Artea»XIX eta XX mendeak
Pintura erromantikoa Ingalaterran : William Turner
Ingeles erromantizismoak eman duen paradoxarik eta kontraesanik handiena ; hori izan liteke Turner definitzeko modu bat, bere bizitzaren alderdi jakin batzuei erreparatuz gero : ia autodidakta izan arren, bizitza osoan egon zen Royal Academy-ri atxikia ; akademia irakasle izanagatik, zalantza handiak zituen pintura modu sistematikoan erakutsi ote zitekeen ; klasikoa izan nahi bazuen ere, haren estiloak eta margoen nagusitasun erabatekoak auzitan jartzen zuten klasikotasun hori ; bakarzale amorratua, baina erregeen babesa bila ibilia ; Ingalaterrari gogotik atxikia, baina Ingalaterran bertan jarraitzaile bakan batzuk baizik izan ez zituena.
Bizitza eta lanak
Londresen jaio zen 1775ean ; aita bizargilea zuen. Arkitektoen eta grabatu saltzaileen laguntzaile xume gisa eman zuen gaztaroa. 1789an Akademian hasi zen ikasketak egiten, eta aurki egin zituen bere lehendabiziko erakusketak: 1790ean akuarelak, eta 1796an oliozko margolanak (Arrantzaleak itsasoan). Ospe handia hartu zuen eta irabazi handiak izan zituen argitaratzaileentzat eta mezenas partikularrentzat topografiako akuarelak eginez. Colt Hoare mezenas klasikozalea 1797an ezagutzeak Antzinatearenganako mirespena sortu zion, eta grina horrek bere bizitza osoan iraun zion. 1799an Akademiako kide elkartu izendatu zuten, eta 1802an, berriz, akademiko oso. 1804an beraren arte galeria zabaldu zuen, eta 1822an berreraiki eta handitu egin zuen galeria hori. 1807tik 1837ra perspektibako irakasle izan zen Akademian, eta han gogotik landu zuen artearen teoria, eta batez ere margoen teoria, geroztik eragin handia izan zuena 1820tik aurrera abian jarri zituen esperientzietan. Amienseko Hitzarmenari esker (1802), Turnerrek Britainia Handitik ateratzeko baimena izan zuenean, atzerrira joan zen lehengo aldiz, Parisa eta Suitzara ; Alpeek liluratu egin zuten, eta Pariseko artelan ugariak ikusteko aukera izan zuen. Ingalaterrara itzulirik, gai berriak landu zituen, arnasberriturik etorri baitzen eta goragoko helburuekin, bere bidaldian ikusitakoak, eta koadroa antolatzeko eta osatzeko modu klasikoa eraginkortasun handiz baliaturik (Urperatzea). 1817an Holandan eta Alemanianizan zen, eta 1819an Italian. Bidaiazale amorratua baitzen, bere bidaldi ugarietan Europako leku asko ezagutu eta pintatu zituen : Venezia, Rhineko harana, Frantziako ibaiak, Eskoziako eta Suitzako aintzirak ; eta haietan gogotik bilatu eta landu zuen zeruaren, lurraren eta uraren arteko argi jokoen harmonia.
XIX. mendearen lehen urteetan, Turner maiz erretiratu zen Walter Fawkes bere adiskide eta babeslearen landetxera, Farnley-n (Yorkshire). 1830etik aurrera orobat egin zituen egonaldi luzeak Pertworth-en (Sussex), Lord Egremont bere babeslearen egoitzan. Hala eta guztiz ere Londresen egin zuen bere bizitzaren zatirik handiena, eta haren artegintza ere Londresi egon zen oroz gainetik lotua, ordu asko ematen baitzituen Akademian eta haren inguruko gorabeheretan, bai eta artelanen salmentan eta bildumagintzan ere.
Arte erosleek sekula ez zioten hutsik egin Turnerri, baina, 1830az geroztik, ordu arte salduak zituen lan garrantzitsuenak berrerosteari eman zitzaion, eta hasi zen orobat ulco egiten berak bere obrarik hoberentzat zeuzkanak saltzeari, zeren eta begiz joa baitzuen ordurakoTurner Galeria eta Errukizko Erakundea» sortzeko asmoa, nahiz azkenerako asmo hura ez zen inoiz gorpuztu, bere testamentua interpretatzerakoan sortu ziren zailtasunak eta liskarrak zirela-eta, besteak beste. Guztiarekin ere, estatuak beretu zituen bere lantegiko obrak, eta gaur egun bi museotan daude banatuta : 19.000tik gora akuarela eta marrazki British Museum-en, eta 280 bat oliozko pintura Tate Gallery-n, nahiz badiren beste lan gutxi batzok munduko beste museo bakan batzuetan barreiatuak.
Argiaren eta margoaren pintorea
Bere garaiko paisajista asko bezala, Turnerrek
gaitasun handia zuen izadiko efektu
konplexuak oso baliabide gutxirekin irudikatzeko
: haizearen eta uraren dardara,
argiaren aldaketak egunsentian edo arratsean
... Baina artista gutxi izan zen Turner
bezain emankorra eta era askotako margolanak
egina, eta gutxik izan zuten halako
jakin-min handia denboraren iragatea
antzemateko. Turnerren lanaren ezaugarri
nagusia argiaren eta margoen sena
eta zaletasuna da, bai teknikaren aldetik,
bai formaren aldetik eta bai kontzeptuaren
aldetik.
