Artea»Barrokoa
Herbehereetako pintura IV: Vermeer eta Hooch
Vermeer ez zen aitzindari izan, ez zuen, alegia, ez estilo berririk sortu ez ikuskera iraultzailerik ekarri pinturara.Aitzitik, bai estiloz eta bai gaiez bere inguruko holandar maisuen urratsak jarraitu zituen. Bestek axaletik edo imitazio soilez landu zuten bidearen ondorioak bere osoan eta saltonean sumatzea izan zen hain zuzen haren merezimendua, eta gogotik lehiatu zen bide hark eskaintzen zizkion aukerak azken bururaino baliatzen .
Jan Vermeer
Delft-en jaio zen ; ehule eta ostalari baten
semea zen, eta XVII. mendean Holandan
nagusi zen burgesia txikikoa zen beraz
. 1653. Lotearen bukaeran Vermeer Delftelco
margolarien gildan onartu zuten, eta
horrek esan nahi du hainbat urte ari izana
zela itzal handiko maisu batekin ikasten ;
Leonaert Bramer (1595-1674) izango zen ziur
asko maisu hura, Delfteko margolari ospetsuenetalto
bat garai hartan. Vermeerren
obra ez zen oso oparoa izan, hogeita hamar
bat koadro hartzen dira gaur egun ziur
berak margotutzat, eta oparotasunik eza hori
guztiz ere bat dator haren lan egiteko moduarduratsu, zehatz eta zorrotzarekin. Garai
hartako lekukotasun idatzien arabera, Vernneerek
arrakasta izan zuen eta prezio onean
saldu zituen bere koadroak, baina 1672ko
krisi ekonomikoaren ondorioz erreka jo
zuen, eskasian egin zituen azken urteak, eta
hil ondoren zorpeturik utzi zuen bere familia
.
Vermeerren hiru koadroren data zehatza
baizik ez dakigu : Gorteko andrea (1656),
Astronomoa (1668) eta Geografoa (1669).
Hala eta guztiz ere, haren ia obra osoa gure
egunetaraino gorde denez, badago jakitea
zer urrats artistiko egin zuen eta zer nolako
bilakaera izan zuen. Kristo rlfartareu eter
Mariaren et.xearr eta Diana eta bere rziufak
1654-1656koak izan behar dute. Bi koadro
horiek gai historikoak dira ; izan ere, Vernneer
barrualdeetako gaiak lantzen zituen
margolari gisa baldin bada ere ezaguna,
geroago baizik ez zuen hartu bide hori, eta
hasieran men egin zion Italian sortu eta
Holandan indar handia hartua zuen gai historikorako
zaletasunari.
1650etik aurrera maila handiko artista
batzuek Delften hartu zuten bizilekua. Rembrandten
ikasle Carel Fabritius izan zen haietalco
bat, eta haren trompe 1'oeil eta perspektibazko
kutxekin hirugarren dimentsioaren
irudipena sortzen zuen eraikinetako
barrualdeak irudikatzen zituzten koadroetan
. 1650ean ere Emnnanuel de Witte-k goi
mailaraino eraman zuen elizetako barrualdeak
irudikatzeko antzea. Berrikuntza haiek
guztiek ez zuten hasieran eragin handirik
izan Vermeerrengan, baina erabakigarriak
izan ziren gerora haren lanean. Garai hartan,
Vermeer genero galanteari eta erotikoari
atxiki zitzaion Jacob van Loo-ren, Gerbrand
van den Eeckhout-en eta Gerard ter Borchen
eraginez. 1656an Rictrtaleert arteko bitar
tekoa margotu zuen ; koadro hori sakonerarik
gabeko plano baten gisa zegoen irudikatua,
ez baitzituen artean Fabritius-ek eta de
Witte-k sakoneraren eremura ekarri zituzten
berrikuntzak bereganatuak. Joera horren
baitakoa du orobat Neska gaztea lozorroctu (1657). Delften bizileku hartu zuen
Pieter Hooch margolariak bikain asmatu
zuen gertakari galanteak barrualde guztiz
errealistetan kokatzen, arestian aipatu ditugun
pintore horien guztien eraginak bildurik
. Hooch-ek eragin handia izan zuen Vermeerrengan,
haren bideari jarraitu zion, eta
gorputz erdiz ikusitako giza irudi bat edo
bi jartzen hasi zen gela bereko leiho ondoan
: Soldadua eta neska gaztea, Neska
irakurlea eta Esneketaria, Neska gaztea eta
baso bat ardo. Koadro horietan Vermeerrek
eguzkiaren argiak gainalde batean jotzen
duenean iristen duen distiraren bizitasun
osoa nahi zuen irudikatu, eta hori, garai
hartan, ezin irudikatuzkotzat jotzen zen. Litekeena
da, zatika eta aldez aurretiko zirriborroak
erabili ordez, Vermeerrek zuzenean
kopiatzea koadro osoa, garai hartako ohituren
oso bestela. 1658-1661 aldi hartan
Vermeerrek orobat margotu zituen kanpoaldeko
ikuspegiak; haien artean Deneko ikuspegia
da bikainena. Trinkotasun errealista,
gogorra, pintzelada gotorrez eta pintura sendo
oraturik egina -zati argituetan batez ere-,
axaleko margo geruza ere zimurtsua : horiek
dira 1658-1661ko koadroen ezaugarri
nagusiak.
