Artea»XIX eta XX mendeak
Neoklasizismoa Frantzian : Jacques-Louis David
XVIII. mendeak aurrera egin ahala, rococoaren bizitasunaren aurrean bertutea, egia eta
neurrizkotasuna berreskuratzeko joera nagusitu ziren frantses margolaritzan. Lehen aldian"Luis XVI.aren estiloa" izeneko joera nagusitu zen Frantzian, baina neoklasizismoaren
gorena Iraultza aurreko eta Iraultzaren garaietan iritsi zen (1780-1795). Izan
ere, garai hartan moralaren bertutea aldarrikatzen hasi zen, familia ez ezik gizarte osoa ;
ilustratuek gizakia hobeagoa izan dadin hezitzeko zuten helburuarekin bat etorri zirenune jakin batean estatuaren interesa, eta helburua berbera ez bazuten ere, biek jo
zuten bertutea berreskuratzearen garrantzia aldarrikatzera. Idealismoa eta zorroztasunintelektuala eta morala nagusitu ziren, eta abertzaletasunak eta errepublikazaletasunak
indar handia hartu zuten.
Neoklasikoaren garaian berrikuntza handiak gertatzen ari ziren, beraz, hainbat alorretan,
gizartean, politikan eta etikan, besteak beste. Hainbesteraino aldatu zen giroa
ezen belaunaldi gazteetako artistakAkademiaren kontra agertu baitziren, aristokratikoa
eta ankerra zela eta, eta erakunde hura desegitea ere lortu zuten 1793an. Frantziako
gizartean sumatzen zen berrikuntza nahi hori adierazteko antzinateko ereduak hartu
ziren oro har, eta baita margolaritzan ere. Hasieran Plutarkoren obretako pertsonaiak
hartu ziren oinarri, eta Iraultzako heroiak ondoren.
Frantziako margolari neoklasiko nagusia, Iraultzaren margolaritzat hartua, J.-L. David
izan zen. Berak zabaldu zuen neoklasizismo betea Frantziako pinturan, baina bere
karreran zehar izan zituen, halere, kontraesanak ; Delacroixek zioenez, esaterako, errealismoaren
eta idealaren arteko halako nahasketa bitxia osatu zuen Davidek.jacques-Louis David margolaria Parisen
jaio zen 1748an eta Bruselan hil zen
1825ean. Europako artista neoklasiko nagusietako
bat izan zen. Bere obran zehar
ideal klasikoak berreskuratzea helburu
etikoen irispidearen izaera du. Iraultzaren
margolaritzat hartua izan da ; izan ere, berak
adierazi zuen hobekien, antzinateko
ereduak harturik, Iraultzaren garaiko frantsesgizarteak zuen berrikuntza nahia.
Margolaritzarekiko lehen harremanak
Parisen izan zituen. Hemezortzi urte zituela
Pintura eta Eskulturako Errege Akademian
sartu zen, baina hasieran ez zuen arrakasta
handirik izan, harik eta behin eta berriro
saiatu ondoren 1774. urtean Erromako saria
irabazi zuen arte. Gai mitologiko eta historikoko
obrak egin zituen hasieran, eta lehensari hura ere Plutarkoren Bizrtzc~ paraleloakobratik ateratako Antioko eta Estraton
rze (1774 ; Arte Ederretako Eskola, Paris)
gai historikoarekin lortu zuen. Dena dela,
oso goiz agertu zuen arren klasizismorako
joera eta hizkuntza propio baten bilaketa,
hasiera-hasierako garaiko obretan antzematen
zaio rococoaren kutsua ere.Sariari esker Erromara aldatu zen
1775ean, eta han bizi izan zen 1780 arte.
Garai hartan hainbat iturritatik edan zuen
Davidek, eta orduan hasi zen klasizismoa
ikertzen, batez ere Berpizkundeko artea,
Rafaelen obraren bidez, eta XVI. mendekoa,
Poussinen obraren bidez. Caravaggioren
dranmatisnlo errealista eta haren jarraitzaileen
argi-itzalen arteko kontraste nabarmenak
ere beretu zituen. Baina bere estiloaren
bilakaeran bereziki azpimarratzekoakdira teorilari ldasizisten ideiak, Winckelmann
eta Mengsenak batez ere.
