Artea»Zinema, argazkia eta komikia
Komikia
Gertaera jakin bat irudi segida baten bidez irudikatzea gizadiak hasiera-hasieratllc erabili
izan badu ere adierazpide gisa, komikia esaten zaion horrek bere ezaugarri, teknika,
hizkuntza eta baliabide bereziak ditu ; ez da literatura, ez da zinema, ez da pintura,
baina badu literaturarekin, zinemarekin eta pinturarekin harremanik eta bai orobat
haien eraginik.
Komikiak ez zuen bere tankera eta eginbide berezia hartu, harik eta masa komunikabide
handiek indarra hartu ez zuten arte, eta, bereziki, Estatu Batuetan, XX. mendearen
hasieran, prentsa jabe handiek beren egunkarietako igandetako gehigarri koloredunen
bidez izan zuten lehia biziak bultzada erran eta irakurle masa handi batera
iristeko aukera eman zion arte.
Komikiak etengabeko bilakaera izan du bai bere egituran, bai bere irakurleengan,
eta bai bere pertsonaia eta heroietan. Zinemarekin batera, eta telebista sortu ere baino
lehen, eragin handia izan du irudiaren zibilizazio bat sortzen. XX. mende osoko joera
estetiko eta sozial guztiak bereganatu eta adierazi ondoren, gaur egun komikiak aztarna
utzia du sorkuntzaren eta komunikazioaren alor guztietan : prentsa, publizitate, pintura,
zineman.
Komikiaren izate berezia
Kontakizuna plano segida batez adieraztea
du komikiak ezaugarri berezkoenetako
bat ; marrazki zerrenda bat da beraz,
eta segidaren eta kontatzearen aipu hori du
hizkuntza askotan komikiari eman zaion
izenak : coinic strip ingelesez umorezko
zerrenda esan nahi du-, hrstarietas gaztelaniaz
-istoriotxoak edo-, bande dessinee
frantsesez-zerrenda marrazrlta-, lianhuanhtta
txineraz -irudi kateatuak, ntangn japonienaz -irudi ugaritasuna-,,ftnnettr italieraz
-pertsonaien ahotik ateratzen diren globoen
aipuz. Hala ere ingelesezko comic
hitza nagusitu da mundu osoan -baita euskaraz
ere-, nahiz komikiak aspaldi utzi zion
soil-soilik unorezko izateari.
Komikia zinemarekin lotu izan da asko
tan, eta, egia esan, harreman handia dute.
Baina komikiak baditu berezitasun eta kontatzeko
modu jakin batzuk zinemaren oso
bestelakoak : laukia -espazio-denboraren
mugatzaile-, orrialdea, testuaren eta irudiaren
anteko harremana -pertsonaien hizketak
bere baitan hartzen dituzten «globoak.-,
mugimendua eta hotsa adierazteko modua...
Laukia eta orrialdea
Laukia da komikiaren gutxieneko banakoa
eta bere mintzairaren oinarria. Laukia
ez da bere horretan osotasun bat, kontakizuna
banatzeko zati bat baizik, selctuentziaren
edo orrialde osoaren testuinguru zabalagoaren
puska bat, gertaera baten aldi adierazgarrienak
aukeratzen eta kateatzen baititu. Lauki jakin bat ez dago bakartuta, beste
laukien eragina du eta besteekin dago harremanetan,
aurrekoaren eta hurrengoaren
arteko kate maila bat da, eta haien harteko
tirabiran eta tenkan oinarritzen da komikia
bere kontatzeko modu berezia sortzeko.
Gertaera bat banatzeko moduak baldintzatzen
du sekuentzia edo segida jakin baten
antolamendua. Bizkortasunak eta bizitasunak
dakar kontakizun baten une erabakigarrienak
aukeratzeko premia. Eta horrek
berak indartzen du elipsiaren garrantzia :
lauki arteko zuriguneek gauza asko adierazten
dituzte, inoiz marraztu ez diren gertaerak
begietaratzeko ahalmena dute.
