Artea»Berpizkundea
Rafael
Rafael, jaiotza izenez Rafaello Sanzio, Italiako Bigarren Bezpizkundeko margolari eta arkitekto nagusietako bat izan zen. Urbinon jaio zen, 1483an, apirilaren Ean, eta Erroman hil zen 1520. urtean, jaio zen egun eta hil berean. Rafaelen lanaren ezaugarri nagusiak formaren arintasuna eta konposizioaren erraztasuna dira, eta giza handitasunaren ideal neoplatonikoaren gauzatze plastikoa. 1508az gero Erroman bizi izan zen, eta Vatikanoko berrikuntza lanetan jardun zuen, Bramanterekin eta Michelangelorekin batera, zeinak Sistoren Kapera margotu baitzuen. Bramantek San Pedroko Basilika berreraiki behar zuen, eta Bramante hil ondoren Rafaelek bukatu zituen lan horiek. Rafaelek berak Aita Santuaren gela bat apaindu zuen (1508-1511), Stanza della Segnatttra izenekoa, eta han margotu zituen bere fresko nagusiak, Eztabaida eta Atenasko Eskola.
Lehen urteak
Rafaelen aita margolaria zen, "ez oso
meritu handikoa", XVI. mendeko Vasari artista
biografoaren arabera. Alabaina, gizon
jantzia zen, eta bertatik ezagutzen zituen
Urbinoko gorteko ideia artistiko aurreratuenak
. Bera izan zen semearen lehen margolaritza
irakaslea, eta, hil aurretik -Rafaelek
hamaika urte zituen-, sartua zuen semea
gorteko filosofia humanistiko eta berrizalean
. Nahiz eta Perugian eta Florentzian
ezagutu zituen artista nagusiak, Urbino izan
zen Rafaelen ondorengo ikasketen oinarria.
Areago, hiri horren kultura biziak agertzen
bide du artistaren hasiera goiztarra, zeren,
hamasei urte eskas zituela, talentu handiko
margolaria baitzen jadanik.
Rafaelen gaztaroko zenbait gertaera ez
dago oso argi, baina gauza segurua da 1500.. rtean ez zegoela jada Urbinon. Garai horretan
hasi zen Peruginorekin ikasten eta
1501 eta 1503 artean eskaera aski garrantzitsu
bat egin zioten : Andre Mariaren Koroatzea margotzea Penrgialeo San Frantziskoko
elizarako.
Peruginorekin margolaritza lantzeaz gainera,
ondo ezagutu ahal izan zuen Rafaelek
haren estilo lasai dotorea. Hala, Rafaelen
lehen lan nagusian, Andre Mariaren.. zkontza-n (1504), nabarmena da Peruginoren
eragina, perspektiben garrantzian,
irudien eta arkitekturaren arteko harreman
zainduan, eta irudien gozotasun lirikoan.
Alabaina, lehenengo margolanetakoa izan
arren, lan horretan ere argi dago maisuarena
ez bezalakoa zela Rafaelen sentikortasuna
. Irudien kokapena arkitekturari buruz
ez da hain zurruna, eta informalagoa eta
biziagoa da irudien arteko harremana.
Florentzia
Vasarik kontazen duenez Bemardino Pinturiccchiorekin batera joan zen Rafael Sienara eta Florentziara, batez ere Michelangelo eta Leonardo Florentzian egiten ari ziren lan handiek erakarrita. Dokumentuen arabera, hiri hartan zen 1504ko udazkenerako. Baliteke lehenago ere han egon izana, baina bisitaldi honetan ezagutu zituen aurrenekoz gertutik Florentziako berrikuntza artistikoak, sendotu zituen ordurako bazituen ideiak, eta zabaldu zitzaion mundu berri eta zabalago bat. Ikusi zuen guztia beretu zuen, baina ez modu pasiboan, aitzitik, eta ohi zuen bezala, Berpizkundeko kulturaren kanonen ulerkuntza berriztatzeko helburuaz. Vasarik dioenez, aztertu omen zituen ez balearrik Leonardo, Michelangelo eta Fra Bartolomeren lanak, orobat aztertu zituen "Masaccioren gauza zaharrak", hau da, gotikotik aldendu zen naturalismoaren aitzindari harenak. Rafaelen grabatu batzuek adierazten dutenez, kontuan hartu zituen halaber Donatello eta Verrocchio eskultoreen lanale, eta Antonio Pollaiuoloren grabatuak; izan ere, gizakiaren mugimenduaren adierazpenaren ikerle ziren artista horiek guztiak.Nolanahi ere, Leonardo eta Michelangelo izan ziren Rafaelen Florentziako irakasle nagusiak. Rafaelek 1505-1507. urteen artean egin zituen lan askok, batez ere Madonnek -adibidez LLadorzna del Prato eta La BelleJardiniere izenekoek-, nabaria dute Leonardoren eragina, zeinak 1480az gero berrikuntza handiak egin baitzituen margolaritzan : konposizioan, irudien kokarnoldean, eta keinuetan, baina, batez ere, argiaren teknikan ; Rafaelek erabili zuen Leonardoren argi-ilunaren teknika, baina askoz gehiago haren sfuntato-a (hau da, marraren bitartez bereizi ordez formak eta ezaugarriak, itzal guztiz mehe eta arinak erabiltzea horretarako). Alabaina, Leonardo baino harantzago joan zen Rafael, irudi eredu berriak sortu baitzituen, zeinen hazpegiek giza sentimendu bakunak adierazten dituzten, baina perfekziora eta goreneko baretasunera eramanak.
