Artea»XIX eta XX mendeak
Kubismoaren jarraitzaileak : Juan Gris, Fernand Leger eta Delaunay senar-emazteak
Pablo Picasso eta Georges Braque izan ziren kubismoaren protagonista handiak, kubismoaren lehen aldian bereziki (1907-1912) ; aldi horri "errealismo kontzeptuala" esan izan zaio, koadroan aurkeztutako objektuak adimenak, ez begiak, antzematen dituen bezalaxe ageri baitira. Hurrengo aldikoari (1913-1920) "kubismo sintetikoa" deitzen zaio : margolanak forma gutxiagoz eta soilagoz daude osatuak, koloreak biziagoak dira ; ikuspuntuarekin jokatuz, gauzaki erliebedun errealen ilusioa sortzen ahalegindu zen artista asko, Juan Gris espainiarra besteak beste. Bigarren aldi horretan, Grisekin batera, garrantzi handia izan zuten Fernand Leger eta Robert eta Sonia Delaunay margolariek.
Juan Gris
Juan Grisen izadi hil kolore-itzaliak kttblsmo
sintetiko deitu izan zaionaren aitzindariak
izan ziren, eta garrantzi handia izan
zuten Lehen Mundu gerraren ondorengo
urteetako Frantziako abangoardiako artearen
bilakaeran. Bere kide kubista Pablo Picasso
eta Georges Braque baino margolari
teorikoagoa zen Gris, eta, hala, egiten zituen
aurkikuntzak sistematizatzen saiatu
zen, aurkikuntza haiek ulergarriak eginez.
Era horretan, estilo kubista zabaltzen lagundu
zuen.
Juan Grisek Jose Victoriano Gonzalez
zuen benetako izena. Madrilen jaio zen
1887an, eta Boulougne-sur-Seine-n hil zen1927an. 1902an Arte eta Ofizioetako Eskolan
sartu zen, eta hainbat aldizkaritan aritu
zen apainketa lanak egiten. Lau urte geroago
Parisa joan zen eta han ere egunkarietako
ilustrazioak egiten jardun zen, Art
nouveattko estilo lerro-makurra erabiliz.
Parisen, Montmartreko auzoan hartu zuen
bizilekua, Bateau-Lavoir eraikin mitikoan ;
hantxe zuen bere lantegia Pablo Picassok
ere. 1910. urte inguruan ezagutu zuen abangoardia
kubista, eta bi urte geroago margotu
zuen estilo berri horretako bere lehen
koadroa, Picassori arnenaldra, (1912, Chicagoko
Arte Institutua) forma geometriko
eta konposizio diagonalekoa.
Egonaldi labur bat egin zuelarik Cereten,
Pirinioetatik gertu, paisajeak margotzenhasi zen, horien artean Ceret-eko eta:eak,
kolore biziak eta lerro zuzenak nagusi direna
. 1914an hasi zen bere obretan papiers
colles direlakoak erabiltzen, hau da, margolaritzakoak
ez diren materialak (oihal puskak,
egunkariak, oholak). 1915-1919 urte bitartean
egin zituen obra nagusi gehienak,
ausnarketa teorikoaren eta lirismo zorrotz
baten arteko oreka ezaugarri dutenak ; kolore
itzalien erabileraz azpimarratzen zuen
oreka hori. Aldi honetakoa da hain zuzen
Izadi bila paisaje Gatean/Place Ravrgrtan,
Grisen lanik ezagunenetako bat (1915 ; Arte
Museoa, Filadelfia) : izadi hil kubista da,
usadiozko paisaje bat ikusten den leiho
baten aurrean ipinia.
1920an estilo klasizista bati heldu zion
Grisek ; urte haietan agertu zitzaizkion hil
arte sufrituko zuen asmaren lehen zantzuak.
Paristik Boulognera alde egin zuen, eta,
besteak beste, Sergei Diaghilev-en errusiar
balletentzat lanean aritu zen. Urteotan pierrotak
eta arlekinak margotu zituen, kolore
hotzak, lerro makurrak eta forma lauak erabiliz
.
1924an hitzaldi bat egin zuen Sorbonnen,
eta handik aurrera zabaltzen hasi zen
Grisen ospea. Azken lanek, horien artean
Saskiko emakumea izeneko margolanak eta
izadi hilek, Gitarra eta fruitu ontzia izenekoak
adibidez, oso egitura orekatua dute.
Asma larriagotu egin zitzaion, eta nahiz eta
Hyeres-era joan zen sendatzeko ahaleginetan,
berehala hil zen, 1927an, Boulougnesur-Seine-n
. Grisen lanek, bizi zen artean
Pablo Picasso eta Georges Braqueren ospeak
ilundu zituen arren, ospe handia izan
zuten geroago.
Fernand Leger
Industria teknologiaren eraginpean, forma
mekaniko monumentalen erabilera izan
zen Leger frantsesaren estiloaren ezaugarri
nagusia. Argentan-en jaio zen Leger, 1881ean ;
1900. urtean Parisa joan zen, eta Dekorazio
Arteen Eskolan ikasi zuen. Aurreneko obretan
inpresionismoaren eta fauvismoaren
ezaugarriak bateratu zituen, baina Paul Cezanneren
margolaritza ezagutu ondoren arte
analitikoago baten aldera egin zuen.