Mintzaira berezi bat
Hizketak «globo • moduko batzuen barruan
daude komikian, eta globo horiek
pertsonaien ahotik, eta objektuen barrualdetik
ateratzen dira. Irudiak ez du hitza argitzen
edo apaintzen, biak maila berean
daude, eta, noski, askotan komikiak ez du
hitzik, zarata besterik ez du, edo mutua izaten
da, besterik gabe.
Komikian testua eta irudia ezin hautsizko
moduan daude elkarri lotuta, elkarren
osagarriak dira eta bakoitzak bere zeregina
du kontakizunean. Hitzak eta zeinuak eskuz
marraztuta behar dute, neurriz, itxuraz eta
idazkeraz adierazgarriak izan daitezen. Honela
zioen Hugo Pratt kornikilariak : ~
Laukian duten kokalekuagatik, tamainagatik,
estilo grafikoagatik, globoek erritmo jakin bat
ematen diote irakurketari : isiluneak, zalantzak,
bat-bateko azelerazioak definitzen dituzte,
irudietan zehar eta orrialdean zehar
mugitzen lagunduz begiari.
Hitzak kode ideografiko jakin bat du
komikian : burbuila moduko globoak pertsonaiaren
barne gogoeta adierazten du ; zerra
hortzen moduko globoak ahots igorria
edo grabatua adierazten du ; letren loditasunak
edo handi-txikiak ahotsaren indarra,
doinuaren goratasuna adierazten dute ; globoaren
barnean zeinu jakin batzuk sartuz
(hodei beltzak, burezurrak, labanak, loreak
...) oinarrizko sentimenduak adierazten
dira : haserrea, goxotasuna, maitasuna,
tristura... Askotan, tamainaren, foralaren, eta
irudian duen kokalekuaren bidez testuaren
tankerak testuaren edukiak bezainbat adierazten
du : letrak puztu egiten dira, mehetu
edo bihurritu, globoetatik gainezka egiten
dute, irudia inbaditzen dute, onomotopeia
huts bihurtzen dira.
Komikiaren historia : aurretiko batzuk
Irudi bidez kontatzeko sena gizadiak
hasiera-hasieratik izan badu ere, eta askokhistoriaurreko leize-zuloetako irudiak eta
geroztikako irudi-segida guztiak hartzen
baditu ere komikigintzaren aitzindaritzat,
adituek hiru irizpide aipatzen dituzte komikia
definitzeko : sekuentzia edo irudien segida
ordenatu bat izatea, testuaren eta irudiaren
arteko harremana, eta baliabide teknikoen
bidez obra kopuru handietan kopiatu
eta zabaldu ahal izateko gaitasuna.
XIX. mendea baino lehen eta prentsaren
hedaduraren aurretik, hirugarren baldintza
hori ez zen inoiz bete.
Rodolphe Topffer (1799-1846) Genevako
idazle eta marrazkilaria da «bitarikol1
izatea duen adierazpide honetan lehenurratsak egin zituena. 1833tik 1846ra zazpi
komiki liburuki argitaratu zituen, bere
garaian arrakasta handia izan zutenak.
1865ean Wilhelm Busch alemanak (1832-
1908) Ifax zrnd Aloritz pertsonaiak sortu
zituen, ume bihurri batzuk. Komiki horrek
oraindik ez zuen globorik, testua irudien
azpian zegoen, baina haren irudi bidezko
loturen bizitasunak urrats handia egin zuen
komikigintzan. 1889an, Christophe-k (1856-
1945) LePetitFranCais illzrstre haurrentzako
aldizkarian argitaratutako La Famille Fernozrillard-en
eta beste komiki batzuetan
aurkikuntza handiak egin zituen alor grafikoan
.
Komikiaren sorrera
Komikiak Europan eginak zituen urratsei
bultzada handia eta benetako sorrera
eman zitzaion New Yorken 1896. urteaz
geroztik. Bi prentsa-jabe handiren arteko
lehiak Joseph Pulitzer, Neto I ork Thorld
egunkariko zuzendaria, eta William Randolph
Hearst, Neu? York-jocrrrtczl egunkariaren
jabea eta Orson Welles filmegileak Citrzera
Kcarte film ospetsurako erabili zuen eredua-
abiarazi zuen komikigintza, bai urrun
eta ezin geldituzko bizitasunaz abiarazi ere.
