Artea»XIX eta XX mendeak
Espresionismoaren jarraitzaileak Austrian eta Alemanian
XIX. mendearen bukaeratik 1925. urte ingurua arte, Lehen Mundu gerraren aurreko giro gorabeheratsu eta ilunaren inguruan zabaldu zen espresionismoa, Alemaniatik Europa guztira. Margolaritzari dagokionez, inpresionismoaren eta naturalismoaren kontrako erreakzio gisa antolatu zen higikunde espresionista.Artista espresionistak bere sentiberatasunaren arabera irudikatzen du mundua ; norberaren ikuspuntuak eta ikusmoldeak moldatzen dute errealitatea. Espresionismoa Alemanian hasi zen heclatzen, eta Europa guztira zabaldu zen Lehen Mundu gerraren ondoren. Aitzindariak Van Gogh, E. Munch, J. Ensor, G. Rouault eta Gustav Klimt izan ziren. Alemanian bi taldek jarri zituzten estetika modu berri haren oinarriak : Die Brircke eta Der Blatte Reiter taldeek hain zuzen. Die Brtrclze ("Zubia") taldea 1905ean sortu zen, Dresden-go hirian, tradizio akademikoarekin hautsi nahiak eta orduko gizarteari arurre egin nahiak elkartzera bultzatu zituen artista batzuen ekimenez . Talde hartatik sortu ziren Alemaniako espresionismoaren lehenengoadierazpenak. Taldearen burua-edo Ernst Ludwig Kirchner pintorea izan zen (1880- 1938). Der Blaue Reiter ("Zaldun urdina") taldea, berriz, 1991n sortu zen, Munichen, artearen adierazpideak berriztatzeko asmoz bildu ziren pintore batzuen ekimenez. Taldearen fundatzaileak Vasily Kandinski (1866-1944) eta Franz Marc (1880-1916) pintoreak izan ziren.
Gustav Klimt
Gustav Klunt Vienan jaio zen, Austria-
Hungaria inperioaren garaian, 1862ko uztailaren
14an. Vienako Arte eta Lanbide Eskolan
ikasi zuen. 1883an estudio bat zabaldu
zuen, eta horma irudiak egiten trebatu zen.Bere lehenengo lanak XIX. mendearen
bukaerako pintura dekoratiboaren eredukoak
ziren, naturalistak, akademikoak, eta
balio sinboliko handikoak : Vienna Burtgheater-erako
(1888) eta Kunsthistorisches
Museum-erako egin zituen horma irudiak
dira estilo horren adibide nagusiak.
1897an bere estiloak heldutasuna iritsi
zuen, eta Viena Sezesioa taldea fundatu zuen
pintore gazte batzuekin, arte akademikoaren
kontra egiteko eta estilo guztiz dekoratibo
baten alde, Art noueazt-ren antzera-edo.
Handik gutxira hiru mural egin zituen
Vienako Unibertsitateko sabaian jartzeko,
baina irudiei omen zerien sinbolismo erotiko
nabarmenak eta ezkortasun agerikoak
halako eskandalua sortu zuen ezen baztertuak
izan ziren. Bere hurrengo muralak
-Beethovenen frisoa (1902, Osterichische
Galerie, Viena) eta Bruselako Stoclet jauregiko
jangelakoak (1909-1911)-, planoaren
erabilera berritzaile eta arbitrarioagatik eta
kolorea -kolore biziak eta urrea- apaingarri
gisa erabiltzeagatik bereizi ziren. 1905.. rtetik aurrera egin zituen beharbada bere
lanik aipagarrienak : llluszta (1908, Osterichische
Galerie, Viena) eta Vienako zenbait
emakumeren erretratuak, Fr etzi Fr •i tza Riedler
(1906, Osterichische Galerie, Viena) eta
Fratt Adele Blocb-Bazter (1907, Osterichische
Galerie, Viena). Erretratu horietan itzalik
gabeko silueten gisa tratatu zuen giza
irudia, eta dekorazio lauko eremuez inguratu
zuen azala haren sentsualitatea nabarmentzeko
.
Emil Nolde
1867an jaio zen Nolde-n, Bocholt-etik
hurbil, Alemanian. Emil Hansen zuen jatorrizko
izena. Nekazari familia batean sortu
zen eta gaztetan zura lantzen atera zuen bizimodua
. Alemaniako espresionismoaren
pintore nagusietako bat izan zen. Oso estilo
pertsonala eta independentea izan zuen
beti : koloreen gogorkeriaren bidez eta irudien
distortsioaren bidez adierazi zituen bere
sentimenduak.
1899an hasi zen pintatzen, Pariseko egonaldi
batean inpresionistak ezagutu ondoren
. 1906an Die Brzrcke taldean sartu zen
(Dresdengo talde espresionista), baina handik
urte eta erdira utzi zuen. 1909. urteaz
gero erlijio gaiak landu zituen batez ere :
Dautza urrezko zekorraren inguruan
(1910, Munich) bezalako lanetan gordintasun
osoz eta kolore disonanteen bidez adierazi
zuen giza irudi eta aurpegi deabruzkoen
eroaldi erotikoa. 1913-1914 bitartean Ginea
Berrian izan zen, eta bertako indiarren mozorroetan
oinarritu zen bere espresionismoaren
bortxakeria forma ia abstral(tietara
eramateko. 1914tik aurrera Alemaniako
Baltiar itsasoaren kostaldean bizi izan zen.
