Artea»Berpizkundea
Manierismoa: Tintoretto
Jacopo Robusti Tintoretto (1518-1594), Veneziako manierismoaren pintore nagusietako bat, indar eta asmamen izugarriko artista zen. Berpizkundeko azken garaiko pintore nagusietako bat izan zen, eta manierismoaren antiklasizismoa Berpizkundearen dotoretasunarekin bateratzen asmatu zuen. Perspektiba eta konposizio konplexuak egin zituen, eta argia modu berezi batez erabili zuen (argi apal batek hartzen du koadroa, eta kolore biziagoek irudi nagusiak). Mitologia, historia, alegoriak eta erlijioa izan zituen gai nagusiak. Erretratu bikainak egin zituen. Azketa afaria, San Matkosett ttartnt iak, Egrptoko ihesaldra, Paradrsua, Gurutziltzatzea ditu, besteak beste, obra nagusiak . Bestalde, Tintorettok guztiz bat egin zuen bere garaiko Veneziako gizartearekin, XVI. menderen bigarren erdian askatasun zibil eta erlijiosoaren alde egin baitzuen. XVIII.. ta XIX. mendeko artistek ez ikusia egin zioten, baina kritika modernoak ostera aitortu dio Tintorettoren obrari bere balio guztia, gainerako manieristenari bezala.
Ikasketa eta heziketa urteak
Jacopo Robusti Venezian sortu zen,
1518an. Tindatzaile baten semea zen, eta
horregatik, aitaren lanbideagatik, eta txikia
omen zelako, jarri zioten Tintoretto goitizena,
"tindatzaile"ren txikigarria. Tintorettolc
ongi hartu zuen goitizena, eta familia deitura
gisa erabili zuen, baita bere ondorengoak
izendatzeko ere.
Lehenengo pintuira ikasketak Tizianoren
lantegian egin zituen, baina honek berehala
bidali omen zuen lantokitik, ikasle gaztearen
gaitasun artistikoaren inbidiaz edo,
nonbait. Ez dirudi Tintorettok gaizki hartu
zuenik, handik urte batzuetara, bere lantegiko
goiburu, esaldi hau jarri baitzuen, gaztetan
gehien kilikatu zuten artisten omenezedo
: "Michelangeloren marrazkia eta
Tizianoren margoak".
Lehen aldia
1540-1550 urteetan lan asko egin zuen,
bai partikularrentzat bai eliza eta monasterioentzat
. 1548 aurreko lanetan nabari du
Parmigianinoren pinturaren eragina, eta eragin
horren ondorioz manierismora jo zuen
bere bizitza osoan eta lan guztietan.
Italiako pinturan nagusitu ziren joeren
bilakaera bera izan zuen Tintorettolc ere, baina
artista batzuen obran -Veroneserenean,
esate baterako-, manierismoa eragin hutsa
den bezala, Tintorettorenean sakona eta
erabatekoa da, bere margokeraren joera
nagusia baita. Tintorettoren obran irudien
jarreragatik sortzen den tentsioalc bizia ematen
die espazioei. Margolanen konposizioan
ezkerreko belielco angelutik goiko eskuinekora
doan lerro diagonal bat nagusitzen
da gehienetan. Horrek tentsioz kargatzen
du eszena, eta suge kiribildu baten jarrera
("serpentinata") hartzera behartzen ditu irudiak
. Lehenengo garai jada guztiz manierista
hartako lan nagusiak ditu. Testts doktoreencrrYecnz (1542, Duomoko museoa, Milan) eta
Emakume ezkon-uabaslea (Galeria Nazionale,
Erroma).
Badirudi 1547an Erroman izan zela. Michelangeloren
lana zuzeneak ikusteak, eta
Tintorettolc berak zuen maisu handiaren marrazki
eta molde bilduma aztertu eta lantzeak,
eragin handia izan zuten haren aurrerantzeko
lanetan. Handik aurrera,
Tintorettoren margolanetan, irudia luzatzen
da eta espazioak eta argiak beste esanahi
erreal eta sinboliko bat hartzen dute. Hala
argia, nola irudien jarrera, aldez aurretik aztertzen
zituen bere lantokian argizarizko
panpina txikiekin. El Grecok ere teknika
bera erabiltzen zuen.
Garai hartako maisulanetako bat Oin
garbiketa du (1547, Prado museoa, Madril).
Koadro handia da (210 x 533 cm). Ez ohiko
gauza bezala, lehen planoan, koadroaren
eskuinaldean, dago obrako talde protagonista
. Talde horren aurkako aldean, badago
apostolu bat sandalia askatzen, talde
nagusiaren kontrapisu gisa edo eginez jarria
. Zilar koloreko halako argi batek argiztatzen
ditu irudiok, baina begiralea erdi itzalean
dagoela ematen du, lehen planoko
apostolu taldearen atzean ozta-ozta sumatzen
den aterpe edo estalpe moduko baten
azpian. Koadroan, bigarren planoan, apostolu
talde bat dago mahai baten ingurtian,
zilar koloreko argi batez horniturik hauek
ere. Hirugarren planoa erdi ilunpean dago
egitura arkitektoniko baten azpian ; plano
horretan bi giza irudi besterik ez dira ageri :
bata zutabe baten oinaren kontra eserita,
hestea zutik, koadroaren erdian, beste zutabe
baten kontra bermattrrilc, erdi ezkutuan.
