Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»XIX eta XX mendeak

Neoklasizismoa eta erromantizismoa

Pierre-Paul Prud'hon-en harria, harri beltzez eta klarion zuriz egindako marrazkia . Neoklasizismoko margolaritzan zuri-beltzeko marrazkiak egiteko joera nagusitu zitzaion kolorearen erabilerari.<br><br>

 

Neoklasizismoaren aroa : arrazoia eta sentimendua

Neoklasizismo, erromantizismo eta errealismo nozioak sailkapen usadiozko eta eroso baten baitakoak dira. Egia da joera hauek bata bestearen ondotik etorri zirela, baina egia da halaber aldibereko ere izan zirela, eta baita batak bestea estali izan zuela ere. Neoldasizismoak 1750-1815 urteak hartzen ditu gutxi gorabehera. Aldi konplexua izan zen, elkarren kontrako joerak bateratu baitziren : Antzin Aroko moldeetara itzultzea zen joera horietako bat; baina, era berean, elementu erromantikoak ere badira neoklasikoan, eta artista batzuk bi joeretan sartzen dira. Drama burges, moralizatzaile eta sentimentalerako ere izan zen lekurik neoklasizismoan ; gogoan hartu ziren nazioen iragana, Erdi Aroa eta Berpizkundea ; baita arte "gotikoa" ere, Ingalaterrako modari jarraituz ; eta honela sortu ahal izan ziren Fiissli edo Goya baten amets, irudimen, mundu fantastikoa.

Neoklasikoa ez da bakarrik moda antzinatezalea ; areago, azaleko gauza da hori.

Hori baino fenomeno sakonagoa da. XVIII.. endearen lehen erdiko artearen eta usadioen hutsaltasunaren kontrako erreakzioa da, eta "rococo" estiloaren konplexutasunaren kontrakoa ere bai ; rococoa kondenatu egin baitzen, arrazoi moralengatik ez ezik, baita arrazoi estentikoengandik ere. "Argien" filosofoak, Erzcyclope liearen egileak, gizartea aldatzen saiatu ziren, bai aurrerabide tekniko-zientiflltoaren bidez, bai "primitibotasunaren" soiltasunera itzuliz. Ideia horien guztien ondorio izan ziren mende amaierako iraultzak, politikoak eta sozialak : amerikarra lehenbizi, frantsesa gero. Haietatik sortuko zen mundu modernoa.

Belaunaldi gazteei bertute zibikoen ereduak proposatu zitzaizkien : aberria edo res pttblicaren alde egitea, energia eta aszesia, eta horiek guztiak, artean, indar plastikoan, konposizioaren, marrazkiaren eta kolorearen bakuntzean gauzatu ziren, langintzaren pobretze borondatezkoan. Antzinateko moldeetara itzultzea helburu hori iristeko modu bat besterik ez zen : gai moralak eskatzen zitzaizkion Greziako eta Erromako Errepublikako historiari eta arte greko-erromatarretik abiaturik hizkera formal bat osatu nahi zen.

Italia izan zen berpizte klasiko honen erdigunea. Erroman egin ziren ikerketa eta indusketek aita santuen eta pertsona pribatuen bildumak aberastu zituzten. Halako "etruskomania" bat sortu zen Florentzian eta Toscanan. K.o. 79ko Vesubio sumendiaren leherketak estali zituen hiriak aurkitu izanari esker -Herculano 1738tik aurrera, Pompeia geroxeago-, margolan zaharrak eta egunero erabiltzeko gauzakiak ezagutu ahal izan ziren; gauzaki haiek Antzin Aro bizi baten lekuko bihurtu ziren, harrigarri hurbila zen aro baten lekuko leialak. Grabatuen bidez ezagutarazi ziren, obra horiek ez ezik, baita Grezia Handiko tenplu doriarrak ere.Erroma, inoiz baino gehiago, hiri kosmopolita zen. Artista gutxi zen Europan Erromara joan gabea. Teorialari alemaniarrek (Winckelmann, Mengs), italiarrek (Milizia), frantsesek (Caylus) osatu zuten dotrina berria. Winckelmannen Greziako pinttttzt eta eskultura obren imitazioari buruzko hazrsnazhetcr obrak (1755) sekulako arrakasta izan zuen : egilearen arabera, eskultura grekoa da "edertasunaren idealetik" hurbilen dagoena, eta hartan oinarritu behar dute artista modernoek. Handik bederatzi urtetara, Azztzrnako artearen historia argitaratu zuen Winckelmannek (1764), zeinean aztertu zuen, aurreneko aldiz, arte grekoaren bilakaera. Lessing-en Laokoozz (1763) eta Goetheren idatziak, Italiara egindako bidaia batean klasizismoaren zale egin baitzen, joera horren berorren adierazgarri dira.

