Artea»XIX eta XX mendeak
Errealismoa
Frantziako errealismoa
Frantziako iraultza garaian finkatu zen lehenengoz langileen eta burgesiaren arteko gatazka, Mariek eta Engelsek heren agiriarekin berretsia. Aldi berean aldaketa sakonak gertatu ziren zientzietan eta teknologian; pentsamenduari dagokionez, Comteren positibismoa nagusitu zen, idealismoari eta erromantizismoari aurrez eginez, zientziaren balioa azpimarratuz gizakiaren eta gizartearen aurrerabidea bermatzeko bide gisa. Aldaketa horiei guztiei esker, errealitatea eta artea ulertzeko era berriak agertu ziren XX. mendearen bigarren erclialdeaz gero. Horrela, artean, burgesia kontserbadorearen aldeko joerei eutsi zien monarkiak ; joera horrek Daviden eskolako maisuak miresten zituen, haiek hartzen zituen printzipio zuzenen jarraitzailetzat, arte soilari begiratzen zioten, eta hainbat artista hartzen zuen errespetu gabekotzat, Delacroix bera barne.Gero eta nabarmenagoa egin zen Frantzian gehiengo burgesaren gustuaren eta hizkuntza plastiko berrizale eta aurrerazaleak sortu eta sustatu nahi zituen artista eta intelektualen multzo txiki baten arteko zatiketa. Eten hori erabatekoa izan zen 1848ko Iraultzaren lilurak amaitu ondoren . Izan ere, ez zen jendearen gehiengoaren gustuekin bat ez zetozen eta ideia plastiko herriak saiatu nahi zituzten artistentzako lekurik gelditu ; egoera horretan, errealisten obra, eta batez ere Courbetena, probokazioa gertatzen zen, eta azkenean abangoardia higikunde bat osatu zuten joera berrizaleen aldekoek. Higikunde horretako artistek heren garaiko gizarte errealitatea eta maisu handien tradizioa bateratzeko beharra ikusten zuten, arteak gizarte kontzientzia hartu behar duela jabeturik . Joera horri jarraitu zioten margolari nagusiak Courbet, Daumier eta Millet izan ziren.
Courbet
Gustave Courbet margolaria (Ormans, 1819 - Vevey, 1877) izan zen higikunde errealistaren aitzindari eta buruzagia Frantzian. Izan ere, hera agertu zen lehenengoz bere garaiko joera erromantikoen kontra, eta bere garaiko gertaerak hartu zituen bere margolaritzaren oinarri.
Gaztetan sorterriko ikuspegiak margotu zituen. 1840an Parisa aldatu zen, eta zuzenbide ikasketak egiteko asmoa zuen arren, Louvreko maisuen obrak ikertzen hasi zen bete-betean. XVI. mendeko eta XVII.. endeko espainiar, flandriar, veneziar eta holandar margolarien obrak kopiatuz ikasi zuen teknika. 1844an onartu zioten Pariseko Erakusketa Ofizialean lehen obra, Cotu ?- betZakurBeltzarekin edo Azttoerretratua.
Erakusketa horretan parte hartu zuen orobat 1845 eta 1846. urteetan, baina hasierako obra haiek erromantizismoaren kutsu nabarmena zutela azpimarratu beharra dago.
Errealismorako joera eta zaletasuna 1848-1857 bitarteko urteetan nagusitu zen Courbeten obran. Haren margolaritzaren eta pentsamoldearen bilakaeran eragile asko dira aipagarriak, baina bereziki azpimarratzekoa da Iraultza, eta, orobat, Proudhon filosofo anarkistaren ideiak, zeinak artearen balio soziala ilustratzeko Courbeten obrak erabili baitzituen. Lehenengo obraerrealista nagusiak Ilunabarra Ornarasera
(Lilleko museoa), Hileta Ornarresen (Louvre,
Paris) eta Flageyko nekazariak azokatik
itzuleran (Besancongo museoa) dira, 1848-
1850 bitartekoak guztiak. Halako xehetasun
harrigarriez irudikatu zituen nekazariak eta
burgesak koadro horietan, ezen ordu arte
genero pinturatzat hartu ohi zena pintura
historiko bihurtu baitzuen berak. Aurrerantzean
gero eta egiatasun biziagoz islatu zuen
errealitatea (Lantegia, Louvre, Paris ; Harginak,
hondatua gaur egun).
1860ko hamarraldian emakumezko
biluzien irudi bikainak egin zituen, errealismoaren
joerari jarraituz horiek ere. 1853an
eskandalu handia sortu zuen Bainu-hartzaileak
obrarekin eta 1875ean berriz, Gazteak
Senarenn ertzean obrarekin. Bigarren
obra horretan inpresionismoaren ezaugarrien
iragarle izan zen Courbet, eta joera
horren beraren erakusgarri izan ziren azken
hamarraldian margotu zituen paisajeak, itsasertzeko
eszenak, ehiza irudiak eta animaliak
.
Millet
Jean-Francois Millet frantses margolaria
(Gruchy, 1814 - Barbizon, 1875), ororen
gainetik, artea bere garaiko gizartearen
egoerari egokitzeko ahaleginean nabarmendu
zen, eta nekazarien bizimoduari buruzko
margolanengatik da batez ere ezaguna.
Gaztetan nekazari gisa lanean aritu ondoren,
1837an Parisen finkatu zen beka bati
esker. Paul Delarocheren ikaslea izan zen
han, eta Louvreko maisuen obrak ikertu ahal
izan zituen egonaldi hartan.
