoiak dira azpimarratzekoak. Harri bakarrez eginikiko eskultura kubiko geometrikoak dira, 15-30 tona artekoak. Agintari jainkotuei dagozkie eskultura erraldoi gehienak, eta naturalistak dira. Begi sartuak, ezpain lodiak, asimetrikoak, masail puztuak, sudur handia baina zapala, eta oro har, jaguarraren aurpegia gogorazten duten ezaugarriak dituzte. Burua eta atzealdea larruz, jaguar atzaparrez eta suge ezaugarriz apaindua zuten ; horiek ziren, hain zuzen ere, garai hartan etorkiaren sinboloak. Buru erraldoiak bereziki aipagarriak dira ; izan ere, era honetako eskulturak agertu diren inguruak ez dira lurralde harritsuak, eta oso sistema aurreratua eta energia asko beharko zen harri horiek garraiatzeko ; San Lorenzokoburuak egiteko erabili zuten basaltoa, esaterako, gune hartatik 80 km ingurura zegoen harrobi batetik aterea da adituen ustez .

Buru erraldoiez gainera hainbat aldare aurkitu dira, monolitikoak hauek ere, erli y jio eszenak irudikatzen dituzten behe erliebe eta eskultura bikainez apainduak. Lauki zuzen formako oinarria izaten dute, goialdean behe erliebeak izaten dituzte eta aurrealdean irudi irtenak. Aldareetako irudietan ere nabarenenak dira giza-jaguarren edo haur-jaguarren ezaugarriak. Jaguarra da, izan, arte olmeken gehien agertzen den irudia, eta olmeken mitologia guztia jainko felino baten gurtzan oinarritua zela adierazten du horrek. Jaguar irudiez gainera aipagarriak dira «maskara irribarretsuak». Buru erraldoiak eta aldareak arte ofizialaren erakusgarritzat hartu dira, erlijio eta gertaera historikoei buruzko eszenak baitira nagusi .

Eskultura txikiak eta miniaturak ere egin ohi zituzten olmekek, harri bitxizkoak : jadea eta serpentina erabili zuten batez ere (jadea urarekin eta emankortasunarekin lotzen zuten), haina baita jadeita eta diorita ere. Eskultura olmekak eskultura leunak dira eta bolumenari eman zitzaion lehentasuna, ez dute sartu-irten nabarmenik. Hilobietan agertu dira eskultura txiki gehienak ; Cerro de las Mesas aztarnategian, esaterako, 782 estatuatxotik gora aurkitu dira, jaguar itxurako irudi sexugabeak islatzen dituztenak.

 

Teotihuacan

Teotihuacango hiri inguruan sortu zen zibilizazioa maien garaikoa da. Hiria Mexikotik berrogei bat kilometro iparraldera dago, eta K.a. 500. urte inguruan sortu zen, nahiz eta hainbat mendetan zehar osatu zen erabat eta eremu berriak erantsi zitzaizkion urteek aurrera egin ahala. Hiri hura hartzen da Mendebaldeko hemisferioko lehen hirigunetzat eta azteken inperio aurreko Ameriketako metropoli handientzat. Izan ere, 200.000 biztanle inguruko hiria izan zen garai oparoenean (K.a. 450-650), eta 20 km koadrotik gorako eremua hartzen zuen.

Oro Ilar, zibilizazio baketsua izan zela esan daiteke, arma eta gerrari buruzko irudi eta sinbolo gutxi aurkiei baitira. Ez zuten harresiak eraikitzeko ohiturarik (kasu berezietan eta hiriaren hondamena hasi zen garaian izan ezik), eta agintariak printze borrokalariak izan ordez erlijioarekin lotura handiagoa zuten errege-apaizak ziren.

Jainko nagusia Tlaloc zen, uraren jainkoa, eta haren mende zeuden izadiko gainerako indarren jainkoak. Teotihuacanen agertu zen lehen aldiz Mexikoko kulturan garrantzi handikoa izan den beste mito baten irudia : Quetzalcoatl edo suge lumaduna .

 

Arkitektura

Teotihuacango hiriko arkitektura gotorra eta arranditsua da oro har. Hiriaren ardatza Hilen Etorbideak (ipar-hegoalde) eta Ekialdeko Hiribideak (eki-mendebalde) osatu zuten ; haiek eraiki ziren garai beretsukoa dira, orobat, Eguzkiaren tenplua eta beste zenbait eraikin ospetsu. Hilen etorbidea 1700 metro luze eta 45 metro zabal zen, eta plaza karratu batean amaitzen zen. Plaza horretan Ilargiaren piramidea eraiki zuten.

Hilen etorbidean, Ilargiaren piramidearen ekialdean, gotorlekua eta Eguzkiaren piramidea, harkaitzez inguratua, eraiki zituzten.

