Artea»Zinema, argazkia eta komikia
Argazkigintza XIX. mendean
Argazkia irudiak prozesu mekaniko eta kinokoen bidez jaso eta errepikatzeko jakintza
tekniko gisa sortu zen. Hasiera-hasieratik grabazio prozesu soiltzat iritzi zitzaion
argazkigintzari, baina, hori bai, halako iaiotasun bat behar zen kamera erabiltzeko eta
argazkia nola errebelatu jakiteko. Margolariak izan ziren baliabide horrek ingurunea
arte adierazpide gisa interpretatzeko zituen aukerei ohartu zitzaizkien lehenak. Hala,
XIX. mendeaz geroztik etengabea izan da margolaritzaren eta argazkigintzaren arteko
harremana eta eragina.
Kamerek eta optikek izan zuten bilakaera teknikoari esker eta emultsioak hobetu
izanari esker, margolaritzak edo grabatuak ezin hauteman zitzaketen egoerak interpretatzeko
gauza izan zen argazkigintza : une kritikoa islatzeko gauza, alegia, Cartier-Bresson
frantses argazkilariaren hitzetan. Gaitasun horri esker izan du argazkigintzak eragina
eguneroko bizitzan. Argazkia asmatu zen arte sekula ez zuen gizonak izan munduko
gertaeren begizko lekuko izateko aukerarik, izan gertaera horiek garrantzi handikoak
ala hutsalak.
Argazkigintzak hasieran izan zituen zientzia eta teknika oinarriek indarrean diraute
gaur egun ere ; kalite artistiko handiko irudiak hartzeko ez da, bestalde, sofistikazio
handiko baliabide teknikoren beharrik.
Argazkigintzaren hastapenak
Argazkigintza hitza John William Herschel-ek
sortu zuen 1836an, argiak nitratoaren
eta zilar kloruroaren gisako gainalde
sentibera jakin batzuetan aztarna bat
uzteko zuen gaitasuna izendatzeko. Badago
argazkia era honetara definitzea : argiarekiko
sentibera den gainalde batean irudibat eratzeko eta finkatzeko antzea. Argazkigintza
beraz, bi jakintza desberdin elkartzetik
sortu zen : optika eta fotokimika ; kamera
beltza eta Zafla sentibera dira optikaren
eta fotokimikaren adierazleak.. amera iluna XVI. mendeaz geroztik
ezagutzen zen, errazago marrazteko baliabide
gisa. Kamera iluna ez zen azken finean
barrualdea beltza zuen kutxa bat baizik
; zulo bat egiten zitzaion argia barrura
sar zedin, eta zulo horretan bi gainaldeak
ganbilak zituen lente bat jartzen zen, hala
kanpoaldeko irudiak kutsa barruko atzealdean
ispila zitezen. Optikak zenbat eta gehiago
aurreratu, orduan eta hobeak ziren
kamera ilunak ere, askoz lente hobeak erabiltzen
baitzituzten.
Zilar nitratroa antzina-antzinatik erabiltzen
zuten zura eta larruak beltzez tindatzeko
. 1725ean Johann Heinrich Schulze-k
sumatu zuen zilar nitratoa belztu egiten zela
argitan jarriz gero. Handik hogeita hamar
urtera, Beccarius konturatu zen gauza hera
gertatzen zela zilar kloruroarekin, eta Scheele
suediar kimikariak saioak egin zituen
zilar gatzekin emutsionatutako paperekin.
1801ean Ritter fisiko alemana saiatu zen
kamera ilun batekin eta zilar kloruroarekin
emultsionatutako paperaz irudi bat hartzen,
baina saio hura ustel atera zitzaion, emultsioa
ez baitzen behar bezain sentikorra.
'\\Wedgmood-ek eta Davy-k ere saio bera egin
zuten zilar nitratoarekin, baina ez zuten ezer
lortu. 1816an Nicephore Niepce-k negatibo
zurbil batzuk egitea lortu zuen. 1822an Judeako
betuna erabiltzen hasi zen negatiboak
finkatzeko, eta hala lortu zuen lehenengoargazki iraunkorra. Bestalde, Jacques Mande
Daguerre konturatua zen zilar xatla ioduroztatuak
sentiberak zirela argiarekiko, eta
merkurioaren lurrunek argitan jarritako irudia
ikusarazten zutela irudi positibo bikain
baten gisara. Horrela jaio zen Dagerrotlpoa
(1839), eta horrekin batera argazkia ere bai.
Teknika horrek irudi harrigarriak sortzen
zituen, baina oso neketsua zen, eta oso argialdi
luzeak behar izaten zituen.