Perla pisatzailea, Perlazko lepokoa eta
Neska gaztea urdinez koadroetan, ordea,
Vermeerren pinturak izan zuen aldaketarik :
margoaren ehundura leunagoa, koadroa
argiztatzeko modua ez hain bortitza, eta
bolumenak eta marrak finagoak. Vermeerriordea eragozpena zitzaion giza irudien
mugimendua berak nahi bezain zehatz irudikatzea,
eta hori zela-eta zurrunak ziruditen
ordu arteko koadroetako giza irudiek,
baina hiru koadro horiek margotuz geroztik
bere koadroetako giza irudiak geldirik
egon beharreko zereginetan irudikatuz-eta
begiak erdi itxita askotan- konpondu zuen
arazo hura, lIusrka rkasgaia eta Lantegia
koadroetan garbi ikusten denez. Vermeerrelc
garai hartan eta koadro horiekin iritsi
zuen heldutasuna eta betetasuna ; bazekien
ezin zuela hobeto margotu, ezin zela urrunago
joan, eta, hortaz, estilizaziora jo zuen
aurrerantzean.
1667tik aurrera, Vermeeren azken urteetan
alegia, argi ageri dira haren lanean estilizazio
horren ondorioak : alferrikako
osagaiak kendu zituen, argia eta itzala zehatzago
banatu eta mugatu zituen, oro har,
ezin bikainago eta ezin indar handiagoz jakin
izan zuen giza jarduera baten edo langintza
baten ardura eta arreta irudikatzen.
Joera horren erakusgarri dira : Andrea zutik
birjrnalaren aurrean, ddaitastntezko gutuna,
Enkctjegilea, Neska gitarra jotzeri, Fedearen
alegoria.
Pieter Hooch
Rotterdamen jaio zen 1629an eta Amsterdamen
hil 1684an. Vermeerrek eta XVII.. endeko zenbait margolari holandesek bezala,
burgesiaren bizimodua eta etxe barruko
giroa izan ziren Hoochek landu zituen
gai nagusiak.Haarlemen egin zituen ikasketak, Berchemen
lantegian, baina ez zuen haren eragin
handirik izan. 1653an Delften hartu
zuen bizilekua ; 1655an Delfteko gildako
kide egin zuten, atzerritar gisa. 1663an
Amsterdamen kokatu zen, eta han bizi izan
zen gutxienez 1682 arte, ez baitago geroztikako
inongo dokumenturik haren herri
ematen duenik. Hooch denbora luzean
egon zen ahaztuta, harik eta XVIII. mendearen
bukaeran arte-salerosle batzuek
haren balioa sumatu eta ezagutarazi zuten
arte, ordu arte imitatzaile soiltzat gutxietsia
izan haitzen. Hoochen berrehun bat
koadro ezagutzen dira gaur egun. Haren
bizitza hiru alditan banatzen da, hiri desberdinetan
bizi izan baitzen -Haarlem,
Delft, Amsterdam-, eta aldi bakoitzari margotzeko
modu berri bat eta margogai herriak
dagozkio, betiere hark landu zuen
generoaren baitan. Bilakaera hori bat dator
alderdi askotan Holandako pinturak
XVII. mendean izan zuen bilakaerarekin,
eta orobat pintura hark gai nagusitzat hartua
zuen holandes gizartearenarekin.
Hoochek pintatutako lehenengo
koadroak, Zaldunak, ez du zerikusi handirik
geroztik landuko zuen gaiarekin -etxe
burgesetako familia giroak eta barrualdeak-
, mendiko ikuspegi bat baita koadro hori,
italiar kutsukoa, Berchemen lantegian ari
zela oraindik pintatua, 1648 inguruan. Bere
lehen garaian bere estiloari eta izaerari
arrotz zitzaizkion gaiak margotu zituen,
Haarlemgo eskolaren eraginez ziur asko,
hala nola goardiako taldeak eta mozkorraldiak. Garai horren bukaeran hasia zen jadanik
familia giroari gehiago zegozkion
gaiak pintatzen : Jaikialdia, Ebizako itzulera,
Hoochek kolore-emaile gisa zituen
dohainak eta argi efektuen bilaketa argi eta
garbi adierazten dutenak. Bolada batean
Hoochek Caravaggioren tankeralco argiztatzeak
baliatu zituen, teknika horrek
arrakasta handia izan baitzuen aldi hartan
Holandan, eta bereziki Haarlemen : Erttakztmea
zitara jotzen.
Delften egin zuen egonaldian Hoochek
bere estiloa finkatu zuen, eta bete-betean
eman zitzaion bizimodu burgesa eta etxe
burgesen barrualdeak irudikatzeari : gelak,
korridoreak, patioak, lorategiak, argi-ilunen
jokoa maisutasunez landu zuen halakoetan
. Garai hartan harreman estua izan zuen
Vermeerrekin, eta bataren zein bestearen
obran antzematen da harreman hori.
1658koak ditu bere maisulanak, patioen eta
lorategien koadro sail bat : Putzua, Kartajokalariak,
Emakzrme edalea.
Arnsterdanen bizilekua hartu zuenean,
halako haustura bat izan zuen Hoochen
estiloak, dekoratu eta jantzi gero eta apainagoak
eta aberatsagoak izan baitziren aurrerantzean
haren lanaren ardatza, eta gai
aldaketa ere ekarri zuen gertalekuen bilakaera
horrek : amatasunezko edo etxe giroko
gaietatik kontzertuetara eta jende bilkuretara
; gaietan aldagabe iraun bazuen
ere, jarraitu zuen margoa eta argia berrikuntzaz
lantzen. 1668 urteaz geroztik Hoochen
teknika ahuldu eta akastu egin zen, ustez
diru faltagatik eta enkarguz bizkor lan egin
beharraren eraginez.