Artea»XIX eta XX mendeak
Andre Derain eta Raoul Dufy
Andre Derain
Fauvismoaren jarraitzaile nagusietako
bat izan zen Derain. Chatou-n jaio zen, Frantzian,
1880. urtean. Gurasoek ingeniero ikasketak
egin zitzan desio bazuten ere, Deraini
gazterik sortu zitzaion margolaritzarako
zaletasuna, eta hemeretzi urte zituela Parisa
joan zen ikastera, Carriere eta Julian akademietan
. 1900. urtean Maurice de Vlaminck
margolaria ezagutu zuen eta hark bultzaturik
buru-belarri margotzen hasi zen. Urte
hartan bertan Chatoun lantegi bat hartu
zuten errentan Vlaminck-elc eta Derainek
elkarrekin lan egiteko. Handik gutxira, ordea,
nork bere bideari ekin zion : Vlaminckek
"senak eraginik" margotu zuen ; Derain,
berriz, gogoetak eta kulturak erakarri zuten,
museoetako arteak bereziki. Behin,
Louvre museoan, jean Puy frantses pintorearekin
(1876-1960) margolanen kopiak
egiten ari zela, Matisse ikusi zuen, eta txunditurik
geratu zen haren lanaren askatasuna
eta indarra ikusita. Gero soldadutza luzeaizan zuen (1900-1904), eta denbora bitarte
horretan ez zuen lan handirik egiterik izan.
Garai horretatik aipagarria du, adibidez,
Txanelak Pecq-en (Paris, Arte Modernoko
Museo Nazionala), indar handiz eta kolore
nahasgabe bortitzez margotua. Gero,
1905eko udan, Collioure-n egon zen, Matisserekin
batera. Han egin zituen margolanetan
erabili zuen teknikak, ukitu luze karratuek,
Matisserena gogorazten du, baina
Derainek lirismo distiratsu eta egikera ausart
halako bat du, erabat biribildu gabea.
Paisajeak margotu zituen batez ere, eta urte
hartako Salori d'autornnte-ko " cage aux fauves"
ospetsuan jarri zituen ilcusgai. Arnbroise
Vollard artelanen salerosleak obra guztia
erosi zion, eta Londresa joatea proposatu.
Londresen Hyde Park-eko oihal famatuak
egin zituen, eta Tamesis-ko kaien sail ikusgarria
(Musee de 1'Annonciade, Saint-Tropez)
. 1907. urtetik aurrera aldatuz joan zen
Derainen lagun eta harreman sarea ; Chatou
utzi, Vlaminck-engandik aldendu, eta
Montmartre-n jarri zen bizitzen, bere lagun
berrien ondoan : Georges Braque, Max Jacob,
Guillaurne Apollinaire, Kess Van Dongen,
Pablo Picasso. Kolorea erabat baztertu
ez bazuen ere -Chatou, Collioure eta Londresen
lortu zituen efekturik bizienak-, aurreko
bidetik aldendu zen, Braquek garaitsu
hartan egin zuen bezala. Ez zitzaion
kubismoari atxiki, baina handik aurrera, eta
1910 arte, gutxi gorabehera, gero eta gehiago
egituratu zituen bere margolanak -Cassis-ko
paisajeak (Troyes, P. Levy-ren emaitza),
Bainu hartzaileak (1908, New York,
Museum Of Modern Art, MOMIA)-, Picassoren
Deinoiselles d Avignon margolanaren
eraginez segur aski. Beste zenbait margolanek,
hala nola Cagnes-ko zubia (Washington,
Naitonal Gallery) edo Cadaques-ko
ikuspegia (1910, Basileako museoa), Cezannerenak
dakartzate gogora. Derain-en hurrengo
beste zenbait lanetan, berriz, jatorri
desberdineko eragina antzematen da : XV.. endeko pintura italiar eta flandriarrarena
(Leihoan. zehar, 1912, New York, MOMIA),
irudigintza herrikoiarena (I zaldttrta, 1914,
Ermitage jauregia, San Petersburgo), Erdi
Aroko pinturarena (Edaleak, 1913, Tokio,
Kabutoya museoa).
