Artea»XIX eta XX mendeak
Claude Monet
Frantses margolaria (1840, Paris - 1926, Givermy, Frantzia). Inpresionismoaren sortzaileetako
bat izan zen, eta higikunde horretako maisu handiena. Paisajeak margotu zituen
batez ere. 1874an, Cezanne, Renoir, Degas eta beste artista batzuekin batera, inpresionisten
lehen erakusketan parte hartu zuen. Moneten argiaren eta egurataren
aldaketek gauzak nola eraldatzen zituen agertzek,o ikuspegi bereren zenbait bertsio
egin zuen, argitasun eta urtaro desberdinetan (Rottetzgo katedrala saila, 1892-1894 ;
Sarzzt-Lazare geltokia saila, 1876-1878). Beste lan aipagarri batzuk : Askaria belarretan
(1865-1866, Louvre, Paris) ; Ezzzaktttzzeak lorategian (1866, Paris, Louvre) ; Catzzrlle
soineko berdez jantzia (1866, Bremen, Kunsthalle) ; IYjesttzzrtzsterko zabia (1870, Londres,Astor),
Tamesis ibaia saila (1900-1909).Bost urte zituela, familia Sainte-Adressera
joan zen bizitzera, Le Havre ondoan,
aitak bere gain hartu zuelako negozio oparo
baten zuzendaritza. Gaztetan karikaturak
egin zituen, marrazki bikainekoak. Bere
izeba Lecadre margolari amateurra zen, eta
beharbada haren eraginez bidali zuten Claude
herriko artista batekin marrazki ikasketak
egitera. Dena den, Moneten margolari
bizitza ez zen hasi Eugene Boudin ezugutu
eta hark aire zabalean margotzera -gauza
guztiz ez ohikoa garai hartan- zaletu zuen
arte. Esperientzia haren ondoren, Monetek
bere margolari bizitza guztia eman zuen begietaratua
egoki margoratzeko metodo berriak
saiatzen eta ikusmenaren fenomenoak
aztertzen.
Ez ziren paisaje haiek izan margotu zituzten
lehenak, XVI. mendeaz gero margotu
izan baitziren ; bai ordea estudiotik kanpo,
bertatik bertara, margotzen ziren
aurrenetako paisajeak. John Constable eta
William Turner pintore ingelesek ere eginakzituzten olio lanak kanpoan XIX. mendearen
hasieran, baina Monetek ez zituen
lan horiek ezagutzen. 1859-1860 urteetan
Parisen izan zen lehenengo alcliz. Han Barhizon
eskolako pintoreak (Charles Daubigny,
Constant Troyon) ezagutu zituen ; haien
lanek txunditurik utzi zuten. Bere familiaren
nahigaberako, uko egin zion Arte Eclerretako
eskolan ikasteari. Aitzitik, garai hartako
artista aurreratuenak elkartzen ziren
lekuetara azaltzen zen eta, hesteak beste,
Camille Pissarro ezagutu zuen. Handik guztira,
baina, soldaclutzak eten egin zuen margolari
gaztearen prestakuntza ez formal
hura. Monet Aljeriara joan zen. Eugene Delacroix
margolari erromantikoarenganako
mirespenez aulceratu zuen, agian, Aljeria,
Delacroixen margokera koloretsua Marokora
egindako bidaia baten ondorioz aldatu
haitzen ; uste izatekoa da Aljeriako argitasunak
eta koloreek barrena astindu ziotela.
1862an Sainte-Adressera itzuli zen, gaixorik
beharbada, eta itsasoaren margolanak eginzituen Boudinekin batera. Han Johan Barthold
Jongkind holandar itsas margolaria
ezagutu zuen. Handik urte betera-edo, Parisa
joan zen, ikasketak jarraitzera, Charles
Gleyre-ren akademian oraingoan. Akademia
hartan Frederic Bazille, Alfred Sisley eta Pierre-Auguste
Renoir ezagutu zituen. Ikasleok
akademiako maisuarekin bat ez zetozelaeta,
Chailly-en-Biere herrira joan ziren, Barbizon
ondoan, Fontainebleaulco basoan.
