Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»Berpizkundea

Lehen Berpizkundea : arkitektura Italia erdialdean eta iparraldean

Alberti arkitektoaren Mantuako San Sebastian eliza (1460-1470).<br><br>

Lehen Berpizkundearen aitzindariak eta haien ondorengoak XV mendearen erdialdean desagertu ahala, belaunaldi gazte bat hasi zen nagusitzen.Aldi berean, Florentziako maisuek Italiako beste eskualdeetan erein zituzten haziak hasiak ziren loratzen ; eskualde horietako batzuetan, ipar-mendebaldean bereziki, estilo berriaren bertsioak sortzen hasi ziren, eta aldi berean,Toscana ordu arte izan zuen nagusitasuna galtzen hasi zen.

 

Leone Battista Alberti

Leone Battista Alberti 1404an sortu zen Genoan. Venezian eta Paduan ikasi zuen, eta batean zein bestean hezkuntza humanista izan zuen. Ondoren Boloniara joan zen zuzenbidea ikastera. Bi alorretan aritu zen batez ere lanean: batetilc, moralista eta idazle gisa, eta, bestetik, arkitekto gisa. Dena dela, bi alor horiek sendo lotu zituen bere bizitzan . Sasiko semea zen eta gaztaroan izan zituen zailtasunek eragin handia izan zuten bere lehenengo lanetan ; behin baino gehiagotan izan ziren umezurztegiak bere lanetako gai nagusi. Eta bizi izan zituen zailtasun haiek zirela-eta, behin eta berriro aztertu zuen gizakiak inguman dituen presioei aurre egiteko duen gaitasuna. Osagai horiek azaltzen dira, esate baterako, Pbilodoxeos (1424) bere lehen lanean eta De cornnrodis lrteraruarz atgue irzconrmodis (1428- 1429) saiakeran.Brunelleschi hil zenean (1446an), arkitekturaren lehen mailara igaro zen Leone Battista Alberti. Berrogei urte bete zituen ar -te ez zen arkitekto profesional gisa hasi. Ordu arte teorialari lanean aritu zen bakarrik, nahiz eta artearen inguruko saiakerak ere egin zituen : antzinako Erromako monumentuak ikertu zituen, pinturari eta eskulturari buruzko Berpizktmcleko lehenengo teoriazko lanak idatzi zituen, eta hirugarren lan bat ere hasi zuen, aurrekoak baino zehatzagoa, arkitekturari buhakoa. 1430. urtetik aurrera bere garaiko artista ospetsuenen mailara iritsi zen, eta garai hartan hasi zen amateur gisa artean lanean . Pinturari buruzko saiakera lana Brunelleschiri eskainia da, eta Donatello ere aipatzen da ebrtan.

Palazzo Rucellai eraikitzeko proiektua Medicitanen palazioaren kritika bat dela esan daiteke. Erlaitz sendoko eraikina da, hiru solairukoa ; aurrealdea zorrotza eta klasikoa du guztiz. Hiru harroin ordena ditu elkarren gainka jarrita, eta zutabe batetik bestera tarte zabala dago, Coliseumean bezala. Hala ere, Albertiren zutabeak ez dira oso irtenak, eta horregatik hormaren osagai direla ematen du ; fatxadak gainalde bakarrekoa dela dirudi.

Fatxada horretan, Coliseumaren kanpoaldearen diagrama lineal bat egin zuela artistak esan daiteke. Eraikuntza abstraktu eta teoriko horren logika ulertu ahal izateko kontuan hartu behar da Albertik baliabide berri bat aurkitu zuela konposizio mota horretan, Berpizkundeko arkitekturan oinarrizkoa izango zena. Klasikoa ez den egitura baten kanpoaldean, sistema klasikoa erabiltzean datza baliabide hori.

Riminiko San Francesco elizaren kanpoalderako, ordea, irtenbide erabat bestelakoa aurkitu zuen Albertik. 1450. urte inguruan Sigismundo Malatestak San Francesco eliza gotikoa aldatzeko eta "ospearen tenplua" eraikitzeko han bertan, eta panteoi bat egiteko beretzat, bere emaztearentzat eta bere gorteko humanistentzatagindu zion Albertiri. Antzinako monumentua Berpizkundeko maskor moduko batean bildu zuen, eta maskorraren aldeetan horma-konka sartuak eta soilak, arkuetan amaituak, egin zituen. Arku horietan harrizko sarkofagoak zeuden sartuta. Fatxadan mota horretako hiru nitxo daude ; handiena ate nagusian dago eta heste biak, gaur egun itxiak, Sigismundoren eta bere emaztearen hilobiak gordetzeko helburuarekin egin zituen . Bi nitxo horiek zutabeak dituzte alboetan, antzinako Erromako garaipen arkuen egiturei jarraituaz. Palazzo Rucellain ez bezala zutabe horiek ez daude horman erabat txertaturik eta osagai askeak direla dirudi. Bestalde, elkarrengandik banandurik dauden euskarrien gainean daude zutabeak ; kapitelen gainean taulamendu bat nabarmentzen da. Proiekzio horren bidez, gehiago nabarmentzen dira lerro bertikalak horizontalak baino ; zutabeek goiko solairuko osagai garrantzizkoren bati eusten diotela ematen du. Albertik kupula bat marraztu zuen lehenengo proiektuan, baina ez zen eraiki. San Francescoko elizan nabarmena da antzinako erromatar eraikuntzen kutsua.

Mantuako Sant'Andrea elizan (1470) Albertik tenplu klasiko bateko fatxadari garaipen arkua jani zion gainean. Eraikina honetan, berriz ere, zutabe ez oso irtenak erabili zituen, baina, hala ere, inguruan jarri zizkien osagaien ondorioz, aurreko erailctmtzetan baino irtenago egin zituela ematen du.