Lehen Mundu gerrak (1914-1918) pintore
gazteak sakabanatu zituen eta kritikariengan
eta jendearengan margolaritza nazional
eta tradizionalerako halako joera batsortu zuen, eta, hala, gerra ondorengo hamabost
urteetan, Frantziako pintore bizi
handientzat hartua izan zen Derain. Andre
Salmon, Guillaume Apollinaire eta Elie Faure-k,
besteak beste, haren eklektizismoa
goraipatu zuten ; eta horixe da, hain zuzen,
Derainen lanaren ezaugarri nagusia. PiYlcana-pixkana
gero eta ageriago azaldu zen
museoetako kulturaren eragina Dereinen
margolanetan eta teknikan : haren biluziek
Gustave Courbet eta Pierre Auguste Renoir
dakarte gogora ; haren paisajeek Camille
Corot (San Alaxinrino basilika, Paris,
AMMN), Barbizongo eskola, baita Alessandro
Magnasco XVIII. mendeko italiar margolaria(Baknnteak, 1954, Troyes, P. Levyren
emaitza) ; eta haren erretratuek Bizantzio,
Venezia, Espainiako pintura, edota Ingres,
modeloaren arabera.
Urte batzuetan antzerkiko ikuskarietan
inspiratu zen Derainen margokera (Pierrot
etaArlekina, 1924, Paris, Walter-Guillaumeren
emaitza), eta dekoratu eta jantziak diseinatu
zituen, Errusiako Balletentzat besteak
beste. Derain irudigile bikaina zen etazenbait liburu irudiztatu zituen : I Enchantetn
? potn -rissant (l9O9), Guillaume Apollinaire-ena,
OEuures burlesques et mlstiques
dttfieiedlatorelnion an corruentdeBarcelone
(1912), Max Jacob-ena, llont-de-Piete
(1916), Andre Breton-ena, eta Heliogabale
(1934), Antonin Artaud-ena.
Fauvismo aldi distiratsu baten ondoren
Derain margolaritza tradizionalera itzuli zengarai bertsuan, haren lagun Braque - eta Picassok
kubismoa sortu zuten. Baliteke arte
higikunde berri horri hasieran egion zioten
harrera txarrak bultzatu izana Derain beste
norabide bat hartzera, tradizio neoklasikoari
atxikia eta lehen urteetako bat-batekotasun
eta indarretik aldendua. 1954. urtean hil zen,
Garches-en.
Derainen obra Europa eta Estatu Batuetako
museo handienetan aurki daiteke, eta
hainbat bilduma partikularretan, hala nola
Pierre Levy-renean (Troyesko Ar -te Modernoko
Museoan gaur egun) eta Walter-Guillaume-renean
(Musee de 1'Orangerie, Paris).
Raoul Dufy
Pintore eta diseinugile frantsesa. Le Havre-n
jaio zen, 1877an. Hamabost urte zituela
pintura ikasketak egiten hasi zen Le
Havreko Arte Ederretako Udal Eskolan ;
Othon Friesz margolari frantsesa (1879-1949)
ezagutu zuen han. Dufyk inoiz aitortu zuenez,
bi eredu handi izan zituen garai hartan
: Eugene Boudin (1924-1898) eta Delacroix
; azken honen Tra-vanoren justizia
izeneko margolanak (Rouengo museoa)
berebiziko zirrara egin zion.
1900ean udalaren diru laguntzaz Parisa
joan zen margolaritza ikasketak egitera. Hasieran
inpresionistek erakarri zuten -Manet,
Monet, Pissarro-lc-, eta inpresionisten ondokoek,
Lautrec-ek batez ere. Garai hartan
Albert Marquet (1875-1947) pintore lagunarekin
batera lan egin zuen Fecamp-en,
Trouville-n, eta Le Havre-n. Orduko lanen
artean aipagarriak ditu, adibidez, Kale banderez
apairzdtza eta Trotturlleko afitrak
(1906, Paris, ANIMN), duten pintzel ukitu
eta koloreagatik, fauvistak, baina sentiberatasun
inpresionistakoak oraindik.Dufyk berak aitortu zuenez, 1905ean
Salon d'autoizzne erakusketan Matisseren
Lujua, baretasuna eta Irnzurtasttua lana
ikustean pintatzeko moduz aldatzea erabaki
zuen : "Irudimena marrazki eta margo bihurtzearen
miraria ikusi nuenean, inoiz izandako
xarma guztia galdu zuen niretzat
errealismo inpresionistak". Handik bi urtera
egin zuen Jeanrze lore artean (1907, Havre
museoa) lanak Matisseren eragin garbia
du. Cezanneren atzera begirako erakusketa
handi baten ondoren (1907), hurrengo urtean
Braquerekin Estaquera egin zuen bidaiak
margolana egituratu beharraren kezka
sortu zion, baina ez zen, haatik, kubismora
lerratu (Arbolak Estague-n., 1908, Paris,
AMMN) ; Arrosazko enzakurrzea (1908, Paris,
AMMN) lanaren kolore bizitasun handiak
eta adierazkortasun grafiko garbiak Van
Goghen lana ekartzen du gogora, eta baita
espresionismo alemaniarra ere.
