Artea»Zinema, argazkia eta komikia
Zinema
Zinema artea eta teknika da. Film batean mugimendu baten hurrenez hurreneko uneak
hartzen dira, giza begiak irudiak ikusteko behar duen baino segida lasterrago batean,
pantaila batean proiektatzen dira gero, eta hala irudiak erretinan irauteak mugimendu
etengabearen irudipena sortzen du.
Hasieran zinema ez zen ferietako gauza bitxi bat baizik izan, errealitatea mugimenduan
erakusten zuen asmakizun bat. Urteen joanean nasa ikuskizun bihurtu zen, eta,
hala, zinema izan da XX. mendeko arte berezienetako bat.
Aitzindarien garaia
Louis Lumierek eszena dokumental batzuk
filmatu zituen, eta Parisen jendaurrean
erakutsi zituen 1895eko abenduaren 28an
(Arrivee dit trairt eri gare). Emanaldi hark
harrera beroa izan zuen, baina Lurniereren
ustez zinemak balio zientifikoa baizik ez
zuen. Georges Melies antzerki gizonak, berriz,
oso bestelako iritzia zuen zinemaz ; dokumentalaz
harago joan zen, antzerkian oinarrituta
antolatu zituen filmak, estudioan
filmatu zuen, eta hark sortu zituen zineman
geroztik erabili izan diren trukaje asko eta
asko. Hala bihurtu zen Lurniereren tresna
zientifikoa jendaurreko ikuskari, ferietan eta
parkeetan arrakasta handia izan zuena.
1896tik 1913ra Meliesek bostehun bat film
egin zituen (l opage dans la Lr. ne, 1902),
baina haren lan egiteko modu bakartiari
berehala nagusitu zitzaion produkzio enpresa
indartsuagoa (Pathe, Gaumont, Nordisk
Film, Vitagraph, Biograph...)Frantzian sortu bazen ere, zinemak aldi
berean egin zuen bidea Estatu Batuetan.
Baina frantses zinema nagusitu zen garai
hartan. Pathe produkzio etxe handiak zinemaren
alderdi guztiak hartzen zituen : tresnen
fabrikazioa eta filmen produkzioa,
mundu osoko banaketa eta emanaldia. Gaumont
etxea izan zen Frantzian Patheren lehiakide
nagusia. Monopoliorako joera hura
indartu egin zuen zinema emanaldiak ibiltari
izateari utzi eta leku finkoetan egiteak.
Zinema industria gisa sendotzen ari zen
bitartean, orobat ari zen bere mintzaira berezia
sortzen eta lantzen, eta geroztik maiz
erabilitako baliabide batzuk garai hartakoak
dira : aldi bereko ekintza, travelling-a, dokumentalaren
eta fikzioaren nahasketa, lehenengo
planoa. Garai hartan zinemari
inongo kultura baliorik ematen ez bazitzaion
ere, gero eta harrera hobea zuen ikuskizun
gisa : Estatu Batuetan uickelodeora aretoak
nonahi zabaldu ziren (sarrerak nikel bat, hau
da, bost zentimo, balio zuen aretoak ziren
horiek).
Arte baten sorrera
1908tik aurrera aldaketa handiak izan
ziren zinemaren industrian. Hobekuntza
teknikoek proiekzioetako distira eragozgarri
hura kentzea ekarri zuen, eta emanaldiak
eten beharra ere desagertu zen. Filmen
luzera ere gehitu egin zen, eta film
luzearen eta film laburraren arteko bereizketa
egin zen. Kanpoaldean grabatzen zen,
edo estudioetan bestela, baina kanpoko argia
baliaturik. Aldi berean gero eta gehiago
erabiltzen zuten argi artifiziala ere.
Garai hartan bertan bai Frantzian eta bai
Estatu Batuetan nagusitu ziren kutsu errealistako
eta abenturetako atalez ataleko filmek
arrakasta handia izan zuten mundu
osoan, eta zinemako aurreneko mitoen oinarriak
jarri zituzten. Danimarkan, Suedian
eta Alemanian ere indar handia ari zen zinema
hartzen. Italian historian oinarrituko
filmak boladan egon ziren, eta Cabiria
(1913, Giovanni Pastrone) izan zen horienartean adierazgarriena : aurkikuntza eta berrikuntza
handiak egin baitzituen, batez ere
Segundo de Chomon argazki arduradunak
asmatuak.
I. Mundu gerrak geldialdia ekarri zion
Europako zinemari. Estatu Batuetan procluktore
talde batek aurka egin zion Edisonen
monopolioari, filmak egiten hasi ziren
haren baimenik gabe, eta auzitara ere eramanzuten. Trusten gerra esan zitzaion haren
ondorioz, produktore askok Kaliforniara
jo zuen, besteak beste kanpoaldean filmatzeko
eguraldi egokia zutelako. Honela
sortu zen Hollywood. Han hartu zuen beraz
egoitza Estatu Batuetako zinema-industriak,
orduan sortu ziren produkzio etxe
handiak (Warner Bros., Fox, Goldwin, Universal,
Paramount) eta sortu zen baita ere
star-spstem edo "izar sistema" delakoa. Sistema
hori erabakigarria izan zen Estatu Batuetako
zineman, produkzio eta merkaturatze
sistema osoa horren arabera antolatu
baitzen ; lehenengo planoaren erabilerak
aktoreen aurpegia ezagutarazten zuen, eta
hartara arketipo eta egoera jakin batzuk
nagusitu ziren, izar horiek beren irizpide
eta baldintzak ezarri baitzizkieten produktoreei
. Mary Pickford, Edna Purviance, Tom
Mix, Douglas Fairbanks, Rodolfo Valentino
dira aldi hartako izar ezagunetako batzuk.
Zinemaren hizkuntzak aurrerabide handia
egin zuen gerra garaian David Wark
Griffith-i esker. Maila gorenera eraman zuen
aldi bereko ekintzen teknika. Kontakizuna
muntaketaren bidez egituratzeaz gainera,
hainbat baliabide erabili zuen : lehenengo
planoa baliabide dramatiko gisa, begihutsezko metaforak, flash-back-a, eremuaren
sakonera, kamera mugimenduak... Berrikuntza horiek guztiek haren hi maisu lanetan
gorpuztu ziren : Birth of a Natiort
(1915), eta Intolerante (1916).
Zinema komikoa Frantzian sortu zen, eta
Max Linder izan zuen eragile nagusia. Orobat
da aipagarria Andre Deed (Cretinetti).
Estatu Batuetan Mack Sennet-ek komedia
egiteko modu berri bat asmatu zuen, umore
basa eta bizia, eta pertsonaien tipologia
bat finkatu zuen. Haren inguruan umoregile
mordo ospe handikoak bildu zituen, gerora
batzuk bide hartan gailendu zirenak :
Roscoe Arbuckle, Fatty; Ben Turpin ; Buster
Keaton ; Harold Lloyd ; Harry Langelon ; Gloria
Swanson ; W. C. Fields... Horien guztien
artean Charles Chaplin da inondik ere ezagunena,
Charlot arlote ibiltari erromantikoaren
pertsonaiaren bidez. Gizartearen
satira eta ikuspegi sentimentala lotu zituen
Charlotek; Tbe Innzigrant (1917), Shoirlder
arrats (1918) eta 715e Kid (1921) ditu garai
hartako film bikainenak.
