Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»Barrokoa

Arkitektura Frantzian

Versaillesko lorategiak, Le Notre-k diseinatuak.<br><br>

Richelieu eta Mazarinoren garaian harmonia, ordena eta oreka izan ziren arkitekturaren oinarriak. Jacques Lemercier, Francois Mansart eta Louis Le Vau izan ziren irizpide estetiko horien ordezkari nagusiak. Luis XIV.aren agindupean botere publilcoek arte nazionala, nazioaren balioen ordezkari izango zena, sortu nahi zuten nola edo hala ; horren ondorioz, alde handia egon zen eraikin ofizialen eta partikularren artean, azken horiek nazioarteko joerei zabaldu nahi baitzizkieten ateak.Jacques Lemercier-ek aitaren lantegian ikasi zuen. St. Eustache elizaren eraikuntzan parte hartu ondoren, Erromara joan zen bizitzera (1607). Erroman 1614. urtea arte egon zen, eta Frantziara itzuli zenean errege eraikuntzetan parte hartu zuen. 1624an Luis XIII.ak Louvre handitzeko agindua eman zion. Hala ere, Lemercierren benetako zaindaria Richelieu izan zen, eta hark eskatu zizkion proiektu eta lan nagusiak.

1633an Richelieuren jauregia hasi zuen, eta ondoren Sorbonneko eliza (1636-1642), Rueil-eko jauregia eta eliza, eta Richelieuren bizitoki berria egin zituen.

Lemercierren estiloan antzeman daitezke alde batetik izan zuen formazioa -XVII.. endeko Frantziako eginaren araberakoa-, eta beste alde batetik, Erroman gaztetan ikasitako arkitektura hizkera. Erromatar estiloaren arrastoa erlijiozko arkitekturan antzematen zaio batez ere. Horren adibide da Sorbonneko eliza. Sorbonnerako oin bikoitzeko proieknra egin zuen ; nabea eta transeptua elkartzen diren gunean kupula ipini zuen, eta gurutzearen izkinetan lau kapera lauki-zuzen. Lemercierrek Louvren egin zuen lanari dagokionez, aipagarria da nola luzatu zuen "Laukia" esaten zitzaion patioa(XVI. mendean sortua), ekialdeko hegala luzatuz . Lemercierrek osagai nagusi bat asmatu zuen Erlojuaren pabilioia osatzeko : behealdeko hiru solairuetan Lescot-en jatorrizko diseinua egokitu zuen, baina ganbararen gainetik solairu berri bat sortu zuen.

Solairu berri hartan kariatide batzuk jarri zituen frontoiaren euskarri gisa, eta haren gainean lauki formako kupula bat.

Richelieuk eraikin asko eraikiarazi zuen ; horien artean aipagarria da Lemercierrek osatu zuen jauregia, Louvreren eta Henrike IV.aren antzinako harresiaren artean zegoena . Bestalcle, Richelieuk herri bat sortu nahi izan zuen, eta Lemercierrek egin zuen proiektua . Lauki zuzen formakoa zen, luzetarako ardatza kale nagusia zen, eta kale horrek bi plaza lotzen zituen. Etxebizitza guztiak eredu berari jarraitzen zioten : adreiluzkoak ziren, eta izkinetan harlanduak zituzten.

Mansart-ek maisutasunez egokitu zituen Frantziako formula tradizionalak higikunde estilistiko berrietara. Arkitekto zorrotza eta trebetasun handikoa izan zen.

Parisen jaio zen 1598. urtean. Oso gaztetan hasi zen lanean, eta 1623. Urterako garrantzi handiko lantegiko bateko buru zen.

1635ean Gaston Orleanskoak Bloisko gazteluaren proiektua eta Parisko hainbat etxebizitzatakoak eskatu zizkion. Baina ordurako eginak zituen etxe eta eraberritze batzuk : Feuillants-en elizarako fatxada (1623, Paris), eta Bemy (1623) eta Balleroy (1629) gazteluak. Azken gaztelu hori aurrerapausu handia izan zen Mansarten lanbidean, lerroen eta bolumenen harmonia lortu zuen, ondorengo lanetan oinarrizkoa izango zena.

Bai Bernyn, bai Balleroyn, atzera utzi zuen courd'bonnezn-eredu tradizionala, eta haren ordez, pabilioi sail bat eraiki zuen zeharreko ardatzean ; ardatz nagusia dorre itxurako ressatrtgarai baten bidez nabarmendu zuen. Bloisko gaztelurako, berriz, Marsartek proiektu handinahi bat egin zuen (1634) baina, tamalez, ezin izan zuen erabat amaini ; erdiko atala eta zutabedia egin zineen bakarrik. 1640ko hamarraldian garrantzizko aldaketa gertatu zen Mansarten bilakaeran, erlijiozko bi eraikin handi egin baitzieten : Val-de-Grace eta Fresnes jauregiko kapera.

Garai horretan, bestalde, hainbat etxebizitza egin zuen Parisen (hotel Carnavalet, besteak beste). Dena dela, Mansarten lan handia, eta gaur egun arte apaingarri guztiekin iritsi dena, Maisons-Lafitte gaztelua da.

1664an Louvreko Atari Laukia bukatzeko proiektua egin zuen, eta handik urtebetera Borboien Hileta Kapera Saint-Denis elizan.

