Artea»Berpizkundea
Lehen Berpizkundea : eskultura Italia erdialdean eta iparraldean
Donatellok Florentziatik Paduara alde egin zuenean hutsune nabarmena utzi zuen eskulturaren alorrean, ez baitzegoen haren mailako eskultore gazterik. Hark utzitako hutsuneak, ordea, garrantzia eta ospea eman zien Florentziako gainerako artistei. Ordurako ongi finkatuta zeuden Berpizkundeko printzipioak eta artista gazteek oreka, dotoretasuna eta lasaitasuna bilatu zuten beren obretan.
Luca della Robia
Luca della Robia Florentzian jaio zen
1400. urtean. Ghiberti edo Nanni di Banco
izan zituen maisuak, adituen ustez ; estilo
gozoa eta lasaia erabili zuen eta terrakota
beirakararen teknika asmatu eta obra txiki
zein handietan erabili zuelako da, batez ere,
ezaguna.
Della Robiaren lehenengo obra ezaguna,
eta ospetsuena, Caratwli da (1430), Florentziako
katedraleko kantarien pulpitua.
Donatellok egindakoaren bikia da, eta beste
lan batzuetan ere jardun zuten biek batera
. Della Robiaren pulpituak marmolezko
erliebe bikainak ditu ; metopa grekoen antzera
moldatu zuen obra hau, eta panel elkarretatik berezietan zehar banatu zituen kantari
eta musikarien erliebeak. Donatellok
erabili zuen espazioaren kontzeptu bertsua
erabili zuen, beste zenbait obratan bezala
(adibidez, Florentziako katedraleko sakristia
berriko atean), baina ez cla haren terrrbrlrtirrerz
arrastorik ikusten ; Della Robiak
konposizioaren oreka bilatu zuen eta oso
obra neurritsuak egin zituen.
Materialei dagokienez, terrakota erabili
zuen batez ere (marmola baino merkeagoa
eta lantzen errazagoa baitzen) eta bere obrak
babesteko eta dotoretzeko esmalte beirakarak
erabili ohi zituen; horrek aukera ematen
zuen pintura, eskultura eta arkitektura
elkarri uztartzeko, eta horrela lortu zuen
garai hartako artisten helburu nagusietako
bat, hau da, artearen sintesia lortzea. Della
Robiak teknika horri jarraituz egin zituen
hainbat eta hainbat obra txiki, Aina Birjinaren
eta Haurraren irudiak batez ere, eta ospe
handia lortu zuen bere lantegiak. Baina Luca
della Robiak heste lan handiago batzuetan
ere erabili zuen teknika hura, adibidez Peretolako
kolegiatuko ziborioan, Pazzi kaperako
tondoetan, etab.
Luca hil ondoren haren hiloba Andreak
jarraitu zuen osabaren lantegian lanean, eta
terrakota beirakararen teknika industrializatu
zuen arren, artelan bikainak osatu zituen
hark ere (Florentziako Errugabeen ospitaleko
erliebeak esaterako).
Rossellino
Bernardo Rosellino (1409-1464) Berpizkundeko
hileta eskulturaren eraberritzailetzat
hartua da, baina arkitektura lan aipagarriak
ere egin zituen Albertiren ikasle eta
laguntzaile gisa.
Hileta eskulturaren berrikuntza nagusien
eredua Leonardo Brtmrren hilobia da, Florentziako
Santa Crocen (1440. hamarraldiaren
amaieran). Obra hori Berpizkundekoizpiritua garbien erakusten duen oroigarritzat
hartua da. Ez cla eskultura soila, arkitektura
eta eskultura batzen dituen obra bat
baizik. Elizako hormari itsatsita dagoen kapera
moduko bat da, arkitektura molde klasikoez
osatua (garaipen arku bat du, besteak
beste) ; marmol gorria, beltza eta zuria
erabili zituen, eta polikromia horrek monumentuaren
kutsu klasikoa azpimarratzen du.
Arkitektura osagaiei dagokienez, Albertiren
eragina da nagusi ; bi zutabe korintotar ditu,
inposta banari eta puntu erdiko arku bati
eusten diotenak. Arkuaren atzean, tondoan,
ageri da obra guztiko erreferentzia erlijioso
bakarra, aingeruez inguraturiko Ama Birjinaren
irudi bat hain zuzen. Eskulturari dagokionez,
obra honetako estiloa ez da definitzen
erraza ; Ghibertiren eta Luca della
Robiaren eragina du, gutxiago Donatellorena,
eta aniztasun horrek Rossellinok laguntzaileak
erabili zituela adierazten du, adituen
iritzian.
Bernardo Rossellinoz gainera, aipagarria
izan zen haren anaia Antonio (1427-
1480 inguruan). Bere garaiko erretratugile
ospetsuenetakoa izan zen. Estilo gozoaren
jarraitzaile guztiak bezala, formen edertasuna
zuen kezka nagusia, baina zenbait
lanetan naturalismoa bilatu zuen, Giovanni
Chelliniren bustoan esaterako (Victoria
and Albert Museum, Londres). Bere obretan
erretratatutako pertsonaiaren izaera nabarmendu
zuen aurpegiko keinuen eta
ezaugarrien bidez, eta antzinako erretratuen
tankerako lanak ematen cluten arren,
nolabait idealizatuta ageri dira ezaugarri batzuk
.