Zinema mutua (1919-1929)
Europa: espresionismo alemana, sobietar errealismoa, frantses abangoardia
I. Mundu gerra bukatu ondoren, Europako
zinema berriz hasi zen bizitasuna hartzen
. Frantzian abangoardiako zinema izan
zen aitzindaria garai haietan. Zinemari arte
irizten zioten filmegile haiek Germaine Delluc
izan zuten gidari ; haiekin batera sortu
zen zinemari buruzko saiakera ere. Germaine
Dulac, Abel Gance, jean Epstein dira
higikunde hartako filmegile batzuk.
Alemanian ere zinemagintzak kutsu
abangoardiazale handia izan zuen, bainaoinarri industriala Frantziakoa baino sendoagoa
zuen. Industria kimikoak eta bankuek,
gobernuaren babespean, Universum Film
Aktiengesellschaft (U.F.A.) produkzio etxe
indartsua sortu zuten 1917an. Testuinguru
hartan sortu zen zinema espresionista : errealitatea
oso modu adierazkorrean itxuraldatzen
zuen irudietan, dekoratuak, makillajeaketa
bihurrituz, eta giro kezkagarrien eta film
beldurgarrien bidez. Robert Wiene-ren Das
Kabrnett des Dr. Caligari (1919) izan zen
aurreneko film espresionista. Haren atzetik
etorri ziren : Der Goleni (1920, Paul Wegener),
DertLIiide Tod (1921, Fritz Lang), Nosferattt,
eme Slrmpbonre des Grauens (1922,
F.W. Murnau)... Aldi hartakoa da baita ere
Kanuiterspielfilm higikundea, zinema naturalista
eta norberaren baitarako joeraduna,
pertsonaien psikologia sakontzen zuena. Zinema
alemanean hiru filmegile gailendu ziren
beste guztien gainetik : F. W. Murnau -Der
letzte tldarin (1924), Faust (1920-, G. W.
Pabst -Die frendlos Gasse (1925)-, eta Fritz
Lang -Dr. rYlabttse der Spieler (1922), Metropolis
(1926) eta DieNiebelzntgen. (1923), ariar
arrazaren goraipamena, bere emazte Thea
von Harbou-rekin batera egina ; naziek beretzat
lan egitea proposatu ziotelarik, Fritz
Langek Estatu Batuetara ihes egin zuen.
1924an zinema alemanak krisi handi bat izan
zuen eta hango aktore eta zuzendari bikain
asko Hollywoodera joan ziren lanera : Erail
Jannings, Pola Negri, Ernst Lubitsch, Carl
Mayer, F. W. Murnau...
Sobiet Batasunean boltxebikeen iraultzak
bultzada handia eman zion zinemari ;
1919an zinemaren industria nazionalizatu
zuten, eta 1922an honela zioen Leninek :
"arte guztien artean, zinema da guretzat
garrantzitsuena". Baliabide gutxi zegoen
arren, berehala sortu zen filmegile berrizale
andana bat. Dziga-Vertov-ek Ziitenta-Begia zeritzan teoria sortu zuen : fikzio kutsua
zuen oro baztertzen zuen, eta clokumentala
besterik ez zuen aintzat hartzen, muntaketaren
bidez tankeratzeko eta Filmari esanahi
jakin bat emateko. Teoria horrek eragin
handia izan zuen gerora ere. Muntaketa izan
zuen beraz ardatz zinema politiko, epiko,
eta askotan liriko hark. Pudovkinek muntaketa
analitikoa erabili zuen Griffithen antzera
lllat (1926)-; Einsensteinek, berriz,
kontraste biziak sortzeko erabili zuen muntaketa
; Bronertosets Potionrkhi (1925) filma
iraultzaren epopeia da, eta zinemaren historiako
maisulanik bikain eta eragin handieneko
bat dela esan izan da.
Zinema sobietarrak eragin handia izan
zuen Frantzian 1924tik 1930era ugaritu ziren
higikunde abangoardiazaleen artean.
Batetik, zinema abstraktua zegoen, forma
hutsezkoa, erritmoan oinarritua ; Viking Eggeling,
Hans Richter, Walter Ruttmann eta
Fernand Leger izan ziren zinema mota horren
eragileak. Surrealismoak eragin handiagoa
izan zuen, amets giroko film esperimentalen
bidez : La coquille et le clergpntan
(Germaine Dulac, 1926), Etoile de mer (Man
Ray, 1928), eta, batez ere, Luis Buñuel espainiarraren
Estatu Batuak
Merkatuaren aldetik herrialde hura zen jaun eta jabe munduan : izarren sistemak arrakasta handia zuen, indar handiko mitoak zituen sortuak, baita kontatzeko modu soil baina zuzenak ere. Arrakasta hark hainbat ardatz izan zuen : Cecil B. de Millek gorpuzten zuen zinema ikusgarri handizalea (77)e Ten Conitrtandntents, 1923) ; zinema komikoa -Charles Chaplin (The Gold Rusb, 1925), 773e Circus (1928) eta Buster Keaton (The General, 1926)- ; marrazki biziak : Felix 77.2e Cat (1928), Popeve, Bettp Boop, Walt Disneyren filmak... ; garai hartan hasi ziren baita ere filmegintzan gerora ospe handia izango zuten filmegile batzuk : King Vidor, John Ford, Howard Hawks ; eragin berezia izan zuten aldi hartako Estatu Batuetako zinemagintzan Europatik etorritako filmegileek, alemanek eta suediarrek batez ere ; Sjostrom suediarra (The Atind, 1927), Greta Garbo suediar aktore mito bihurtua, Ernst Lubitsch komediaren maisua, Murnau arestian aipatua (Tabu, 1928), Josef Von Sternberg (Underworld, 1927), eta, batez ere, Erich Von Stroheim aktore eta filmegile austriarra, gizarte burgesaren kritikatzaile amorratua (Greed, 1923).
Zinema ahostuna (1929-1939)
Tbe,jazz Singer (1927, Aland Crosland)
film musikalak izan zuen arrakasta handiak
bidea ireki zion zinema ahostunari. Lehenengo
film horrek film musikal ugari ekarri
zituen atzetik ; aldi berean kamerak muga
handiak izan zituen mugitzeko, blindaje
astunak baitzituen zaratarik ez ateratzeko.
Garai mutuko Filmegile askok kaltegarri iritzi
zioten hitzari, antzerki tilmatu bihurtzen
zuelakoan zinema, eta muntaketaren sormenezko
zeregina gutxiesten zuelakoan.
Baina ikusleek oso harrena ona egin zioten
zinema berri hari, eta hark sortutako opereta
eta musikalei. Hizkuntza eragozpen izan
zuen hasieran zinema ahostunak, baina arazo
hori hainbat hizkuntzatan eginiko bertsioekin
eta bikoizketaren eta azpitituluen
bidez konpondu zen. Zinema bostuna sortzearekin
musika, zaratak eta isiltasuna bera
baliabide adierazgarri bihurtu ziren, hizketarekin
batera.