Alabaina, osagai erromantiko edo ia erromantiko asko dago estilo neoklasikoan : neoklasizismoaren alderdi irrazionalak eta subjektiboak dira osagai horiek. "Sublime" hitzak oso leku garrantzitsua du garai honetako estetikan. Erzcyclopedreren zuzendari Diderotentzat, arrazoiari eta edertasunaren arauei ihes egiten diena da sublimea, gizakiaz gaineko handitasuna adierazten duen hura. "Jeinu"arekin nahasten da ; Encyclopedreak artikulu bat eskaini zion hitz horri 1830eko erromantikoek nozio hori beretu baino askoz lehenago, eta bertan, Shakespeareren jeinua Virgilioren edertasunari kontrajartzen zaio.

Ingalaterrarik heldu ziren ameskeria sentimentalak, hondakinen eta lorategi "pintoreskoen"en malenkonia, Erdi Aroaren zaletasuna, grina bortitzak, edo Shakespeare, Milton eta Youngengandik ateratako gai beldurgarriak; Alemaniatik berriz Stzu-tn und Dzazzg ("ekaitza eta borroka") higikundea etorri zen, Schiller eta Goethe gazteak gidatzen zutena, eta sentimendu bortitzen adierazgarria, arrazionalismoaren kontra. Frantzian, Daviden beraren osagai batzuetan ere antzeman daiteke higikunde berri hau.

 

Aro erromantikoa : erromantizismoaren nozioa

"Erromantiko" hitza ingelesetik dator, eta, hasteko, izadiaren alderdi jakin batzuk izendatzen ditu : izadi basa, edota ametsak eta sentimenduen sakontzea errazteko gizonak moldatutako izadi bat. "Eleberri" (ronzan, romazzce) ideia ere gordetzen du bere baitan : gizon erromantikoa eleberri sentimental edo itzaltsu bateko heroia da aurrenik, hala Richardson, Walpole, Rousseau edo Goetheren eleberrikoa. "Erromantizismo" nozioa, aldi berean, filosofia alemanaren ikuspegitik, kategoria psikologikotzat erehar daiteke, gizadiaren aldi guztietan aurkitzen den zera da, klasizismoaren ereduari erabat kontrajarria.

Erromantizismoaren nozioak, azkenik, eta kasurik gehienetan, artearen eta literaturaren historiaren aldi jakin bat izendatzen du. Aldi horren muga kronologikoak, beti gertatu ohi den bezala, aldatu egiten dira egile batetik bestera, eta arbitrarioak dira beti. 1815-1848 mugak, gutxi gorabehera, 1780 eta 1815 urte inguruan jaiotako artisten lanaldi nagusiari dagozkio ; aldi horrek ordea bere ñabardura eta kontraesanak ere baditu. Napoleonen abdikazioak (1815) eten sakon bat ekarri zuen, politikan bezala baita arteetan ere, eta, Frantzian ez ezik, Europa guztian antzeman zen eten hura ; bukatua zen frantses hegemoniaren mendeko europar batasun baten ideia, Vienneko Biltzarrak monarkia kontserbadoreak berrezarri zituen, Elizaren babesean ; burgesia merkatari bat zabaldu zen, ideal handirik gabea, erregeen boterearen babespean. Jacques- Louis David margolaria (1748-1825) Bruselara erbesteratu ondoren -europar batasun artistiko baten moduko zerbait egin zuen Davidek-, artista batzuek estetika neoklasikoaren baitan geratu baziren ere, beste batzuk errebelatu egin ziren, eta beren garaiko gertaeretan murgildu ziren, izadian edo iraganeko arteetan, eta lepoari edo koloreari eman zioten nagusitasuna. Gobernuak oraindik ere gidari ziren, baina artistek, geroeta gehiago, askatasunez jardutera jotzen zuten. Aldi hau 1848ko iraultzarekin itxi zen, iraultzak indar berriak sortu baitzituen, errealismo sozialarenak.

