Artea»XIX eta XX mendeak
Neoklasizismoa Frantzian : Jean-Auguste Ingres
Frantses margolaria (1780, Montauban-1867, Paris). Neoklasizismoaren pintore nagusia
izan zen Jacques-Louis Daviden ondoren. Ingresen lanak, hotz antzekoak, argiz beteak,
eta konposizioan ongi orekatuak, eskola erromantikoaren antitesia ziren. Erretratugile
bezala nabarmendu zen batez ere. Irudiaren muga lerroaren zehaztasunak obsesionatzen
zuen.Aita pintorea eta eskultorea zuen, musikaria
izateaz gainera, eta berarekin egin
zituen lehen ikasketak artearen munduan.
Eskola ikasketak, berriz, sei urterekin hasi
zituen. Lau urte geroago, ordea, Frantziako
Iraultzak sortutako giro nahasia zela eta, itxi
egin zuten eskola, eta hartan bukatu zen
Ingresen heziketa akademikoa. Ikasketak
hala eten beharrak atsekabe handia sortu
zion, eta bizitza osoa eman zuen bere burua
ahalik eta hobekin prestatu nahian. 1791n
aitak Tolosara bidali zuen, bere jaioterrira,marrazki ikasketak egitera. Hiru urtez, 13tik
16ra, bigarren biolin gisa lan egin zuen hiriko
orkestran bizimodua ateratzeko.
1797ko uda bukaeran Parisa joan zen,
eta jacques-Louis Daviden estudioan hasi
zen ikasten. Bi urte geroago Arte Ederretako
Eskolako pintura sailean onartu zuten.
1800eko otsailean eskolako lehenengo saria
irabazi zuen gorputz enbor batez, eta
urrian bigarren geratu zen Erromako Sariketan
. Hurrengo urtean sariketa irabazi zuen
Agarnenonen mandatariak izeneko
koadroarekin (Ecole des Beaux-Arts, Paris).
Frantziak, Napoleonen gerretan murgildurik,
ezin izan zuen koadroa erosi, eta horren
ordez lan egiteko leku bat eta diru
kopuru txiki bat eman zioten. 1804an, Liejako
hiriak hala eskatuta, Bonaparteren erretratu
bat egin zuen (Musee des Beaux-Arts,
Lieja), eta orobat egin zuen bere aitaren
erretratu bat (Montauban), eta autoerretratu
bat (Chantilly). 1805ean Riviere familiaren
hiru erretratu egin zituen (aita, ama eta
alabarenak), eta hurrengo urtean ergin zuen
bere lan bitxienetako bat, Napoleonen erretratu
bat handitasun jarreran : Napoleon I.a
enperadore jarlekararr (Musee de I'Armee,Paris).
1806ko urrian Erromara joan zen, han
egonaldi bat egiteko dirulaguntza jasota.
Urte hartako Parisko Erakusketan - xelebretzat
eta "iraultzailetzat" hartu zituzten haren
koadroak. Kritika haiei kasurik egin gabe
lau urte oparo eman zituen Erroman, non,beste lan askoren artean. 1808an La Baigneuse
de i'alprncon (Louvre, Paris) ospetsua
egin zuen.
Dirulaguntza bukatuta ez zen Frantziara
itzuli, aldiz, Erroman bertan gelditu zen.
Lagun baten bidez Erroma okupatuan agintari
zeuden frantses ofizialak ezagutu zituen,
baita lagun handiak egin ere haietako batzuk
. Agintari haiek eskatuta bi mihise handi
egin zituen historiako gertakariei buruz :
Ronnalo Acron garaituaren ormak eramaten
(1812, 1 cole des Beaux-Arts, Paris) eta
I'irgilioEneida irakur7zen (1812, Musee des
Augustins, Tolosa). Ingresek Erromako aldihartan egin zituen lapitzezko erretratu gehienak,
oso gutiziatuak gaur egun, Ingresek
berak erdipurdikotzat bazituen ere. Izan
ere, Ingresek ez zuen parerik erretratatzen
zituen pertsonak zehaztasunez irudikatzen,
haien nortasuna eta are gizarte maila edo
naziotasuna ere koadroan azaltzen.
1813an Madeleine Chapelle-rekin ezkondu
zen. Napoleonen porrotaren ondoren
(1815), ez zioten lan eskaera ofizial gehiago
egin, harik eta enbaxadore berriak, zenbait
hilabete geroago, Kristo San Pedrori
giltzak ematera egiteko eskatu zion arte.
1816 eta 1817 urteetan Erromara bisitan joandako
ingeles askoren erretratuak egin, zituen
. Parisko 1819ko Erakusketan aurkeztu
zituen lanak -Odaliska etzanda (Louvre,
Paris), Felipe V.a Berzoick-eko mariskala
dekoratzera (Albako dukea, Madril), eta RogerAngelica
salbatzen. (Louvre, Paris)- aurreko
erakusketakoak bezain zorrotz eta
gogor kritikatuak izan ziren. Tristeturik, Florentziara
joan zen lagun batek gonbidatuta,
eta han bizi izan zen 1820-1824 bitartean.