Louis Le Vauk (1612-1670) proiektu ofizialetan eta Luis XIV.arentzat egin zuen lan batez ere. 1653an errege eraikinen arduradun izendatu zuten, eta handik urtebetera Louvreko eta Tuilleries-eko arkitekto.

Azkenik, 1655ean erregearen arkitekto nagusi eta idazkari izendatu zuten. 1640-1655 urteen bitartean egin zituen lanen artean aipatzekoak diru, besteak beste, Ile-Saint- Louis-eko jauregiak (1642) eta Lambert, Rohan eta Lauzon hotel edo aberatsen etxeak (1650-1658). Errege eraikuntza lanetako arduradun izendaera izan ondoren Vicennes-ko gazteluko atzealdearen berritzeari ekin zion Le Vauk, eta erregearen arkitekto zela, Errege jauregia zabaltzeko lanak zuzendu zituen. Bestalde, Louvreko erdialdeko proiektua egin zuen. Versaillesko lanen zuzendari ere izan zen (1661-1670).

Erlijiozko arkitekturari dagokionez, Saint-Louis-en-Pile (1664) eta Salpetriere ospitale nagusiko kapera egin zituen. Le Vauk eginak dira, bestalde, Lau Naziotako eskola (gaur egun Frantziako Institutua), Tambonneau hotela (1642an hasia) eta Lionneko hotela (1662an hasia).

1661ean Versailles handitzeko lanak hasi zituen Le Vauk ; Le Notrek egin zuen lorategien diseinua. Eraikin multzoaren erdigunea jauregia bera da, eta gune horretatik alde banatara osatu ziren lorategiak eta hiria . Versaillesko lorategiak ehun urtetik gorako lanaren ondorio dira. Lorategietako osagai nagusia luzetarako ardatza da, eta ardatz horren erdian dago jauregia, leku pritatua, hiriaren eta landare eta baso eremuaren arteko muga. Iturri eta urmaelek, bestalde, dinamismoa ematen diote multzoari .

Versaillesen antzinako gazteluaren inguruan (Luis XIII.arentzat eraikia) eraiki zuen Le Vauk egitura berria : hi hegal zituen egitura ia-ia laukia izan zen. 1678an lules Hardouul-Mansartek bi hegalen artean zegoen terrazaren ordez Ispiluen galeria deritzana jarri zuen, fatxadari irudi apur bat monotonoa eman ziona. Asko errepikatzen dira arkudun leihateez betetako guneak, eta horrek eremu amaigabearen irudipena ematen du. Versaillesko jauregia kanpoko espazioaren eta barrukoaren arteko lotura izan zen ; barrukoa espazio intimoa da, argiz eta kolorez betea, eta espazio hori kristalezko egitura handiei esker bereizten da kanpokotik.

 

Luis XIV.aren garaiko arkitektura

XVII. mendeko azken urteetan irizpide erabat desberdinak erabili ziren lan publikoetan eta eraikin pribatuetan, bai eraikuntzari dagokionez, bai estetikari dagokionez. Lehenengoetan, estilo barrokoa nabarmentzen da, besteetan, berriz, funtzionaltasunaren irizpideak agintzen zuen.

Garai horretako arkitekto nagusia Hardouin-Mansart (1646-1708) izan zen. Versaillesko eta Les Invalides-eko kaperak, etaVendome eta Victoires plazak egin zituen Parisen. 1675ean erregearen arkitekto izendatu zuten, eta 1699an erregearen eraikuntzen ikuskatzaile nagusi. Hardouin-Mansart erregeak Parisen zituen eraikin guztien arduradun zen, eta Luis' IV.ak lan hauek agindu zizkion : Dome des Invalides (Elbarrien etzeko kupula), Clagnyko gaztelua (1676- 1680), Marlykoa (1679), eta Petit-Chateau eta Grand-Chateau Chantillyn. Hirigintzaren alorrean des Victoires plaza eraiki zuen Parisen, oin biribilekoa, eta Place des Etats-en proiektua egin zuen (Dijonen). Bestalde, Vendome plazako lanak -bere osaba Francoisen proiektua- zuzendu zituen.

XVII. mendeko tradizioaren bidetik, Elbarrien eheko kaperak gurutze greziarra du, eta izkinetan kapera biribilak, gorputz nagusiarekin irekiune luze eta estuen bidez lotzen direnak. Zutabeak izugarri handiak ditu, taulamendu konplexua eusten dutenak, eta zutabe horien tartetik alboetako kaperetako zuloak irekitzen dira. Zutabeak marmol beltzekoak dira. Mansartek, eraikin horretan, goreneko mailara eraman zuen bertikaltasunaren ideia.

Kapera horren barrokismo mota berekoa da Versailellesko kapera. Mansartek eraikin erlijioso hura eraiki zuenean oso kontuan hartu zuen erregearentzat zela. Hortaz, beheko solairuan jendearentzako arkupe bat diseinatu zuen, eta bigarren solairuan, kolomatekin, erregearen ohorezko aulkiarentzat lekua ; alboan erregearen jarraigoarentzat galeria bat jarri zuen. Gune hori, bestalde, erregearen egongela pribatuekin zegoen lotuta.