Artea»XIX eta XX mendeak
Eskultura neoklasikoa
Eskultura neoklasikoa ez zen ondo egokitu erromantizismoak ekarri zuen Antzinatearen gurtzarekin eta miresmenarekin. Garai hartan Antzinate klasikoko eskulturak begietsiak zeuzkaten, greziar zibilizazioaren goi mailako adierazpidetzat baitzeuzkaten, nahiz haiek ezagutzen zituzten eskulturak ez izan erromatarrek jatorrizkoetatik eginiko kopiak baizik. Beraz, aditu guztientzat Antzinateko eskultura haiek baldin baziren eskulturaren gailurrik garaiena, artista modernoak nekez irits zezakeen halako bikaintasunik . Gainera, eredu haiek aintzat harturik, eskultore erromantikoa erraz eror zitekeen erreprodukzio mekaniko hutsalean. Hori dela eta, erretratua izan zen eskultura neoklasikoak gehien landu zuen alorra, eta Canova, Houdon,Thorvaldsen, Rude, Preault, Barye, Carpeaux izan ziren eskultore nagusiak.
Antonio Canova (1757-1822)
Bere garaiko eskultore gehienak bezala,
greziar artearen bikaintasuna miresten
zuen neoklasizismora lerratu zen Canova,
baina oso kontuan hartu zuen arau klasikozale
haiek zorrotzegi hartzeak zekarren arriskua
. Eredu horren baitan Canovak bere bidea
urratu zuen, Antzinatearen moldearekin
lotu zituen bere ideiak, eta forma berriak
sortu zituen era horretara.
Antonio Canova Possagno-n jaio zen,
Treviso inguruan, Italian. Aita umetan hil
zitzaion; aitona, Pasino, lanbidez harri-leuntzailea,
izan zuen lehenengo maisua, etaharen bidez lortu zuen Giovanni Falier veneziar
senatorearen babesa. Giuseppe 11
Bernardi-Torretto izan zuen gero maisu, eta
harekin ezagutu zituen XVIIL mendeko
molde eta tankera barrokoak. 1769an Veneziara
joan zen bere maisuarekin batera.
1776koak ditu bere lehen estatuak, Euridize
eta Orfeo. Geroztikako Dedalo eta
Ikaro eskultura multzoekin mugimendua eta
jarrera konplexuak irudikatzeko nahia adierazten
zuen. Garai hartako bustoek eta erretratu
pintatuek garbi erakusten dute artista
gazte hark Veneziako arte tradizioari zion
atxikimendua.
Arteen Akademian onartu baitzuten,
Erroman hartu zuen Canovak bizilekua
1779ko udazkenaz geroztik. Garai hartan
Canova axolakabetua zen Antzinateko arteaz,
arte barrokoak zeharo liluraturik baitzeukan
. Baina pixkana-pixkana estetika
neoklasikoaren zale ziren adiskideen, eragina
gero eta handiagoa izan zen Canovarengan
; Gavin Hamilston, pintorea eta gauza
zaharren saleroslea, eta Volpato, grabatzailea
ziren adiskide horiek.
Aurrerantzean, Canovak Erroman egin
zuen bere arte karrera osoa, eta bai arrakasta
handiz egin ere. Apolo bere btn aa koroatzen,
eta rllinotaau •o a Teseok garaitara eskulturetan
argi ikusten da haren bilakaera
Greziako eta Erromako ereduak imitatzeko
ahaleginean. 1783an, Quatremere de Quincy-rekin
hasi zen Canova harremanetan, eta
Antzinateko artera itzuli beharra zorrotz aldezten
zuen teoriko hura Canovaren aholkulari
izan zen harrezkero. Garai hartan egin
zituen aita santuen hileta monumentuetan
-Klemente XIV.arena (1783-1787) eta Klemente
XIII.arena (1787-1792)- ordu arte
egina zuen bidearen eta helenismoaren bide
berriaren arteko tirabira bat sumatzen da.