Pollaiuolo
Antonio Pollaiuolok (Antonio Benci jaiotza
izenez, 1431-1498) pintura ere landu
zuen, baina bitxigile eta brontzezko eskulturen
egile gisa da, batez ere, ezaguna. Verrochioren
jarraitzailea izan zen, eta geometriaren
perfekzioak ordenaturiko arte
lanak egin zituen.
Bitxigile gisa hasi zen lanean, esan bezala,
Ghibertiren lantegian segur asko, eta
eragin handia izan zuten beragan Donatellok
(bigarren garaiko obrek batez ere), Castagnok
eta antzinako arte klasikoak. Iturri
horietatik edan zuen bere obra aipagarriena
osatzeko, Herkules eta Anteo (1470 ing.).
Pollaiuolok berak 1465 inguruan Medicitarren
jauregirako pintatu zuen koadro baten
kopia da, eta borroka latzean ari diren bi
pertsona (Herkules eta Anteo) irudikatzen
ditu. Bai koadroan eta bai eskulturan giza
gorputza da protagonista, eta anatomiaren
ikerketa saltona erakusten dute biek. Gorputza,
dena den, ez du edertasunaren kanonaren
erakusgarri gisa erabiltzen, baizik
eta energiaren adierazpen gisa ; gorputz atalak
zentro komun batetik alde guztietara
ateratzen direla dirudi, eta indar eta patetismo
handiko irudia den arren, harmoniaz
betea da halaber. Pollaiuolo aurpegiko keinuak
bai pinturan eta bai eskulturan hobekien
adierazten zituen artistetakoa zen ; aipagarria
da, alde horretatik, Herkulesek
agertzen duen keinua Ateneo itotzeko indar
egitean, eta Ateneorena itotzera doan
unean.
Andrea Verrocchio
Andrea del Verrocchiok (1435-1488)
hainbat arte adierazpide landu zuen ; bitxigile
eta margolari gisa aritu zen, besteak
beste, baina bereziki aintzat hartua da brontzezko
eskulturengatik eta Florentziako
Quattrocentoko eskultura bere gorenera
eraman zuelako. Maisu ospea eman zion,
bestalde, Leonardo ikasle izanak.
Verrocchioren ikasketei buruz ezer gutxi
jakin ahal izan da, baina adituen ustez
bitxigile gisa hasi bide zen, garai hartako
beste hainbat artista bezala. Bitxigintzan jardun
zuen garaian ikasi bide zuen metalak
lantzen, brontzea batez ere, eta jarduera horrek
sortu bide zion perfekzioarekiko eta
xehetasunekiko kezka. Oro har, Rossellinoren,
Antonio Pollaiuoloren eta Donatelloren
ezaugarriak beretu eta bateratu zituen,
maisutasun handiz.
Verrochioren lehen obra garrantzitsua
Santo Tarnasen sireesgogonasuna (1483) izan
zen. Donatellok eta Michelozzok Orsanmichele
elizarako diseinaturiko nitxo batean
egindako brontzezko eskultura bat da. Obra
horretan hogei urtetik gora lan egin zuen,
eta bertan agertzen dira egilearen jarduerak
oinarri izan zituen bi printzipioak : edertasunaren
kanon klasikoen inspirazioa eta bilaketa
eta apaingarriekiko zaletasuna, kasu honetan
arroparen tolesetan antzematen dena.
1470 inguruan brontzezko Dabid bat
egin zuen. Donatelloren estiloa hartu zuen
Verrochiok horretarako oinarri, baina ez du
haren obretako dramatismoaren arrastorik
ageri. 1479 eta 1488 bitartean Verrochiok
Bartolomeo Colleoniren zaldi gaineko estatuaren
buztinezko moldea egin zuen, Veneziako
Errepublikaren enkarguz ; Donatelloren Gattanielatan eta eredu klasikoetan
oinarritu zen kasu honetan ere, baina haren
oreka baino areago, indarra adierazi
zuen bere eskulturarekin. Zaldia sendoa da
eta mugimendua adierazten du. Colleoni
condottieroa zaldi gainean zutika bezala
dago, eta mespreziozko keinua du ezpainetan
; handinahikeria adierazten du, irudi
beldurgarria da.
Verrochiok obra aipagarriak ditu, orobat,
Palazzo Vecchioko Putto-a izurdearekin eta
juan eta Pedro Medicitarren hileta monumentua
(1469-1472), San Lorenzolto sakristia zaharrean.
Lehenengoan brontzearen trataera
bikaina da ezaugarri nagusia ; hileta monumentuan
herriz azpimarratzekoa da material
desberdinen erabilera (marmola, brontzea,
harria) eta xehetasunekilo arreta.