Artea»XIX eta XX mendeak
Arkitektura modernoaren maisuak
Lehen Mundu gerraren ostean, arkitektura modernoaren abangoardiak higikunde izaera
hartu zuen, eta bai arkitektura tradizionalaren eta bai hirigintzaren alternatiba izango
ziren ereduak eratu nahi izan zituen. Bizitokiak era arrazionalean diseinatu nahi izan
ziren, hiri industrialetako langile samaldentzat eraiki behar zirenak bereziki. Bestalde,
proposamen berriak egin ziren hirigintzaren arloan. Esate baterako, Le Corbusierren
hille Radieuse, edota Europa erdialdeko Grosstarlt edo Siedlantgen izeneko proiektuetan,
espazioaren antolakuntzarako eredu berriak proposatzen ziren, tradiziozko hirigintzakoen
ordez.1931n, Philip Johnsonelc eta H.R. Hitchcockek
"Arkitektura modernoaren Nazioarteko
Lehen Erakusketa" antolatu zuten New
Yorkeko Arte Mociernoko Museoan, eta bertan
Le Corbusier, Gropius, Oud eta Mies van
cler Rohe izendatu zituzten arkitektura berriaren
aitzindari, Frantzian, Alemanian eta
Herbehereetan sortua baitzen abangoardiako
arkitektura hori. Nahiz eta erakusketa
hartako pertsonaiak artean berriegiak ziren,
historiak erakutsi du maisu horiek izan
zirela, benetan, beren garaiko arkitekturako
liderrak. Baina goian esandakoez gainera,
izen gehiago ere aipatu beharko lirateke.
1928an, AMNB zirelakoak (Arkitektura Mo-
dernoaren Nazioarteko Biltzarrak) antolatzen hasteak esan nahi du garai hartarako
hainbat herrialdetako arkitekto asko arkitekturaren
berrikuntza planteatzen ari zirela.
Bauhaus izeneko Alemaniako arkitektura
eskolari lotutako izenak edo Le Corbusier
ospetsua ez ezik, ezin aipatu gabe utzi AIvar
Aalto, E.G. Asplund, Arne Jacobsen,
etab.
Mies van der Rohe
Arkitektura modernoko maisu handietako bat Ludwig Mies van der Rohe (1886- 1969) arkitektoa izan zen. 1930ean Bauhaus eskolako zuzendaritzaz arduratu zen, Meyerren ondoren. Gropius bezala, Miesere Belirensen lantegian aritua zen, eta bere lehen lanek espresionismo arkitektonikoaren aztarna ukaezina daramate (KariLiebkirecht eta Rosci Ltrxenzburgi mortumentua . 1926, Berlin). Miesen obretan, artista neoplastizistelc definitutalco oinarriak ere antzematen dira : estalki lauen erabilera esklusiboa, espazioen fusio eta jarraitasun horizontala eta eraikuntzako materialen kalitate plastikoari eskaintzen zioten arreta. Mies van der Rohe Bauhauseko zuzendari izendatu eta gero, eta kargu horretan zegoela, Europako aldian egin zituen obra esanguratsuenak ekoiztu zituen : Bartzelonako pabilioia, 19291co Nazioarteko Eralcusketarako eraikia -gaur egun, hasieran zen toki berean berriro eraikita dago-, eta Tugendhat etxea (Brno, 1930). 1933an Hitlerrek aginpidea hartu zuenean, Bauhaus eskola "dejeneratuen eskolatzat" jo zuten : eskola itxi zuten eta bertako irakasleak atzerrira ihes egin beharrean gertatu ziren. Miesek Estatu Batuetara alde egin zuen, garapen maila handia zela-eta, huraxe baitzen Miesek nahi zituen esperimentazioak egiteko tokirik aproposena. Mies van der Rokeren Ameriketako eraikinek oso ezaugarri zehatzak dituzte : garaiera handia eta kristalezko kaxen tankerako ageriko egitura. Aipatzekoak dira, horien artean, Seagram konpainiaren egoitza (1948-1958, New York), Lalce Shore Drive apartamentuak (1948-1951), Teknologia institutua (1956, Chicago), eta Esplanade apartamentuak (1956, Chicago).