Lurrarekin zuen elkartasun ia mistikoan oinarrituta
egin zituen zenbait lan, hala nolaPaduren ikuspegia (1916, Kunstmuseum,
Basilea, Suitza), non odaiertzak, koadroaren
behealdean, hodei beltzen mendean, halako
espazio zentzu ezin dotoreagoa eratzen
baitu. 1916tik aurrera egin zituen paisajeak
hotzagoak dira bere hasierako lanak baino ;
loreek baizik ez dute gordetzen hasieran
erabili zituen tonu distiratsuen indarra. Naziek
aginpidea lortu zutenean Alemanian
dekadentetzat hartu zuten haren obra, eta
margotzeko debekua jarri zioten. Bigarren
Mundu gerraren ondoren, lehendik margotutako
gaiak berregiten hasi zen. 1956an hil
zen Seebiill-en, Alemanian.
Oskar Kokoschka
Margolari espresionista handienetako
bat izan zen. 1886ko mardoaren lean jaio
zen Pochlarn-en, Austria-Hungaria inperioaren
garaian. Haurtzaroko arazo ekonomiko
eta familiarrek, batetik, eta anaia
zaharraren heriotzak, bestetik, arrasto sakona
utzi zuten haren izaera oinazetsuan.
Vienako Arte eta Lanbide eskolan egin zituen
ikasketak. 1908an Adolf Loss arkitektoa
ezagutu zuen, eta haren bidez egin
zuen abangoardiako artisten ezagutza.
Garai hartan margolaritza ez ezik literatura
ere landu zuen ; poemak eta dramak idatzi
zituen : Hiltzailea, errzaktmeen esperantza
(1907) ; Sasia sutan (1911).
Paisajeak eta erretratuak margotu zituen
batez ere, indar espiritual handikoak bigarrenak
. Hasieran kolore naturalistez eta lerro
leunez margotu zuen, baina pixkanaka
bere margokera asaldatuz joan zen, pintzelaren
arrastoa lodituz, kolorea biziagotuz,
eta ertz-inguruak astunduz. Garai hartako
eta bere obra osoko lan inportantegietako
bat Ekaitza du (1914, Kunstmuseum, Basilea,
Suitza), bere buruaren eta Alma Mahler-en
erretratu bat itsaso haserrearen erdian
. Lehen Mundu gerraren ondoren, larri
zauritu baitzuten, bidaia bat egin zuen Europan,
Afrikan eta Sortalde Hurbilean zehar
. 1937an Alemaniako bere obra guztia
konfiskatu zioten, dejeneratua zelakoan.
Nazismoaren etsai handia izan zen, eta
koadro bat egin zuen Condor Legioak Bizkaiko
herriak bonbardatu zituenekoaz, Euskal
Herriko haurren alde. 1938an Londresa
joan zen eta han gizateria pairatzen ari zen
oinazea eta sofrikarioa azaldu zuen bere
margolanetan : Arnrtttzagorrra (1940-1941,
Narodni Galerie, Praga). Azkeneko urteetako
obra, berriz, bareagoa da, zenbait hiri
ikuspegi eta gai mitologikoko margolanetan
ikus daitekeen bezala. Oskar Kokosclzlca
Villeneuven hil zen, Suitzan, 1980ko otsailaren
22an.
Egon Schiele
Vienan jaio zen, 1890ean. Austriako espresionismoko pintore nagusietako bat izan zen, margolaria, marrazkilaria eta grabatzailea, eta bere irudien erotismoagatik nabarmendu zen. Vienako Arte eta Lanbide eskolan egin zituen ikasketak (1907-1909). Garai hartan harreman handia izan zuen Alemaniako Art noveau-rekin (AlemanianJtzgendstrl deitua), eta Klimt ere ezagutu zuen, Uiena Sezesioa taldeko buru zela hura. Izan ere, Schieleren estilo sotilak asko zor baitio Klimten dotoretasun dekoratiboari. Nolanahi ere, Schielek ganantzi handiagoa eman zion espresioari dekorazioari baino, eta lerroaren ahalmen hunkigarria indartu zuen tentsio sukartsu batez. Hasiera-hasieratik, giza irudia landu zuen batez ere, eta gai erotikoak tratatzen zituen modu irekiak eta asaldariak harridura handia sortu zuen. 1909an Vienako Nezzkurzstgruppe taldearen sortzaileetako bat izan zen. 191ltik aurrera erakusketak egin zituen Europan zehar, eta 1918an areto bat eskaini zioten bere lanari Vienako sezesionisten erakusketan. Handik gutxira hil zen, Vienan bertan. Haren lanen artean aipagarri dira, besteak beste, Iragarlea (1911), Kardinalea eta moja (1912) eta Besarkada (1917).