Artea»XIX eta XX mendeak
Pop Art
Londresen eta NewYorken sortu baitzen, Pop-Art arte joerak hiri giroko alderdiak eta ezaugarriak islatu zituen, eta haren margogaiak eta artegaiak kontsumoaren estetikari zegozkion gehienbat : dendak, erakusleihoak, kartelak, iragarkiak izan ziren 1956tik 1965 inguru arteko artistentzat inspirazio iturri nagusia. Pop Art hizkuntza xume bat erabiltzearen alde zegoen, batere zailtasunik izango ez zuena, eta jende gehienak aise ulertuko zuena ; eta, hala, eguneroko bizitzako objektu ezagunak erabiliz -latak, pertsona ezagunen erretratuak...- erraztasun hori iritsi zuen, baina kritiko eta ikusle askok hotza izatea egotzi zioten arte joera honi, zirrararik ez sortzea, alegia. Pop Art ez zegoen inongo dotrinan edo manifestutan oinarritua. Izena Popular Art-en laburdura da, herriaren artea alegia, eta hark baliaturiko irudi asko herri kulturatik sortuak dira : argazkia, komikia, aldizkariak eta egunkariak, zinema, telebista. Bestalde, pop artistek bitarteko mekanikoak edo ia mekanikoak erabili zituzten maiz beren lanak egiteko. Robert Rauschenberg, jasper johns, Andy Warhol, Roy Lichtenstein eta David Hockney dira pop artista nagusiak.
Pop Art-en sorrera
Berez Ingalaterran sortu bazen ere
(1954-1957), Pop Art-ek Estatu Batuetan
hartu zuen indarra, batez ere une hartan
kultura herri bat sortu zelako, masa komunikabideek
zabaltzen zuten irudiena, ordu
arte arrunkeriatzat eta estetikaren kontrakotzat
jo izan zena. Pop Art esan zitzaion joera
edo gertaera hark espresionismo abstraktuan
zuen jatorri hurbilena, eta baita ere
11. Mundu gerran Europatik ihesi Estatu Batuetan
bizilekua hartua zuen eta dadaismoari
eta surrealismoari loturik egonak
ziren artista multzo baten ekarriari : Duchamp,
Dali, Ernst, Masson, Matta eta Leger.
Roy Lichtenstein-ek egoki definitu zuen
Pop Art : «Erdeinatua izan dena erabiltzea
da batez ere Pop-aren ezaugarririk nabarmenena
(...) eta publizitatearen baliabiderik
praktikoenak, estetika gutxien dutenaketa liskartsuenak elira gehien aintzat hartzen
dituenak. Hori da gauzarik pop-ena (...)..~
Publizitatetik, argazkietatik, egunkarietatik,
telebistatik, komikietatik, aldizkarietatik ateratatako
irudiak helburu estetikoekin berriz
erabiltze hori bi eratakoa zen : lekukotasun
eta egiaztatze hotz, neutro eta urrundua, edo
gizarte urbano, industrial eta kapitalistaren
kritika batzuetan epela eta bestetan gogorra
.
1950eko hamarraldiaren bukaeran espresionismo
abstraktua agortuxea zegoen,
baina hark artearen eremuan sortua zuen
eragin askatzailea eta bat-bateko adierazpenaren
ikerketa Pop Art-en iraultza ekarri
zuen. Hasieran Pop-ak espresionismo abstraktuaren
askatasun berberaz jokatu zuen
baina kontrako zentzuan, sistematikoki baztertu
baitzuen sentiberatasunarekin eta subjektibitatearekin
zerikusia zuen dena, eta
objekturik nortasunik gabeena eta anonimoena
jarri baitzuen indarrean.