Garaitsu hartan Monetek japoniarren margolanak
ezagutu zituen, apaingarriak eta
lauak. Lanok eragin handia izan zuten Frantziako
margolaritza modernoaren hilalcaeran
.
Moneten gaztaro emankorraren lanaren
balioa 1865-1870 bitarteko koadroetan taxutu
daiteke, pintzel-ukituka margotzen hasi
baino lehen, inpresionismoaren ezaugarria
izan zen bezala. Garai hartako lanik aipagarrienetako
bat (amaitugabea, Gustave
Courhertek lanari egin zizkion oharpenengatik,
nonbait) Askaria belarretan du (1865-
1866, Paris, jabetza pribatua), Edouard Maneten
izen bereko lan ospetsuan oinarritua.
Izan ere, Monetek 1863ko "Salon de Refuses"
(°Ulcatuen Erakusketa") erakusketan
ikusi zuen Maneten lan hura, eta antzeko
gai bat pintatzea erahalci zuen. Maneten
maisulana, baina, Berpizkundeko margolaritzaren
parodia zen, eta Monetek, berriz,
benetako neurrian margotu nahi izan zituen
pertsonaiak koadro handi batean (4,5 x 6
metro, gutxi gorabehera), handiegia aire
zabalean egin ahal izateko. Jatorrizko lanaren
atal bat baizik ez da gorde (Louvre,
Paris), baina bada konposizio osoaren bertsio
txikiago bat (124 x 181 cm), Puxkin
Museoan, Moskun. Manetek hezala Monetek
ere bizitza modernoko gertaerak margotu
zituen batez ere, eta alde batera utzi
zituen artifiziozko gai historikoak eta kutsuerromantikokoak. Garai hartako bere gutunen
arabera, ekonomia arazo handiak izan
zituen, eta osasun arazoak begietan. Dirudienez,
Monetek finantza arazo larriak izan
zituen beti, baita ospe handiko maisua zela
ere, baina erdiko mailako klasearen bizimodu
erosoa azaldu zuen beti margolanetan
.
Nolanahi ere, Moneten helburu nagusia
ez zen izan erdiko mailako klasearen bizimodua
eta la uie moderrxe pintatzea, baizik
eta izadiaren bere ikuspegi erradikala ohialeratzeko
modu egokia bilatzea. Ibaia (1868,
Art Institute of Chicago) eta Sainte fldresseko
hondartza (1867, Art Institute of Chicago)
bezalako margolanek, pertsonaiak agertzen
ziren aurreko hesteek baino askoz
hobeto erakusten dute inpresionismora iristeko
urratu zuen bidea. Bere lan mota eta
garai guztietatik 1865-1867 bitarteko hondartza
eta itsas pinturak ditu ikuspegi
"normaletik" hurbilen daudenak. Moneten
helburua ez baitzen aurrean ageri zitzaiona
zehatz-mehatz kopiatzea, ikusmenaren une
bateko inpresioa unean bertan grabatzea
baizik. Txalupak, eraikinak, bigarren mailan
agertzen diren irudiak, hondartzako legarra
eta abar, pintzelkada laster arinez eginak
dira guztiak, kolore lauetan, haien
pisuari edo sendotasunari konturik egin
gabe.
1860 ondoko urteetan Monet estuasunean
eta batetik bestera bizi izan zen, ia
ezer saldu gahe. Hala ere, zenbait erakusketatan
parte hartu zuen, eta harrera on
samarra egin zieten haren lanei. Aipagarria
du, adibidez, bere emazte Camilleren erretratu
bikaina, ez inpresionista oraindik.
1860an Bogival herrira joan zen, Sena ibaiaren
ertzean, eta Renoirrekin lan egin zuen.
Oso antzeko koadroak egin zituzten estiloz
; jendea bainua hartzen, txalupen kulunka,eta urak islatzen duen argi biziaren
distira margotu zuten. Margolan inpresionistak
ziren bete-betean, baina Monetek
berak "zirriborro txartzat hartu zituen. Bibiek
pintzelkada labur indartsuen bidez oihalerani
zuten landako argitasuna eta mugimendua,
perzepzioaren une berean.