Estatu Batuetako zinernak arrakasta handiko
bi genero sortu zituen garai hartan :
gangsterren filmak -Scarface (Howard
Hawks, 1931), Little Caesar(Mervyn Le roy,
1930)-, eta komedia -Ernst Lubitscli, Franlc
Capra-. Geroxeago, Rooseveltek bultzatutako
New Deal politikaren eraginez, eta
Hays autozentsurako kodea indarrean jarri
izanagatik, gizarte gaien kritikazko filmbikainak egin ziren : lllodern Tintes (Charles
Chaplin, 1936), Fttrp (Fritz Lang, 1936),
Dead End (William Wyler, 1937), Or Dai ,ly
Bread (King Vidor, 1935).
Hamarraldi hartan gailendu ziren, besteak
beste, Frank Capra, King Vidor, HowardHawks, john Ford eta William Wyler. john
Fordek arrakasta handia izan zuen Tbe Ittformer (1935) filmarekin, eta Stagecoach
filmarekin bide berriak urratu zituen western
generoan, genero horretan rnaisu izan
zelarik. William Wylerrek eremu sakoneraren
teknika eta plano-sekuentziarena landu
zituen, eta erabat alboratu zuen zinema
ruutuaren teknika : jezebel (1938), A/atherrng
Heights (1939), 7he Dttle Foxes (1941).
Umorezko zinemaren alorrean, garai
mutuko komiko batzuek, Buster Keatonek
adibidez, ez zuten ezer aipagarririk egin zinema
ahostunaren garaian ; beste batzuek,
berriz, egin zuten filin bikainik aro berri
horretan ere : Charles Chaplin (Cit» Lights,
1932), Harold Lloyd (Llouie Craz) , , 1932) ;
komiko berriak ere agertu ziren : Oliver
Hardy eta Stan Laurel bikotea, eta Mani
anaiak. Marrazki biziek ere bultzada handia
izan zuten, batik bat Walt Disneyren
produkzio industrialaren eraginez (Snouv
Thbite artcl the Seuert Dtuntfs).
Europa
Alemanian U.F.A. produkzio etxe indartsuaren
babespean egin zituen zinema ahostunak
lehen urratsak, etxe horrek bere sistema
berezia sortu baitzuen zinema ahostuna
filmatzeko. Josef von Sternberg-en Der
Blaue Eagel (1930) filmak arrakasta handia
izan zuen mundu osoan. G. W. Pabst-ek
lhestfrorrt, 1918 (1930) film antimilitarista
egin zuen, eta Frintz Langek gaizkileen giroa
erabili zuen gizarte eta politika gaiak
lantzeko : AI-erne Stadt sucht einen llorder
(1931), Das testantent uon Doktor lllabttse
(1932). Aitzitik, Arnold Frandc doktoreak
mendiko zinerna heroikoa landu zuen, nazien
zinema epikoaren aitzindari, Stirrnte
liber der Mout-Blauc (1930), eta Leni Riefensthal
argazkilariak bi film bikain egin zituen
nazien pentsamoldea bete-betean oinarri harturik : Trrunrpb des lhillens (1935),
Fest der T'olker-Fest der Scbonheit (1937).
Naziek aginpidea hartu zutenean filmegile
bikain askok Alemaniatik alde egin zuen :
Fritz Lang, Nlax Ophiils, Robert Wiene, Paul
Czinner eta William Dieterle.
Frantzian ez zen hots sistema berezirik
sortu, eta beraz frantses zinema alderdi horretatik
Estatu Batuen eta Alemaniaren mende
egon zen. Mendetasunezko egoera lrartan
bi filmegile gailendu zuren Frantzian 1930
urte inguruan : Jean Vigo abangoardiazale,
sailkaezina eta inkonformista, bi film luze
guztiz ere berezi eta bikain egin zituena -Zero
de conduite (1933) eta LAtalante (1934)- ;
eta Rene Clair -A rtons la liberte (1932), Le
dernier ntilliardarre (1934)-. Naturalismoa
izan zen ordea II. Mundu gerra aurretik Frantzian
sortu zen higikunderik bereziena, herri
xehearen historiak kontatzen zituena ; Marcel
Carne, jacques Feyder eta julien Duvivier
izan ziren higikunde horretako filmegile
nagusiak, eta jean Gabin haien film askotako
protagonista : Le grand jezr (Feyder,
1934), Quai des brrtntes (Carne, 1938), Pepe-
Le-lloko (Duvivier, 1936). Naturalismoaren
ildo horretan, baina politikaren aldetik
konpromiso handiagoko errealismoz jean
Renoir zinemagile handia nabarmendu zen :
Tortr (1934), Les bns fands (1936), La grande
illttsiort (1937), La regle du jerr (1939).
II. Mundu gerra (1939-1945)
Oro har, gerrak etena ekarri zuen zineenaren
produkziora, baliabide guztiak gerrara
bideratu baitziren. Estatu Batuetan filmegintzak
bi alderdi izan zituen, batetik propaganda
hutsezko filmak eta gerra gai harturlli
eginak, eta, bestetik, gerrak zuzenean baldintzatu
ez zituen filmak. Filmegile bikain
askok lan egin zuen Estatu Batuetako gudarostearentzat, besteak beste NhIy IueFight
dokumental sailean (Frank Capra, john Ford,
William Wyler, John Huston). Gerran oinarritutako
fikziozko filmen artean aipagarriak
dira : 7he Great Drctator - (Charles Chaplin,
1940), Mrs. dliurziver (William Wyler, 1942),
AirForce (Howard Hawks, 1943), Casablanca
(Michael Curtiz, 1943), Objective Burura
(Raoul Walsh, 1945) ; Ernst Lubitschek nazien
aurkako satira paregabe bat egin zuen
1942an : To Be or Not to Be.
Bestalde, gerra garaian garrantzi eta eragin
handiko filrnegile batzuek film bikainak
egin zituzten. John Fordek gizarte arazoei
buruzko bi maisulan egin zituen : 77j e
Grapes of iVi -atb (1940) eta Hour Green tuas
nzp Valley (1941). Orson Wellesen Citizen
Kane ( 1941) filmak zeharo irauli zuen zinema
: oso hurbileko kamera objektiboak erabiliz,
kamera angelu bitxien bidez, planosekuentziaren
erabilera berrizaleaz, kameraren
mugimendu eta argiaren erabilera
bereziaz, berrikuntza tekniko guztiak bildu
zituen film horretan eta hurrengoan (77he
MagnzficerztAnzbersorzs, 1942), bide berriak
urratu zituen eta zinema egiteko era aldatu
zuen. Garai honetakoa da orobat aurreko
hamarraldian sortua zen genero beltzari
bultzada handia eman zion film bikain bat,
john Hustonen Tbelllaltese Falcon (1941),
Dashiell Hammett idazlearen eleberrian oinarritua
. Alfred Hitchcock, ingeles.filmegile
Estatu Batuetan bizileku hartua ere, orduan
hasi zen ospea hartzen bere film batzuei
esker : The Shadotu of a Dottbt (1942),
Spellbozuzd (1945).