Gaur egungo argazkigintza William Henri
Fox Talbot-ek (1800-1877) sortu zuen teknikan
dago oinarritua ; gizon hark azido
galikoko soluzio bat erabili zuen zilar gatzak
errebelatzeko. Irudiak ezin izan ziren
finkatu, harik eta John William Herschelek
sodio hiposulfitoak zilar gatzak ondo disolbatzen
zituela aurkitu ez zuen arte. Gai hori
finkatzaile gisa erabiltzea erabakigarria izan
zen Talboten teknikak aurrera egin zezan.
Erretratuak eta paisajeak
Argazkigintza industria iraultzarekin batera
sortu zen, eta bete-betean erantzuten
zien erromantizismoaren ideiei. Lehenengo
argazkilariek egia eta izadia islatuko zuten
irudiak egin eta gorde nahi zituzten, Friedrich
eta beste margolari erromantikoek
bezalaxe. Arte erromantikoa burgesiarentzat
zegoen egina. Erretratua zen garai hartako
genero gogokoena, eta argazkigintzari esker
mundu guztiak zeinek bere erretratua
eduki ahal izan zuen azkar eta merke.
Munduan ospe handia izan zuen lehenengo
erretratugilea Gaspard-Felix Tournachon
izan zen (1820-1910), Nadar ezizenez
ezagunagoa. Hasieran pertsonen hazpegiak
antzemateko eta litografia moduan karikaturak
egiteko bitarteko gisa erabili zuen argazkia,
baina berehala konturatu zen kamerak
zer nolako aukera handiak ematen
zituen erretratuak egiteko. Bere erretratuetan
argien eta itzalen arteko kontrakotasuna
landu zuen, eta era horretara eskultura baten
tankeran irudikatzen zituen erretratatzen
zituen pertsonak.
Paisaje exotikoetarako zaletasuna zen
erromantizismoaren beste ezaugarri nagusi
bat. 1850etik aurrera argazkilariak beren
estudioetatik irten ziren, beren tresna astun
eta deserosoak bizkarrean harturik, paisaje
urrunenei argazkiak ateratzeko. Paisajeen
erretratuak egiten zituztenen artean aipagarria
da Estatu Batuetako Timothy O'Sullivan
argazkilaria (1841-1882) ; haren argazkiek ez
zioten pinturaren tankerako argazki ereduari
jarraitzen, aitzitik, argazkigintzari zegokion
estetika berezia zuten, argien eta itzalen
arteko jokoa landurik irudiaren ehundura
nabarmentzen zuena, Chellp-ko Arroila argazki
ospetsuan ikusten den bezala.
Kazetaritzako eta dokumentuzko argazkigintza
Gertaera dramatikoak ahalik eta errealismo
handienaz irudilcatu nahia zen erromantizismoaren
beste joera nagusi bat.
Asmo hori bera izan zuen Gericault-ek
llarmokarett Baltsa deritzan koadroa margotu
zuenean. Tresnak astunak, deserosoak
eta motelak izanagatik, argazkilariak berehala
egokitu ziren kazetaritzako argazkigintzara
ikusleei gertaera jakin baten irudi
benetakoa berehala eskaintzeko. Gerrak
izan ziren argazkilariek gogokoen izan
zuten gaia, gerrako irudiek zirrara eta jakinmin
handia sortzen baitzuten. Mathew
Brady (1823-1896), Alexander Gardner
(1821-1882) eta Timothy O'Sullivanek argazkiak
atera zituzten Estatu Batuetako
Banakuntza Gerran ; haien tresnak motelegiak
ziren guduetan argazkiak atera ahal
izateko, baina bikain adierazi zuten atzegoardiako
giroa eta gerraren izugarrikeria
gorpuzez betetako gudaleku haien argazkien
bidez ; batzuetan haiek berek aldatzen
zituzten gorpuak lekuz zirrara handiagoa
sor zezaten.
Prentsak eragin handia izan zuen argazkigintzaren
errealismoaren bilakaeran. Argazkigintzak
aurkitua zuen pinturak edo
marrazkiak leihatzerik ez zuten eremua. Ez
zegon argazki on bat bezain irudi egiazkorik
. Irudien gordintasunaren bidez argazkilariak
bazterkeria eta pobrezia salatzen saiatu
ziren, baina haien tresnak hain zuen geldiak
non luzaroan eduki behar izaten zituzten
pertsonak kameraren aurrean geldirik
.
1880 inguruan magnesiozko flasha asmatu
izanak konpondu zuen, aldez bederen,
arazo hori. Kamera handia zen hala ere,
eta hiru oineko euskarri astun baten gainean
zegoen jarrita, baina argialdia flasharen
distiraren iraupenera laburtu zen, eta
hala lehen planoan zegoena argitzen zuen
gutxienez. Teknika horren bidez Jacob Riis
(1849-1914) New Yorkeko poliziako argazkilariak
hiri hartako auzo behartsuen eta
hango biztanleen argazkiak atera zituen, bai
errealismo handiz atera ere. Haren argazkiei
esker berriz aztertu ziren hirigintza
arauak eta laneko legeak.