Le Corbusier
Charles Edouard Jearureret (1887-1965),
Le Corbusier izengoitiz, suitzarra zen jatorriz,
baina 1917tik aurrera Parisen bizi izan
zen. Le Corbusierren heziketan hainbat faktorek
hartu zuten parte : arkitekto batzuekin
egindako elkarlanek (Hotfmannekin Vienan,
Garnierrekin Lyonen eta Perretekin Parisen),
Europan eta Ekialdeko herrialdeetara egin
zituen bidaiek (arkitektura mota asko ezagutzeko
aukera izan zuen), eta, 1918an,
Amedee Ozenfant pintorearekin izan zuen
elkar hartzeak, biek formulatu baitzuten
purismo izeneko estetika joera. Kubismoa
gainditzeko ahaleginetan, purismoak nolabaiteko
ordena aldarrikatu zuen berriro,
eredu "klasikoetara" itzultzea, alegia. Apres
leCrtbisnte(1918) argitalpenaren eta L'Esprit
Noziuear-t (1920-1924) aldizkariaren bitartez,
Le Corbusierrek eta Ozenfantek estetika arau
berriak plazaratu zituzten. Dadaismoa ez
bezala, zeinak modernotasuna historiaren
ukatze teorikoarekin lotzen baitzuen,
L'Esprit Nouueau ordena historiko baten
barruan sartu zen, Cezanne eta kubismoa
abiapuntutzat harturik.
Le Corbusierrek arkitekturan bolumen
bakunak erabiltzea proposatu zuen, industriarako
egin zituen hainbat proiektutan
(itsasontziak, hegazkinak, automobilak) igartzen
den bezala, eta "bizitzeko makina° gisa
definitu zuen etxebizitza. Epe bateko bolumenek,
oreka formal bat ez ezik -horretarako,
Le Corbusierrek "urrezko epaia" eta
— modulor" izeneko neurri unibertsala erabili
zituen-, geometriako forma bakunen
muina eta garbitasuna bilatu behar zuten.
1914an, Dom-Ino ehea proiektatu zuen :
zementu sendotuzko egitura bat, erabateko
burujabetza ziurtatzen zuena eta kopuruhanditan eraiki zitekeena. Geroago altxatu
zituen Citrohan etxea (1920-1922) ; Ozenfantentzako
etxe-estudioa (1922, Paris) ;
L'Esprit Nouveau-ren pabilioia (1925), Pariseko
Apaindura eta Industria Arteen Erakusketarako
eraikia ; Steu1 etzea (1927, Garches) ;
eta Ville Savoye (1929-1931, Poissy). Ville
Savoyen argi eta garbi antzematen clira arkitektura
funtzionalista definitzen duten elementuak
: paretak, euskarri izan ordez, espazioa
ixten edo irekitzen duten elementu
bilakatu dira ; Fatlacla guztian daude Leihoak ;
etxe oina libre dago eta estalkia laua da.
Baina Le Corbusierren interesa ez zen
etxebizitzetara mugatu, altuz, hiri osoa eraldatzen
saiatu zen. 1922an hiri idealaren lehenengo
proiektua egin zuen, Hiri moderno
bat hiru milioi biztartlererztzntzeritzana,
eta bizitza modernoko hiru beharrizan nagusien
arabera (zirkulazioa, lan egitea eta
bizitzea) egiturant zuen. Hiriaren erdigunerako
etxe orratz garaiak proposatu zituen,
kanporaxeago sei pisutako etxeak, eta ingurumarian
innnerrble-t,illas izeneko etxebizitzak
. Azkenik, sare ortogonal bat da
proiektuaren oinarria. Le Corbusierrek arrazionalizazioa
aplikatu zuen bai trafikoa ordenatzeko
(oinezkoak eta ibilgailuak), eta
bai eraikinak eta espazio berdeak antolatzeko
. Hirigintza eredu horrek aplikazio asko
izan zituen : Voisin plana, Parisen (1925) ;
Obus plana, Aljerren (1931) ; Nlacia plana,
Bartzelonan (1932) ; eta Buenos Aires, Montevideo,
eta Sao Paulokoak, besteren artean.
