Artea»Berpizkundea
Lehen Berpizkundea : arkitektura
1436an Eugenio IV aita santuak Florentzialco Santa Maria dei Fiore katedraleko kupula
sagaratu zuen. Florentzialco arkitektura lan garrantzitsuenetako bat izan zen kupula hori,
argi ikusi baitzen arkitekturan gainditua zegoela jadanik estilo gotilcoa.Arnolfo di Cambiok
hasi zituen katedralaren eraikuntza lanak, 1296an, baina Trecentoan, Giotto, Andrea
Pisano eta Francesco Talentirelcin, hasi zen elizaren bikaintasuna nabarmentzen.
Eliza bukatzeko kupula eraiki behar zen, eta horixe izan zen lanik neketsu eta garestiena
. 1418an lehiaketa bat antolatu zen kupulako lanen zuzendaria izendatzeko. Lehen
ere lehiakide izandako Ghiberti eta Brunelleschiri eman zizkieten zuzendaritza
lanak, baina Ghibertik berehala lana utzi zuelarik, 1452an Brunelleschi zen obren "inventore
e gobernatore" bakarra. Hortaz, esan daiteke arkitektura berria gizon bakar baten
ekimenez sortu zela, Brunelleschiren ekimenez alegia.
Brunelleschi
Brunelleschi (1377-1446) Florentzian jaio
eta hil zen. Ghibertik gainditu zuelarik Santa
Maria dei Fiorieko Bataiategiko ateak egiteko
lehiaketan, Erromara joan omen zen,
bere adiskide Donatellorekin. Antzin Aroko
monumentuak aztertu zituzten han ; badirudi
Brunelleschi izan zela eraikuntzen neurketa zehatzak egiten lehena. Brunelleschik
aurkitu zuen perspektiba zientifikoa, Erromako
eraikinak paperean adierazteko metodo
sepe baten beharrak bultzatuta seguru
asko.
Santa Maria dei Fioreko kupula du lehen
lan ezaguna. Lan horretan eraikuntza
teknikak izan ziren ezaugarri goraipatuenak.
Izan ere, kupularen handitasunak arazo izugarriak
sortzen zituen ; hala, ordu arte ezagutzen
ez ziren prozedurak eta teknikak
erabili behar izan zelarik, kupula hau da
Erdi Aroaz gerolco lehen arkitektura lana,
ez bakarrik ingeniaritzako balentria, baita
estilokoa ere. Brunelleschiren lotpen nagusia
kupula bi sektore berezitan baizik eraikitzea
izan zen, bi sektore horiek trebeziaz
uztartuz, halako eran non elkarri eusten zioten
. Era horretan arinagoa zen egitura osoa,
eta artistak aurreko eraikuntza sistemak
behar zuen zurezko egitura konplexu eta
zaila baztertu ahal izan zuen. Bestalde, tresna berriak ere behar ziren lan berri hartarako,
eta haiek ere asmatu zituen Brunelleschik
: adibide baterako, materialak kupularen
mailaraino aldapen bidez igoarazi
arren, igogailu modukoak asmatu zituen ;
gauza guztietan ageri da beraz egilearen
izaera ausarta eta analitikoa. Prozedura horiek
guztiek, berri-berriak baitziren, erabateko
bereizketa sortzen dute Brunelleschiren
eta gotikoko harriaren arkitektoen
artean. Santa Nlaria dei Fioreko kupula berehala
bihurtu zen arkitelcttua berriaren ikur,
eta Italia osorako eredu izan ziren Ilaren
forma nabarmen eta ederrak. Alabaina, eta -
katedral hau garrantzi handikoa izanik ere,
Brunelleschiren beraren beste eraikin batzuek
definitu zuten zehaztasunez estilo berria
.
Errugabeen Ospitalea (1419-1444), da
estilo berriaren agerkari nagusietako bat.
Ospitale honetan Brunelleschik erabili zuen
tipologia eraikin mota hauen eredu bihurtuko
zen : patio zentral handi bat, lau aldeetan
gelak zituena. Patiora aurrez aurre begiratuz
ikusten da ondoena ordena berria :
harrizko korintotar zutabeetan eta kapiteletan
egitura erritmiko bat sumatzen da, arkitrabearen
molduren horizontaltasunak azpimarratua,
eta hornien kare zuriari
kontrajartzen zaiona.