1868an domina bat irabazi zuen Le Havren.
1870ean, Trouvillen, Camilleren erretratu bat
egin zuen (Tate Gallery, Londres), pintzelkada
sendo zabaletan. Errealismo bisualaz
inoiz pintatu den adibiderik onena da, hondar
aleak pigmentuan txertaturik jarraitzen
baitute. 1870 ondoko leleen urteetan izadiko
gertaerak margotzen jarraitu zuen. Frantzia
eta Alemaniaren arteko gerraz libratzeko,
Londresa joan zen. Hurrengo bi urteetan
ubideak, txalupak eta haize errotak margotu
zituen Holandan. Atzera Frantziara itzuli
zenean, etxe bat hartu zuen errentan Argenteuil-en,
Sena ibaiaren ertzean, Parisen
ondoan. Monetek hiri hartan igarotako urteak
inpresionismoaren goren urteak izan
ziren.
Monet ezaguna da gai bat hartu eta argiaren
eta eguratsaren aldaketek hura nola
eraldatzen duten aztertzen jarduteagatik, alegia,
argi eta egurats giro desberdinetan gai
bati buruzko margolan sailak egiteagatik.
Era horretan egindako lehenengo lanak
Parisko Saint-Lazare geltokikoak ditu, 1876-
1877 bitarteko neguan eginak. Gero Vetheuil-era
joan zen bizitzera. Han igarotako
urteak ez ziren hain zoriontsuak izan ordea
: Monetek zorrak zituen, eta Camille
haurdun zegoen eta gaLYo. Moneten maitaleak,
Alice Hoschedek, ordaindu zituen zorrak
eta zaindu zuen emaztea. Camille
1879ko irailean hil zen.
1881. urte aldera desegiten hasi zen
inpresionisten taldea. Hala ere, beste bi
erakusketa egin zituzten (azkenekoa 1886an,baina Monetek ez zuen parte hartu). Ordurako
Monetek baizik ez zuen jarraitzen izadiaren
eta koloreen gorabeherak aztertzen.
Lelcu askotan ibili zen margotzen. 1886an,
adibidez, Holandara joan zen ostera, tulipa
soroak margotzera, eta gero egonalcli luzeak
egin zituen Etretat-en eta Belle-Ile-n. XX.. endearen hasieran bi sail handi egin zituen,
gai berrien bilaketan egindako azkenak
. Lehenengoa Londresen egin zuen,
1899-1904 bitartean : Tamesis ibaia, Waterloo
eta Charing Cross zubiak, eta Legebiltzarra
. Bigarrena Venezian egin zuen, 1908-
1912 bitartean : hiriko ubideak eta jauregiak.
Izan ere, Venezia gai ezin hobea zen inpresionista
batentzat. Margolan haietan, baina,
beste sail batzuetan baino efektu orokorragoak
dira argia, ura, mugimendua, arkitektura
eta uraren distira.
1890ean Monetek padura zati bat erosi
zuen, bere errekastoa, zubi japoniar bat eta
guzti, eta igebelarrak ipini zituen bertan. Berehala
zume negartiak, lirioak, kanaberak
eta ur gaineko landareak sortu ziren inguruan
. Monetek hogei urtetik gora eman zuen
ingurune horretan gogoetan eta lanean. Igebelarren
lehenengo lanak ez zituen oso
handiak egin, baina gero oso konposizio
zabalak egin zituen. Esango litzateke landare
eta lore sortak, uraren urdina, hodeien
isla eta guzti, zintzilikaturik daudela espazioan,
eta espazio hori margolanaren ertza
bera baino harantzago doala. Espazio hartzailearen
kontzeptu hori, berria margolaritzaren
historian, Parisen eman zuen ezagutzera,
1920an, Orangerie jauregiko bi areto
handi bete zuten margolan erraldoien bidez
. Handik urte batzuetara kritikari batek
margolan horiek "inpresionismoaren kapera
sixtinoa" zuela esan zuen. Bizitzaren azkeneko
urteak, begiak lausoturik bazituen ere,
lanean eman zituen.