1909 inguruan Dulfyren artea arindu
egin zen, eta graziaz eta umorez bete, elementu
apaingarriak gehituta kolorezko orbanen
eta silueten antolaketan (Bolorzrako
basoa, 1909, Nizako museoa ; Jardin abandonatua,
1912, Paris, AMMN).
Bere lagun poeten liburuak irudizapaintzen hasi zen (Orfeor ?e rz bestiarioa,
Apollinaire, 1910), eta harrezkero marrazki
eta irudi apaingarri asko egin zuen.
1911n ehunak dekoratzeko enpresa bat
sortu zuen Paul Poiret jostunarekin batera
(1911), eta oihalen diseinuak egin zituen
1912-1930 bitartean Bianchini-Ferrier etxearentzat
. 1920ean Idia teilatuan obraren
dekoratuak egin zituen Fauconnet-ekin
(testua jean Cocteau-rena zen eta Darius
Milhaud-ena musika). 192letik aurrera artista
dekoratzaileen erakusketetan parte
hartu zuen.Lehen Mundu gerraren ondoren, [jence
izeneko margolan handiez gero (1919, Chicago
eta Nizako museoak), Dulfyren pintura
behin betiko egonkortu zen, formula jakin
bati atxikirik : marrazki bizi kiribil eta
arabeskodunak eginez kolore nahasgabeko
eremuetan, arbitrarioki mugatuak itxuraz
; marrazkia eta kolorea, beraz, autonomoak
ziren erabat. Gaiak aukeratzean
txindurritegietakoa bezalako puntuzko mugimendua
kontrajartzen zion kolore bizi
lauek mugaturiko espazio bare bati, mugimendua
eremu bare baten gainean, ur azala,
arraunlariak Marne ibaian (Festa reazttrkoa
Haurert, 1925, Paris, AIvIMN ; Nogent, zabi
arrosa eta bur?d izzbidea, 1933 ing., Havreko
museoa), lasterketa zelaiak (Lasterketak
Epsorn-erI, 1935 ing., Paris, ANIMN). Gerraren
ondoren grabatuen ordez litografiak
egiten hasi zen eta gero eta akuarela gehiago
margotu zuen. Urte horietan dekorazioaren
alorrean egin zuen lanik aipagarriena
Fee Electrrcite da (1937, Paris, AMMN),
apaingarri handi bat nazioarteko erakusketa
bateko pabilio baterako.
Azkeneko urteetan lan soilagoak, apaindura
gutxiagokoak egin zituen : Tailerrak
sailak (1942), ia kolore bakarreko ohialak
(Kontsola boria, 1947, Louis Carreren bilduma
; Biolin gorria, 1948, Paris, bilduma
partikularra). Ez da ahaztu behar, baina,
askorentzat haren lanik inportanteena izan
zena : haren lumazko eta arkatzezko marrazki
zehatz eta bizia, umorez betea (lan horietako
asko Parisen daude ikusgai, Arte
Modernoko Museo Nazionalean). Izan ere,
Dufyk bi gerren arteko mundu baketsu eta
alai bateko "kazetari lana" egin zuen bere
marrazkien bidez. 1952an, hil baino urte bat
lehenago, margolaritzako sari nagusia eskuratu
zuen Veneziako bi urtez behingo
XXVI sariketan.