Erlijio gaiez kanpoko lan guztiak, ordea,
antzinako eskulturetan zeuden oinarrituak,
baina antzinako molde hura askatasun handiz
interpretatzen zuen : Psike maitasunaren.. nzstrak berpiztua.Bien bitartean, jakinaren gainean eta
bere kabuz Ponpeiako eta Erromako estatuen
eredutik urrunduz joan zen, eta hilarrien
estetika bere-berezko bat tankeratu
zuen Atikako hilobietan oinarriturik. Bide
berriak bilatze hartan aipagarriak dira Herkules
Lykas itsasora botatzen eta Kreugas
eta Damoxerzes estatua multzoak. Harrezkero,
Canovak lehen maila iritsi zuen bere
garaiko eskulturagintzan, ez bakanik Italian,
baita Europa osoan ere. Hauek ditu garai
hartako eskultura nagusiak : Perseo, Hektor,
Aja.v, Paris -antzinako ereduetan oinarritutako
aldaerak-, Teseo zerztazzroarekir7 borrokan,
Hiru neska dantzariak, Hiru Graziak.
.. Aldi berean, garrantzi handikoa da
haren bilakaeran haria Kristina ar txidzzkesarerz
bil oroitarria (1798-1805, Viena), piramide
itxurako hilobiaren atera doan segizio
bat irudikatzen duena.
Napoleonek begiz jo zuen Canova, eta
hark hainbat lanetan irudikatu zituen bai
Napoleon bera, bai bere senide eta inguruko
batzuk. Oso modu idealizanran eta mitologiako
heroien tankeran egin zituen erretratu
haiek, neurriz gaineko mirespenaz : Napoleonen
busto bat eta estatua handi-handi bat,
Marte jainkoaren aipuan ; Letizia andrea,
Agripinaren tankeran, PaulineBorgbese, Venus
garailearen itxuran, ldnrat...
Canova San Lulcako akademiako printze
izendatu zuten, eta Erromako museoen
zuzendari ; ospe handia iritsia zuen, etaNapoleonen inperioak gainbehera eginagatik,
haren ospea ez zen hargatik. gutxitu
1815an Londresera abiatu zen, han Partenoneko
marmolezko erliebeak ikusi zituen,
bai zeharo liluratu ere haien edertasunaz
; ez zuen haatik -funtsean behintzatbere
estiloa aldatu, baina haien eraginez
errealismo handiagoz egin zituen bere azken
estatuak : Madalena etzanik, Ninfa ohean,
Ertdinrion lotan.
Jean-Antoine Houdon (1741-1828)
Jean-Antoine Houdon Parisen jaio zen.
Gazte gaztetatik hasi zen eskultura ikasten,
aise irabazi zuen Akademiaren saria, eta
1764tik 1768ra Erroman izan zen ikasketak
sakontzen. Garai hartako lanek ospe handia
eman zioten : San Bruno (1767), Erromako
Santa Maria degli Angeli elizarako
egina ; Sanjoan Bataiatzailea ; obra hori
prestatzeko egin zituen saioetatik atera zen
Larratua eskultura guztiz ere ospetsua, garai
hartako eskultoreek eredutzat hartu zutena,
ugari izan baitziren harez geroztik eskultura
horren aldaera brontzez edo igeltsuz
eginak. Eskultura horrek garbi erakusten
dii eskulturagintzak hogei bat urtetan
egina zuen bidea : horma-zuloan ezartzeko
neurrira zehatz egina, lerro bertikaletan oinarriturik
tankeratua izatea, eta horren ondorioz
oihalak irudikatzeko modu lasai eta
are hotza ere, argien eta itzalen arteko efektuez
ez baliatzea... Larrutu hori erabat bikaina
da anatomiaren aldetik, eta, aldi berean,
ondo adierazten ditu Houdonek artista gisa
zituen dohainak eta mugak : naturalismoa
muturreraino eramana, eta erretratugile
bikain bati dagokion antzea.
Houdonek busto asko egin zituen, ez
denak bikainak hargatik ; aipagarriena I oltairerea
bustoa da, 1781n Comedie-Francaise-erako
egina.