San Lorerzzoko elizan (1422an hasia,
Antonio Manettik 1470ean bukatua), errepikatu
egin zuen Brunelleschik, zenbait gauza
aldatuz, ospitaleko zutabediaren konposizio
eskema. Hauxe izan zuen lehen aukera
eraikin bat osorik bere erara egiteko. Medici
familiak, Florentzialco banku eta merkataritza
munduko aberatsenak, sakristia bat
(aldi berean, Medicitarren hilobi kapera ere
izango zena) eraikitzea eskatu zion, San
Lorenzo eliza erromanikoari eransteko.
Salcristia horretarako egin zituen planoak
hainbeste gustatu zitzaizkien Medicitarrei,
non berehala eskatu baitzioten bigarren
proiektu bat, eliza osoarena. San Lorenzorekin eliza mota berri bat sortu zuen, eliza
gotikoekin zerikusirik batere ez zuena. Kristau
basilika hartu zuen ereclu, nahiz eta oina,
T formakoa, azpian zegoen zenobioak emana
zetorren. Hortaz, oina baino interesgarriagoa
da aurretikako bista. Izan ere, eliza
honen ezaugarri nagusiak simetria eta erregulartasuna
dira. Atal karratuek osatzen clute
eraikina : lau atal Handik eratzen dituzte santutegia,
gurutzadura eta transeptuko besoak ;
beste lau konbinatzen dira erdiko habeartea
sortzeko ; heste batzuek eratzen dituzte
alboko habearteak eta transeptuaren ondoko
kaperak. Laburbilduz, espazio kubiko
idealen gisara antolatu zuen Bnrnelleschik
San Lorenzo, non espazio handienak oinarrizko
banakoaren multiplo soilak izango
ziren. Beraz, sistema iraultzailea zen, errotik
abandonatu baitzuen, banakako osagaiak
eta erabat definituak erabiliz, gotikoko arkitektoen
pentsamoldea.
San Lorenzoko lanak amaitu ondoren,
1428 inguruan, Sctrzto Spiritoko elrza proiektatu
zuen Brunelleschik, nahiz eta lanak
1444 arte ez ziren hasi, eta bera hil ondoren
amaitu ziren. Zenbait gauzatan San Lorenzoren
antzekoa bada ere, bai oinean, bai
aurretiko bistan, espazio, egitura eta apaingarriei
dagokienez bere ezaugarri propioak
ditu Santo Spiritok. Santo Spiritoren oina
gurutze latinokoa da ; alabaina, alboko habearteek
eta kaperek eraikina osorik inguratzen
dutenez gero, halako zentraltasun bat
sortzen da gurutzedurako kupularen inguruan,
eta, hori dela-eta, Berpizkundean hain
gogoko zen oin zentralaren aitzindari gertatzen
da eliza hau. Goratasunean 2 :1 eta
1 :1 proportzio soiletan oinarritzen da egitura
(erdiko habeartearen goratasuna zabalera
bider hi cla ; alboko habearteen parteek,
beren aldetik, berdina dute zabalera eta luzera,
eta abar) ; aldi berean, gainalde lau eta
estatikoa hazterturik, bista dinamiko eta
oparoagoa eskaintzen da, habeen bitartez
lortua bereziki.
Vasarik Bizitzak obran dio Brunelleschiren
eraikin asko bera hil ondoren amaitu
behar izan zirela ; batzuk modu bitxi samarrean
amaitu zituzten ondorengo arkitektoek,
maisuaren ospea gutXiagotu nahian.
Horietako bat da Pcizzi kapera. Santa Croceko
elizako kapitulu areto eta Pazzi familiaren
kapera izan zena. Brunelleschik barnealdea
egin zuen, baina ataria Giuliano da
Maianoren lana bide da (1460).
