Artea»Berpizkundea
Berpizkundeko pintura Herbehereetan
XVI. mendean zehar oso gertaera tragikoak eta urte nahasiak bizi izan ziren Herbehereetan.
Protestantismoa indar hartzen hasi zenean Habsburgotarrek, Espainiako errege
Karlos V a zutela buru, higikunde hura gogor zapaldu zuten, eta herritarrak agintari atzerritarren
kontra altxatu ziren. Borroka eta liskar garaia izan zen beraz, baina ez alor
guztietan ; izan ere, aski garai oparoa izan zen arteari dagokionez. Pinturak, esaterako,
ez zuen XV mendeko maila bikaina lortu eta ez zuen, orobat, Berpizkundeko estiloari
jarraituko zion maisu handirik eman, baina indar handia hartu zuen eta maisu handi
gutxi batzuen ordez, garrantzi handiko artista multzoa sortu zen. 1500-1600. urteen
artean Herbehereetako margolariak nabarmendu ziren Europako iparraldean, eta hurrengo
mendeko maisu holandar eta flandriarren aitzindari izan zen talde hura.
Bi joera nabarmentzen dira garai hartako Herbehereetako pinturan : batetik italiar arteari
jarraitu ziona eta bestetik ohiko erlijio gaiez gainera errepertorio berri bat landu
nahi zuena. Bigarren joera horren eraginez, denborarekin, bazterrera utzi ziren erlijio gaiak.
Izan ere, elizetarako gero eta enkargu gutxiago eskatzen ziren, eta horrela, erlijio gaiak
lantzeari utzi zioten eta izadi hilak, paisajeak etab. nagusitu ziren margolaritzan.
Bruegel
Pieter Bruegel Zabarra 1525 inguruan
jaio zen, leku ezezagun batean, Hertogenbosch
inguruan seguru asko, eta 1596. urtean
hil zen Bruselan. XVI. mendeko Herbehereetako
maisu handiena izan zen.
Hasieran marrazki eta grabatuak egin zituen
batez ere, baina koadroek eman zioten
ospe handiena ; 1557. urte ingurutikaurrera murgildu zen pinturan buru-belarri
. Paisajeak eta nekazarien bizitzako xehetasunak
margotu zituen batez ere, nahiz
eta Anberesen eta Bruselan jardun
zuen lanean eta ez zen bizi izan landan.
Bruegelen bizitzari eta ikasketei
buruzko datu askorik ez dago, haina adituen
ustez Pieter Coecke van Alest margolariaren
lantegian hasi zen ; Coecke gizon
ikasia zen eta italiar zalea, baina hareneta Italiako artearen eragina azkenaldiko
obretan bakarrik, 1563az ondokoetan, nabarmendu
zen Bruegelen obran. Bruegelen
pinturan eragin handia izan zuen Boscok,
haren hainbat obra imitatu zituen,
nahiz eta Bruegelek hark baino ikuspegi
zuzen eta errealistagoa eman zuen bere
irudietan, eta bizitzako alor askotan hura
bezain misteriotsua izan zen. Kultura handiko
gizona bide zen, humanistekin harremanak
izan zituen eta Habsburgotarren
babespean aritu zen. Bere garaiko egoera
azaltzen duten hainbat osagai txertatu zituen
bere obretan, eta nolabait obra
konprometituak egin zituela esan daiteke,
baina objektibotasun handiz adierazi
zituen, halere, xehetasun pintoreskoak.
Coeckerekin lan egin ondoren Hieronymus
Cock grabatzailearekin lan egin
zuen. Haren eskaerari jarraituz, Italiara
bidaiatu zen 1552an. 1553an Erroman hartu
zuen bizitokia eta Clovio miniaturagilearekin
lan egin zuen han, marrazkigile
eta margolari gisa ; urte hartakoa da Bruegelen
lehen koadroa, nahiz eta 1557az
gero hasi zen gainerako jarduerak alde
batera utzi eta koadroak egiten. Bere estiloari
dagokionez, ezin esan daiteke Italian
bidaia hartan ikusitako monumentuek
eta Berpizkundeko arteak edo eredu klasikozaleek
Europa iparraldeko beste artista
batzuei adina zirrara eragin zionik,
azken urteetan izan ezik ; aldiz, hunkitu
egin zuten hango, eta bereziki Alpeetako
eta Siziliako, paisajeak, bidaia hartan egindako
marrazki bilduma bikainak erakusten
duenez (Reggio dr Calabrrako ikuspegia,
Napoliko golkoarena ikirspegra...).
Konposizio libreko marrazkiak dira gehienak,
bidaiko zenbait gairen konbinazioak,
eta horietako asko Cockek bere grabatuak
egiteko eskaturiko diseinuak dira ;
Bruegelek laguntzaile izan zuen ParsajE
handiak (1555) grabatu sailean.