Irakurle gehiago erakartzeko, bi gizon horiek
berebiziko ahaleginak egin zituzten :
kolorezko gehigarriak atera, elkarri marrazkilariak
lapurtu, batak bestearen pertsonaiak
kopiatu...
1896ko terian argitaratu zen guai aitzindari
haietako lehenengo komikia, komikiaren
beraren aurreneko pertsonaitzat hartzen
dena : 775e I ellore Kid (Mutiko horia). Outcault-ek
sorturiko txinatar mutiko honek
alkandoran zeuzkan idatzita komikiko hizketak
. 1897an Rudolph Dirks-ek KatzenjarrrmerKids
sortu zituen. 1905eko urrian Winsor
McCay komikigilea Little Nemo (_Nemo
nikia) argitaratzen hasi zen Neto ioik Herald
egunkarian. Mutiko baten ametsak kontatzen
zituen komiki honek ezin bikainago
landu zituen eta muturreraino eraman ziaten
komikiaren baliabideak. Arrakasta handia
izan zuen berehala, zazpi hizkuntzetara
itzuli zen, eta eragin handia izan zuen. Askodira garai hartan sortu ziren komikiak, hesteak
beste : Bringing trp Fabter (Geo McManus),
Kirider-Kids (Lyonel Feininger), Felix
tbe Cat (Pat Sullivan), Kmzy Kclt (George
Herrietan).
Estatu Batuetako komiki klasikoa
1912tik aurrera Estatu Batuetan sortu
ziren egile eskubideak erosteko eta komikiak
banatzeko ajentziek (s) , rzdrcates) komikiak
Estatu Batuetako egunkarietara banatzen
zituzten hasieran (1934an, rllarzdrctke
magoa zeritzan komikia 450 egunkarietan
argitaratzen zen egunero, eta 100 milioi
irakurle zituen batez beste), ingelesez mintzo
ziren herrialde guztietara gero, eta
1929an, azkenik, mundu osora. Hearstlrztervzatrarzal
Featare Service izan zen lehena,
eta, geroztik, Krrzg Featrn'es Slnrdicnte
bihurtu zelarik, hura izan zen mundu osoko
ajentzia nagusia. Izan ere, Estatu Batuetako
garai hartako komikiak prentsarako berariaz
eginak izaten ziren.
Hasieran 9tik 12ra bitarteko lauki koloredun
argitaratzen zituzten egunkarietako
igandetako gehigarrietan (sunda p
page) ; 1907an egunero argitaratzen hasi'
ziren, lau irudiko segidak zuri beltzean
(dnily strrp). 1936an komikia argitaratzeko
eta banatzeko modu berri bat sortu zen,
comic-book, historia oso bat zeukan liburukia,izugarrizko arrakasta izan zuena
.