Haren lehenengo oliozko lanek XVIII.. endeko paisajeen kutsu handia zuten,
baina errealistak ziren aldi berean (Conrstoneko
goi ordokiak). Haren paisaje olioz
pintatu haiek harrera ona izan zuten arren
artearen giro ofizialetan, Turnerrek aldi hartan
paisaje historikoa zuen, ustez, gogokoago
. Generoen hierarkia klasikoan sinesten
zuen, Liber studrortun bere grabatuen bilduman
(1807-1819) egin zituen zatiketek
erakusten dutenez. Eneas eta Sibila-k Wilsonen
eta beste paisajista klasiko batzuen
eragina zuen, baina Egiptoko Bostgarren
iztu •rra-k gehiago zuen Europa osoko tradiziotik,
eta Egiptoko Bigarrenn izztrria-n
garbi ikusten da Turnerrek guztiz ere beretua
zuela Poussin frantses margolariak
koadroak osatzeko eta antolatzeko zuen
teknika.
Turnerrek paisaje historikoak pintatzen
abiatua zuen bilakaerak etenaldi bat izan
zuen 1807an. Baliteke Wilkie eskoziar margolariak
izan zuen arrakastak Ingalaterrakolanda giroko eszenak pintatzera bultzatu
izana Turner zenbait urtez -Landako errementaria,
Goizeko izotzaldia-, eta aldi berean
Ingalaterrako landa ikuspegien zirriborro
ugari egin zuen -Taniesis ibaia Malton
Brrdges ingurzrnn-, Constable ingeles
paisajegileak egiten zituen oliozko zirriborroen
tankeran. Nolanahi ere, Turnenek egin
zuen garai hartan hats handiagoko lanik ere,
garai hartako gertaera historikoak -Trafalgarrekogudtta-,
eta antzinako gertaera historikoen
kontakizuna -Eltcrekaitza : • Arzibal
Alpeak zeharkatzeri-. Paisajista klasikoen
imitazio soiletik harago, saiatu zen haiei
gaina hartzen, batez ere Claude Lorrain XVII.. endeko frantses pintorea harturik abiapuntutzat,
baina baita ere Rembrandt eta Veneziar
pintoreak -Erreka baten isurbidea- ;
koadro horietan Turner gogotik saiatu zen
argi efektuetan ordu arte egina zuen bide
guztiari aurrea hartzen, teknikaren aldetik
erabateko askatasunaz margotuz, baina jarrera
horrengatik koherentea ez izatea egotzi
zitzaion : hain zuzen ere Urperatzea margotu
zuenean ere egina zioten kritika berbera
. Paisaje klasikoa eraberritzeko joera
hori areagotu baizik ez zuen egin Turnerrek
1819an Italian egin zuen egonaldiak,
bai Venezia irudikaturik egin zituen akuarela
gardenetan, bai oliozko koadroetan
(Erroma Vatikanotik ikusia).
1820etik 1830ra elementu klasikoak eta
Turnerren beraren elementuak sormen handiagoz
baliatu zituen, ordu arteko eklektizismoa
bazter utzirik, argia biziagotuz eta
perspektiba klasikoaren ordez diagonalez
eginiko perspektiba konplexuago bat
tankeratuz. Ulises Polifenrorrr iseka egiten
koadroarekin Turnerrek bilakaera horren
goi maila iritsi zuen urdin biziak, gorriak,
arreak, oso modu ezohikoan erabiliz. Harrezkero, Turner generoko koadroak margotzen
hasi zen, zirroborro nahiz koadro,
eta bide berriak urratu nahi horretan, oso
modu harrigarrian erabili zituen bai margoa
eta bai argia, ia era abstraktuan, ordu
ar- te ezagutzen ez zen tankeran. Garai hartako
koadroak ez ziren behin ere jendaurrean
erakutsi Turner bizi zen artean.
1834an Parlamentuko sutea pintatu ondoren,
indarkeria eta sua gaitzat zuten koadro
sail bat egin zuen, margoekin bilaketa saio
harrigarriak egiteko baliatu zuena : Gizon
beldurgabearen borroka, Beltz-trcttularierz
itsasontzia.
Akuarelagile gisa, grabatzaileentzat lan
egin zuen gehienbat, berak ere grabatuak
egiten zituen noizbehinka, eta erreprodukzio
haiei esker ospe handia izan Turnerrek
Britainia Handitik kanpo ; alor horretan
egin zituen aurkikuntza ugariek ez zuten
arrakasta handirik izan, harik eta oliozko
pinturara aldatu ez zituen arte. Baina,
1842 inguruan, graba tugintzarako ez ziren
akuarela sail zabal bikain bat egin zuen,
Suitzako eta Renaniako paisajeak irudikaturik,
arte bildumagile batzuentzat.
Azken aldiko Turnerren koadroek ezaugarri
nabarmen bat izan zuten : erdialdean
koadroko egitura nagusia, eta zurrunbilo
baten modura koadroan zehar barreiatzen
den kurba segida bat, indar zentrifugo baten
gisa : Elur ekaitza itsasoari. Lan haietan
mugimenduaren eta jarioaren sentipena
adierazi zuen egitura zurrunbilotsuen bidez,
halako ametsezko eta fantasiazko ukitu bat
emanik bere koadro batzuei. Eguratsa irudikatzeko
egin zituen aurkikuntzak zirelaeta,
inpresionismoaren aitzindaritzat hartu
izan dute batzuek, eta deskribapenari muzin
egiteagatik abstrakzio lirikoaren aitzindaritzat
beste batzuek.