Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»Berpizkundea

Manierismoa : arkitektura

Palladio arkitekto manieristaren Salbatzailearen eliza (Venezia).<br><br>

Manierismo kontzeptua pinturarako sortu zen bereziki. Eskulturara ere egokitu ahal izan da kontzeptu hori, baina arkitekturan ezin antzeman daiteke pinturan eta eskulturan bezain argi estilo manierista. Badira zenbait eraikin jakitunen arabera manieristatzat har daitezkeenak, baina hori ez da nahikoa garai bateko arkitektura estilo baten ezaugarriak definitzeko.Giorgio Vasarik Michelangelori zion mirespena nabarmen antzeman daiteke bai Vasariren pinturan bai arkitekturan. Vasarik Michelangeloren Laurentina Liburutegiko hornien eskema hera erabili zuen Uffizi jauregian (1560-1574), Signoria plazatik Arnora bitarteko kalera ematen duten hormetan hain zuzen ; hala eta guztiz ere, Vasariren diseinuak ez du, inondik inora, oinarrizko lanaren ez indarrik ez adierazkortasunik.

Eraikinak bi atal nagusi ditu, luze-luzeak biak -hasieran, bulego lanetarako prestatuak-, eta bi atal horien erdian patio estu bat dago, muturrean loggia edo galeria bat duena. Uffizi eta pitti jauregiak lotzen dituen zubi Zaharraren proiektua ere Vasarik egin zuen. Pisako Caravana jauregian ez zuen aurrekoetan bezain estilo zorrotza erahili ; erailuntza horretako fatxada ganbila da, hainbat barrunberekin, duke handien bustoak jartzeko bereziki eginak.

Vasariren adin berekoa zen Florentziako Bartolomeo Ammannati eskultorea eta arkitektoa (1511-1592). Baccio Bandinellirekin ikasi zuen Florentzian, eta ondoren Veneziara joan zen lehenbizi -Jacobo Sansovinorekin ikasi zuen han-, eta Erromara gero. Erroman Julio III.a aita santuarentzat lan egin zuen. Florentziara itzulirik, 1550ean Pitti jauregia handitu zuen, Toscanako dulce handiek printzeen bizileku bihurtu baitzuten jauregia. Goitik behera aldatu zuen Brunelleschik sortutako espazioa : atzeko patioko fatxada nagusia bi aldeetatik luzatu zuen, eta Boboli lorategietara ireki zuen.

Bestalde, patio horretako estatuek, itzuriek eta landareek multzo ederra osatzen dute.

Horixe da manierismoaren barruan den eremu itxi nagusia.

XVI. mendean eraikuntza gutxi dago Santa Trinita zubia bezain zurrun, eta aldi berean, hura bezain dinamikoa dena ; Arno ibaiaren gainean eraiki zuen Ammannatik 1567-1569 urteen bitartean, Michelangeloren eredu baten gainean, ziur asko. Bigarren Mundu gerran alemaniarrek zubia desegin zuten, eta jatorrizko diseinuaren arabera berreraiki zen. Bestalde, Italiakolorategi manierista ederrenetako batean parte hartu zuen Anuoannatik : Bomarzoko oihan sakratua (1564-158G). Orsinitarrentzat osatu zuen lan hartan ugariak ziren erraldoiak, mamuak edo fantasiazko haitzuloak.

Andrea Palladio (Andrea di Pietro de la Gondola jaiotza izenez) Paduan jaio zen 1508an, baina gazte zela joan zen Vicenzara . Hargin lanetan aritu zen han. 1537an Gian Giorgio Trissino idazleak bere etxea egiteko enkargua eman zion, eta hark jarri zuen harremanetan Vicenzako kultura talde nagusiekin. Trissinorelcin Erromara egin zituen bidaietan (1541, 1545, 1547, 1549) antzinako erailcinalc eta XVI. mendearen lehen erdialdeko arkitektoen lanak aztertu ahal izan zituen. 1549an Vicenzako Kontseiluak Palazzo della Ragione berritzeko enkargua eman zion, eta lan hari esker Palladiok garrantzizko lekua izan zuen Vicenzako aristokraziaren arkitekto gisa. Trissino hil zenean, Daniele Barbaro veneziar prelatuarentzat hasi zen lanean Palladio eta haren aginduz egin zituen Vitrubioren DeArcbitectturct (1556) lanaren edizio baterako marrazkiak; 1554an Erromara egin zuen hidaian Antzinako Erroma lana idatzi zuen, oso arrakasta handia izan zuena.

Hurrengo urteetan hainbat lan egin zuen Venezian. 1750ean Arkitekturaren lau U- btnzrakargitaratu zuen ; azterketa teorikoak, bere eraikinen azterketa, etab. egin zituen bertan. Vicenzalo Antzoki Olinpikoa izan zuen azken lana (V. Scamozzik amaitua).

Palladioren lanak itxuraz lasaiak badira ere, konplexutasuna eta kezkak dituzte atzean ; kezka horiek adierazten clute batetik egilearen berezko ezaugarri bat, eta, bestetik,XVI. mendeko bigarren erdialdean Veneziako gizarteak bizi zuen krisia. Lehenengo lanetan jaioterriko ereduari jarraitu zion, baina Erroman egon ondoren hizkuntza klasikoa menderatzera iritsi zen. Hizkuntza hori era orijinalean eta autonomoan erabiltzen zuen, eta trebetasun handiz lotzen zituen molde klasikoak eta arkitekturaren hizkuntza modernoa, erabat askea. Villa ugari egin zuen Venezian, eta baita jauregiak ere.