Inznteuble-urllas eredua, berriz, Le Corbusierrek
1943-1952 bitartean Marseillarakoegin zuen Uuite d Habitation izeneko
proiektuan aplikanr zen. Eraikin kolektiboa
eta burujabea cla. 1600 pertsona hartzen ditu,
337 etxebizitzetan (23 etxebizitza mota daude,
txikienetik hasi eta zortzi umeko familia
hartzen dueneraino). Eraikinaren banoan
"denda kale" bat ere badago, 25 metroko
garaieran. Eraikin burujabe gisa proiektatu
zenez, jatepea eta bilera aretoa ditu, eta
eraikinaren gaineko aldean, gimnasioa, solariuma,
haurtzaindegia, antzoki estali gabea
eta piszina.
Arkitekto eta hirigile ospetsu honek idatzitako
idazkien artean aipatzekoak dira Yezs
uzte nrchitectru-e (1923), eta hirigintza modernoaren
aurrendari izan zen Urbanisme
(1924).
Alvar Aalto
Alvar Aalto (1898-1976) Kuortanen jaio
zen (Finlandian) eta Helsinkiko Institutu
Politeknikoan egin zituen arkitektora ikasketak,
Armas Lindgrenekin. Gero Europan
zehar bidaiak egin zituen, hainbat arkitektorekin
lan egin zuen, eta, 1923an, bere
bulego propioa ireki zuen Jyvhskylan, Aino
emaztearekin batera. Europa iparraldeko
arkitekto honen ezaugarri nagusia arkitektura modernoko egitura geometrikoei izaera
gizatiarragoa ematen saiatzea izan zen,
eta horretarako bere jaioterriko tradiziozko
arkitekturan oinarritu zen. Aaltoren lehen
obrak Langileen Etxea (1923-1925) eta Elkarte
herrizaleen eraikina (1929) izan ziren.
1927an Turkora aldatu zuen bulegoa, eta
han "Turun Sanomat" egunkariaren eraikina
(1927-1929), tuberkulosoentzako Paimioko
sendategia (1928-1933), eta Viipuriko
Udal liburutegia (1930-1935) eraiki zituen.
Azken eraikin horretako eskailerak (kanpotik
eta beiraz estaliak) oso imitatuak izan
ziren. 1933an Helsinkira aldari zen, eta han,
1935ean, emaztearekin eta beste kide batzuekin
batera, Artek altzari lantegia sortu
zuen. Handik laster, 1937ko Pariseko
Erakusketa Unibertsaleko finlandiar pabilioia
egiteko lehiaketa irabazi zuen, eta, eraiki
ondoren, zurez estali zuen. Aaltoren lanen
erakusketa bat zela-eta, 1938an joan zen
lehen aldiz Estatu Batuetara, eta berak diseinatu
zuen 1939ko New Yorkeko Erakusketa
Unibertsaleko Finlandiako pabilioia ere.
1940an irakasle izan zen Cambridgeko Teknologia
Instinttuan, Massachusettsen. 200
proiektu baino gehiago egin zituen bere
bizitzan eta horietatik erdiak inguru eraiki
ziren, gehienak eraikin publikoak, hala nola
Saynatsaloko udaletxea (1949-1952), Helsinkiko
Kulnuua Etxea (1955-1958), Otaniemiko
Teknika Eskola Nagusia (1955-1964)
eta Seinajokiko eliza (1958-1965). Alemanian,
etxebizitza eraikin bat altxa zuen Interbaun,
Berlinen (1957), eta Nerre irabrizeneko
etxebizitza blokea, Bremenen
(1959-1962), haizemaile formako oinaren
gainean. 1976an hil zen Alvar Aalto, eta
handik urteetara amaitu zen Essengo Opera
.