Bertel Thorvaldsen (1768 edo 1770-1844)
Kopenhagenen jaio zen eta hango arte
akademian egin zituen lehen ikasketak ; Erromara
joan zen gero ikastera, eta han hartu
zuen bizilekua 1819 arte. Berrel Thorvaldsen
eskultoreak arrakasta handi-handia izan
zuen Europan, ia Canovaren parekotzat
zeukaten, eskultura jende askorentzat artegintzaren
adierazpiderik gorena zen garaian.
Antzinateko artea eta Mediterraneo aldeko
tradizioa Europako iparraldera ekarri nahi
izan zuen, eta antzinako arte horretan oinarriturik
daniar arte bat sortu. Sen handiko
eskultorea zen, eta horregatik Municheko
Gliptotekan gordeak zeuden Eginako Atenaren
tenpluko frontoiak eta eskultura arkaikoak
zaharberritzeko ardura eman zioten.Thorvaldsenek eskulturetan erabili ziaren
gaiak Canovarenen antz handia dute, baina
oso bestelako moduan lantzen zituen, arkaismoaren
oso zalea baitzen eta zorrotza
orobat arkaismoaren desbideratze ororekiko.
Sakonera gutiko erliebea, estatuak eta hil
oroitarriak egin zituen, eta estetika eta estilo
neoklasikoaren jarraibideak moldatu zituen
arte kristau berritu bat egin nahiaren eraginez
; hortaz, haren estiloa hotza zen eta zorrotza,
eta harengan biltzen da Europako
eskultura neoklasikoaren joerarik garbizaleena
. Haren lan gehienak Kopenhageko Thorvaldsen
museoan daude gordeak.
Francois Rude (1784-1855)
Dijonen jaio zen; 1812an Erromako eskultura
sari nagusia eman zioten, baina ez
zuen bere garaiko eskultore askok bezala
Erromara ikasketak egitera joaterik izan,
Erromako Akademiak ez baitzien dagoeneko
artista gazteei dirulaguntzarik ematen.
1815ean Bruselara joan zen Sophie Fremiet
pintorearekin ikasketak egitera, eta han bizi
izan zen 1827 arte. Frantziara itzulirik,
hainbat erakusketatan parte harrei zuen, eta
ospe handiko bat arte lantegi sortu zuen,
eskultore bikain askoren eskola izan zena.
Rudek jarraibide neoklasikoak aintzat
hartu bazituen ere, emanagoa zen izadian
ikusten zuena zorrotz irudikatzera, eta erretratatuaren berezitasunak bere horretan
adieraztera orobat ; eskultura neoklasikoaren
joerarik idealistenaren baitan kokatzen da
hortaz. Eskultura arte didaktiko bat zen
Ruderentzat, ideia bat edo sentimendu bat
modu atseginean betikotzeko helburuz egina
; ikuspuntu horretatik, Antzinateko gai
mitologikoek eta historikoek edozeinek
ulertzeko moduko izaerak eta gertaerak eskaintzen
zituzten. Oinarri hori harturik, bere
garaiko ideiak eskulturaren bidez adieraztea
zen Ruderen helburu nagusia. Pentsaera
horren adibide garbia da Rudek gogotik
parte hartu zuen lan bat : Pariseko Garaipen
Arkuaren dekorazioa, historiazko eta abertzaletasunezko
ikasgai handi bat harriz adierazia
izan behar baitzuen. Arku horretarako
Rudek eskultura multzo bat egin zuen, La
Marsellaise (1835-1836), obra ospetsua eta
arrakasta handia izan zuena.
Eskultura mota asko landu zituen Ruclek,
batez ere monumentuetako eskultura
eta pertsona ospetsuei eginiko omenaldiak
eta erretratuak. Anatomiaren ezagutza sakona,
antzinako estatuen anatomiazko neurriak
eta ereduak bere garaiko pertsonen
erretratuetara aldatzea, eta erretratatuen
keinu berezi eta bizia zehatz irudikatzea
ziren Ruderen ezaugarri nagusiak ; jeanne
D Arc, rlloaage, General Bertrartd, lllarecbal
Ney, Cauaignac, Le Reveil de Napoleon dira
haren eskultura ospetsuenak.