Vignola 1507an jaio zen. Lehenengo urteetan pintura eta perspektiba ikasketak egin zituen Emilian, baina arkitekturan jardun zen gero. Erroman eta Fontainebleaun egon ondoren, San Petronioko fatxadarako iztukua egin zuen. Ondoren Erroman hartu zuen bizilekua, eta Farnese familiaren arkitektoa izan zen. Julio III.a aita santuarentzat lan egin zuen Villa Julian, aurretik eginda zeuden proiektuak berregiten. Lan horretan Vignolak trebetasun handiz lotu zituen oin lauki-zuzena zuten eraikinaren atalak eta atal erdi biribilak (eskailerak eta lorategiko eserlekuak). Joera hori sakondu egin zuen, bestalde, Caprarolako Villa Farnesen . Bagnaiako Villa Lanten era organikoan bateratu zituen eraikinak, lorategia eta parkea . Erlijiozko eraikinak ere egin zituen, eta horien artean aipatzekoak ditu Sant'Andreako oratorioa (1553), eta Sant'Anna dei Palafrenieri (proiektua 1570ean egina). Dena dela, erlijiozko eraikinen artean maisu lana Erromako Gesu eliza du (1568an hasia) : areto bakarrekoa da, Kontraerreformaren, eta batez ere, jesuiten behar liturgikoetara eta deboziozkoetara egokitua. Eliza horretakotranseptua estu-estua da, eta alboetara kaperak ditu. Eraikin horretan bildu zituen batetik Berpizkundean nagusitu zen oin zentrala, eta bestetik, kristau tradizio antzinakoaren luzetarako oina. Gesuko elizaren bidez (fatxada G. della Portak egin zuen) Kontraerreformako elizen tipologia zehaztu zuen, eta erraz kopia zitekeen eredu bat utzi zien bere ondorengoei.

Vignolaren ikasle eta jarraitzaile izan zen Giacomo della Porta eskultore eta arkitektoa (1533-1602). Lan gehienak Erroman eta Lazio eskualdean egin zituen. Vignolak amaitu gabe utzi zituen hainbat lanetan aritu zen, eta horietako batzuetan Michelangelok herak ere parte hartu zuen : Capitolioa (Senatuen jauregiko fatxada eta eskailerak amaitu zituen), Farnese jauregia (goiko loggia), San Pedro (kupula egin zuen, Michelangelok diseinatu zuenari zenbait aldaketa eginez), Gesu eliza (kupula, Andre Mariaren eta San Frantziskoren kapera biribilak eta fatxada). Vignoliren egiturei etekin handia atera zien. Erlijiozko arkitektura (San Luigi dei Francesi-ko fatxada, Madonna dei Monti eliza, San Atanasio dei Greci, eta San Joan dei Fiorentini elizaren amaiera), eta arkitektura zibila (Maffei, Aldobrandini egoitzak, Capitelli plazako egoitzak, Clementino eskola, Jakinduriaren jauregiko patioa, Aldobrandini etxea Frascatin) landu zituen, eta Erromako plaza askotako iturriak egin zituen. Accadernia di San Lucako kide izan zen, eta Elizaren eta nobleen arkitekto ofiziala bihurtu zen. Zenbait eraikin ereduetarako eskemak zehaztu zituen (etxebizitzak, bi ordena gainjarrita dituzten elizen fatxadak, villak), lehenagotik Berpizkundeko arkitektoek erabiliak zituztenak.

Jacopo Tatti, Jacopo Sansovino (1486- 1570) deitua, Andrea Sansovinoren ikasle izan zen, eta harenganako esker onez hartu zuen maisuaren izena. Eskultore gisa aritu zen lehenbizi Erroman eta Florentzian, baina aldi berean zenbait arkitektura lanetan hasi zen. 1519an San Giovanni dei Fiorentini (Erroma) elizarako lehiaketa irabazi zuen ; hala ere, baztertu egin zioten oin zentraleko eredua. 1527an, Erromako harrapaketaren ondoren, Veneziara joan zen. Hiri hartako lehenengo lau lanak hauek izan ziren : San Markos Eskola Nagusiko aldare nagusia (1533 ing.), Miserikordiako Eskola berria (1532tik aurrera), San Francesco della Vigna eliza (1534tik aurrera) eta Corner Jauregia San Maurizion (1533tik aurrera).

Jacopo Sansovinoren bidez sartu zen Venezian lehenengo aldiz erromatar klasizismoaren arkitektura sintaxia, ordu arte bertako tradizioarekin zituzten konpromezuak gaindituaz. Veneziak hirigunea berritzea erabaki zuenean (San Markos plaza), Sansovinok koordinatu zuen hiriaren "bihotzaren" egitura herria. 1437tik aurrera berari agindu zitzaizkion hiriguneko eraikin nagusiak : San Markos liburutegia, Monedaren etxea eta kanpandorreko logia txikia ; eta horrez gainera, berak zehaztu zituen eraikin berrietarako irizpideak. San Markos plaza herrian orekan jarri zituen Sansovinik eraikin berrietan nagusi zen hizkuntza klasizista, batetik, eta, bestetik, Erdi Aroko eta Quattrocentoko eraikinak (San Markos, kanpandorrea, erlojuaren dorrea).