Adiskideen erretratuak marrazten eta pintatzen,
Montaubango katedralerako margolan
handi bat -LtrisXIILa Anta Birjinari errega
egiten- margotzen, eta beste lan txikiago batzuk egiten, zeregin handia izan zuen
Ingresek urte horietan. 1824. urteko udazkenean,
Montaubango katedralerako margolana
besapean hartuta, Parisa joan zen.
Bere harridurarako, izugarrizko harrera ona
izan zuen lanak, eta Karlos X.ak berak kondekoratu
zuen. Hurrengo urtean, ekainean,
Arte Ederretako Akademiako kide aukeratu
zuten, eta geroxeago estudio bat zabaldu
zuen ikasleentzat.
1827an Homeroren apoteosia egin zuen
Louvrerako. 1829an Arte Ederretako irakasle
izendatu zuten, eta 1834an Iehenclakari.
Urte horren bukaeran Parisko Erakusketan
San Srnforranoren nrarlrrroa-ri egin zioten
harrera hotzak mingosturik, Erromara joan
zen, hango Acadernie de France-ko zuzenclaritza
eskaini baitzioten. Erroman oso ongi
etorri heroa egin zioten, bai ikasleek bai
langileek, eta zuzenclari egon zen urteetan
(1835-1841) akademia berritu eta zabaldu
zuen, liburutegia osatu zuen eta arkeologia
ikasketak sartu zituen. Bien bitartean zenbait
lan burutu zuen, hala nola, lagun batentzat
OdaJiska esklabonrekirt (Fogg Art
Museum, Cambridge, vlassachusetts), Orleansko
dukearentzat Antiokos eta Estr •a touize
(Musee Conde, Chantilly, Frantzia), eta
Nikolas I.a tsarrarentzat Amu Birjina ostiarekrn
(Puxkin Museoa, Mosku).
Parisa itzulita oso harrera ona egin zioten
oraingoan : bazkari handi bat egin zuten haren omenez, Luis Filipe I.a Frantziakoari
bisita egitera gonbidatu zuten
Versaillesera eta Neuillyra, eta Comedie-
Francaise-n bizi guztian doan sartzeko baimena
eman zioten. 1843an Luynesko
chilceak bi horma irudi eskatu zizkion Danr
pienreko gazteluko galeria batean jartzeko :
Urre aroa eta Brn •d in area. Artean amaitu
gabe zituela, emaztea hil zit sion, 1849an.
Artistak ez zuen adorerik izan Dampierrera
lana bukatzera itzultzeko, eta 185Oean Luynesko
dukeak bertan behera utzi zuen kontratua
.
1852ko udaberrian Delphine Ramel-ekin
ezkondu zen. 1853an Aapoleon Larera npoteosra
(1871ko maiatzan Komunako istiluetan
sortu zen sutean suntsitua) egin zuen
Parisko Udaletxeko Ertperadol •ear •ert aretoko
sabairako. 1850 aurreko eta ondoko urteetan
emakume eta gizonen erretratu asko eta
bikainak egin zituen, baita bere burlaren
bat ere, hirurogeita hemezortzi urterekin
(Uffizi, Florentzia). 18G2an senadore izendatu
zuten eta 1865ean Belgikako Arte Eclerretako
Errege Akademiako kide.
Latin gutxi eta grekera batere ez bazekien
ere, bere margolari kutuna zen Rafaelen
margolanak bezain ongi ezagutu zituen,
itzulpenen bidez. Homero eta Virgilio
poeten lanak. Izan ere. Ingresek bizitza
guztian jarraitu baitzuen ikasten, bere burua
prestatzen, jakintsu jendearen lagunartean.bere hezibide goizegi etenak utzitako hutsunea
bete nahiz. Adituak ere duela gutxi
ohartu dira Ingresen zenbait koadrotan egiten
diren aipamenen eta agertzen diren alegoria
eta ikurren esanahiaz. Adin handiko
zela ere, ikasten eta lanean jarraitu zuen.
Azkeneko marrazkia, Giotto cli Bondone florentziar
margolariaren lan baten argazki
baten gaineko kalkoa, hil baino aste bete
lehenago egin zuen.
Ingresek bere lanetako asko utzi zizkion
bere jaioterriari oinordetzat : lau bat mila
marrazki, hainbat margolan, hala nola Ossanen
antetsu (1813) eta jesus doktoreen
artean (1862), biluziaren gaztetako oliozko
estudioak, han eta hemen lortutako zenbait
margolan, zirriborro eta ohar liburuak, bere
biolina eta abar. Hau guztia bere izena daraman
museoan clago egun gordeta.
Ingres marrazkilari bikaina izan zen, marrazki
sendoa eta delikatua zuena aldi berean,
margo argiak erabili zituen eta konposizioan
oso orekatua zen. DelacroLx erromantikoaren
margokera arbuiatu zuen, argiilunaren
erabilera dramatikoagatik, mugimencluaren
zurrunbiloagatik eta testuinguruaren
tinkotasunagatik batez ere. Denboraren
joanak moteldu egin du bere garaiko
liskarren garraztasuna eta agerian utzi du,
aldiz, artistaren bikaintasuna. Gaur egun
ahobatez onartzen zaio sartaldeko tradizioko
maisu handienetako bat izana.