Erromako azken urteak
Julio II.a Aita Santuak deitu zuen Rafael
Erromara, Bramanteren aholkuz ; izan ere,
Bramantek, bera ere Urbinokoa izanik, Aita
Santuen gortera eraman nahi zuen bere
herkidea. Garai hartan Rafael ez zen Erroman
ezaguna, baina berehala egin zen ospetsu,
hainbeste non "margolarien printze"
deitu baitzuten.
Rafaelek Erroman igaro zituen bere bizitzako
azken hamabi urteak. Lan asko egin
zuen urte haietan, eta maisu lanak bata bestearen
atzetik egin zituen. Ezerk ez zuen
beldurtzen ; agindu guztiak onartzen zituen,
zein baino zein zailagoa, eta beti lortzenzuen bere helburua. Vatikanoko jauregiko
Stanza della Segnatura aretoen apainketa
izan zuen lan nagusia, Julioren Aita Santutzeren
garaiko ideologia eta kultura islatzen
dituena, eta Erromatar Elizak historian izan
duen eginkizuna ohoratzen. Areto horiek
Julio II.aren bizileku eta lantoki izan behar
ziren -Staraza della Segnatura izenekoan
Aita Santuaren liburutegi pribatua zegoen-
, eta Rafaelen eskuetan utzi zuen Stanzako
freskoen eskema filosofikoaren interpretazioa
. Erromatar Elizaren aginpidearen justifikazioa
zen gaia, filosofia neoplatonikoaren
bidez egina.
Fresko hauetan garrantzitsuenak Eztabaida
eta Atenasko Eskola dira, bigarrena
bereziki. Lehenean Jainkoaren eta bere igarleen
ikuskizun zerutiarra ageri da, iraganeko
eta orainaldiko Erromatar Elizaren ordezkari
talde baten gainean ; ikonografiaren
bidez elizaren eta egiaren garaipena parekatzen
ditu. Atenasko Eskola denbora luzean
hartu da Rafaelen maisu lan gisa, eta
Bigarren Berpizkundeko espiritu klasikoaren
gauzatze betegintzat. Jakintza sekularraren
alegoria konplexu bat da, arkitekturazko
inguru moderno batean Platon -eskuak
gorantz, Ideiak seinalatuz- eta Aristoteles
-enpirismoa adierazteko, esku ahurra beherantz
zabalik- iraganeko eta garai hartakofilosofoez inguratuak ageri direna ;
pentsamolde platonikoaren jarraipen historikoa
ilustratzen du beraz fresko honek.
Vatikanoko lanak ez ziren eten Julio hil
zenean (1513), eta hurrengo Aita Santu Leon
X.arekin jarraitu zuten. Lan handia bazen
ere -azkeneko partea ia osorik Rafaelen laguntzaileek
egin zuten-, bestelako lanak ere
egin zituen Rafaelek ; Stanzako lanetan ari
zela egin zuen hain zuzen ere, arkitekturako
bere lehen lana, S. Eligio degli Orefici
elizaren diseinua. 1513an berriz, Agostini
Chigi bankariak bere hilobi kapera eraikitzea
eskatu zion, Santa Maria del Popolo
elizan ; 1514an Leon X.ak Rafael hautatu
zuen Bramanterekin batera San Pedroko basilikan
lan egin zezan ; eta Bramante hil zenean
(1515), Rafaelek hartu zuen lanen
zuzendaritza. Era berean, Bramanteren ondorengo
izan zen Vatikanoko loggia edo
galerien apainketan. Badirudi apainketa lirikoaren
bakuntasunak orekatu egiten duela
Michelangeloren Sistoren Kaperaren handitasun
beldurgarria.
Egin zituen lan askoren sakontasun filosofikoa
zela-eta, hiri osoan zabaldu zen
Rafaelen humanista eta neoplatoniko ospea.
Izan ere, adiskide asko zituen letra gizon
eta artista -Castiglione, Bembo kardinalea,
Pietro Arentino idazle satirikoa etab.-.
1519an Ludovico Ariosto Italiako poetaepikoaren I sttpositi komediarako agertokiak
diseinatu zituen. Rafael bera gizon eruditoa
zen, eta ondo ezagutzen zuen antzinate klasikoa
. 1515ean Leon Aita Santuak latin idazkun
baliotsuak zituzten marmolen ikuskatzea
agindu zion ; bi urte geroago, hiriko
antzinako gauzakien arduradun izendatu
zuten, eta, hala, Erromako mapa arkeologiko
bat egin zuen.
Alabaina, lan horiekin batera, Bigarren
Berpizkundea baino harantzago zihoazen
diseinuak ari zen Rafael sortzen, adierazpide
berriak bilatzen zituztenak. Erromako
Villa Madama-rako egin zuen diseinua,
adibidez, arkitekturaren ikusmolde berri
baten adierazpen da, eta italiar arkitekturaren
ondorengo garapenerako erabakiorra
izan zen. Era berean, bere azken margolanak,
Itxuraldaketa (1571n agindua), sentikortasun
berri bat adierazten du, aurrekoa
baino askoz ere nahasiagoa. Zenbaiten iritziz,
barrokoa da lan horren konposizioa.
Ostiral santu batez hil zen Rafael, bere
hogeita hamazazpigarren urtebetzean. Bizitzako
azken urteean ospe izugarria izan
zuen, mitikoa ia, eta Aita Santuaren gorteak
osorik deitore egin zion. Vatikanoan egin
zizkioten hiletak, bere Ittiuraldaketa ipini
zuten hilkutxaren buruan, eta Panteoian
hilobiratu zuten gorpua.