Barrokoaren nondik-norakoak
Ororen gainetik, estilo jakin bat izendatzen
du gaur egun barroko hitzak. Ez da
beti hala gertatu ordea. Hitza, dirudienez,
portugesezko barroco izenondotik dator
-perla irregular bat izendatzen du portugesezko
hitz horrek- ; italieraz ere bada aspalditik
barocco hitza, erretorikako irudi zail
bat adierazten duena. Portugesetik edo italieratik
etorri, XVIII. mende bukaera arte ez
da agertzen gainerako hizkuntzetan, eta
horietan "irregular", "bitxi" esanahia du.
XVIII. mendeko bigarren erditik aurrera,
aurreko mendeko italiar arkitekturarengehiegikeriak (Borromini, Guarini arkitektoenak
adibidez), jadanik XVII. mendeko
literatura akademikoak kondenatuak, izendatzeko
erabili zuen kritikak. Joan den
mendearen bigarren erdia arte ez zuen hartu
barroko hitzak balio neutro bat, gaur
duena, Berpizkundearen eta Neoklasizismoaren
bitartean, 1550-1750 urte bitartean
alegia, Mendebaldean zabaldu zen arte nota
izendatzen duena. Arte kritikan sorturiko
hitz bat hartu da beraz estiloen historiako
sailkapen bat egiteko.
Hasieran Italiako Berpizkunde klasikoaren
kontrako joera gisa definitu zen
barrokoa, Berpizkundeko obrak "edertasun
barearen" eredutzat hartzen baitziren, harmoniatsuak,
orekatuak, estatikoak, ordenatuak
eta independenteak zirelakoan, eta,
haiekin alderatuta, obra barrokoek aktiboak
ziruditen, probokatzaileak, eta asoziazioak
sortzea zuten helburu nagusia : bazirudien
masaren efektuak eta kolorearen sentsualtasuna
baliatzen zutela, eta orobat mugimenduaren
eta espazioaren iradokitzea, zerbait
erakusteko eta zerbaitez ohartarazteko borondatea
balute bezala. Modu horretan funtsezko
oposizio bat egiten zen, baliagarri
gertatzen zena baita artearen historiako sailkapen
orokorretan ere. Zentzu horretan hedatu
da oro har barroko hitza historian zehar
; alabaina, gaur egungo joera detitura hori
XVII. mendeko arteari bakarrik aplikatzea
da.
Gaur egun, normalean behintzat, ez zaio
lotzen barrokoa Berpizkundeko hizkeraren
XVI. mende bukaerako zenbait aldaketari,
hots, manierismo deritzanari, ezta XVIII.. endeko hasierako arteari ere, alegia, beranduko
barroko, edo, sarriagotan, rococo
esan zaionari ; bi aldi horiek fenomeno edo
estilo independente gisa aztertzen dira gaur
egun. Bestalde, barrokoa Europako eskualde
gehienetan aldi berean gertatu zen estilo
bilakaera bat ote den -eta horrek esan
nahiko luke XVII. mendeko artea eta arkitektura
osorik direla, nolabait ere, barrokoak-,
oraindik zalantzan den puntu bat
da. Nolanahi ere, garbi dago estilo honi
buruz nagusi izan den ideia lotuegia egondela Italiak markatu zuenari. Izan ere, italiar
arteak eta arkitekturak gidari papera bete
bazuten ere, eta haiek oso argi erakusten
dituzten arren gertaera historikoekiko harremana,
beste herri batzuetan ere ikusten
dira beren ereduekiko desbideratze nabarmenak,
eta sarritan, Frantzian adibidez, oso
jakinaren gainean egin ziren desbideratze
horiek. Dudarik gabe, Italiako Berpizkundearen
eraginaren pean, eta nazioarteko
humanismoaren eta gorteko kulturaren
pean, italiar manierismoko formulen antzera
lotu ziren Europa osoan osagai "arrotzak"
eta osagai "autonomoak". Nolanahi ere, ez
da guztiz homogeneoa XVII. mendeko Europako
arkitekturak eta arteak erakusten
dutena.