Robert Rauschenberg
1925ean jaio zen Texasen. Ipar Carolinako
unibertsitatean egin zituen ikasketak,
eta han harreman handia izan zuen
john Cage musikagilearekin. 1951n egin
zuen bere lehen erakusketa. New Yorkera
itzulirik, collageak egiteari eman zitzaion
. 1953tik 1955era era askotako materialak
erabili zituen : soka, hegazti
disekatuak, paperak, altzari puskak. Zati
margotuz eta benetako objektuz eginiko
lan horiei «combine paintings» esan zitzaien(Rebns, 1955). Rauschenbergen lanak
espresionismo abstraktuan zuen jatorria,
baina geroztik eta elementu
heterogeneoen erabileraz haren estiloak
bete-betean egiten zion eraso pintura abstraktuaren(Pinttu•a gorrin, 1955).
1960 ondoren —combine paintings.- horiek
aldatuz joan ziren. Serigrafia bidezko
inprimaketa gogotik erabili zuen Estatu
Batuetako orduko pertsona eta gertaera
garrantzitsuak irudikatzeko : Kennedy (RetroactiueI,
1964), Vietnamgo gerra (Creek,
1964) ; koadro ospetsuen erreprodukzioak
ere egin zituen : (Bicpcle, 1963 ; Tracer •,
1964). Gero bilaketa abstraktuagotan ibili
zen (Ret ,olue)s, 1967). 1973tik aurrera objektu
bidezko eraikuntzak landu zituen
(Earlp Eg)pticnt Serres). Hoarfrosts (1974-
1975) sailaren bidez, ohialen ezaugarrietan
ari izan zen lanean, oihal horietan argazkiak
inprimatuz. Rauschenberg guztiz
artista emankorra eta oparoa da.
Jasper Johns
1955ean Estatu Batuetako bandera sail
bat eta jomuga sail bat pintatu zuen (Flag,
Target rurtb four faces), eta 1958an jendaurrean
erakutsi zituenean protesta ugari
sorrarazi zuten. Koadro horietan Johnsek
enkaustikaren teknika erabili zuen
oihalaren gainaldea aldatzeko, gainalde
lauari lehentasuna emanik eta aldi berean
irudiaren esanahia azpimarraturik
(Flag ore Orange Field, 1957). Objektu
kopuru mugatu eta arrunt bat erabili zuen
here lanerako : Nrurrbers in Color (1958-
59), The Big FiLee (1960), dlap (1961).
1960ean.-eskultura-- sail bat egin zuen,
eguneroko objektu batzuk brontze pintatuz
eginak (garagardo latak, pintzelak
...). 1960tik aurrea°a, Johnsen lanak aldaketa
garrantzitsu bat izan zuen
tekniketan eta margogaietan. 1976an irudiak
baztertu zituen, eta koadro handi
abstraktuak margotu zituen hiru koloreko
marra zeharkakoez. Johns grabatzaile
eta marrazkilari bikaina da baita ere.
Andy Warhol
Pittsburghen jaio zen 1928an eta New
Yorken hil 1987an. Argazkilaria, marrazkilaria
eta publizista izan zen hasieran. Bere
lehen artelanak komikietan oinarrituriko
koadroak izan ziren, baina berehala utzi zion
bide Horri. 1962an arrakasta handia izan
zuen Cnnrpbell zopa latak, xaboi ontziak
eta Coca-Cola botilak irudikatzen zituzten
serigrafiekin. Warhol izan zen Pop Ar7 higikundeko
aitzindarietako bat Marilyn Monroe,
Elvis Presley eta beste artista famatu
batzuen serigrafiazko erretratuak, behin eta
berriz errepikatuak, egin zituen, eta aldizkarietako
eta egunkarietako marrazkiak eta
argazkiak baliatzen zituen bere lanetan.
Hasierako harriduraren ondoren berehala
arrakasta handia izan zuen. 1963an Facta »
sortu zuen, era askotako artisten lantegia
eta biltokia, bere garaian arrakasta handia
izan zuena. Warhol oso nabarmendu zalea
zen, ospearen bilatzaile amorratua, giro eta
festa snob guztietan gailen ibiltzen zena.