Brunelleschi, Masaccio eta Donatello
hezala, Berpizkunde hasierako egile handienetako
bat izan zen, eta orobat izan zen
Quaturoeentoa hain ongi definitzen duen
kultura humanista eta unibertsalaren lehen
bultzatzaileetako bat. Eraikin erlijiosoak eta
zibilak egin zituen (aipaturiko ospitaleaz
gainera, alderdi Guelfoaren jauregia, Bradi-
Busini eta Pitti jauregiak), eta eskultorea,
ingeniaria eta asmalaria ere izan zen ; bizikiarduratu zen rnatematikez eta ikusmenaren
legeez, eta perspektibaren metodoa formulatu
zuen ; formulazio horiek galdu egin dira
ordea. Horren guztiaren ondorioz, proportzioek
eta giza eskalak araututako arkitektura
bat sortu zuen ; edertasuna parteen arteko
eta osotasunarekiko erlazio
harmoniotsutik sortzea zen beti ere arkitektura
honen helburu nagusia.
Michelozzo
Brunelleschiren arkitektura izan zen eraginkorrena
XV. mendeko Toscanako
eraikuntzan. Alabaina, bestelako gauzak ere
egin zituzten ondorengo belaunaldiek, gertuago
zeudenak zenbaitetan gotikoaren
malgutasunetik erromatar trinkotasunetik
baino.
Brunelleschiren ondorengo belaunaldikoa
izan zen Michelozzo di Bartolomeo
(1396-1472), Michelozzo izenaz ezagutua,
hura hezala Florentzian hil eta jaioa. Gaztetan
urregintzan eta dominagintzan aritu zen,
eta Ghiberti eta Donatello eskultoreen lankide
izan zen. Ghibertirekin batera egin zuen
San Mateo Florentziako Or San Michelle
elizan. 1427an hasi zen Donatellorekin eslculturagintzan,
eta hainbat hilobi eraiki zuten
biok batera. Era berean, lankide izan
ziren Pratoko katedralekoparlpitiran (1428an
diseinatua).
Nolanahi ere, arkitekto hezala da Michelozzo
ospetsua. Alediciko Cosimoren
babespean egin zuen lan, eta 1433an hura
erbesteratu zutenean harekin joan zen Veneziara
. Cosimo Florentziara itzuli zenean
(1434), orduan hasi zen Michelozzo arkitektura
lan garrantzitsuak egiten. 1436an
hasi zen berregiten Florentziako San Marco
monasterioa. Monasteriorako egin zuen
liburutegi dotorea XV. mendean Italiaosoan eraiki ziren liburutegien eredu hihurtu
zen. 1444-1445 urteetan Santissima
Annunziatako eliza multzoaren berreraikuntza
lanen zuzendari izan zen, Florentzian
herriz ere. Era berean, Brunelleschi
hil zenean (1446), aldi batez haren
ordezkoa izan zen Florentziako katedralaren
arkitekto gisa.
Michelozzok hainbat berrikuntza egin
zuen Florentziako palazzo edo jauregien
egituran. Jauregi horietan esanguratsuena
dledici jnaregia da (1444), Florentziako Via
Largan eraikia (geroago, XVII. mendean,
handitu egin zuen Ricccarcli familiak). Erdi
Aroko Florentzian ohikoa zen oina errespetatuz
-hau da, patio arkupedun bat, zenbait
aretoz edo gelez inguratua-, eta eraikin
mota hauen itluiaren zorroztasuna hautsi
gahe, 1\lichelozzolc aldaketa garrantzitsuak
egin zituen diseinuan, eta aldaketa horiek
paradigmatikoak izan ziren Berpizkunde
osoan. Aurreneko aldaketa fatxadan habe
oro ezabatzea izan zen, nahiz eta Brunelleschilc
erabili zituen, hori bai, ez oso nabarmen,
alderdi Guelfoaren jauregian. Bestalde,
maila horizontalak bihurtu ziren
egituraren ardatz ; maila horiei buru emanez
erlaitz irten bat ipini zuen, eraikin erromatarren
modura. Goiko erlaitzaren nabarmentasuna
orekatzeko, behetik gora, gero
eta Nikiagoak dira solairuak; orobat murrizten
da fatxadako harri biribilduen erliebea :
beheko mailan erliebea handia da, eta oso
nabarmena ehundura ; solairu nagusian harriak
berdurak dira, nahiz eta erliebea junturetan
nabarmentzen den, eta, goiko solairuan,
harriak lauak dira eta itxurazko
loturarik gabe elkartuak.
Erliebea murrizte hori, leiho bikiak (leiho
veneziarrak), eta banaketa horizontalen
nagusitasuna, hiru horiek izan ziren Italiako
Berpizkundeko jauregietako hastapen tipologiko
eta formal aipagarrienak.