Piktorialismoa eta naturismoa
Argazkigintza dokumentalak eta kazetaritzakoak
aurrera jarraitzen zuen bitartean,
argazkilari gehienek margolariak imitatzenjarraitzen zuten. Victoria erreginaren garaian
Ingalaterrako Royal Pbotogr •apbic Societp
elkarteak joera piktorialista bultzatu zuen,
XVIII. eta XIX. mendeko margolarien margolan
moralistak eta ohiturazkoak imitatzen
zituena. Oscar Rejlander (1818-1875) eta
Henry Peach Robinson (1830-1901) izan ziren
joera horren ordezkari nagusiak. Bi argazkilari
horiek eszenografia konplexuak
antolatzen zituzten zeinek bere estudioan,
eta batzuetan bereiz ateratako argazkiak
montatzen zituzten.
Piktorialistek ez bezala, Peter Henry
Ernerson (1856-1936) argazkilariak estudioko
lana gaitzesten zuen, eta landako paisajea
nahiago zuen, paisajeak margotzen zituzten
margolarien imitazioz. Ez zuen behin
ere multiesposizioa erabiltzen, eta lentea
zertxobait lausotzen zuen, paisajeak
errealistagoak izan zitezen.
Photo Secession
1893an Linked Ring taldea sortu zen Royal Pbotograpbic Socrety elkartearen kontra. Talde horren jarraitzaileak saiatzen ziren beren argazkiei margolanen itxura ematen, eta era askotako teknikak erabiltzen zituzten positiboa ateratzerakoan : besteak beste, paper bereziak baliatzen zituzten ehundurak nabarmentzeko, eta baita platino gatzak zituzten paperak ere, gris maila gehiago izateko. Linked Ring edo Pboto Secessron taldeak izan zuen jarraitzailerik Estatu Batuetan ; haien artean aipagarria da Edward Steichen (1879-1973), argazkigintzan hasi zen margolari bat. Steichenek zeharo aldatu zuen here estiloa Lehenengo Mundu gerran hegazkin bidezko argazkilari gisa aritu ondoren, harrezkero argazkigintza errealista egin baitzuen . Pboto Secessioti taldeak argazkigintza jakintza artistikotzat ezagutua izan zedila lortu zuen.
Argazkia mugimenduan
E. Muybridge (1830-1904), Estatu Batuetara
emigratu zuen ingeles argazkilaria, paisajeen
argazkilari gisa hasi zen lanean, eta
gero argazkigintza industrialean ari izan zen.
1872an hasi zen zaldi baten lauhazkaren
mugimendua irudikatzeko ahaleginean.
1877an lortu zuen bere helburua, hamabi
kamera jarri baitzituen zaldi baten mugimenduaren
aldi guztiak irudilcatu ahal izateko.
Argazki horiek guztiak bata bestearen atzean
itsatsi zituen, eta zilindro estroboskopiko
baten bidez irudi bizi baten sentipena sortzen
zuten. Gerora gizakien mugimenduak
aztertzen jardun zuen. Guztira zaldien eta
gizakien mugimenduen 100.000 argazki egin
zituen. Muybridgeren lanak zinemaren aitzindaritzat jo izan dira. Etienne Marey (1830-
1904) izan zuen Muybridgek jarraitzaile ;
hark, argazkietan zientzialari gisa zuen interesaz
gainera, gehiago landu zuen alderdi
estetikoa.
Argazkigintza XX. mendean I
XX. mendearen hasieran argazkigintza arte jakintza independente gisa onartzen hasia
izan zen. Ez zion ordurako pinturari imitatzen, baina izan zuen hala ere pinturaren joera
nagusien eraginik: espresionismoarena eta abstrakzioarena. Nolanahi ere, garai hartako
argazkia errealista izan zen batik bat, kazetaritzako eta dokumentuzko argazkigintza
baitziren argazkilarien zeregin nagusiak.
Kameren aurrerakuntza telatikoek ere eragin handia izan zuten argazkigintzaren
bilakaeran, baina ez zuten argazkilarien askatasuna baldintzatu. 1888an George Eastman-ek
kamera eraman-erraza asmatu zuen, eta hari esker edonon atera zitezkeen argazkiak
.Azkenik, 1924an, 35 milimetroko pelikula asmatu zuten, garraio neurri unibertsala
zuena, eta harekin batera Leica kamera ere bai ; hura izan zen lehenengo pelikula
estandarra.Argazkilariek bazuten harrezkeroz kamera txiki bat, kalitate optiko onekoa,
eta esposizio lastertasun nahikoa zuena kazetaritzako eta dokumentuzko argazkigintzan
edozein egoeratan aritzeko.