1780. urtean Frantziara itzuli zen eta bere
garaiko gizarteari bertutearen eredu gisa
proposaturiko gertaera klasikoen irudiak
egin zituen, bestek beste, Belisario lrutosna
bartzera (1781 ; Arte Ederretako Museoa, Lille),
Artdrouledareu samina (1783, Arte
Ederretako Eskola, Paris). Urte haietan ospe
handia lortu zuen, eta horrela, 1784an Errege
Akademiako kide izendatu zuten. Urte
hartan bertan Erromara bidaiatu zuen eta
egonaldi hartan margotu zuen bere maisulan
handiena, Horazioen zina (1784 ; Louvre,
Paris). Koadro horretan ageri-agerian
gelditzen dira Daviden ldasizismoaren ezaugarriak,
konposizio zorrotzean, marrazkiaren
sintesian eta hizkuntzaren elokuentzian
eta argitasunean. Obra hori hartu zen, hain
zuzen ere, antzinatearen berreskuratzearen
manifestutzat, ez bakarrik formari dagokionez,
baita haren inguruan egin zen irakurketa
politikoagatik ere, izan ere aristokraziaren
ustelkeriaren kontrako eta Erromako
errepublikak ezaugarri izandako garbitasunera
eta moral abertzalera itzultzeko bidetzat
hartu baitzen. Bide horretatik beretik
jarraitu zuen hurrengo urteetan Davidek,
eta horrela egin zituen Sokratesen heriotza
(1787) eta Liktoreak Bruttrsi bete senteeu
gorpuak erantatem (1789) obrak, besteak
beste. Frantziako Iraultzan parte hartu zuen
eta kultura artistikoa eraberritzeko eta antolatzeko
ardura hartu zuen ; 1793. urtean
arte batzordeko kide izendatu zuten, eta
pintzelaren Robespierre.> ezizena jarri zioten
. Hainbat obra eskaini zien garai hartako
pertsonaia ospetsuei, eta dramatismo handiko
koadroak osatu zituen. Horien artean
aipagarriak dira, besteak beste, Jett de Pattrueko
zina (1790-1791 ; marrazkiak eta zirriborroa
Versaillesen), Bararen heriotza
(amaitu gabea, 1794; Calvet museoa, Avignon)eta 1llatat eraila (1793 ; Arte Ederretako
Errege Museoa, Brusela) ; azken obra
horretan, emozio berezkoena adierazi nahian,
neoklasizismoa nola bihur daitekeen
errealismo tragiko erakutsi zuen Davidek.
Iraultzaren zerbitzurako egin zituen, orobat,
hainbat obelisko, domina etab.
Robespierre hiltzera zigortu zutenean
espetxean sartu zuten David. Bi aldiz egon
zen espetxean. Lehenengoan margotu zuenbere paisaje bakarra, Parisko Luxenburgo
lorategien iktrspegra, eta autoerretratu bat
utzi zuen amaitu gabe. Espetxean bururatu
zitzaion, halaber, Sabinak koadroa egiteko
ideia, baina aske gelditu ondoren egin zuen
azkenean, 1799an hain zuzen ere (Louvre,
Paris). Koadro horren bitartez hainbeste
urtetan elkarren kontra aritutako alderdien
arteko elkarrizketaren alde lan egin zezan
eskatzen zion Davidek gizarteari. Napoleoiacques-Louisnek aginpidea eskuratu zuenean haren
margolari ofiziala izan zen : Napoleonen erretratu
sail bikaina egin zuen (Napoleon San
Bernardo gurutzatzera, 1800 ; Malmaison,
Paris) eta baita hanbat koadro ere, Napoleonen
egitandiak goretsiz, adibidez, Napoleonen
koroatzea (1805-1807 ; Louvre, Paris)
edo Arranoen banaketa (1810 ; Versailles)
. Obra horietan guztietan efektu arranditsuak
eta epikoak bilatzeko grina bizia
erakutsi zuen, eta erretorikara eraman zuen
askotan horrek. Baina Napoleonen erretratuak
bezala, Daviden karreran bereziki azpimarratzekoak
dira beste zenbait pertsonaiaren
erretratuak ere. Izan ere, azterketa
psikologikoak egiteko trebetasun handia
erakutsi zuen erretratuetan, eta oso obra finak
osatu zituen : Madame Dauideun erretratua
(1813 ; National Gallery of Art, Washington),
1Vladamre Hotel de Taugr-)~ eta alabak
(1818 ; Louvre, Paris), etab.1815. urtean, Napoleonen gainbeheraren
ondoren eta Errestaurazioarekin batera,
Bruselera erbesteratu zuten David. Frantzian
bizi izandako garai nahasietako grinak
alde batera utzira, energia galdu zuen
Daviden obrak eta gaztaroan erabilitako
gaiak berreskuratu zituen atzera, gai mitologikoak
eta historikoak alegia. Garai hartako
obren artean ondoko hauek ditu aipagarriak
: Kuprdo eta Psike (1817 ; Arte Museoa,
Cleveland, Ohio), Mm -te, Artizarra eta
Graziak (1824 ; Arte Ederretako Errege Museoa,
Brusela).
Azpimarratzekoa da margolaritzaz gainera
Davidek irakasle gisa egin zuen lana.
Izan ere, ehundaka margolari trebatu zituen
Horazioren zina koadroa egin zuen garaiaren
eta Waterloolco guduaren arteko urteetan,
eta eragin handia izan zuen belaunaldi
gazteetako maisuengan, batez ere Gerard,
Gros, Girodet eta Ingres margolariengan.