1930etik aurrera gainbeheran hasi ziren
umorezko komiki sailak. Zinema ahostun
egin zen garai berean, komikia errealistago
bihurtu zen eta abenturara emanago. Alex
Raymond (1909-1956) izan zen garai hartako
koroigilerik nagusietako bat. Hiru komiki sail
desberdin egiten zituen aldi berean : jungle
fini, SecretAgent I9(Dashiell Hannnet idazleak
idatzi zituen sail horretako lehenengo
gertakizunak) eta batez ere Flcrsb Gordoa,
zientzia fikziozko kontakizun bikain bezain
arrakasta handikoa ; Alex Raymondelc marrazten
zituen emakume ecler eta ikusgan -iak
irakurle asko erakarri zituen. Asko dira garai
honetako komikilariak, bikainak denak
eta komikiaren mintzaira maisutasunez landu
zutenak, garai hartako zinemaren pare,
komikiaren ldasikoak, alegia ; besteak beste
: Milton Caniff eta haren zuri-beltz garbia,
haren ikuspuntu ausartak, eta eremu-sakonera
bitxiak (Ter)ycrrzcl tbepirzrtes, Steve Canporz);
Chester Gould eta haren komiki beltz
baina irudi garbi-garbikoa (DrckTrnc)); Lee
Fall: eta Phil Davis (llarzclrake) ; Segar (Pope)
, e) ; Will Eisner (Spirit) argi-itzalen eta
orriaren antolamenduaren maisua, gaur egun
ere sormen eta zabaltze lanetan diharduena
; Burne Hogarth (Tarzan) eta Harold Foster
(P)-irzce Lnliant), beren ldasikotasunean
marrazkilari birtuosoak, baina ilustraziora
emanagoak komikiaren berezko ezaugarrietara
baino.Eguneroko komiki horien ondoren,
1935etik aurrera comic books edo komiki
liburtrak» hasi ziren nagusitzen. 1938an sortu
zen lehenengo superheroia, Strpermnn,
(Shuster eta Siegel), eta, geroxeago, Bahean
(Bob Kane). Bi komiki horiek D.C. (Detective
Comics) argitaletxeak argitaratu zituen,
eta arrakasta itzela izan zuten berehala, gaurclaino
iraun duena. Superheroiena genero
bihurtu zen komikiaren munduan, genero
oparo, arrakastatsu eta gaitzetsia bezain
mirestua. Beste etxe batek, Marvel argitaletxeak, beste heroi garaiezin batzuk ere argitaratu
zituen ; komikizale askorentzat bi
argitaletxe horietan gorpuztu da urte askoan
komikia bera. Komiki mota horri kontakizunaaxalekoa,
marrazkia sinplea eta
pentsaera atzerakoia izatea egotzi izan dio
askok, baina ezin ukatuzkoa da haien
arrakasta, harrera eta irauteko ahalmena.
Bigarren Mundu gerra bitartean, Koreako
gerran eta Vietnamen superheroiak gogotik
ari izan ziren Estatu Batuetako soldaduei
laguntzen eta haien etsaiak jipoitzen.
Komikia eta gerra hotza
Komikietako heroiek alemanen eta japoniarren
aurka borrokatu ziren Bigarren
Mundu gerra bitartean, eta gerrarako prest
iraun zuten gerra hotzak iraun zuen bitartean
(dlale Call, 1942, SteUe Cau) ,odt, 1947,
Milton Caniff,,fobnn_p Hazar •d , Frank Robbins)
. Gerra ondoko kezkak eta estuasunak
ahazteko, melodrama izan zuen irakurle
askok irtenbide egokia ; JulietteJones, 1953,
Stan Drake ; Ben Bolt, John Cullen Murphy.Komiki asko Estatu Batuetako gobernuak
zuzenean kontratatuak ziren,
pentsamolde nazionalista, kontserbadorea
eta intolerantea adieraz zezaten. Maccarthysmoak
ez zuen komikia salbuetsi. 1954an
Comics Code Authority legedia eman zuten,
argitaratzaile guztiek nahitaez bete beharrekoa
. Haren arabera emakumezkoen
irudiak neurritsuak izan behar zuten jazkeraz
eta gorpuzkeraz, debekatua zegoen erlijioari
edo estatuari erasotzea, eta ongiak
gaizkia garaitu behar zuen beti. Debeku
horiek guztiak gorabehera, Marvel etxeak
ekinean jarraitu zuen, eta haren eragina ez
zen areagotu baizik egin.
Baina 1950eko hamarraldian sortu zen
bestelako komiki joerarik ere : Pearurts (Char
les Monroe Schulz), Snoopy txakurraren,
Charlie Brown eta bere lagunen abenturek,
haien esanek eta ateraldiek berebiziko
arrakasta izan zuten, bi milatik gora egunkarietan
argitaratu ziren, gero liburuetan bildu,
eta mundu guztira zabaldu ziren. Haren grafismo
minimalistak eta umore sofistikatuak
irakurle intelektualagoak erakarri zituen, eta
haren atzetik tankera horretako beste komiki
batzuk sortu ziren hamarraldi hartan eta
hurrengoan : jules Feiffer-en satira politikoak,
Walt Kelly-ren Pogo, johnny Hart-en B.C.,
Quino argentinarraren rldaf•alda geroago...