1907an kolorezko pelikula negatiboa asmatu izanak ez zituen aldatu, hala ere, argazkilarien
ohiturak, zuri-beltzeko argazkiak egiten jarraitu baitzuten. Kodak etxeak
1932an seriean fabrikatuagatik pelikula mota hori, argazkilariek zuri-beltza erabiltzen
zuten hala ere, koloreak aldaketa estetiko handia baitzekarren argazkigintzara. Joera
horrek gaur egun arte iraun du. Zuri-beltzeko irudiek zirrara handiagoa egiten diote
gaur egun ere argazkia ikusten duenari, eta kolorea ez da erabiltzen, ezpada irudiaren
esanahirako ezinbesteko ezaugarritzat daukaten alorretan.
Pariseko eskola
Eugene Atget (1857-1927) hartu izan
da lehenengo argazkilari modernotzat. Atget
aktore izan zen hasieran, ikasketak
hasiak zituen Pariseko Antzerki Kontserbatorioan,
baina ez zituen bukatu. Zaletasun
hutsez hasi zen antzokian argazkiak
ateratzen, eta garai hartako argazki bildumagileak
Pariseko irudiak eskatzen zituztenez,
Atget argazkiak ateratzen hasi zen
bildumagile horiei saltzeko. Bota behar zituzten
eraikinen argazkiak atera zituen
hasieran, arkitekturako xehetasunenak eta
saltzaile ibiltarienak. Gero aldirietan ere
jardun zuen, eta, azkenean, gai guztiak
jorratu zituen : barrualdeko argazkiak,
erakusleihoak eta Pariseko gizajendea,
besteak beste. 1920an bere argazki asko
Pariseko Arte Ederretako Eskolari saldu
zizkion, eta argazki asko atera zituen orobat
garai hartako pintore ospetsu askorentzat,
Picasso, Braque, Duchamp eta Man
Ray-rentzat besteak beste. Atgetek 18 X 24
plakatako bere kamera zallar eta astunarekin
lan egin zuen beti, eta uko egin zien 6
X 6ko pelikula zuten tarteko tamainako
kamera eraman-errazei. Haren argazkiak
oso bikainak dira teknikaren aldetik, eta
ahalegin handia egiten zuen ehundurak
nabarmentzen. Objekturik arruntenak argazkiko
protagonista bihurtzen zituen, ingurutik
nabarmentzen baitzituen, eta garrantzia
ematen zien horrela, bakardade eta
huts sentipen bitxi bat sorrarazirik.Andre Kertesz (1894-1985), Budapesten
jaio zen eta gaztetan zaletu zen argazkigintzara
. 1915ean hasi zen argazkigintzan betebetean,
baina garai hartan atera zituen negatibo
gehienak 1918an suntsitu ziren. 1922an
Parisa joan zen bizitzera, eta han argazki
bakoitza 25 liberatan saldu behar izan zuen
bizi ahal izateko. 1925etik aurrera hainbat
aldizkaritarako lan egin zuen, eta 1930. urteaz
geroztik erreportajeak egiten ari izan zen
Leica kamera batekin. 1937an Estatu Batuetara
emigratu, eta alclizkari askotarako lan
egin zuen. Haren argazkiak iOruraz soilak
dira, baina hunkigarriak dira halere.
Brassai (Gyula Halasz) (1899-1984),
Brasso-n jaio zen, Hungarian. Arte Ederren
ikasketak egin zituen Budapesten. 1924an
Parisa joan zen kazetari, han ezagutu zituen
Atget eta Kertdsz, eta azken honek kamera
bat utzi zion, eta kamera horrexekin egin
zituen bere lehenengo argazkiak. Pariseko
gau giroan eta barrualcleetan espezializatu
zen, argirik eza erronka teknikotzat baitzuen,
eta horrexek eragiten zion baldintza
haietan lan egitera. 1932. urteaz geroztik
Pariseko hormetako graffitiak izan ziren
haren argazkietako gai nagusia. 1937tik
1962ra Harper's Bazar aldizkarirako lan egin
zuen, artista eta pertsona ospetsuen erretratuak
egiten.
Henri Cartier-Bresson (1908), Pariseko
eskolaren azken ordezkaria izan zen, eta
beste guztien artean gorena. Pintura eta filosofia
ikasketak egin zituen, Mexikora egindako
etnologia bidaia batean hasi zen argazkigintzan. Zinemako kameralari ere ari izan
zen Jean Renoir, Andre Zvoboda eta jacques
Becker filmegileentzat. 1937an film dolarmental
bat egin zuen Espainiako gerra zibila
bitartean Errepublikaren alderdiko ospitaleei
buruz, eta 1945ean beste dokumental bat
Alemaniako kontzentrazio esparruetan zigortuta
egon ziren deserrituen itzulerari buruz.
1946ean Magnum ajentzia sortu zuen Robert
Laparekin eta beste kide batzuekin batera.
Ajentzia horretako kazetari gisa mundu osoan
barrena ibili zen gerra eta gertaera politiko
nagusietan argazkiak egiten.
