Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»XIX eta XX mendeak

Neoklasizismoa eta erromantizismoa arkitekturan

Ezkerrean, Percier eta Fontainek Erromako Septimio Severoren arkua oinarri harturik Parisen eraiki zuten Garaipen Arkua ren erakusgarritzat hartua. Eskuinean, La Madelaine eliza, Vignon arkitekto neoklasikoaren obra aipagarrienetako bat.<br><br>

Artearen gainerako alorretan gertatzen den bezala, XVIII. mendearen bigarren erdian eta XIX. mendearen lehen erdian (1750-1850 bitartean gutxi gorabehera) antzinako estiloak berpiztu zituen arkitekturak ere. Horrela, bi mugimendu nagusi agertzen dira, elkarren antzekoak baina erabat ezin bateratuzkoak : neolasizismoa eta erromantizismoa.

Neoklasizismoa beste klasizismo guztiak baino mugimendu sendoagoa izan zen, eta antzinate klasikoko estiloa berreskuratzea zuen helburua. Aldiz, erromantizismoa mugimendu zabalagoa eta definitzen zailagoa da ; nolabait esateko, izadira itzultzea eragozten duten bide guztiak bertan behera uztea eta berezkotasuna zen erromantikoen helburu gorena. Alderdi horretatik, aditu askoren ustez, erromantizismoaren baitako joera bat baino ez da neoklasizismoa, artista erromantikoek beren obrak gauzatzeko behar zituzten estiloetako bat, beren helburuak lortzeko erabili zituzten gainerako estiloak baino indar handiagoa izan zuena, ordea. Azken barrokoaren eta, batez ere, rococoaren muginienduaren eta irregulartasunari aurre egiteko neoklasikoa erabili zen, llau da, harmonia betearen eta berezko soiltasunaren estiloa, besteak beste. Antzinate klasikoko moldeak berreskuratzeko joeraz gainera, erromantizismoaren barruan aipagarria izan zen, XIX. mendearen hasieran batez ere, artista erromantikoek ezaugarri gotikoak berreskuratzeko egindako ahalegina. Estilo klasikoetatik gotikoetarako aldaketa horretan eragin handia izan zuen abertzaletasunak, nahiz eta arrazoi etikoak eta erlijosoak (zintzoa eta kristaua zela esan ohi zen) ere erran ziren ; izan ere, Ingalaterrak, Frantziak eta Alemaniak beren abertzaletasuna azpimarratzeko adierazpidetzat hartu zuten gotikoa.

 

Neoklasikoa eta joera historizistak

XVIII. mendearen bukaeran eta XIX.. endean zehar Europa guztian egin ziren Antzinate klasikoa eredu zuten eraikinak.

Antzinateko estiloa berreskuratzeko joeran garrantzi handia izan zuten, alde horretatik, XVIII. mendearen erdialdean egindako arkeologia azterketek. Azterketa haietatik ateratako ondorioak artista neoklasikoeninspirazio iturri izan ziren. Frantzian eta Napoleonen inperioarekin lotura zuten herrialdeetan Erromako estilo klasikoari jarraituz osatu zen estilo neoklasiko cleritzon hori, eta aldiz, Napoleonen kontrako aliantzako herrialdeetan, bereziki Britainia Handian eta Alemanian, Greziako antzinako estiloa hartu zuten oinarri. Dena dela, gero eta gehiago zabaldu zen molde greziarrekiko atxikimendua .

Eraikin motari dagokionez, erakunde politiko-sozial berrien helburuei jarraituz, neolclasilcoaren garaiko arkitekturan gizartearen eta estatuaren onurarako eta erabilerarako obrak osatu ziren oro har. Eskolak, museoak, erietxeak, azokak, espetxeak etab. eraiki ziren batez ere, eta urbanismoak gero eta garrantzi gehiago hartu zuen.

Arkitektura neoklasikoaren oinarri teorikoak Ingalaterran (pallaclianismoarekin), Frantzian (Laugier arkitektoarekin) eta Italian (Lodoli eta Miliziarekin) finkatu ziren.

Teorian bezala, praktikan ere garrantzi hanclia izan zuen Britainia Handiak arkitektura neoklasikoan, " palladianismo" izeneko mugimenduaren bitartez, hark iragarri baitzituen gerora neoklasiko gisa ezagutu zen mugimenduaren hainbat ezaugarri.

Ingalaterra izan zen, esan bezala, erromantizismoaren sehaska ; palladianismoarekin eman zitzaion hasiera 1720an. Palladianismoaren helburua antzinako artisten autoritatea berrestea ez ezik, arrazoiaren arauak betetzea zen ; harrokoa baino naturalagoa izatea zuen xede. Ingalaterrako palladianismoaren erakusgarri nagusiak lorategiak dira. Bide bihurriak, zuhaizti irregularrak, urmael eta erreka txikiak, eta hanhemenka landare artean ezarritako tenpleteak ziren ingeles lorategien osagai aipagarriak ; kontu handiz diseinatuak ziren, izadia bezain harrigarri, askotariko eta mugarik gabeak izan zitezen. Lorategi ezagunena Stourheadedkoa da, Flitcroftek diseinatua .