Ingalaterran indar handia hartu zuen
dokumentalak, gerra egoera haren ispilu
izan baitzen. Dokumentalerako joera horrek
eragina izan zuen gerrako fikziozko filmetan
ere : In lY`hich lhe Serve (Noel Coward,
1942). Bestelako filmerik ere egin zen urte
haietan Ingalaterran, 773e 7. ief of Bagdad
(Michael Powell, 1940), Brref Eucotuzter -
(David Lean, 1945).
Sobiet Batasunean zinemak etenaldi bat
izan zuen 1941ean, estudioak ekialderantz
eraman behar izan zituzten, eta ia gerrako
dokumentalik baizik ez zen egin, harik eta
Stalingradoko garaipenaren ondoren pixkanaka-pixkanaka
fikziozko filmak egiten hasi
ziren arte ; Eisensteinek 1945ean bukatu zuen
Ivcin Gorznij, Ivan Izugarriari buruzko filma
bi partetan egina, film barrokoa eta espresionista
; Prokofieven musikari loturik, zinemaren
mintzaira berri baten saioa izan zen.
Frantzian oso bestelako egoera zegoen,
alemanek beretua baitzeukaten. Filmek ez
zuten gerraren inongo aipamenik egiten.
Testuinguru horretan, aipagarriak dira Marcel
Carnek eginiko Les erzfarzts du paradis
(1945), Jacques Prevertek idatzia ; Henri-
Georges Clouzot-en L'assasht habite au 21
(1942) eta Le corbeazz (1943) polizia filmak ;
eta Jacques Becker-en Dernreratout (1942).Aipagarria da baita ere Danimarkan,
nazien mendean, Carl Theodor Dreyer-ek
inkisizioari buruz egin zuen filma : lrredens
Dag (1940).
Gerraondoa (1945-1960)
11. Mundu gerraren bukaerak aldaketa
handiak ekarri zituen zinemara. Teknikaren
aldetik, kolorezko filma eta pantaila handia
nagusituz joan ziren pixkanaka-pixkanaka.
Zinemaren produkzioak indar handia hartu
zuen Asian (Japonia, India, Hong Kong), eta
Latin Amerikan (Mexiko, Brasil, Argentina),
eta ez bakarrik ordu arte bezala Estatu Batuetan
eta Europan. Finantzen aldetik, nazioarteko
koprodukzioen sistema jani zen
abian. Orduan sortu ziren baita ere zinemaldiak,
filmen erak ustoki eta azoka gisa (Cannes,
Venezia, Berlin), eta era hartara ezagutu
ziren ordu arte zinemagintzan indar handirik
izan ez zuten herrialdeetako filmak.
Estatu Batuak
Estatu Batuetan zinemak gorabehera
handiak izan zituen gerraondoan. Alde batetik,
justizia sailak Hollywoodeko produkzio
etxe handien jarduera monopolisten
aurka egin zuen, eta filmen produkzioa
eta filmen emanaldia bereiziarazi zien. Bestalde,
Maccarthy senatoreak komunismoaren
aurkako ekinaldi bat egin zuen haren ustez
Estatu Batuen aurkako jarduerak eta pertsonak
zirenak zinematik uxatzeko. Ekinaldi
horren ondorioz filmegile, aktore, eta
idazle asko komunistatzat salatu zituzten eta
ez zieten industria hartan lan egiten utzi.
Zerrenda beltzek eragin handia izan zuten,
eta izu handia eragin zuten lanbide hartan
ziharduten artista askorengan. Aipagarria da
Elia Kazanen kasua, alderdi komunistako
bere kideak salatu baitzituen, eta salatariaren
eredu gisa geratu baitzen. Bestalde, telebistaren konkurrentziak eragin handia izan
zuen zinemaren produkzioan. Baina hala
eta guztiz ere Estatu Batuetako zinemak
gailen jarraitzen zuen mundu osoan, bere
banaketa sare indartsuari esker batez ere.
Hamarraldi horretan zinema beltzak indar
handia izan zuen ; indarkeriaren eta erotismoaren
bidez gizarte ustel baten irudia
ematen zuen, Estatu Batuetako garai hartako
gizartearen ispilu, eta nobela beltzeko idazlenagusiak egokituz : Gilda (Charles Vidor,
1946), 777etadtfronz Shangai (Orlon Welles,
1947), Crossfire (Edward Dmytrik, 1947), Tlze
AsphaltJzuzgle (John Huston, 1950).
Aipagarriak dira garai hartako filmegile
hauen lanak : John Huston -77ze Treaszu -e of
Sierra lladre (1947), Kev Largo (1948) ; Afi •r -
cau Queen (1952)- ; Elia Kazan -A StreetcarNanzed Desire ( 1951), hiva Zapata! (1952),
On the lhaterfrout(1954)- ; Billy Wilder-77)e
Lost Weekezzd ( 1945), A Forerrzg Affair
(1948), SzuzsetBozrlevar-d (1950)- ; Fred Zinnemann
-Higb Mon (1952), Fronz Here toEternitp (1953)-; Nicholas Ray (Johrzu) , Gititar,
1953) ; Alfred Hitchcock (Strcuzgers on
a Tr •a rn, 1951). Komedia musikala berrituegin zen 1951z geroztik, batez ere bi filmen
eraginez : Arz Anzerican in Paris (Vincent
Minnelli, 1951) eta Sirtging in theRain (Stanley
Donen, Gene Kelly, 1952).
Joera errealista eta gizartearekiko kritiko
horren aurrean, superprodukzio sasihistorikoekindar handia izan zuten : Quo Yadis.%
(Mervyn Le Roy, 1950), The Ten Connnarzdnzents
(Cecil B. De Mille, 1956), Ben Hur
(William Wyler, 1959). Westernak indarrean
jarraitu zuen oraindik bolada batean, batez
ere John Forden maisulanei esker : Mv Darlirzg
Clemeutine (1946), FortApache ( 1947),
The tuan Who Shot Liberly i alance (1961).
1950 inguru hartan sortu zen zientzia fikziozko
generoa, gizarte nahasmenen eta aurreramendu
teknologikoen arriskuaz ohartaraztenzuena : 71 e Da p the Earth Stood Still (Robert
Wise, 1951), The Inci •e dible Shrinking
Maiz (Jack Arnold, 1957).
Neoerrealismoa
Italian sornrtako neoerrealismoa izan zen gerraondoko higikunde aipagarrienetako bat. Egiantzekotasuna harturik helburu, eta errusiar zinemaren eta britainiar dokumentalismoaren eraginez, higikunde horrek gizarte kezkak adierazten zituen, herri xehearen historiak kontaturik ; horretarako agertoki naturalak baliatu zituen, eta uko egin zien aktore profesional, clekoratu, makillaje eta gainerakoei. Aurreneko filma Ronzn citta apena izan zen (Rosellini, 1945) ; erresistentziari buruzko drama zen, eta eragin handia izan zuen mundu osoan. Haren ondoren egin zituen Paisd (1946), Germani a, arno zero (1948), Strouzboli, terr-a di Dio (1950), i iinggro irz Italia (1953). Rossellinirekin batera, Vittorio de Sica -Ladri di biciclette (1948), Mirncolo arlliJano (1951)- eta Luchino Visconti -La teren h •enza ( 1948), Senso (1954)- izan ziren neoerrealismoaren adierazle nagusiak. Alberto Lattuada, Pietro Gerroi, Luigi Zampa eta Giuseppe de Santis filmegileek neoerrealismoaren beste alderdi batzuk landu zituzten. Guztiz berezia izan zen Federico Fellinik La strada (1954) filman egin zuen ekarria. Neoerrealismoaren ondoren italiar erako komedia etorri zen ; Luigi Comenciniren Pan, amore e fantasia (1953) filmak eman zion hasiera, eta ikusleen harrera ezin hobea izan zuen zinema joera hark star-system bat finkatu zuen aldi berean Italian.