Teotihuacanen, Amerika Erdiko heste kultura batzuetan hezala, garrantzi handiko eraikina izan zen piramidea, haina Teotihuacangoek badituzte zenbait ezaugarri berezi : piramide garaiak eta aldi berean gotorrak dira, bolumen handikoak (1.300.000 ni Eguzkiaren piramidearen kasuan), eta eskailera ataletan banatua dute, piramidearen gorputz bakoitzean atal bana, eta eskaileraren aurrean, herriz, beste eraikin mailakatu bat dute, plataforma moduko bat. Harri horizontalak lauki zuzenak dira eta idazkunak dituzte zizelatuak, baita monumentu txikiagoetan ere.

Eguzkiaren piramidea eraiki bezala utzi zuten, ez zitzaion atal berririk edo estalki berezirik erantsi. Oinarria karratua du ia, aldeko 220 m ingurukoa. Malda handiko lau atalez osatua da eta gailurreko plataforma barne harturik 63 m-ko garaiera du. Ilargiaren piramidea, herriz, oinarri lauki zuzenekoa da eta 40 rn inguruko garaiera du. Egiturari dagokionez, dena dela, elkarren oso antzekoak dira biak.

Bi piramide nagusiez gainera monumentu aipagarria da gotorlekua eta bertako tenplu nagusia, Quetzalcoatl jainkoarena, piramide formakoa hau ere. Sei maila ditu eta friso zizelatuz apaincltita dago ; inguman beste hamabost monumentu ttilciago zituen.

Hilen kalearen albo batean Nekazaritzaren tenplua dago, horma irudi bikainez hornitua. Hasieran piramide txiki bat zen,haina gero terraza bat erantsi zitzaion, mailadi zabal batekin.

Administrazio eta erlijio guneez gainera, hainbat auzo zegoen hirian. Auzoetan, bizitokiez gainera, tenpluak eta administrazio eta politikarekin loturiko eraikinak zeuden . Etxebizitzak areto eta gela lauki-zuzenez osatuak dira, oro har, plaza eta kalexka itxiez bereiziak. Pezozko hormak zituzten, ez zuten leihorik baina patio txikietara ematen zuten ; patioaren erdian ur biltegi moduko bat zegoen. Etxeek gurutze formako oinarria dute eta beso bakoitzean gela bana zuten, patiora begira. Orain arte ikertu den auzorik handiena Tlamimilolpa multzoa da.

3.500 m'-tik gorako eremua hartzen zuen eta 176 gela, 21 patio txiki, 5 plaza handi eta hainbat kalexlca zeuden bertan.

 

Eskultura

Teotihuacango multzoko arkitektura bezala, gotorra eta arranditsua da eskultura ere. Dena dela, ez zuten eskultura monumentala landu. Erliebe modura zizelaturllco buruak (Tlaloc jainkoaren burua, suge lumadunarena, etab.) eta maskarak dira eskultura aipagarrienak.

Maskarak hileta erritoarekin loturik zeuden adituen ustez, eta oso zurrunak dira, eskultura eta artea oro liar bezala, baina batzuek agerian dituzte hildakoaren ezaugarriak . Harri gogorrean egiten zituzten maskarak, serpentina, diorita eta onizean, eta obsidianazko, pirirazko, granatezko eta jadezko mosaikoez hornituak dira asko.

 

Pintura eta zeramika

Pinturaren alorrean horma irudiak dira adierazpide aipagarriena. Piramideak eta eskulturak kolore distiratsuez margotuak zeuden, nahiz eta gaur arte gorde diren aztarnetan ez diren behar bezala nabarmentzen, ospakizun eremuaren inguruko jauregietan izan ezik. Oinarri gisa karea eta kuartzo hauts oso finezko nahastura bat erabiltzen zuten ; gainerako margoak oso nabarmen gelditzen ziren hondo horren gainean.

Pinturen gaiari dagokionez, erritoei edo mitologiako gaiei buruzkoak dira gehienak :Tlatoc jainkoa, lurren emankortasunagatik eta uragatik eskerrak emateko hari egindako eskaintzak eta otoitzak etab.

Teotihuacango pinturaren erakusgarri nagusia Lurreko Paradisuaren horma irudia da, Tepantitlakoa ; hil ondoko bizitzaren adierazpena da, ez du leku jakin bat zehatzmehatz deskribatzen eta ez dago espazio errealaren edo leku jakin baten erreferentziarik . Hondoa neutroa da, gorrixka. Irudi guztiak soslaiez daude, eta ez dagokio izaki jakin batzuei, aldiz, Tlalocen erreinura iristeak dakarren zorionaren kontzeptua bakarrik islatzen dute.

Zeramika lanetan aipagarriak dira hiru oin zilindrikoko ontziak eta buztin egosizko irudi txikiak. Ontziak kolore biziko irudi geometrikoez apaintzen zituzten. Irudiak moldez egiten zituzten eta gizakiak edo jainkoen irudiak dira gehienak : hiruki tankerako aurpegia dute eta jantzi, orrazkera eta bitxi dotoreak dituzte.