Frantziako eta Belgikako komikiaren urrezko aroa: Tintin
Europa aldean komikigintza geldiago ari
zen bere bidea urratzen. 1925ean argitaratu
zen Europako lehen komiki globoduna : Zig
et Ptrce (Alain Saint-Ogan).
1929ko urtarrilean Herge-k (Georges
Remi, 1907-1983) Ti) rtirr pertsonaia sortu zuen
Le Petit lTir7gtieme gazteentzako aldizkari katoliko
eta kontserbadorean. Kazetari gazte ilematazadunbaten eta Milou bere txakurraren
abenturak kontatzen zituen. Lehenengo lau
abenturetan Hergek landu gabe eta findu gabe
zituen oraindik bere baliabideak : marrazkia
trakets samarra zen, kontakizuna ez zen gag
zaharkitu samarren segida bat baizik, Tintinek
bisitatzen zituen herrialdeen irudia topikoz
beterik zegoen, kazeta haren ideologia
atzerakoiaren ispilu zuzenez.
Baina Loto Urdina zeritzan abenturak aldaketa
handia ekarri zuen ; Herge dokumentatzeko
premiaz jabetu zen, eta bere lanaren
alderdi guztiak hobetu zituen : kontakizunak
hari eta batasun bat zeukan aurrenekoz,
eta bere marrazki errealista findu eta
dotoretu zuen, gerora jarraitzaile asko izango
zituen anana argika estiloa esan zitzaion
hartan. Aurki beste zenbait pertsonaia sortu
zituen, indar handikoak eta nortasun
finkokoak, Tintinen xalotasunari kontrajarririk,
eta askotan Tintini berari gailentzen
zaizkionak : Haddock kapitaina, Tournesol
irakaslea, Dupond eta Dupond poliziak,
Bianca Castafiore kantaria... Tintin guztiz
ere gertaera harrigarria da. Berrogei bat hizkuntzara
itzuli da, 170 milioitik gora ale saldu
ditu, eta irakurle kopurua, ume nahiz
heldu, gehituz doa belaunaldiz belaunaldi.
Tintinen arrakastak belgikar komikiaren
loraldia ekarri zuen ; Spirotr eta Tintin astekarien
bidez hura nagusitu baitzen luzaroan
Europako merkatuan. Eskuineko aldizkariak
ziren biak, boy scout-en ideologia gorpuzten
zutenak, baina komikilari bikain askoren
sorburu izan ziren bata zein bestea. Spirou
Frantzian argitaratu zen 1947. urteaz
geroztik. Spirotr etFarztasio (Franquin), LzrckyLucke
(Morris) izan zituen beste askoren
artean pertsonaia ezagunenak. Tintin astekaria
1948an sortu zen, Hergeren gidaritzapean
. Haren estiloaren jarraitzaile ospetsu
asko bildu zuen bere inguruan : Edgar P. jacobs
(Les aventures de Blake et rllortimer),
Willy Vandersteen (Bob etBobette), Jacques
Martin (Alix, Lefr •a uc).
Komikigintza Europan
II. Mundu gerrak Estatu Batuen kanpoko
merkatuak itxi zituen, eta horrek krisia sortu
zuen argitaletxeetan, baina, aldi berean,
bere komikiak sortzeko premia sortu zuen
Europako merkatuan, Estatu Batuetako komikiak
oso zabalduta baitzeuden, eta argitaletxe
europarrek bertako egileengana jo
behar izan zuten komikizaleen eskaria asetzeko
. Horrek guztiak komikiaren loraldi bat
ekarri zuen Europara eta baita Hego eta
Erdiko Ameriketara ere -han hartu baitzuen
babesa Europako marrazkilari askok, italiarrak
gehienak-, eta hala sendotu zen herrialde
bakoitzeko komikigintza.