Cartier Bressonek definitua da esnea»
edo •gertaera baten muina bere baitan duen
une erabakigarria ,.. Une hori igaro ondoren
edo une hori igaro baino lehentxeago ateraz
gero argazkia, zeharo beste gauza bat
esan nahi du orduan argazki horrek, eclo
ez du bestela ezertxo ere balio. Honela definitzen
zuen berak une erabakigarri hori :
-Gertaera jakin baten unerik eragileena eta
hunkigarriena berehala sumatzea eta begiz
berehala antolatzea, hala adierazi ahal izateko
haren barne esanahia, haren existentzia
soilaz gainera—.
Haren argazkiek oso gai errealak lantzen
dituzten arren, irudien antolamenduak
koadro surrealista baten oso antzeko bihurtzen
ditu.
Robert Doisneau (1912-1994), argazkilari
autodidakta izan zen. 1934ean hasi zen
profesional gisa lanean, Renault lantegian,
industria argazkilari gisa kontratatu baitzuten
. 1939an hasi zen argazkilari-kazetari,
baina gerrara eraman zuten, 1940 arte egon
zen frantses gudarostean, eta Erresistentzian
gero, gerra bukatu zen arte. 1949an kontratu
bat sinatu zuen Voge moda aldizkariarekin,
eta horri esker goi mailako frantses gizartean
etxekotu zen. Kalean ateratakoumore handiko argazkiei zor die Doisneauk
bere ospea, frantses bizimoduaren sinbolotzat
hartu izan baitira. Horien artean, Alusua
udaletxearen aurrean deritzana du ezagunenetako
bat.
Estatu Batuetako eskola
Alfred Stieglitz (1864-1946) izan zen
Estatu Batuetan argazkigintza modernoaren
sortzailea. Hoboken-en jaio zen, Alemanian,
etorkiz judua zen familia aberats batean. Ingeniaritza
eta fotokimika ikasketak egin zi-
Rten Berlinen, eta horren bidez jo zuen argazkigintzaren
alderdi funtzional eta zientifikora
. Lehen garai horretako, fotosezesionisten
estiloaren baitan sar daitezke haren
argazkiak. 1980ean Estatu Batuetara emigratu
zuen. New Yorken bizilekua harturik, esposizio
eta errebelatzeko metodo berriak
ikertzeari lotu zitzaion. 1893an atera zituen
paisajeen lehenengo argazkiak, eta 1896an
lehenengo gau argazkia. Stieglitzek beti egin
zuen argazkiaren alderdi artistikoaren alde,
eta haren argazki guztiek helburu estetiko
jakin bat zuten. Hala eta guztiz ere, irudiak
ikusteko ordu arteko tradizio guztietatik zeharo
bereizita zegoen Stieglitzen ikuspegia,
eta horrek ukitu guztiz pertsonala ematen
die haren argazkiei, eta harridura handia sortzen
du ikusleengan. 1905ean arte galeria bat
ireki zuen, eta handik aurrera han erakutsi
eta saldu zituen bere lanak. 1922an hasi zen
hodeien argazkiak egiten ; abstrakzioaren eta
espresionismoaren arteko argazki sail hari
baliokidetasunak deitu zion.
Edward Weston (1886-1958), 1902an
hasi zen argazkigintzan, aitak kamera batopari zionean. Illinoiseko argazkigintza eskolan
egin zituen ikasketak. Gero Los Angelesen
hartu zuen bizilekua, eta argazkiei
azken ukituak ematen eta laboratorioko laguntzaile
gisa lan egin zuen hango argazki
estudio batean. 1911n bere kabuz hasi zen
lanean Glendalen, eta argazkigintza piktorikoa
landu zuen. Hurrengo urteetan sari asko
jaso zuen, eta erakusketa askotan parte hartu
zuen. Armco burdin oletan egin zituen
argazkiak zirela eta, Westonek erro-errotik
aldatu zuen bere estiloa. Harrezkero oso argazki
zehatzak egin zituen, xehetasun handikoak,
oso garbiak, eta ehunduraren sen
bikainaz eginak. Estilo berri hori Stieglitz-en
eraginak indartu zuen. Stieglitzek bere baliokrdetaszmetan
landu zuen kontzeptu hura
bera hartu zuen Westonek, egunerokotasuna
begirada berri batez ikusi nahian. Piperra eta
Aza ostoa argazkietako lehenengo planoek
garbi adierazten dute argazkigintza ulertzeko
modu berri hori. Westonek esaten zuen
bere argazkien oinarria «aurkeztea zela eta
ez intdikatzew, errealismoa alegia. Nolanahi
ere, interpretaziora bultzatzen dute ikuslea
Westonek izadiaz eta gauza naturalez egin
zituen konposizioek. 1932anf-64 taldea sortu
zuen Ansel Adams eta beste argazkilari batzuekin
batera, gerora aigazki zuzena taldearen
oinarria bihurtuko zena.