Azkenik, laugarren planoa joko arkitektoniko
bat da, espazioa luzatzeko eta mihisearen
atze-atzeko arkuan ihes puntu bat
sortzeko asmatua. Zoruko lauzatu geometrikoak,
berriz, perspektiba handitu eta begirada
ihes punturantz bideratzen du. Lehen
planoko mutur banako giza irudien
artean, koadroaren erdi-erdian, txakur bat
dago lurrean etzanda, hura gabe hutsunea
handiegia izango zelako beharbada. Koadro
honek azalpen bikoitza du : batetik, eszenaerlijioso baten irudikapena da, ikuspuntu
orijinal batetik ikusia, baina interpretazio
klasiko baten arabera betiere ; bestetik, pinturaren
historian espazioa bere osotasunean
irudikatzen den aurreneko aldietako bat da.
Ematen du koadroan azaltzen diren irudiak
aitzakia bat besterik ez direla haien arteko
espazioa mugatzeko. Ikuslea edo begiralea
hera ere espazio horretan dagoen beste elementu
bat da, nahiz eta koadroaren kanpoan
egon. Velazquezek berak bere koadro kutunenen
artean omen zeukan Tintorettoren
hau, eta ez da harritzekoa gero : Tintorettok
bezala espainiar margolari handiak ere
koadroaren mugez haragoko espazioa harrapatu
zuen bere Las llerrinas harrigarrian.
1550. urtetik aurrera sumatzen da Tintorettoren
lanetan halako joera bat argia kolorearen
baitan harrapatu ("tizianismoa"
esaten zaio) eta paisajea hautemangarriagoa
bihurtzeko. Garai horretakoak dira
Scuolla della Trinita-rentzat egin zituen
Hasierako Historiak (Veneziako Akademiako
Galeriak). Garai horretako beste lan
batean, Susana (Kunsthistorisches Museum,
Viena), zeinak oreka miresgarria gordetzen
baitu kolorearen eta argiaren artean, Veronese
gaztearen margolceraren halako kutsu
bat sumatzen da Susanaren gorputzaren
gardentasun kristalezkoetan, Tintorettok
asko miresten baitzuen Veronese, bere helduaroan
egin zituen margolan handi jendez
beteetan argi ikus daitekeen bezala.
Nolanahi ere, Tizianoren eskolaren eragina
nabarmena da geroago ere beste zenbait
koadrotan, adibidez Jttcltt eta Holofervzes
izenekoan (Prado Museoa, Madril), non
koadroaren egitura guztiz logikoak Tizianoren
manierismoaren garaiko pintura gogorazten
baitu.
Helduaroa
1562 eta 1566 bitartean Tintorettok hiru
mihise margotu zituen Scuola Grande di SanMarco-rako. Margolan horietan espazioaren
disoluzioa gertatzen da, Oin garbiketa aipatuan
jada sumatzen zena. Sail honetako
margolanetako batean, Sara tllarkoserr gor-
Artzaren atn •k rkzrntza (Brerako pinakoteka,
Milan), arkitekturak eratzen duen espazioa
tunel ilun bat bezalakoa da, non giza
irudiak gorputza bihurdikatuz eta keinuka
ageri baitira, amesgaizto batean bezala.
Hainbat lan egin zuen gero pintura estilo
horretan Scuola di San Roccorako. Erakunde
hau karitate elkarte laikoa zen, eta, garrantzi
soziala eta politikoa irabazi ahala,
Tintoretto bezalako pintore ospetsu bati lanak
eskatzeko bezainbat ahalmen ekonomikoa
izatea ere lortu zuen. Scuola di San
Rocco-rako lehen mihiseko lanak 1564an
hasi zituen, eta ez zuen 1587a arte bukatu
azkena. Mihise horiek dira Tintorettoren helduaroko
lanik hoberenak eta osoenak, marra
laster urduriez eginak, dinamismoz betetako
irudiekin eta perspektiba ausart
zorrotzekin.
Lehenbizi Nekaldiari buruzko pintura
multzo bat egin zuen Albergo aretorako, eta
horien artean aipagarriena, dramatikotasun
handikoa baita, Gzzrzrtziltzatzea da. Lehen
solairuko aretoan, berriz, Itun Zaharreko
pasarteak kontatzen dituzten margolanak
egin zituen sabaian, eta Listoren bizitzari
buruzkoak hormetan, 1575 eta 1581 urte
bitartean. 1582. urtean beheko solairuko
mihiseak egiten hasi zen, Ama Birjina goraipatzen
tiuten Itun Berriko pasarteekin.
Obra guztiak berak bere eskuez egin zituen,
lantegiko ikasleen ia laguntzarik gabe. Margolan
horietan argi eta garbi ikusten da Tintoretto
helduaren estiloaren bilakaera, pintura
manieristaren goren unea, argi joko
ikusgarriekin, bat-batean barreiatzen diren
espazioekin, "suge" baten gisa eta behartuta
kiribildutako irudiekin, nabarmen-nabarnienak
hariak bezalako siluetak iuc natzen
dituzten beste batzuen artean.
Azkenaldia
1580. urtetik aurrera, ezin berak bakarrik
lan guztiekin burutu eta lantegiko ikasleen
laguntza baliatu zuen. Scuola di San
Rocco-ko margolanetan ikasleek (horien artean
bere seme Domenico zegoen) ez zuten
izan aukera handirik laguntzeko, maisuaren
begirada zorrotzaren pean betiere,
baina Tintorettoren handik harako lanetan,
berriz, nabarriena da kalitatearen beherakada,
ikasleen parte hartze gehiegizkoagatik.
Tintorettoren azken lana Afaria izan zen,
San Giorgio Maiore elizarako egina.