Legerrek 1910. urtearen hamarraldiaren
hasieran ezagutu zituen margolari kubistak,
eta bat egin zuen haiekin errealitatearen deskonposizioa
lortzeko asmoan. Hala, Josturza
obran (1909, M.N.A.M.) giza gorputzaren
osagaiak ohol eta hodi bihurtu zituen,
eta Irudi biluziak basoan izenekoan (1909-
10 ; Rijksmuseum Kroller-Miiller, Otterlo,
Herbehereak), kolore biguneko puska handietan
emanak daude irudien bolumen geometrikoak
. 1913. urte inguman kolore biziagoak
hasi zen erabiltzen, eta formen
arteko kontraste zorrotzak sartu zituen bere
konposizioetan ; horietako batzuk abstraktuak
dira guztiz.
Lehen Mundu gerraren ondorengo lanetan
errealitatearekiko lotura handiagoa
ageri du. Orduan hasi zen, hain zuzen ere,
Legerren aldi ezagunena, mekanikoa, giza
irudia zilindroetan zatikatzen dena -Soldaduak
kartetan (1917 ; Rijksmuseum Kroller-
Miiller), Mekanikoa (1920 ; Galerie Louis
Carre, Paris)-, eta makinen forma dinamikoen
lilura (errodamenduak, poleak)
ezaugarri duena, kolore bakun eta bereiziekin
batera. 1920ko hamarraldiaren erdialdean
Amedee Ozenfant eta Le Corbusier
buru zituen higikunde puristari lotu zitzaion,eta ondoren figurazioaren eta konposizio
malguago baten aldera egin zuen. Aldi berean,
margolaritzaz bestelako alorrak ere
landu zituen : balleta, zinema, liburuen
apainketa... 1955. urtean hil zen Leger, Gifsur-Yvette
hirian. Haren artelanak, beren
egonezin eta aldakortasunean, mundu modernoaren
aldaketen erakusgarri geratu dira.
Robert eta Sonia Delaunay
Robert Delaunay frantses pintorea (Paris,
1885 - Montpellier, Frantzia, 1941), kolore
biziak erabili zituen lehen kubista izan
zen, eta era horretan, margolaritza kubistaren
baitan, oifismo deritzan joera sortu zuen.
Aurrenetako margolari ez figuratiboa izan
zen, eta haren lana, kolore lauak elkarren
gainean ipiniz sorturiko konposizioetan oinarritua,
arte abstraktuaren bilakaeraren
mugarria izan zen.
Delaunayk ezagutu eta berehala beretu
zuen neoinpresionisten kolorearen erabilera
. 1910erako estilo kubistako zenbait lan egin
zituen, bi sailetan bildurik : katedralen saila
eta Eiffel Dorrea (1909-1910, Guggenheim
Museoa, New Yorlc; Basileako Museoa), forma
kubista zatikatuak mugimendu dinamikoarekin
eta kolore bizi-biziekin konbinatuz
osatuak. Margolaritza erritmoen eta kolore
harmonien erabilera berri eta berezi honek,
aukeratzen zituen gai poetikoekin batera,
margolari kubista ortodoxoagoengandik bereiztenzuen. Estilo hark, orfiko deritzanak,
berehalako eragina izan zuen Der Blaue Reiter
talde espresionista alemaniarrean.
Bi urte geroago margolan erabat ez figuratiboak
hasi zen egiten, Koloretako Diskoak
eta Leihoak (1912 ; Grenobleko Museoa ; ArteMuseoa, Filadelfia) margolaritza sailetan.
Emaztearekin batera, 1937ko Parisko Erakusketarako
horma dekorazio abstraktu handiak
egin zituen Delaunayk. Azkeneko lanak ere
orfismoaren bidetik egin zituen.
Sonia Terk Delaunay (1885, Gradizhsk,
Ukraina - 1979, Paris), margolaria, liburu
apaintzailea eta oihal diseinatzailea izan zen.
Roberten Delaunayren emazte eta lankidea
zen, orfismoaren jarraitzailea hura bezala.
San Petersburgon hazi zen, marrazkigintza
ikasi zuen Karlsnihen, eta Parisa joan
zen ondoren. Han ezagutu zituen inpresionisten
ondorengo pintoreak eta fauvistak,
biziki miretsi zituenak. Robertekin ezkondu
zenerako (1910), orfismoa lantzen zuen
Soniak, kolore hutseko arrastoak elkarren
gainka ipiniz osatutako lanetan. Alabaina,
margolaritzaz kanpoko alorretara zabaldu
zituen orfismoaren hastapenak : oihalen diseinua,
ontzien apainketa, antzerki diseinua,
etab. Soniaren lan garrantzitsuenetako hat
Blaise Cendrars idazlearen poema batentzako
apaindura izan zen, orfismoaren estiloan
egina (1913-14 ; Transiber -ianoko prosa
eta Frarztzrako_jea)ine Txikiarena) ; lan
hura izan zen antzinako liburugintzaren eta
liburugintza modernoaren arteko mugarria.
1920ko hamarraldian oihalak eta jantziak
diseinatzen jardun zen, eta haien kolore
abstraktuen harmoniek eragin sakona izan
zuten nazioarteko modan. 1930etik aurrera
berriz ere margolaritzari heldu zion, eta, esan
bezala, 1937ko Parisko Erakusketarako horma
dekorazioa egin zuen senarrarekin batera
. Senarra hil ondoren (1941), margolari
eta diseinatzaile gisa jarraitu zuen Sonia
Delaunayk lanenan. 1950etik aurrera bere
lanari buruzko erakusketa handiak egin ziren
munduko museo nagusietan.