Ansel Adams (1902-1984), argazkilari
naturalista izan zen. Westonekin eta beste
argazkilari batzuekin batera f-64 taldea eratu
zuen, eremu sakontasunaren eta xehetasunen
definizio handiaren alde eta lehenengo
planoak hobetsiz, makroargazkiak ere
egiteraino. Paisajeen argazki gehienak Estatu
Batuetako parke nazionaletan atera zituen Adamsek, eta 24 argazki liburu argitaratu
zituen argazki horiekin.
Alemaniako eskola
1930eko hamarraldian argazkigintzak
aro berri bat bizi izan zuen Alemanian, aldizkari
berrien eta 35 milimetroko Leica eta
Contax kamera txiki berriak asmatu izanaren
eraginez, bi kamera horiek argazkiak
egiteko modua aldaRt baitzuten. Bauhaus
arte eskolaren printzipio artistikoei jarraituz
Alemanian garai hartan egin zen argazkigintzak
formen eta egituren argitasuna
nabarmentzen zuen.
Hugo Schmolz (1879-1938), hainbat
argazki lantegietako laguntzailea izan zen,
harik eta 1911n bere estudioa sortu zuen
arte, Kolonian. Schmolz arkitekturako argazkietan
espezializatu zen, eta garai hartako
arkitekto ospetsuenentzat lan egin zuen.
Prentsarako ere egin zituen argazkiak Haren
seme Karlo Hugo Schmolzek aitaren
estilo neurritsu eta objektibo berbera landu
zuen, eta arkitekturaren alorrean lan egin
zuen honek ere.
August Sander (1876-1964), meatzaria
izan zen gaztetan. 1901ean eta 1902an pintura
ikasketak egin zituen Dresden. 1902an
Linzeko argazki estudio batean lan egin
zuen, eta 1904an bere argazki eta pintura
estudioa sortu zuen. 1910ean estudio berri
bat sortu zuen Kolonian, eta han egin zuen
bere bizitzako obra nagusia, IY mendeko
gizonak, 1950 inguru arte bukatu ez zuena.
Sanderren erretraRtelc, oro liar, kritika egiten
diote Alemaniako gizarteak nazismoaren
goraldia bitartean izan zuen jokabideari.
Argazkigintza XX. mendean II
1930eko hamarraldian helduarora iritsi zen kazetaritzako eta dokumentuzko argazkigintza . Kamerak txikiak eta lasterrak ziren, eta lenteak onak. Argazkilariek lan gaitza egin zuten gerrako ikaragarrikeriak eta krisi ekonomikoak sortu zuen miseria salatzeko . Argazkigintza eguneroko gauza bihurtu zen, ezinbesteko tresna, eta inork ez zion ukatzen arte adierazpidea zenik.
Kazetaritzako eta dokumentuzko argazkigintzaren urrezko aroa
1920tik aurrera egunkari guztiek marrazkiak
eta grabatuak baztertu zituzten, eta horien
ordez argazkia erabiltzen hasi ziren.
Kazetari grafikoak, beren kamera eramanerrazak
eskuan, gertaera guztietan egoten
ziren, eta bizkor lan egiten zuten gainera,
argi gubi zegoenean flasha erabiliz.
Weegee (Arthur H. Felling) (1899-
1968), jatorriz austriarra zen eta 1910ean
New Yorkera emigratu zuen. Umetan eta
gaztetan oso bizimodu latza izan zuen.
Hamalau urterekin eskola utzi behar izan
zuen bere familia mantentzeko ; hasieran
gozoki saltzailea izan zen, harik eta argazki
denda batean lanpostu finkoa aurkitu
zuen arte. Gero nortasun agirietarako argazkiak
ateratzea izan zuen bizibidea. 24
urterekin, prentsako argazki ajentzia batean
sartu zen laboratorioko langile gisa, baina
astialdietan hondamenen eta gaueko gertaeren
argazkiak ateratzen zituen. 1935ean
kazetari-argazkilari hasi zen beregain lanean
. Berehala ospe handia izan zuen New
Yorken, lapurretarik, hilketarik edo istripurik
zenean berehala hantxe agertzenbaitzen Weegee, poliziarekin zituen harreman
estuei esker.
Weegeeren argazkiek krisi ekonomikoaren
eta Bigarren Mundu gerraren garaiko
New Yorkeko bizimodua islatzen dute.
Haren argazkiak oso errealistak dira, eta
badute espresionismoaren ukitu bat, flasharen
distirak sortua, kontrasteak indartzen
baitzituen argiek eta itzalek atzealde ia guztiz
ilunean egiten zuten jokoari esker.