Zutabeak bi tamainakoak dira ; handienak arkitrabeari erantsita daude. Eliza horretako fatxada fisikoki eraikinaren gorputz nagusiaren desberdina baldin bada ere, estetikari dagokionez, fatxadak badu jarraitasunik barrualdean, kanpoko proportzio herak agertzen baitira behiz, eta baita garaipen arkuaren irudia ere ; fatxada, hortaz, barrualdean ikusiko denaren aurrerapena da.Dena dela, Sant"Andreako eliza -han bertan, lehenago ere, eliza bat zegoen- ez zuen Ar •k itektzu •a ri buruzko saiakera liburuko ereduaren arabera eraiki. Erlijiozko eraikuntzek biribilak edo biribiletik eratorriak (laukia, hexagonoa, oktogonoa, etab.) izan behar zutela azaltzen zuen liburu hartan Albertik, biribila baita irudi perfektoena, eta aldi berean, naturalena. Hortaz, biribila zen jainkozko arrazoiaren irudi zuzena. Albertiren eliza idealak harmoniaz betea behar zuen izan, Jainkoak egina balitz bezala, eta eliztarren behatze errukitsua sortu behar zuen. Isolaturik egon beharko luke haren iritziz, eguneroko bizitzaren gainetik ; argia oso irekiune garaietatik sartu beharko litzateke elizara, eta irekiune horietatik bakarrik zerua ikusi beharko litzateke . Hortaz, oin zentraleko eliza zen bere ereduetara hurbiltzeko bide bakarra.

Albertik ideia horiek argitaratu zituenean, Brunelleschiren Santa Maria degli Angeli zen oin zentraleko elizaren adibide balearra. XV. mendearen bukaeran, Albertiren lana oso ezaguna zelarik, oso harrera ona izan zuten oin zentraleko elizek, eta Goi Berpizkundeko arkitekturaren egitura nagusi bihurtu ziren.

 

Giuliano da Sangallo

Giuliano Giamberti (1445-1516), Giuliano da Sangallo deitua, arkitektoa, ingeniari militarra, eskultorea eta tailugilea izan zen.

Florentzian jaio zen eta 1465. urterako Erromara joana zen ikasketak amaitzera ; antzinako eraikuntzen marrazki bilduma ikusgarri bat osatu zuen han. Bere lan nagusiak Toscanan egin zituen, eta Lorenzo Medicikoaren arkitekto gogokoena izan zen.

Harentzat egin zituen, hain zuzen, akitektura lan nagusiak, Poggio a Caianoko jauregia (Florentzia eta Pistoia artean) besteak heste. Jauregia arku galeria batez inguratutakosoilaru baten gainean dago eraikia ; solairu hori zerbitzuarentzat zen bereziki.

Medicitarren jauregia eraikin ia guztiz koadroa zen ; eraikin nagusiaren erdian egongela bat zegoen, eraikina alderik alde zeharkatzen zuena eta bi solairu garai zena.

Egongelaren aurretik dauden lau atariek greziar gurutzearen irudia osatzen dute.

Sangallok simetria lortu nahi zuen nola edo hala, eta, horretarako, tenplu klasiko baten frontisaren antzeko egitura arkupedun bat jarri zuen eraikinaren kanpoaldean. Goi Berpizkundeko arkitekturaren harmonia geometrikoa aurreratzen zuen ezaugarri hark.

Diseinuaren argitasun hori hera Quattrocentoko azken jauregi handienetako batean ikus daiteke, Strozzi jauregian hain zuzen. Jauregi horretarako proiektu nagusia Sangallok egin zuen, baina eraikuntza lanetan zerikusi handia izan zuen Simone del Pollaiolok (Il Cronaca deitua). Bai jauregiaren oina (patio lauki-zuzen bat erdian duena), bai aurretiko hista, erabat erregularrak dira. Kanpoaldean erlaitz bat da osagai nagusia, eta harri biribilduak, berriz, Lx kitu egiten dira solairutik solairura. Klasizismo nabarmen hori bera antzeman daiteke patioan, non zutabe mota desberdinak elkartzen dituen : beheko solairuan, zutabe korintotan- ek puntu erdiko arkuak eusten dituzte ; lehenengo solairuan, harrizko zokalo baten gainean, harroinak daude, eta goiko solairuan, azkenik, balaustrada gainean ditu jarrita zutabeak.

Giuliano da Sangallok eraikin zibil (Gartdrjazrregia; della RoUere jazrregia Savonan, etab.) eta militar (Sarzarea eta Poggiolnzperrale) ugari egin bazituen ere, erlijiozko eraikuntzetan nabarmendu zen batez ere.

Santa Maria delle Carceri (Prato) eliza XV.mendeko Florentziako arkitekturaren maisulantzat hartzen da. Eliza hura 1485ean hasi ziren eraikitzen Ama Birjinaren agerraldi bat ospatzeko. Greziar gurutzeko oinak balioa hartu zuen lan hartan, eta berezko indarra zuen osagai bihurtu zen, ez gurutze latinoaren eranskin soila. Eraikinaren erdi-erdian zegoen lauki nagusi baten inguruan lau lauki gangadun eta elkarren berdinak jarri zituen Sangallok ; kanpotik argi eta garbi antzeman daiteke lauki horien egittua.

Giuliano da Sangallo Quattrocentoaren eta Cinquecentoaren arteko Toscanako arkitekturaren ardatz izan zela esan ohi da.

Alde batetik, Brunelleschik hasi zuen lana goreneko mailara eraman zuen eta, bestetik, bere arkitektura klasizismoko maisuen ondo-ondoan dago, Bramante izan baitzen haren ordezko San Pedroko basilikan, eta Michelangelo Florentziako San Lorentzo elizaren fatxadan.