Artea»Berpizkundea
Manierismoa
Manierismo hitza Berpizkundearen goren unearen eta barrokoaren hasieraren bitartean,
1520-1630 bitartean gutxi gorabehera, Italian lehenbizi eta Europan gero, egin
zen artearen adierazpenetako batzuk izendatzeko erabiltzen da batez ere. Manierismoan
forma eta adierazpidea azpimarratzen dira ideiaren edo adierazi nahi denaren gainetik
.
Barrokoko artistentzat gainbehera etorritako arte molde bat zen manierismoa, batere
orijinaltasunik gabea. Iritzi hori zabaldu zen eta hori izan da mendeetan nagusi,
harik eta kritika modernoak arte estilo horretako obrei duten balioa aitortu dien. Obra
ezezagunak dira asko, eta arbuiatuak ere bai batzuk.
Manierismoaren jatorria eta definizioa
Vasarik bi modutara erabiltzen zuen "maniera"
hitza, inoiz ez era gaitzesgarrian : batetik,
bere garaiko artearen estiloari burla
hitz egiteko, adibidez, "manera modernoa"
erabiliko zuen ; hestetik, obra baten ezaugarri
bereziez ari zelarik, hala nola harmoniaz,
neurriez, fantasiaz edo dotoretasunaz,
"bella maniena" erabiliko zuen.
Italiako Berpizkunde beteko artista handien
eta batez ere Michelangeloren perfektotasun idealaren ondoren, XV. mendearen
bukaeran jadanik XVI. mendeko artisten
gainbehera etorri zelako ideia zabaldu zen.
Ideia hori gero Giovanni Pietro Bellori-k
bereganatu zuen 1672an, Berpizkundeko
pintore handienen obrak (Rafael, Michelangelo)
haien erara (martienen-ra) baina orijinaltasunik
gahe antzeratzen zituztenak izendatzeko
. Hala bada, manierista hitza XVII.. endearen erdialdean hasi zen erabiltzen
gaitzespen zentzuarekin artista imitatzaile eta
zaharkitu horiek izendatzeko. Azkenik,
1792an, Luigi Lanzi-k manierismo hitza asmatu
zuen. Azterketa zorrotz bat ere egin
zuen, eta higikunde horretako artistek batere
orijinaltasunik ez zutela ondorioztatu
zuen, haien estiloa Berpizkundeko maisu
handiek ezarritako formulen antzeratze eta
errepikatze hutsean oinarritzen zelakoan.
Halaber, manierismoaren muga kronologikoak
finkatu zituen, Karlos V.ak Erroma
harrapakatu zuen urtearen (1527) eta Carracheren
etorreraren artean.
XIX. mende osoan ganantzi historikorik
gabeko estilotzat hartu zen manierismoa.
Garai hartako artistei buruzko lehenengo
azterketak ez ziren Xii. mendearen hasiera
arte egin. W. Friedlander-ek ideal l lasikoarekin
haustearen eta Berpizkundearen estetikaren
kontrako matxinada baten adierazpide
gisa interpretatzen zituen lehen manierismoaren
ezaugarriak (irrealismo espaziala,
irudien proportzioen luzapena, zutitasuna).
Beraz, estilo antlldasilco bat izan zen ; Rosso,
Pontormo eta Parmigiano izan ziraren lehenengo
artistak. W. Friedlander-ek Michelangeloren
azkeneko obrak (Kapera Sistinoa)
hartu zituen estilo horretako jatorri eta oinarritzat
. Haren ustez, lehen manierismo horri
antzeratze aldi bat jarraitu zitzaion, eta XVI.. endearen bukaeran beste erreakzio bat,
manierismoaren aurkakoa itxuraz, baina Berpizkunde
garbiaren antzekoa, egia esateko.
Beste ikertzaile batzuek hiru aldi bereizten
dituzte manierismoaren banoan, horietako
bat joera klasikokoa,
Manierismoa eta Kontraerreforma
Trentoko kontzilioan sortu ziren arau berriak
indarrean jartzearekin batera aro beni
bat hasi zen Elizaren eta artearen arteko harremanetan
. Elizarentzat egiten ziren artelan
guztiak teologoen kontrolpean zeuden. Artistak
gai biblikoen intetpretatzio kanonikoari
lotu behar zitzaizkion nahi eta nahi ez, kanonetik
desbideratzeak Inkisizioaren ikerketa
ekar baitzezakeen. Erlijio gaietan dehekatu
egin ziren biluziak, eta ordu arte beti biluzik
irudikatu ziren irudiak ere (Adan eta Eba,
adibidez) "garbitasun ohialez° estali ziren.
Hala, 1559an, Paulo IV.ak Daniel da VolterrariMichelangelok Azken Jttdizioart askatasun
osoz margotu zituen biluziak estaltzeko
agindu zion. Alabaina, Kontraerreformak
ez zuen artearen aurka egin nahi, artea heresiaren
aurkako arroatzat erabili baizik, eta,
hortaz, kontrolpean eduki zuen.
Kontraerreformaren lehenengo aldiarekin
batera gertatu zen arren, ez zen manierismoa
Kontraerreformako ideiak zabaltzeko
estilo egokiena, elite intelektualei begira
egindako artea baitzen, eta Elizak heste
moduko arte bat behar zuen, erlijio gaien
ikuspegi herrikoiarekin adosago egongo
zena : barrokoa.
Kontraerreforma zabaltzean Goi Berpizkundeko
artean izandako askatasuna galdu
zuten manieristek; askatasun irrikaren etamunduari buruzko irudi berri baten ezarpenaren
artean banatuta aurkitzen ziren.