EspainianABCegunkariko Genterllerzuda
gehigarria (1906) eta Dominguin aldizkaria
izan zirenen lehenengoetako komikiak
. Katalunian, berriz, 1904an hasi zen argitaratzen
katalanez Patzrfet komiki arrakastatsua
. 1917an TBO komiki astekaria sortu
zen, ia gure egunetaraino iraun duena eta
sekulako eragina izan zuena ; hainbesterainoko
arrakasta izan zuen astekari horrek,
non komikiari gaztelaniaz «tebeo.~ esan izan
zaion luzaroan, hasierako «historieta» eta geroztikako
, -comia hitzen ordez. Gerra zibila
baino lehen Ptrlgarcrto (1925), Auen.tznrero
eta rllrckey (1935) izan ziren beste komiki
batzuk. Gerra bitartean eta gerra ondoren
frankismoaren eraginpeko komikia izan zen
ia soil-soilik, eta Donostia zen horien argitaleku
nagusia. Geroztik, Bartzelonako Brzrgtrera
argitaletxeak argitaratzen zituen astekari
eta pertsonaiak izan ziren urte askoan
Espainiako komikigintzaren eta komikigileen
ia harrobi bakarra (Pulgarcito, TBO,
Din-Dan, DDT astekariak ; rYlatadelo y Filerrton,
Carpanta, Las Hermarzas Gilda.... ertsonaiak).
Telebista Europan hedatzeak irudiaren
kulturan hezi eta ohitutako belaunaldi berriak
sortu zituen. Komiki pertsonaia asko,
zineman ateratzeaz gainera, telebistan ere
ateratzen ziren, eta horrek haien eragina eta
erosteko premia bizkortzen zuen. Bizi maila
hobetzeak eta komikira zaletatukoak erosteko
ahalmena iristeak handitu egin zuen
komikigintzaren salerosteko ahalmena.
Bestalde, 1965ean Bordighera-n (Italia)
egin zen I. Komikiaren Mundu Kongresuak
intelektualak eta pentsalariak erakarri zituen
pop art joerak pinturaren alorrean bizkortua
eta eguneratua zuen adierazpide horretara
. Kongresu harez gero, komikiari
buruzko kritika eta azterketa liburuak argitaratu
ziren, baita komikiari buruzko aldizkari
espezializatuak ere. Horrek guztiak
irakurle multzo aditu eta espezializatua sortu
zuen, eta hala berehala harrera ona izan
zuten helduentzat berariaz sortutako komiki
batzuek, Netrtrore izenekoak (Guido Crepax,1966),
adibidez.
Pilote eta Asterix
1959ko urrian gazteentzako aldizkari
berri bat sortu zen Frantzian : Pilote. Idazlemarrazkilariak
izan zituen sustatzaile : jean-
Michel Charlier komiki idazlea, Albert Uderzo
marrazkilaria, eta, batez ere, Rene Goscinny,
erredakzio burua eta sen handiko komiki
idazlea.
Tintinen ondoren Asterix galiarraren
abenturak dira frantsesaren eremuko komikiak
eman duen sailik bikain, oparo eta
arrakasta handikoena. Nortasun handiko
beste pertsonaia batzuk lagun (Obelix, Panoramia,
AbraracourcLY...), Asterixen abenturak
Frantziaren epopeia txantxazko eta
adar-jotzaile bat dira. Pilote aldizkarian epeka
argitaratu ondoren albumetan argitaratu
zuten, eta arrakasta itzela izan zuen bai Frantzian
eta bai Europa osoan. Haren hitz joko
etengabeak, eta gaur egungo gaien aipamen
ironiaz beteek bestelako irakurle mota
bat ere erakarri zuen komikira.
Aldizkari horrek iraun zuen hamabost
urtetan kalitate handiko komikiak argitaratu
zituen eta eragin handia izan zuen Europan
: Achrlle Talora (Greg), Iznogoud (Goscinny-Tabary),
Blzreberry (Charlier-Giraud),
Phile?non (Fred).