Testuinguru historikoa
Nolanahi dela ere, ezaugarri orokorrak
badira arte barrokoan. Izan ere, nahiz eta
izan zen etenik XVII. mendeko artean (batez
ere eten historikoak), eta bilakaera autonomoak
ere badiren arren, italiar eredua
oinarritzat harturik sortu ziren barrokoaren
funtsezko osagaiak, eta osagai horiexek dira
estilo honi batasuna ematen diotenak. Eskualde
desberdinen artean-baita historikoki
autonomo izandakoen artean ere-, izan ziren
harreman politikoek, harreman ageriko
eta askotarikoek, beren baliokideak izan zituzten
formen alorrean.XVII. mendeko arteak baditu bere lege
eta usadio propioak, baina arte horren bilakaera
testuinguru historikoaren mende
gertatu zen modu erabakigarrian, XVI. mendeko
"Europa kristaua°ren desegitearen
mende leleen-lehenik. Desegite horretatik,
izugarri ugaritu ziren zatiketa eragileak ; zatiketa
hori politikan antzeman zen batez ere,
gatazka eran, eta gatazka eta liskar horien
ondorio larriena izan zen, hain zuzen ere,
Hogeita Hamar urteko gerra. Testuinguru
historikoari dagokionez, lau eragile izan dira
nagusiak. Lehenbizi, esan bezala, erlijio arazoak
areagotu izana, estatuen artean nahiz
estatuen barnean (Kontraerreformak, Erromatik
abiaturik, pisu handia izan zuen horretan)
; ondoren, lotura erlijiosoak bazterturik
estatu moderno burugainen sendotzea
(Frantzian Luis HIV.aren absolutismoan gauzatu
zen sendotze hori ; Ingalaterran, azken
finean, errejimen konstituzional batean ; Iparraldeko
Herbehereetan, korporatihismo
errepublikano batean) ; hirugarren, usadio
kapitalisten sorrera, estatuek gidatuak nahiz
usadio liberalak izan, eta itsasoaz haraindi
zabaldu zirenak, batez ere Iparraldeko
Europan eta Europako mendebaldean ;
azkenik, aldaketa sozialak, oso bide desberdinak
hartu zituztenak, eta, Ingalaterran
izan ezik, iraultzarik ekarri ez zutenak. Antzinako
indar politikoak gainbehera zihoazen
. Erroma eta Gernlanietako Inperio Santuak,
ez erresistentziarik gahe baina, galdua
zuen bere eginkizun bateratzailea, eta
herekin eraman zituen Habshurgotarren
estatuak. Espainiak ere, XVI. mendean indar
katoliko nagusia izan ondoren, galdua
zuen bere nagusitasuna. Ingalaterraren barne
politika sendotu egin zen eta indar hartzen hasi zen, lehenbizi Iberiako Penintsulako
itsasontzidiak hondoa jo izanari esker,
eta kontinenteko politikan esku hartuz gero.
Beste herrialde protestante batek, Suediak,
aurreneko aldiz parte hartu zuen, protagonista
gisa, Europako erdialcleko gatazketan,
eta Iparraldeko Herbehereek, protestateak
haiek ere, beren burujabetza sendotu, eta,
horrez gainera, une batzuetan itsasoko herri
merkatari nagusiak izan ziren Europan.
Inperio Santuaren baitan, ia-ia estatu
burujabeak balira bezala jokatzen zuten herri
batzuek. Azkenean, mende erditik aurrera,
indar guztiak bildurik, Frantziako erreinuak
lortu zuen nagusitasuna, bere antolamendu
zentralizatuari esker; antolamendu horrek
bizitza publikoko alor guztiak hartzen zituen
bere mendean, bere zerbitzura jarririk
baita eliza, noblezia eta kultura ere. Italia
aginpide desberdinen artean zegoen zatikatua,
eta estatu handien eragin eta eztabaida
gune izaten jarraitu zuen. Aita santutzek
berak, zeina, Kontraerreformari esker, biziki
indartu baitzen Trentoko kontzilioaren
ondoren, moralaren esparruan ez ezik baita
politikan ere, diplomazia lan handiak
eginez bakarrik eutsi ahal izan zion bere
gidaritzari.Oro liar harturik, XVII. mendeak elkarren
kontrako indarrez osaturiko irudi bat
eskaintzen du, etengabe aldatzen diren jarrera
eta aliantzen irudia, ez bakarrik politikaren
alorrean, baita beste alor askotan
ere. Sentimendu handien garaia da, haina
aldi berean baita arrazionalismoaren garaia
ere. Enpirismoa oso erakargarria gertatzen
da, eta enpirismoarekin batera baita espekulaziorik
sakonenak ere. Alderdi emozionalak,
bestalde, gatazken ondoan, lotura
herriak eskaintzen ditu, geografia, gizarte
eta erlijio mugak baino haruntzago iristen
direnak. Arrazoiak, izan ere, sailkatu baino
gehiago ere egiten baitu : sintesiak eta erlazio
sistemak finkatzen ditu, filosofiatik hasi
eta administrazio lanetaraino, zeremoniak
barne. Horrela bada, XVII. mendearen
bukaerako egoeraren ezaugarria ez zen organizazio
falta, alderantziz baizik : Argien
hedapenari esker-Ingalaterratik eta Holandatik
abiaturik Frantziara iritsita-, gizakiaren
kontzientzia hartze berri bat zabaltzen
da, nolabait ere auzitan jartzen dituena
mende hasierako idealismoa eta orobat
Europako indar politikoen arteko orekaren
hastapena.