Robert Capa (Andrei Friedman) (1913-
1954). Bere sorterritik, Hungariatik, bota
zuten 17 urte zituela, Horthi-ren diktaduraren
aurkako ideia politikoak zituelako. Zientzia
politikoen ikasketak egin zituen Berlingo
unibertsitatean. 1931tik 1933ra laboratorioko
laguntzaile eta argazkilari laguntzaile
izan zen Dephto ajentzian. 1933an
Parisa emigratu zuen naziengandik ihesi, eta
han hartu zuen Robert Capa izena. Harrezkero
eta hil zen arte etengabe lan egin zuen
gerrako kazetari gisa. Haren argazki ospetsuenak
-Errepublikako soldadu baten
heriotza-, adibidez hark arautzat zuen esaldi
honen ondorio dira : Zure argazkiak ez badira
behar bezain onak, behar bezain hurbil
ez zaudelako da,
Laparen estiloak Cartier-Bressonen eragin
handia du, eta harekin batera sortu zuen
hain zuzen Magnum ajentzia 1947an. Laparen
argazki guztiak wne erabakigarria.. bilatu
izanaren ondorio dira argi eta garbi.
1954ko maiatzaren 25ean mina bat zapaldu
zuen frantses soldadu talde batekin
zihoala Thai-Binh-en, Vietnamen. Laparen
azkeneko argazkia, hil aurrekoa, mina hura
lehertu baino segundo batzuk lehentxeago
hartua, koloretakoa zen, eta soldadu batzuk
ageri ziren belar luzeko zelai batean barrena
.
Dorothea Lange (1895-1965), erretratugile
gisa beregain lan egin zuen San Franciscon
zuen estudioan. 1932an bete-betean
zirauen 1929ko bat-bateko hondamen ekonomikoak
ekarria zuen beheraldia. Lana
galdu zuten milaka eta milaka pertsona
Kaliforniara joan zen hango eucalde handietan
peoi edo besalari gisa lan egitera.
Langek bere estudioa utzi zuen eta jende
hari guztiari argazkiak atera zizkion San
Franciscoko kaleetan. 1935ean Farm Security Administration erakundeak kontratatu
zuen deserrotu haiei argazkiak ateratzeko,
argazkiaz baliatu nahi baitziren jende harentzat
dirua biltzeko eta herri iritzia pobreziaren
kontra abiarazteko. Auza deserrotua
da haren argazki ospetsuena, konpromisoa
hartutako argazkigintzaren ikur bihurtua
.
«Eskuak kanpora , zen Langeren ikurritza
; alegia, argazkiaren errealismoa aldatzen
zuen laboratorioko edozein manipulazioaren
arbuioa.
Fotomontajea eta fotograma
Lehenengo Mundu gerraren ondoren
fotomontajea eta fotograma asmatu zuten
dadaistek; hala ere lehenengo argazkilariek
erabilia zuten Fotomontajea fotograma anizkunetatik
irudiak eratzeko.
Fotomontajeak argazki puskak ebakiz eta
berriz konbinatuz sortutako irudi berriak dira.
Negatibo konposatuak 1870 inguruan erabili
izan ziren, baina dadaistek collage kubistaren
teknika erabiltzen zuten gizarteko eta
estetikako konbentzionalismoei iseka egiteko
. Irudi horiek argazkigintza zuzenaren
guztiz kontrakoak dira, horietan kamera
errealitatea irudikatzeko erabiltzen baitzen.
Fotomontajeak ez dira gehienetan aldez aurretikako
ideia baten arabera egiten, gehiago
dira zoriaren legeek sortuak. Surrealisten
ustean, fotomontajeak idazketa automatiko
modu bat ziren, eta ezagueraren isuria irudikatzen
zuten. Surrealisten obrak Magrittek
argazkigintzarekin egin zituen esperimentuen
eragin handia zuen, nahiz haren margolanak
naturalistak ziren eta surrealismoaren
kontrakoak. Fotomontajeak orobat erabili
ziren, erruz erabili gainera, propaganda politikoko
afixak egiteko.
Kamerarik erabili gabe irudiak sortzean
datza fotograma. Objektuak zuzenean ezartzen
dira paper sentiberaren gainean etagero argitan jartzen dira. Nekez jakin daiteke
aldez aurretik emaitza nolakoa izango
den.
Christian Schad (1894-1982), hura izan
zen fotograma artistikoekin esperimentuak
egin zituen lehenengo argazkilaria. 1919an
hogeita hamar bat argazki egin zituen, kamerarik
gabe, han-hemen aurkitutako objektuak
argazki paperen gainean janTiz. Schadograf
la deitu zien obra aitzindari haiei.
1960 arte ez zuen teknika horrekin saiorik
egin.
Man Ray (1890-1976), Estatu Batuetako
lehenengoetako margolari abstraktua izan
zen, eta harremanetan zegoen Europako
abangoardia artistikoekin. 1915etik aurrera
argazkigintzan ere hasi zen, eta erretratua
eta modako argazkiak landu zituen batez
ere. Kamerarik gabeko argazkiekin egin zituen
saioei izpigrafo» deitu zien, eta argazki
paperaren gainean objektuak zorira utziz
egin zituen.