Hasieran erretratuak eta gai mitologIIcoko
koadroak egin zituen ; lehenengo lan
ospetsua 1844an margotu zuen, Esnezalea.
Baina 1847til- harremana izan zuen Daumier,
Dupre eta Troyonekin, eta horrek gaietan
aldaketa ekarri zion Milleti. Izan ere,
landa giroko eta nekazarien bizimoduari
buruzko gaiak erabili zituen aurrerantzean
batez ere. Horrela, 1848ko Erakusketa Ofizialean nekazarien bizimoduarekin loturiko
lehen koadro ospetsua aurkeztu zuen, Galbabeara
(Louvre, Paris).
Urte hartan bertan Barbizonera aldatu
zen, eta han bizi izan zen aurrerantzean,
bidaia labur batzuk gorabehera. Ez zen,
lZalere, Barbizongo taldea deritzon margolari
taldeko kide izan, nahiz eta haiekin
harremana izan zuen eta haiek bezala naturalismoa
bilatzen zuen bere ideologiaren
adierazpide gisa, hau da, hiriko bizitza ankerretik
ihes egiteko joeraren adierazgarri.
1848ko iraultzatik sortu zen langilearen heroi
irudi berriak, nekazari giroko bizitzaz
zuen ulermen bereziarekin batera, XIX.. endeko errealismoa sendotzeko aukera
eman zion Milleti. Joera horren erakusgarriak
dira, besteak beste, Bztrtexkarrak
(1857), Angelusa (1858-1859), Ereilea, etab.
1863tik aurrera, T. Rousseau bere adiskidearen
eraginez batez ere, paisajea landu
zuen bereziki (Harraeatt-Cousira Grevillen),
eta pastel margoak erabili zituen sarritan,
inpresionismotik hurbileko emaitzekin
(Udaberri-loreak). Zenbait obratan sentimentalismo
bizia eta efektu koloristak adierazi
zituen, eta horrek sinbolismoaren iragarle
bihurtu zuen (Ilunabarra, Udaberria).
Daumier
Honore Daumier eskultore, karikaturagile
eta margolari frantsesa (Marseilla, 1808-
Valmondois, 1879), gizadiaren ikertzaile
bikaina izan zen. XIX. mendeko frantses
politikariak eta gizartea kritikatu zuten inrdi
satiriko eta kartoiengatik da batez ere
ezaguna. Bere margolanek, azkenaldikoek,
inpresionismoaren teknikak arte modernoan
txertatzeko lagungarri izan ziren.
1816an Parisa aldatu zen bere familiarekin,
eta zuzenbidearen alorrean aritu zen
hasieran lanean. Ondoren margolaritza ikasi
zuen Lenoirrekin, eta haren eraginez ezagutu
eta miretsi zituen Rubens eta Tiziano
(Ninfak satiroengandik rhesr; 1849-1850,
Montrealgo arte ederretako museoa).Hasieran litografiako lanak egin zituen
batez ere, eta oso margolari oparoa izan zen
alor honetan (3.000 litografiatik gora eta 1.000
grabatu, 1872 bitartean). Monarkiaren kontrako
karikaturak egin zituen La Caricattere
aldizkarian, eta horren ondorioz kritika gogorrak
eta are zigorrak jaso zituen 1831tik
aurrera. 1832an, besteak beste, Petaud erregearen
gortea litografiagatik (Nazio Liburutegia,
Paris) atxilotu zuten, eta 1834an, Daumierrek
bere salaketa garratzenak argitara
eraman zituen urtean alegia (Le rue Ti?ansnaaain,
Inprimatzeko askatasuna, etab.), La
Caricatttre aldizkaria itxi zuten (Le Cbariuari
aldizkaria osatu zuten geroago). 1836-1838
bitartan ohituren satira adierazten zuen litografia
sail bat egin zuen, bere Robert Macaire
iruzurgilea zutela protagonista. Ondoren
satira politikoak egiten hasi zen berriro, errepublika
ezarri zenean. Errepublikaren akatsen
irudi gisa sortu zuen, hain zuzen ere,
bere pertsonaia nagusietako bat, Ratapoil
eskulturakoa. Eskultura haren aurretik,
1832an, igeltsuzko busto sail garrantzitsu bat
egin zuen (Girrzot jatena, etab.), eta giza fisionomiaren
ikertzaile bikaina zela erakusteaz
gainera, medio desberdinetan, eskulturan
eta litografian kasu honetan, oreka
estetikoa mantentzeko gai zela utzi zuen
agerian. Litografia aipagarrienak, lehen aipatutakoez
gainera, Abokatua irakurtzera (1845-
1846), 3. klaseko bagoia (1862 ing.), Prorneteo
kateatua eta Fstatapazalea dira.
Aurretik ere zenbait koadro egin zituen
arren, 1860 inguruan aritu zen batez ere
margolaritzan. Litografietan eta eskulturan
ez bezala, ez zuen hainbeste landu karikatura
eta satira, eta garai modernoetako inidiak
eta pertsonaiak irudikatu zituen, kutsu
barnekoiagoz halere. Koadro aipagarriak
ditu Lehen barntra eta, batez ere, Garbitzailea(1863 ; Louvre, Paris). Inpresionismoaren
aitzindari izan zela esan daiteke,
bere koadroetan hasi baitziren irudiak agertzen
argiak janda bezala, eguratsarekin bat
eginda marrazkiak, baina bere garaian ez
zituzten aintzat hartu.