Underground komikia eta haren ondorengoak
Undergrotrud komikiak urrats handi bat
egin zuen komikiaren bilakaeran. 1952an
Harvey Kurtzmanek dlad aldizkari satirikoa
sortu zuen. 1960 inguruan trndergroarrzda
askoz erradikalago bihurtu zuten Robert
Ctumb-en (Fritz the Cat, rllr. Natural) eta
Gilbert Sheldon-en (FreakBrothers) obrek.
Ordu arte pentsaezinekoak ziren eduki politiko
eta sexualak aipatzen zituzten grafismo
zatarragoaz eta argotaren erabileraz,
garai hartako kontrakulturaren baitan.
Hasieran Estatu Batuetan aldizkari haiek ale
gehiegi saltzen ez bazuten ere, Europan
eragin handia izan zuten. Frantzian umorezko
komiki eskola sarkastiko bat sortu zenHant-Kiri aldizkariaren inguruan : Cavanna,
jean-Marc Reiser, Wolinski, Copi...
Garai hartan izan zuen komiki erotikoak
ere abialdia : Barbarella (Forest), llalentina,
Historie d'O (Guido Crepax italiar komikilariak
orrialdearen antolamendu ausartaz
egina).
1968tik 2000. urtera
1968. urteaz geroztik komikiak aldaketa
handiak izan ditu bai argitaratzeko moduan,
bai irakurletan, bai grafismoan eta bai
edukietan. Prentsari atxikia egotetik, gaur
egun liburuari lotuta dago gehienbat. Iralcrn-le
helduetara zabaldu da behinola haurrentzat
bakarrik izan zena. Eremu berriak bereganatu
ditu : erotismoa, politika, autobiografia
... Baina kolokan dago hamaika aldiz
jorratutako bideen eta eremu zabal oraindik
landu gabe batek eskaintzen dizkion
aukeren artean. Orobat du zaletuen ghettora
mugatuta egoteko arriskua, eta badirudi
galduxea duela beste adierazpide batzuen
aurrean ume eta gazteen harrobia.
1968ko higikundearen ondoren, komikilari
askok bere aldizkariak sortzeko joera izan
zuten, eta hala kazeta andana bat sortu zen.
1980 inguruan komikiak hats handiko kontakizunerako
itzulera moduko bat izan zuen,
eleberri gisako komikiak, bestelako komiki
motak itzali ez baziren ere. Garai honetanizan zuen orobat Hergeren tankerako amarra
argia , - estiloak goraldi bat Europan.
Azken garaietako ezaugarri berezia du
komikigintzak ntarzga edo japoniar komikiak
Europan eta Estatu Batuetan izan duen
arrakasta handia -bai telebistan eta zineman
ere-. Japonian komikia edo manga
oso zabaldua dago gizarte osoan, helduak
nahiz haurrak ditu irakurle, era askotako
gaiak lantzen ditu era askotako grafismoaz,
ezin konta ahalakoak dira aldizkariak, eta
argitalpen askok milioika ale saltzen dituzte
. Mendebaldean, ordea, marrazki eta kontakizun
soil, eskas eta indarkeriazale irizten
dio askok, gazteengan izan duen
arrakasta itzela gorabehera. Katsumiro Otomo-ren
Akira da ezagunena, milaka eta
milaka pertsonaien artean. Orobat izan du
harrera ona Dragon Ball komiki eta telebista
sailak.
XX. mendearen azken hogei urteetako
eragin handiko autore batzuk aipatuko dira
segidan azken joeren erakusgarri gisa : Hugo
Pratt (Corto Illaltese), Jacques Tardi (Ici
IIenae), Christin eta Bilal (Les Pbalanges de
l'ordre rtoir), Francois Bourgeon (Les Passagers
du vent), Moebius (Arzach, Incal), Mugoz
eta Sampayo (Alack Sinner), Frank Miller
(7he Dark Nigbt), Alberto Breccia (Perrztnaus),
Milo Manara (Clic), Wil Eisner (A
Contract llzbit God), Spiegelman (Alans),
Ralph Koning (Kondoi hiltzailea, Lisistrata).