Italiatik itzuli ondoren egindako obretan
ere paisajea izan zuen kezka nagusia,
baina 1556 ondoko urteetan aldaketa bat
gertatu zen Bruegelen pinturan. Izan ere,
urte horretatik aurrerako koadroetan paisajearen
azterketari baino garrantzi handiagoa
eman zion gizakiari ; dena dela, ez zuen
erabat baztertu paisajea, eta horrela, paisajean
oinarrituriko irudi guztietan bada
elementu narratiboren bat, eta alderantziz,
nagusiki narratiboak diren pinturetan paisajeak
ere badu esanahi jakin bat Irud
satiriko, didaktiko eta moralizatzaileak egiten
hasi zen, eta bere koadroetan gizakier
ahultasunak eta grinak adierazteko ahalegina
egin zuen. Boscoren estiloari jarraituz,
irudi ia absurduak marraztu zituen, iru
di fantastiko eta groteskoak ; herritarlimeak agertzen dira Bruegelen garai honetako
obretan, multzo handietan eta
koadro guztian han-hemen barreiantrik, gehienetan,
goitik begiratuta. Pinturan burubelarri
sartzeko arrazoien artean aipagarriak
dira, batetik, paisajea eta gizakia, bi aztergaiak,
uztartzeko grina sortu zitzaiola, eta
bestetik 1563an ezkondu eta Bruselara aldatu
zelarik Cock grabatzailearekiko lotura
eten egin zela, eta ez zuela harentzat
ordu arte bezala marrazkiak eta diseinuak
egiten jardun beharrik. Erlijo gaiak, gai mitologikoak
eta herri folkloretik harrerak erabili
zituen, Boscok bezala, zenbait koadrotan,
adibidez Flandrrar esaerak (1559 ;
Staatliche Museum, Berlin), L`tatrterraren
eta Gnrrzunraren arteko kontrastea (1559 ;
Kunsthistorisches Museum, Viena), Herioren
garaipena (Prado, Madril) edo Haur
jolasak (1560 ; Kunsthistorisches Museum,
Viena) obra bikainetan. Erlijio gaiak 1562-
1567 artean landu zituen batez ere ; aipagarriak
dira, besteak beste, Babelgo donea
(Kunsthistorisches Museum, Viena) eta
Magoengrntza (National GallerS, Londres).
Bibliatik hartu zuen, halaber, Itsuen parabola
koadro ikusgarrirako gaia (156b), baina
gaiaren ikusmolde berezia agertzen du
bertan, eta fanatismo guztietatik urrundu
nahi izan zuen haren bidez. Koadro horretan
agertzen da, era berean, Bruegelen
azkenaldiko lanetako kezka nagusietako
bat, mugimenduarena hain zuzen, batez ere
erortzen ari diren gorputzei buruzkoa. Europan
egindako koadro bikainenetakoa da.
_formaren, eclukiaren eta aclierazkortasun.iren
batasunagatik.
1564-1565 inguruan italiar artisten eragina
nabarmentzen hasi zen Bruegelen
koadroetan. Irudi gutxiago egiten hasi zen,
eta irudi soil baina aldi berean monumentalakegin zituen, elkarren alboan pilatuta,
espazio txikietan. Bereziki azpimarratzekoa
du Eztei dantza (1566, Institute
of Arts, Detroit), landa giroa hobekien islatu
zuen obra. Nekazari baldar, handi eta
trauskilak agertzen dira, baina aldi berean
halako arrandia ere badute. Kolore lauetan
egina da, itzalik gabe, eta konposizioa
orekatua eta monumentala da, italiar
maisuen lanetan gertatzen zen bezala.
1565 inguruan, bestalde, paisajeari heldu
zion berriro, Hilabeteak sail bikainarekin ;
obra horrek Europa iparraldeko paisajeen
pinturaren tradizioa eraberritu zuen guztiz
. Sail horretako bost irudi gorde diragaur arte, besteak beste, Behi taldearen
rtzrrlera eta Ehiztariak eltrr - retarz (Kunsthistorisches
Museum, Viena), baina kasu
honetan, gainera, paisajea gizakiak diharduen
ingurunea baino gehiago da : izadia
da gai nagusia eta anekdota hutsa berriz
gizakia.
Azkenaldiko obretan estilo aske eta
orijinala erabili zuen, kolore bizi eta intentsitate
handikoekin ; perspektiban eta
proportzioetan efektu ikusgarriak lortu
zituen. Aipagarriak ditu, aurrekoez gainera,
Eztei otrtrurrtzak eta Nekaznrrerz clantzaldra
(Vienako Kunsthistorisches Museumen
biak).