Warholek berak esana da makina bat izatea
eta makina batek bezala pintatzea gustaniko
litzaiokeela. The Yeluet Underground rock
taldearen babesle eta eragile izan zen.
1967tik 1971ra pintura utzi eta Undergrottnd
zineman jardun zuen, fiten mutu, erabat geldi
eta oso luzeak eginez : Sleep (1963), Emprre
(1964). 1972an pintatzen hasi zen berriz,
Mao Zedongen erretratu sail bat, eta X1.mendeko judu garrantzitsuenena, hesteak
beste, egin zituen (Marx, Einstein...). Azken
urteetan obra abstraktuak egin zituen.
Roy Lichtenstein
1923an jaio zen New Yorken. Arte ikasketak
egin ondoren, New Yorken hartu zuen
bizilekua. 1951tik aurrera urtero-urtero egin
ziaren erakusketak, haina 1960-61 arte ez
zuen jendearen arreta erakarri. Espresionismo
abstraktuari uko eginik, publizitateko
irudi arruntenetan (Like Netu, 1961), komikietan
(llhnctm, 1963), egunkarietan eta
telehistan aukeratu zituen bere margogaiak.
Teknikaren aldetik, moldiztegiko haliahideak
erabili zituen, eta oso ezaugarri berezia
da haren obran puntu txikiz eginiko
trama. Bere koadro komikietan oinarrituei
eta Cbzannere eta Picassoren koadro batzuetanoinarririko lanei (Cezanne andrearen
erretratua, 1962), gustu tsarrekoak iritzi
zieten kritiko batzuek eta Estatu
Batuetako gizartearen kontrako satira gogortzat
beste batzuek. Telebista eta garbigailusail bat ere egin zuen (lirasbirzglllachine,
1961). 1964tik aurrera bizitza
modernoko irudiak bigarren mailan utzi ziaren
eta espresionismo abstrakniari buruzko
lan ironikoak, 1930eko arte apaindurazkoan
oinarrituriko lanak eta izadi hilak landu zituen
. Geroztik, arte modernoaren joera nagusiak
beraren molde berezian landu ziaren,modu jostari eta ironikoan interpretatuz. Litografia
eta serigrafia ere landu zituen, oso
egokiak baitira bere estilorako, eta brontzez
ere landu zituen bere pinturetatik ateratako
elementu batzuk.
David Hockney
1937anjaio zen Bradforden, Londreseko
Royal College of Art-en egin zinten ikasketak,
eta britainiar Pop artisten giroan ibili zen.
Pintura eta argazkigintza tartekatu izan ditu
bere lanean. Hasieran Hockney Pop Arten
baitan ari izan zen lanean, baina pizlcanakapLzlcanaka
kontsumoko objektuak irudikatzeari
utzi eta paisajeak, etzeak eta batez ere
igerilekuak pintatzen hasi zen, igerilekuak
baitira gehien landu izan duen gaietako bat
(Nick Wrlder, 1966 ; ABrggerSplasb). Aldaketa
hori Los Angelesen gorpuztu zuen, han bizi
izan baitzen 1963tik 1967ra. 1970etik aurrera
Hockneyk zeharo baztertu zuen Pop Art
joera. Grabatu, marrazki eta argazkiak autobiografikoak
egin zituen batez ere. Bere
koadroetako pertsonaiak antzerki gisako
dekoratu batean ezartzen dial, umorez eta
urruntasunez begiratuta. Erretratu asko egin
du, estilo klasikoan (PeterScblesinger, 1967 ;
Celia, suite, 1972-73). Antzerkirako dekoratuak
eta jantziak ere egin ditu ugari. Eta
1980az geroztik gogotik ari izan da argazkigintzan,
Polaroid karreren argazkiekin kubismoaren
kutsuko collage handiak eginez.