Nouvelle Vague eta Free Cinema
Frantzian gerrak, eten handia ekarri bazuen
zinemara, ez zuen isla handirik izan
filmetan. Film gehienak gerra aurreko tilmegile
berberak eginak izan ziren, kalitate
handiko filmak ziren oro har, baina ez zuten
berrikuntza handirik ekarri harik eta
"Nouvelle Vague" higikundea sortu zen arte.
Fllmegile horien artean aipagarriak dira :
Rene Clement (_Lesrllaudrts, 1947 ; JeuxIzzter
•drts, 1952) ; Rene Clair (Le Silence est d'o) •,
1947 ; Poi -te desLrlas, 1957) ; Jean Renoir (7be
Runen, 1950 ; Le ca) -rosse d'or; 1952 ; Fr •encb
Caucdrz, 1954) ; Marcel Carne (Lespoztes de
la ru.rit, 1946 ; Les trichezn -s, 1958) ; Jean Cocteau
(La Belle et la Bete, 1945 ; Le testament
d'Orpbee, 1960) ; Henri-Georges Clouzot
(Quar des Orfez)res,1947 ; Le Salaire de la
peur, 1952) ; Jackes Becker, (Casgne do) -,
1952 ; Le Tr •o tr, 1959). Aipatu beharra dago
baita ere Jacques Tati-ren umorezko film ia
mutu eta oso bereziak : _jotu - defete (1949),
Les vacances de M. Hnlot (1953).
"Cahiers du Cinema" aldizkariaren inguruan
bildutako kritikari talde batek indarrean
zegoen zinemaren alcademizismoa
arbuiatu zuen, eta "egilearen zinema"renalde egin zuen. 1956tik 1959ra tilmegile berri
batzuek beren lehen filmak egin zituzten,
eta haien ekarri berrizaleari "Nouvelle Vague"
cleitu zitzaion. Hauek ziren zuzendari
aipagarrienak : Roger Vadim (Et Diezr tren
la fenzme, 1956), Claude Chabrol (Le Beau
Senge, 1958), Francois Truffaut (Les Quntrecerzt
coups, 1959), Alain Resnais (Hi) -osbinzn,
mon anzour, 1959), Jean-Luc Godard
(A botadesorrffle, 1949). Higikunde horrek
frantses zinema zaharkitua astindu eta asaldatu
bazuen ere, ez zuen joera bateratu gisa
iraun, eta filmegile haiek zeinek bere bidea
hartu zuen berehala.
Ingalaterran, batetik, Laurence Olivier-ek
egin zituen Shakespeareren egokipenek
sona handia izan zuten (Hanrlet, 1948 ; Rrcbn)
-d 111, 1955). Bestetik, aipagarriak dira
filmegile jakin batzuen lanak David Lean
(Olizvr Tudst, 1947 ; Tbe Bridge on tbe Rirvr
Kuvai, 1957) ; Carol Reed (Tbe 775rrd Man,
1949) ; Ealing produkzio etxearen komediak,
gehienak Alec Guinness aktorea zutelarik
protagonista (Tbe dian in the White Surt,
1951). "Free Cinema" higikundeak berrikuntza
ekarri zuen Ingalaterrako filmegintzara ;
filmegile haiek herri xehearen arazoak eta
kezkak adieraziko zituen zinemaren alde
zeuden, eta ildo horretatik bultzada handia
eman zioten dokumentalari, ikuspegi garratz
eta ezkorraz. Higikunde honetakoak dira
Toni Richardson (Look back in Auge) -, 1959),
Karel Reisz (Satrn -dal A 1»t and Sunda.) ,
lCornirzg, 1961), Lindsay Anderson (If :..,
1968).
Zinema beste herrialde batzuetan
Espainian zinema oso egoera kaskarrean
zegoen, bai gerraondoko krisi ekonomiko
latzagatik eta bai Francoren zentsura gogorragatik
. Filrn folldorikoak eta sasihistorikoak
ziren gehienak, harik eta Juan Antonio Bar -
dem eta Luis Garcia Berlanga filmegileek
1950eko hamarraldian nolabaiteko berrikuntza
ekarri zuten arte ; Bardemenek italiar
neoerrealismoaren bidea jorratu zuen eta
Berlangak umorea eta satira : Brerzuenrdo,
Mr. dlnr •sball (Berlanga, 1952), Comicos
(Bardern, 1953), Calabucb (Berlanga, 1956),
etab. Hamarraldi horren bukaeran beste bi
filmegile berrizale agertu ziren : Marco Ferreri
italiarra, Rafael Azcona idazlearekin
batera tenore beltza landu zuena -EI pisito
(1958), El cochecito (1960)- eta Carlos Saura
(Losgolfos, 1958).
Eskandinaviako zinemagintzak ere berpizte
bat izan zuen gerra ondoren, batez
ere Ingmar Bergetan filmegileari esker. Pertsonaren
barne liskarrak izan ziren haren
lanaren ardatz nagusia, baita erlijio krisia
ere : Det sjunde inseglet (1956), Srzzzrltrorzstcrllet
(1957). Aipagarria da baita ere Alf Sjoeber- suediarra : Hets (1944), Froken JrrJie
(1950). Luzaroan tiletik egin gabe egona,
Dreyer maisuak bi Film handi egin zituen
aldi horretan : Ordet(1955), Ger7r-rrd (1904).
Luis Buñuel Mexikon bizileku hartutako
espainiarrak eragin handia izan zuen
Alexikoko zinemagintzan, nahiz Espainian
eta Frantzian ere lan egin zuen geroztik.
Haren zinema kritikoa eta berrizalea zen,
eta ukitu surrealistak zituen : Los olrddados
(1950), Nazar[;i (1958). Emilio Fernandez
tilmegile mexikarra izan zen Mexikoko zinemako
beste oinarria, beste maila batean,
eredu ohiturazaleari jarraiturik. Argentinan
aipagarriak dira Leopoldo Torre Nilson,
Lucas Demare eta Fernando Ayala zuzendarien
filmak. Brasilen Lima Barietok 1953an
egin zuen O Cangaceiro filmak arrakasta
handia izan zuen mundu osoan. 1960 inguruan
tilmegile talde batek ( I Roy Guerra, Glauber
Rocha, Joaquin Pedro de Andrade.. J
"Cinema Novo" deritzan higikundea sortu
zuen : kolonialismoaren aurkako joeraren
baitan, garai haietako kultura eta politika
giroaren eraginez, bide berriak urratu zituen
eta hats berria eman zion Brasilgo zinemagintzari
.