Ingalaterrako arkitektura neoklasikoak XVIII. mendearen erdialdetik aurrera iritsi zuen bere garairik oparoena, W. Chambers eta R. Adamen lanekin. Eraikin aipagarrienetan British Museum museoa (1823-1847), zutabe sail joniarrarekin, eta National Gallery eraikina (1833) dira azpimarratzekoak.

Frantzia neoklasikoan Napoleonen zuzendaritzapean egin ziren eraikin aipagarrienak . Arkitektura frantsesaren ezaugarri nagusia arrazionalismorako joera izan zen, eta joera horretan nabarmentzekoak dira, batez ere, Soufflot (1713-1780) eta Boullee (1728-1799). Kontuan hartzekoak dira, orobat Gabriel. Percier eta Fontaine. Eraikinei dagokienez, azpimarratzekoak dira, besteak heste, Concorde plaza ; Vendome plaza, Traxanoren zutabearen antzera Napoleonen egitandiak jasotzen dituen zutabe bat duena ; Madeleineko eliza, tenplu korintotar erraldoi baten modura eraikia ; 1'Etoile plazako garaipen arkua, munduko garaipen arku handiena, etab. Zenbait obra, halere, proiektu hutsean gelditu zen, eta neoklasikoaren utopiarako joeraren adibidetzat hartzen da gertaera hori.

Frantzian harrokoaren -eclo hobeki esan, rococoaren estiloari aurre eginez osaturiko lehen obra, Parisko Panteoia hain zuzen, Souftlotek eraiki zuen. Souftloten obran nabarmena da gotikoaren eragina, eta gotikoa berreskuratu zuen belaunaldiaren baitako artista izan ez bazen ere, eraikin gotikoetan bezala konbinatu zituen ordena klasikoak. Soufflot baino ausartagoa izan zen Boullee ; ez zituen obra asko egin, baina Errege Akademian emandako eskolen bitartez aurrerago gorena iritsi zuen estiloaren aitzindari izan zen. Obra arranclitsuak ziren Boulleeren ideala, egitura erraldoi baina soilez eginak, eta esfera zuen forma perfektotzat ; bere proiektu asko ezin izango ziratekeen gaur egun eraiki, eskala handiegian diseinatuak zirela eta.

Espainian Joan de Villanuevaren Pradoko museoa (1819an inauguratua) da eraikin neoklasiko aipagarrienetakoa ; haren aurretik Ventura Rodriguez nabarmendu zen. Oro har, neoklasiko espainiarra barrokoko churriguerismoaren kontrako mugimendua gertatu zen.

Alemanian Luis La Bavariakoaren arkitekto K. Leo von Klen izan zen neoklasikoaren aitzindaria, Ratisbona inguruan Partenon eredu harturik eraikitako Walha- Ila tenplu doriarrarekin (1830-1842), baina kontuan hartzekoak dira, orobat, Schinkel eta Gilly arkitektoak.

Italiari dagokionez, Erroma izan zen neoldasizismoaren gune nagusia, eta Italiako arkitekto neoldasilco ezagunenak Antolini, Cagnola eta Valadier izan ziren.

Baina Europan ez ezik, Estatu Batuetan ere egin ziren estilo neoklasikoko eraikinak . Ameriketako Estatu Batuek burujabetasuna lortuz gero (1781), gobernu eta erakunde politiko berrientzako eraikinak behar ziren, eta estilo neollasikoan osatu ziren, Frantzian bezala, errepublikarenbikaintasunaren ikurtzat hartuak baitziren molde neoklasikoak. Neoklasikoaren aldeko joeran eragin handia izan zuten Latrohek eta, batez ere, Estatu Batuetako hirugarren lehendakariak, Thornas jeffersonek ; haren egoitza, Monticelloko villa (1809), klasizismoari jarraituz eraiki zuten eta berebiziko garrantzia izan zuen Estatu Batuetako ondorengo arkitekturan.

 

Gotikoaren jarraitzaileak

Gotikoaren eragina erromantizismoan Ingalaterran hasi zen nabarmentzen lehenik, eta XIX. mendearen hasieran Europa osora zabaldu zen eragin hori. Joera honen jarraitzaileen artean, Walpole, Nash eta Latrobe izan ziren arkitekto eraginkorrenak .

Walpoleren obretan, adibidez Strawberry Hill etxaldean, estilo exotiko gisa ikusten da gotikoa. Nashen estiloan, berriz. Indiako arkitekturaren eragina antzematen da : indiar arkitekturaren kutsua beretu izana du lorpen nagusia, eliza handiak eraikitzeko estilo baliagarritzat hartu baitzen, greziar estiloaren alternatiba gisa.

Estatu Batuetan lan egin zuen Latrobek.

Berea da Baltimoreko eliza katolikoaren eraikuntza. Bi proiektu egin zituen, estilo neoklasikoan bata eta gotikoan oinarritua hestea, eta lehena aukeratu zen, baina gotikoa ere bikaina zen ; kanpoaldetik ikusgarriagoa, baina barnealdetik apalagoa, oro har barnealde neogotikoa dekorazio neoldasikoagoa baino kaskarragoa izaten baita.