Erromantizismoa higikunde europarra da, baina Europako iparraldekoa batez ere, mundu latinoaren eta Mediterraneokoaren kontrakoa. Ingalaterran, herri germaniarretan eta eskandinaviarretan sortu zen, eta Frantzian eta Britainia Handian asmatu zituen batez ere margolaritzako adierazpenaren modu berriak. Interesgune nagusiak Erdi Aro "gotikoa", aleman, flandriar, italiar "primitiboak", XIV. eta XV. mendeko italiarrak ziren. "Primitibismo" hori Daviden lantegitik Ingresenera igaro zen, aleman Nazarenoak bateratu zituen, eta, azkenik, Ingalaterrara iritsi zen. Baina erromantizismoa, batez ere, higikunde moderno bat izan zen, inspirazio iturria bere garaiko gertaeretan aurkitu zuena, hala greziarrek turkiarren kontra egindako askapenerako gerran.

Naturaltasuna, inguru akademikoetatik urrun, norbanakoaren barneko egiaren adierazpen benetakoa, horiek ziren erromantikoen garaian artelan oro epaitzeko irizpideak, eta artelan horrek, balearra eta berezia izanik, bere sortzailearen esperientzia pertsonala adierazi behar du. Pintoreak ez ziren idazleak bezalakoak : pintoreen erromantizismoa ez zen bakarrik malenkonia, aitzitik, bortizkeria eta grina ere bazen, eta pozgarria zen margotzeko edo zizelatzeko ekintza bera.Inoiz baino gehiago, literaturan bilatzen zituzten artistek beren gaiak. XVIII. mendeko erromantizismo aurreko egile kutunei Dante eta bere Divina Coznnzedra, Goethe eta bere Fausto, Byron eta Walter Scott erantsi behar zaizkie. Zenbait artista erromantiko margolari eta idazle izan ziren aldi berean : William Blake, Otto Runge, Delacroix, Victor Hugo. Arteen batasun sakon baten ideia adierazi zuten Friedrich Schiller, Friedrich Novalis, Theophile Gautier eta batez ere Charles Baudelairek.

Aro neoklasikoaren amaieran, aurkituak zeuden Erromantizismoko gai gehienak.

Hizkera plastiko berezi bat behar zen ordea ideia horiek adierazteko. Hasieran, egikera hotz neolelasileoak kontraesana sortu zuen molde horren bidez adierazi nahi ziren gaien berotasunarekin. Frantzian, Iraultzarekin usadio zahar asko galdu zelarik, artista bakoitzak bere metodoa asmatu behar izan zuen. Alemanek eta Ingresen eskolako kideek margolaritza arautua baliatzen zuten artean, ingelesek eta frantsesek oro har ukitu librea eta materia aberatsak baliatu zituzen, iraganeko margolari koloristak aztertuz, Venezia eta Flandriakoak batez ere. Teknika berriak erabiltzen dira, beti ere freskotasuna eta naturaltasuna lortu nahian. Koloreak gero eta biziagoak eta ugariagoak dira. Argitasun efektuek, borondatezko itxuraldatzeek, areagotu egiten dute bizitzaren eta sentimenduen adierazpena.