Japoniako fiLnegintza hasiera-hasieratik
oparoa izan bazen ere, 1951 arte ez zen
mundu osoan ezagutu, harik eta Akira Kurosawak
Veneziako zinemaldiko lehen saria
jaso eta zinemazaleak harrituta utzi zituen
arte Rcrsbomon fiLnarekin. Kurosawarekin
batera -Shisbrniu no Sanzzn -ai (1954)-
Yasujiro Ozu eta Kenji Mizoguchi dira japoniar
filmegile nagusiak. Ozuk familiako giroa
hartu zuen ia gai bakartzat ; filmatzeko
era guztiz ere bereziak, alferrikako apaindurarik
gabe, eta denboraren eta espazioaren
ikuskerak mundu osoko zinemaren
maisu bihurtu zuten Ozu -dlrnzakata sbrmai
(1950), Tokilo mouogatari (1953)-. Mizoguchi
ere maisu handia izan zen, estilo
berezi bat landu zuen bere film ugarietan,
eremu sakonera eta plano-sekuentzia harturik
ardatz : Ugetszz rl/ouogatar •i (1953),
Sausbo dailu (1954). Aipagarriak dira baita
ere Kon Ichilcawa, Mikio Naruse eta Sojei
Imamura zinemagileak, beste askoren artean
.
Indiatik, berriz, munduko film produkzio
handiena hangoa izan arren, oso guLYi ezagutzen
da mendebaldean, ezpada Stayajit
Ray eta Bienal Roy filmegileen lanak.
1960-1980
Zinemak ordu arteko joerari eutsi
zion oro har. Izan zen hala ere aldaketarik,
Estatu Batuetako zinema berriz ere nagusitu
zen, tokian tokiko filmegintzak bolada
batez gora egin arren. 1960-1970eko gizarte
eta ohitura aldaketek eragina izan zuten
zineman. Zinema politiko kritikoak indarrahartu zuen autore zinemaren goraldiarekin
batera ; aldi berean, produkzio etxe handiek
hondamenei buruzko filmak egin zituzten
hasieran, eta gero zientzia fikziozkoak eta
espaziokoak, eta dirutza handiak irabazi
zituzten.
Zinema ikusgarri, ihesbide hutsezko
eta irabazi handiko horrekin batera, herrialde
jakin batzuetan oso bestelako iritzi eta
asmoetako filmegileak eta joerak sortu ziren
. Hala, Alemanian zinemagileen belaunaldi
herri batek zeresan handia eman zuen
1970eko hamarraldian. Baita suitzar filmegile
batzuek ere (Tanner, Goretta, Sclunid).
Zinema sobietarrean zuzendari gutxi batzuk
zeuden zinema ofizialaren zurruntasunetik
kanpo (Tarkovski, Konchalovsky), eta Europako
ekialdean sortu ziren filmegile berezienak
(Polanski, Milos Forman, Dusan
Makavejev) Europako mendebaldean edo
Estatu Batuetan kokatu ziren azkenik.
Zinema alemanaren berpizkundea
Luzaroan ia emaitza nabarmenik izan
gabe, zinema alemanak 1960 inguruan egin
zuen gora, belaunaldi berri baten eskutik.
Zeinek bere estiloa zuen arren, kultura iturri
beretsuak zituzten : folletoia, Estatu Batuetako
zinema beltza, opera, kabareta,
melodrama... Hauek izan ziren filmegile
aipagarrienak: Volker Schlondorff -Der.jtmge
Torless (1966), Die verlo) -ezte Ebre der
Katharina Bltrm (1975)-; Alexander Kluge
-Die Artisten in der Zirkarskuppel.- ratlos
(1968)-; Rainer Werner Fassbinder, belaunaldi
hartako filmegile oparoena eta agianezagunena, Alemaniako gizartearen kronika
garratza egin zuen haren Filmetan -Die Bitteren
Trlnerz der Petra vorr Kant (1971),
Augst esserz seele atrf (1973), Die Ebe der
1Laria Braanz (1978), LO rVlarleerz (1980)- ;
Werner Herzog -Agrrirre, der Zori Gottes
(1972), Nosferatu (1978)-; jean-Marie Straub
-Cbrorzik der Anna Magdalena Bacb
(1967)-; Win Wenders, geroztik Estatu Batuetan
lan egina -Alice in den Stddterz
(1973), Der amerikartrscbe Freauzd (1977),
Paris-Texas (1984)-.
Frantses zinema
"Nouvelle Vague" higikundea desagertu
ondoren, higikunde horretako filmegile
batzuek baizik ez zuten aurrera egin filmegintzan,
geroztik hasitako beste batzuekin
batera : Jean-Luc Godard, bilatzaile eta
berritzaile amorratua -Alpbaville (1965),
PierrotleForr (1965)-; Claude Chabrol, probintzietako
giroen erretratugile bikaina -La
fenznze infidele, Le boucber (1970)- ;
Francois Truffaut -Les quatre cent coarps
(1959), Tirez sin - lepiarriste (1960), La ratrit
anaericaine (1973)-, Alain Resnais-L Azxrzee
derrzrere a llarrenbad (1961), La Guerre
est finie (1965)- ; Louis Malle -Ascenseur
poza 1'ecbafatrd (1958), Laconrbe Lucien
(1974), Atlautic City (1980)-; Jean Pierre
Melville -Le sanzoznai (1967), L'armee des
ombres (1969), Le cercle rozrge (1970)-.
Halaber dira aipagarriak, Frantzian ez ezik
nazioartean oso ezagunak izan baitziren,
Frantziako zinemagintzan ospetsu izandako
aktore batzuk : Brigitte Bardot, jean-Paul
Belmondo, Alain Delon, Michel Piccoli,
jeanne Moreau.
Espainiako zinema
Franco hil aunretilcako zentsurak zorrotz mugatutako zinema hartan, eta arestian aipatu diren Berlanga eta Bardean filrnegileez gainera, Carlos Saura -La taza (1966), Ana los lobos (1972), LaprrnraArzgelrca (1974)eta Basilio Martin Patino -Nueve cartas a Benta (1965), Cartciorzes pona despues de urra guerra (1971), Qareridrsrnros uerdugos (1974)-, nabarmendu ziren gainerako filmegile oro har eskasen artean. Bestalde, Bardemek ez zuen aurreko hamarraldiko filmen bikaintasuna berriz iritsi, eta Berlangak egin zituen bizpaihiru film bikain : Plcrcrdo (1962), El verdugo (1963). Giro hartan gertaera berezia izan zen Bartzelonako Eskola esan zitzaionaren sorrera, abangoardiazalea eta naturalismoaren ukatzailea ; ez zuen askorik iraun, ezta harrera onegirik ere izan jendaurrean, baina hura izan zen geroztik filmegintzan buru-belarri aritutako filmegile batzuen abiapuntua : Vicente Aranda, Gonzalo Suarez... Aipatzekoak dira baita ere Jose Luis Borau (Furtruos, 1975), Manuel Gutierrez Aragon (Sorzcirrtbulos, 1977), eta Ricardo Franco (La fanzrlra de Pascrral Dararfie, 1975). Baina Luis Buñuel da, inondik ere, espainiar filmegile ospetsuena eta bikainena. Mexikon eginiko filmen ondoren,Virrdiana (1961) filmatu zuen, Espainian egin zuen film bakanetako bat, arrakasta handia sortu eta haserre handiak piztu zituen film bikaina ; geroztik Frantzian ari izan zen gehienbat : La Yoie Lactee (1968), Belle de Joan (1967), Trrstarza (1970), Le Cbarme discret de la boriigeoisie (1972), LeFarztonre de la l rberte (1974), Cet obsczu • objet dit desrr (1977).