Kontraesan horrek eragin hanclia izan zuen
maisu manieristen nortasunean. Garai hartako
artista askok bizimodu bitxia zeramaten,
bakartuak bizi ziren, eta psikopatiak
jotakorik ere bazen : Parmigiano tristura handi
batek hartua bizi izan zen bere bizitzaren
azkeneko urteetan, bere burua batere
zainclu gabe ; Pontornnok depresio hancliak
izaten zituen ; Rossok bere buruaz beste egin
zuen ; Tasso erotuta hil zen ; Gresok ez zuen
argia sartzerik nahi bere etxean ; eta Tintoretto
bakarrik eta zapuzturik bizi izan zen
azkeneko urteetan.
Manierismoaren aldiak
Manierismoaren lehenengo aldia Florentzian
gauzatu zen 1520-1530 urteetan. Berpizkundeko
klasizismoaren aurkako
erreakzioa izan zen, Pontormo eta Rossoren
gidaritzapean. Dureroren estetika moldea
beretu zuten, non espazioak galdua
zuen Italiako Berpizkundeko pinnrran izandako
lehentasuna.
XVI. mendearen erdialdera manierismoak
beste bultzada handi bat izan zuen
eta goren unera iritsi zen, halako eran ezen
Berpizkundeko pintore batzuk ere -Tiziano,
esate baterako- estilo berrira egokitu
ziren. Manierismoaren goren une horretako
artista nagusiak Bronzino eta Vasari izan
ziren. Bigarren manierismo hori ez zen jada
klasikotasunaren kontrako erreakzioa ; neurri
batean bereganatuak zituen klasizismoa etaakademizismoa, eta Michelangeloren artearen
oinordekotzat zeukan bere burua. Aurreko
aldikoa baino askoz moderatuagoa da
hau beraz, eta Europako gorte guztietara
zabaldu zen Tizianoren erretratuen bidez.
Manierismoaren azkenaldiko pintore nagusiak
Tintoretto eta Greco dira. Pintore horien
estilo manieristak ez du zerikusirik nazioarteko
manierismoarekin, Tintorettok ez
baitzuen lanik egin atzerriko gorteetan Tizianok
bezala, eta Veneziako erlijio kofradiak
ziren baren bezero nagusiak. Haren
pintura lanak irudimen handikoak dira, eta
Berpizkundeko naturalismoaren oinordeko
badira ere, irrealtasun eta espiritualtasun
sentipena sortzen dute, gizatiarraren eta
sakratuaren arteko sintesi betegin gisa.
Greco izan zen manierismoaren azken
artista handia. Toledon egin zuen lanik gehiena,
baina Veneziako eskola manieristakoa
da ikasketaz eta estiloz. Arrakastarik ez izateak
argi erakusten du agortua zegoela ordurako
manierismoak proposatzen zuen
gizatiarraren eta sakratuaren arteko sintesi
hura. Iritsia zen barrokoaren erlijio artearen
ordua, Trentoko erreformak proposatutako
moldeen araberakoa, eta gai erlijiosoei
buruzko ikuspegi herrikoi batetik askoz
hurbilagoa.
Arte manieristaren ezaugarri orokorrak
Arte manierista oso zabala da, eta, ikusi
dugun bezala, arte joera asko, ia mende oso
batean zehar gertatuak, hartzen ditu bere
baitan. Hala ere badira joera guztietan agertzen
diren ezaugarri orokor batzuk.Arte diziplina guztietarik pinturan izan
zuen zabalkunderik handiena, eta ezaugarri
hauek ditu : irudiak elkarren ondoan eta
planoak elkarren gainean jartzea bezalako
konbentzio espazialak hartzera behartzen
duen dekorazio mota baten nagusitasuna ;
talde harnnoniarik eza, ez konposizoan ez
koloreetan ; irudien luzapena ; konposizio
angelutsuak ; marrazkiaren, kolorearen eta
formaren abstrakzioa, edota, inoiz, hirurak
batera ; helize forma bereziak (serperttirtata),
ikuspegi desberdinetatik eta kontrako
erritmoz azalarazten baitu irudia ; eta, azkenik,
Zehetasunen edertasuna eta perfekzioa,
manierismoaren zehaztasunerako eta miniaturarako
zaletasunaren seinale. Azkeneko
ezaugarri hori orobat islatzen da urregintzan
eta metalgintzan, manierismoaren berezitasun
nagusietakoa baita.
Arkitekturan kontuan hartu behar dira
errealitate praktikoak, estiloen bila hasi aurretik
. Nolanahi ere, arkitektura manieristaren
oinarrizko ezaugarriak Michelangeloren
obretan aurkitzen dira eta bi hauek dira :
erlijio arkitekturaren laikotzea, batetik, eta
erromatarren arkitekturatik hartutako motibo
klasikoen erabilera antiklasikoa, hestetik
. Arkitektura manieristak, dotoretasun
handiko zibilizazio baten oinordekoa bera,
eskailerak, landetxeak-eta landu zituen gehienbat
. Landetxeen kanpoaldean, arkitekto
manieristek lorategi oparoak diseinatu
zituzten, iturri, estatua, harkaizpe artifizial
eta guzti.
Eskulturan, pinturan bezala, Michelangeloren
azkeneko obrek (Pieta Rondanini)
eman zuten figura se)pentinatarert eredu
perfektoa, Berpizkundeko naturalismoaren
aur/cakoa erabat.