Laszlo Moholy-Nagy (1845-1946),
hungariar artista eta Berlingo Bauhaus eskolako
irakaslea, dadaisten eta errusiar konstruktibismoaren
eragina izan zuen. Bere
fotogramak egiteko, objetiboak kameratik
ateratzeko teknika berria erabili zuen. Moholy-Nagyren
ustez, pintara koloreari forma
emateko bitarteko bat zen, eta argazkia,
berriz, argia eta argialdia ikertzeko tresna
bat, artearen alor berri bat, alegia.
Argazkigintza gaur egun
Bigarren Mundu gerratik hirurogeiko
hamarraldiraino abstrakzioa eta fantasia izan
ziren argazkigintza artistikoan nagusitu ziren
joerak, espresionismo abstraktua, surrealismoa
eta Pop Art pintura joeren eraginez.
Berrogeita hamarreko hamarraldiaz geroztik
fantasia nagusitu zitzaien gainerako
joera guztiei. Argazkilariek kamera manipulatzen
zuten, eta filtro eta lente bereziak
erabiltzen zituzten objektuen itxura aldatzeko,
azkenerako forma ezin ezagutuzkoak
bihurtzen ziren arte. 1970. urteaz geroztik
teknika horrek gainbehera egin zuen, eta
haren ordez inprimatzeko modu asko eta
era askotakoak erabili ziren, bai efektu berri
eta harrigarriak lortu ere.
XX. mendeko azken bi hamarraldietan
argazkigintza hartu zuen adierazpidetzat
pintore eta eskultore askok, eta askok eta
askok ordu arte erabiltzen zituzten arte adierazpideak
utzi ere egin zitezen, argazkiak
adierazpiderako aukera handiak eskaintzen
baititu, eta landu eta jorratu gabeko alor asko
ere bai.
Kazetaritzako eta dokumentuzko argazkigintzak
indarrean dirau salaketa egiterakoan
eta lekukotasuna ematerakoan, nahiz
bideoak eta zinemak indar handia hartuduten eta maiz erabili izan diren alor horretan
.
David Hockneyk (1937), pintura eta
argazkigintza tartekatzen ditu bere lanean.
Arte ikasketak egin zituen Londresen, eta
1963tik aurrera arte irakaslea izan zen Estatu
Batuetako hainbat unibertsitatetan. Hura
izan zen Pop Art joera Ingalaterran sartu
zuenetako bat. Haren argazkigintzan aipagarriak
dira igerilekuen argazkiak, Pop Arten
eragin handikoak, eta kontraste handia
dutenak irudien definizio zehatzaren eta
uraren gainaldea kolore bakar baina tonu
askotakoan disolbatu izanaren artean. 1982.. rteaz geroztik collage handiak egin ditu
polaroid kamera batekin, elementu kubistak
nagusi direna.
W. Eugene Smith (1918-1978) da Marc
Riboudekin batera X. mendearen bigarren
erdialdeko kazetari-argazkilari nagusia. Argazkigintza
ikasketak egin zituen unibertsitatean
. 1937an hasi zen Newsweek aldizkarirako
kazetari-argazkilari gisa lanean. Gero
bere kasa lan egin zuen kazetaritzan, eta
baita Life aldizkarirako ere. Bigarren Mundu
gerran berriemaile izan zen, eta oso larri
zauritu zuten. 1955etik aurrera Magnum
ajentziarako lan egin zuen.
Haren argazki ospetsuenen artean aipagarriak
dira 1951n Espainiako herrixka batean
egin zituenak. Baditu beste argazki
batzuk ere, izugarriak eta bidegabekeriak
salatzen dituztenak, adibidez : Tomoko bainuan
. Smithek esana da ,Gehiago balio du
gizadiak gizadiaren irudi batek baino, irudiak
ez baitu gizadia zapaltzeko baizik balio»
; esaldi horrek ondo definitzen du Smithen
konpromisoa, nahiz batzuentzat haren
argazkiek kutsu errukiorra duten, irudi batzuk
dramatikoegiak omen direlako. Kazetaritzako
argazkiaz gainera, giro argazkigintza
ere landu zuen.Marc Riboud (1923), 14 urterekin hasi
zen argazkiak egiten aitak oparitu zion karelera
batekin. Bigarren Mundu gerran Erresistentziaren
baitan borroka egin zuen.
1951n beregain jardun zuen argazkigintzan,
1952an Magnum ajentzian sartu zen, eta
harrezkero kazetaritzako argazkigintzan ari
izan zen. Marc Riboud XX, mendearen bigarren
erdialdeko gertaera garrantzitsuenen
lekuko izan da. Haren argazkiak kritikoak
dira, baina ez beste argazkilari batzuenak
bezain dramatikoak.