Estatu Batuen nagusitasuna
Estatu Batuetako zinemak indarra galdua
zuen 1950eko hamarraldian, zentsuraren
eraginez, besteak beste. 1960ko hamarraldian
giroa aldatzen hasia zelarik, film kritiko
eta politiko asko egin ziren herrialde
haren arazoen ispilu gisa (arrazakeria, gazteen
protestak, Vietnamgo gerra). Ohitura
eta jokabide berriek ere izan zuten eraginik
komedietan, musikaletan eta westernetan.
1950eko hamarraldian filmegile askok
Estatu Batuetatik alde egin zuen. Hamarraldi
honetan, berriz, egoera alderantzizkoa
zen. Europa ekialdeko filmegile bikain batzuek
(Forman, Polanski) Estatu Batuetan
hartu zuten bizilekua eta Europako mendebaleko
beste batzuek (Bergman, Antonioni)
film batzuk egin zituzten Estatu Batuetan
.
Bigarren Mundu gerraren ondoren sornr
ziren filmegile handiek lanean jarraitu
zuten : Elia Kazan Anterrca, Anterica ( 1964),
777e Arrangenrent (1969)- ; Billy Wilder eta
bere komedia garratzak -The Apaimient
(1960), Irnta la Dotrce ( 1963), Kiss lle, Stzrpid
(1964), The Fortune Cockie (1966),
Avanti (1972), Tbe FrontPage (1974); John
Huston -Tbe Nrgbt of tbelguana (1964), Fat
City (1971), 77ze llan llrbo lhotdd be King(1975)-.
Stanley Kubrick zinemaren historiako
filmegile handienetako batek Estatu Batuetan
egin zituen bere film gehienak, ingelesa
izan arren. Genero asko lanclu zuen etaguztietan izan zen maisu : zinema beltza (Tbe
Killiug, 1956), gerrako film antimilitarista
(Patbs of Glory, 1958), zinema historikoa(Spartacus, 1961), komedia (Dr. Strangelove
..., 1963), zientzia fikzioa (2001, a Space
Odyssey, 1968), indarkeriari buruzko gizarte
kronika (A Clockzyork Orange, 1972), zinema
historikoa (Bar-rpLpndon, 1975), beldurrezko
zinema (T7he Sbining, 1979).Produkzio etxe handiak konturatu ziren
gizartea kritikatzen zuten filmak inbertsio
ona zirela, eta hala ikuspegi hori zinema
genero guztietan islatu zen. Garai hartako
filmegile ugarien artean aipagarriak dira,
besteak beste : Robert Rossen (The Hustler •,
1961 ; Lilitb, 1964) ; Richard Brooks (In Cold
Blood, 1967) ; Mike Nichols (Tlze Gradzrate,
1967) ; Arthur Penn (Tbe Cbase, 1966 ; Bonnie
and Clyde, 1967 ; Little Big 1llan, 1969) ;
John Schlesinger (rllrdnigbt ComboY, 1969) ;Dermis Hopper (Easy Rider •, 1969).Bestalde, zinema musikalak bere bideajarraitu zuen gaiez eta itxuraz eraberriturik :
West Side Story (Robert Wise & Jerome Robbins,1961), t1ly FairLady (George Cukor,
1964), He1lo, Dollp! (Gene Kelly, 1969), Cabaret
( Bob Fosse, 1972), Harr (Milos Forman,Umorezko zineman aipagarriak dira Jerry
Lewis -777e Ntttty Professor •, (1963), Tbe
Big Moutb (1967)- eta Mel Brooks -The
Producers (1968), Yoznzg Frankestein(1974)-. Woody Allen kasu berezia da, lehenengofilmetako umorea tindu zuen Bananas
(1971), Sleeper (1973)- eta AnnieHall(1976), Interiors ( 1978) eta PIarzbattnrz,(1979) filmekin umore landuago eta garratzagobaten bidez New Yorkeko goi mailakogizarte liberala aztertzeari eta kritikatzearieman zitzaion. Hurrengo hamarraldietandu film bat, eta bide guztiz berezi bat filmguztietan berdina landu izan du, Estatu Batuetanbaina bai ordea Europan.Westernaren baitan, alde batetik filmbatzuek auzitan jarri zuten indiarren kolonizazioa,arauei jarraitzen zieten filmak egin ziren ;azken joera horren jarraitzaile eragin handiko
bat Sani Peclcinpah izan zen : Ride tbe
High Country (1961), The Wild Burtcb
(1969).Zinema independentearen alorrean aipatzekoada John Cassavetes aktore eta zuzendaria
(Sbadoms, 1960 ; A R omarz under
Inflnence, 1974). Eta undeground edo industriatikJonas Mekas (Tbe Brig, 1965), Andy Warhol
(Sleep, 1963) eta haren jarraitzaileak diraezagunenak.1970 inguruan filmegile belaunaldi berriegun ere ekinean jarraitzen duena : FrancisFord Coppola -777 e Godfntber (1972), 773 e
Goclfatber 11 (1975), Apocalypse Noto(1979)- ; George Lucas American Graffiti(1973), Star Wars (1977)-; Steven Spielberg
-Duel (1971), •Jaurs (1975), Close Encoun
ters of tbe T7hir •dKind (1977), Raiden of the
Lost Ark (1981), E. T, the Extra-Terrestrial
(1982)- ; Martin Scorsese -Taxi Driver
(1976), Tlze Last ll`altz (1978), 77ze RagingBt.rll (1979), AfterHours ( 1985)-; Peter BogdanovichDarsY Miller (1974)-.Bukatzeko, Estatu Batuetako zinemarenindustriak mundu osoko filmegile bikainakerakarri zituen. Horien artean, aipagarriakdira Milos Forman txekiarra -Taking Off(1971), Oneflety over tlhe Cuckoo Nest (1975),
Ragtime (1981), Anradens (1984)- ; eta RomanPolanski poloniarra -777eFearless hamprreKillers(1967),Rosentaij
sBaUy (1968),
Cbrnatotyn ( 1974)-.
Italiako zinemaren sendotasuna
Hauek dira, oro llar, italiar zinemak bihamarraldi horietan izan zituen ezaugarri etajoera nagusiak bidea egina zuten filmegileengizarte sistema kritikatzen zuten film politikoakitaliar komedia ; zinema erotikoa, Europakolehena produkzio kopuruan ; eta zinemareneta telebistaren (RAI) arteko lankidetza.Roberto Rossellini neoerrealismoarenmaisuak tikziozko zinema utzi eta dokumentaldidaktikoak eta historikoak egin zituen
telebistarako : L'etcr deIferro (1965), La prisedupotworrparLottis JV(1966). FeclericoFellinik bere ametsezko mundu kritiko etairudimen handikoari eman zion bide : O#o
e ntezzo (1963), Grtrlietta degli spiriti (1965),Satvr •icon (1969), Amarcar •d (1973),Casarzovaegiten jarraitu zuen gizonen arteko inkomunikazioa
harturik gai nagusitzat : La notte(1967), ZabriskiePornt (1970). Viscontik unehistoriko nagusien deskribapena eta aristokraziarenzuen, bere ikuspegi marxista eta barrokotik
: Il gattopardo (1963), La caduta degli dei
(1969),11Iorte a irertezia ( 1971), L'inuocente(1976).Hauek dira bere film nagusiak bi hamarraldisiak, gero aipatuko diren Bernardo Bertolucci,
Marco Ferreri eta Pier Paolo Pasoliniz
gainera : Francesco Rosi -Saluatore Giulratzo
(1961), Uominr conh •o (1970), Il caso
Mattei (1971)- ; Elio Petri Irzdagrne di utz
cittadino al drsopra dr ogttr sospetto (1970)- ;
Liliana Cavani : Poriiere di notte (1973), polemika
handia sortutakoa. Marco Bellochio
izan zen kutsu politiko garbieneko italiar
filmegilea garai hartan : I pugnr en tasca
(1966), Nel uonte del Padre (1971), dlarcia
Trronfate (1976) ; Paolo eta Vittorio Taviani
anaiak : Allosatzfan (1974), Padre padrorze
(1976).
Pier Paolo Pasolini italiar kulturako pentsalari
bikainetako bat izan zen. Bere ikuspegi
marxista eta kristautik, lirika eta garraztasuna
nahasi zituen eta polemika sortu
zuen bazter guztietan. Haren leleen filmak
baztertuen eta langileen aldeko filmak izan
ziren : Accatone (1961), lelarena Roma
(1962), Uccellani e ttccellini (1966). Il Mangelo
secoatdo lllatteo (1964) erlijiozko film
berezia egin zuen, eta gero Greziako trajedia
klasikoak egokitu zituen : Edipo Re
(1967), dledea (1969). Ondoren "bizitzaren
trilogia" egin zuen : II Decamerotze (1971), I
raccartti di Canterbtuy (1972), II,frore delle
dlille e erna notte (1974), eta, azkenik, Salo
o r 120giornr di Sodonra (1970).
Marco Ferrerik oso ibilbide bitxia izan
zuen. Espainian egin zituen aurreneko filmak,
eta orduz gero erakutsi zuen bere filmegintzak
ezaugarri izango zuen umore
beltza. Gizadiaren kontraesanak eta gizonemakumeen
arteko harremanen ezintasunak
izan ziren haren filmetako ardatz batzuk :
La grande bottffe (1972), L'ultrtttn donea
(1974), Ciao ntascbio (1978).
Bernardo Bertolucci italiar zinemako
autorerik bikain eta ospetsuenetako bat da ;
hiruzpalau film egin ondoren, ospe handia
izan zuen mundu osoan Last tango rnParis (1972) eskandalua sortu zuen filmari
esker. Nouecetzto (1974-1975), bi partetan
egindako filma XX. mendeko lehen 45 urteetako
Italiaren kronika bat zen, langileen
aldeko ikuspegitik egina. Maisulan horien
ondoren, besteak beste, La lana (1979)
egin zuen.
Italiar komediak aurrera egin zuen, nahiz
ez zuen aurreko hamarraldiko indarra
izan ; Pietro Germi, Dino Risi, Luigi Comencini
izan ziren, hesteren artean, genero horren
bultzatzaileak. Bestalde, garai hartan
indar handia hartu zuen Italian spaghettiwestern
zeritzan western motak, oro har
kalitate eskasekoak, Sergio Leoneren filmak
izan ezik : Per ttn pugno di dollati (1964), Il
huorzo, rl brutto, il cattruo (1966)
Gaur egungo zinema
1980ko hamarraldian telebista kateak
ugaritzeak eta bideoa etxe askotan sartu
izanak eragin handia izan zuen zineman,
askoz jende gutxiago joaten zen zinema
aretoetara, haina film produkzioa ez zen
haatik gutxitu. Europan, zinema areto asko
itxi zen, haina haien ordez multizinemak
edo areto txikiagoak sortu ziren nonahi.
Estatu Batuetako zinemak nagusitasunari
eutsi zion bai produkzioan eta bai
banaketan ; India bakarrik gailentzen zitzaion
produzitutako film kopuruan. Zinemagintzako
maisu batzuei ez zitzaien olagoeneko
filmik egiteko aukerarik eman :
Billy Wilder, loseph L. Mankiewicz, Elia
Kazan. Bestalde, badira beste ezaugarri jakin
batzuk ere : zinemaren ondarea berreskuratzeko
saioak : film klasiko batzuk
konpondu ziren eta arrakasta handiz berriz
agerrarazi ziren jendaurrean : Napoleon
(Abel Gance, 1927), Gone lhith the iVrnd
(Victor Flemig, 1939), Laturence ofArabra
(Davide Lean, 1962), Spartacus (StanleyKubrick, 1960) ; genero klasikoen halako
berpizte bat : westerna : Darzces ll,'ith Azolues
(Kevin Costner, l99O) ; abenturetako filmak
: Rarders of theLostArk (Steven Spielperg
(1981) ; gangsterren filmak : Goodfellas
(Martin Scorsese, l99O) ; marrazki biziak
: 71,7e Little dlerntaid (lohn Musker &
Ron Clements, 1989) ; eta 70eko genero
batzuk desagertu izana -zinema politikoa
eta underground zinema- ; herrialde jakin
batzuetako filmegintzaren goraldia filmegile
herrien bultzadaz -Danimarka (Gabriel
Axel, Bille August, Nils Malmros), Finlandia
(Aki Kaurismaki, Mika Kaurismaki),
Australia (Peter Weir, Bruce Beresford),
Peru (Francisco Lombardi), Mali, (Souleymanne
Cisse). Burkina Fasso (Idrissa Ouedraogo)-
; Star-system zeritzana desagertzea ;
efektu berezietako filmek hartu duten indar
handia -Star Tf ats (George Lucas, 1977)
filmak bultzada handia eman zien efektu
bereziei, eta geroztik alor horrek aurreramendu
handia izan du, ordenagailuen bilakaeraren
eraginez batez ere, eta zientzia
fikziozko filmetan batik bat : Blade Rzuzner
(Ridley Scott, 1982), E.T (Steven Spielberg,
1982), Bact to tbe Futtrre (Robert Zemeckis,
1985), Alren (Ridley Scott, 1979)- : film
zuzendariaren gero eta garrantzi handiagoa
...
Asko dira gaur egun ospe eta eragin
handia duten zinema zuzendariak, besteak
heste : Estatu Batuetan, Clint Eastwood, David
Lynch, Brian de Palma, Martin Scorsese,
Steven Spielberg, Oliver Stone, Tini Burton,
joel & Ethan Coen, Spike Lee, Quentin
Tarantino ; Europan, Louis Malle, Eric Rohmer,
Bertrand Tavernier, Fernando Trueba,
Pedro Almodovar, Vicente Aranda, Win
Wenders, Ettore Scola, Emir Kusttuica, Ridley
Scott, Krzystof Kieslowski, Nikita
Mikhalkov, Lars Von Trier, Stephen Frears,
Theo Angelopoulos ; Sortaldean, Shohei
Imamura, Zhang Yimou.