Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»Berpizkundea

Lehen Berpizkundea : eskultura

Florentziako bataiategiko ekialdeko ateko erliebea, Ghiberti florentziar maisuarena.<br><br>

Florentzian sortu zen Lehen Berpizkundea, Quattrocentokoa. Zergatik sortu zen han,ez beste inon, ulertzeko, garai hartako Italiako erdi-iparraldearen egoera historiko-politikoaren azterketara jo beharra dago.

1400 urte inguruan arriskuan zegoen Florentziaren independentzia. Milango Duke ahaltsuak, Italia osoa menderatu eta bere aginpidepean ezarri nahi baitzuen, bere eskuzituen jadanik Lonbardiako ordokia eta Italiako Penintsulako erdialdeko hiri-estatu gehienak . Florentzia zen zabalkunde asmo horiei kontrajartzen zitzaien oztopo nagusia, defentsa militar, diplomatiko eta intelektual eraginkor bat antolatu izanari esker. MilangoDukeak, bakea eta ordena ekarriko zituen Zesar berri baten modura, laguntza handia jaso zuen, eta Florentziak, bere aldetik, askatasunaren aldezle papera jokatu zuen, tirania absolutistaren kontra. Hala, Leonardo Bruni florentziar humanistak (1370-1444), galdetzen duenean zergatik, Italiako estatu guztien artean, Florentzia bakarrik izan zen gauza Milanen nagusitasunari aurre egiteko, erakundeetan, kultura lorpenetan, egoerageografikoan, herriaren espirituan eta antzinako Etruriako hiri-estatuetan aurkitzen du erantzuna. Bruniren aburuz, Pertsiako gerren garaian Atenasek bete zuen gidaritza politiko

 

Florentzia

Hasieratik bertatik, funtsezkotzat jo ziren arte plastikoak florentziar espirituaren indartzeko. Antzin Aroan, eta Erdi Aro osoan zehar, arte "mekanikoak" ziren arte plastikoak ; Filippo Villani florentziarra izan zen arte liberaltzat hartu zituen aurreneko intelektuala,1400 inguruan. Hala, arte ederrek arte liberalen maila iritsi zutenean, estatus garaiagoa lortu zuen artistak berak ere : ideia gizona zen orain artista, ez, lehen bezala, gauzakien manipulatzailea, eta arte lana berriz artistaren adimen sortzailearen adierazpen ikusgaia bihurtu zen.

XV. mendearen aurreneko erdia Lehen Berpizkundearen aldi heroikoa izan zen.

Florentziako arteak menderatzen zuen estilo berria, eta lurralde hura izan zen higikundearen aitzindari. Eskulturan oinarritu zen higikundea, eskultoreek izan baitzuten, arkitektoek eta margolariek baino lehenago, eta errazago, "Atenas berri" haren erronkari erantzuteko aukera.

 

Lorenzo Ghiberti

Lorenzo Ghiberti izan zen (1378-1455), bere artea kulturan, humanismoaren iturrietan alegia, oinarritu zuen lehen eskultorea.

Klasikoak aztertu zituen, eta berak egin zuen antzinako artearen lehenengoetako bilduma . Eskultorea izanagatik, margolari eta arkitekto lanak ere egin zituen. Arteari buruzko liburu bat ere idatzi zuen, I Comeratari (1450 ing.), artearen eta artisten historia, eta orobat arte figuratiboari buruzko lan teorikoa ere bazena, optikan eta proportzioen teorian onarritua.

I ContentarF lan autobiografikoa ere bada -eta horretan ere berritzailea izan zen Ghiberti-, bere obrak komentatzen baititu.

Ghibertiren iritziz, berak egindako lanen artean, hauek dira nagusiak : Florentziako Bataiategiko ateak (1403-1424), lehen ateak ; Sarz Mateoko estatua iizo;iia)7zeiitalak, Or San Micheleko trukatzaileen gremioarentzat eginak (1419-1421) ; San Fstebataenak (1425- 1426) ; Sienako bataiategiko iturriko erliebeak (1417-1427) ; eta San Grovarzraiko Bataiategh•a ko ateak, bigarren ateak, 1452an bukatuak.

Lehen ateak bikainak dira modelatuan, eta adierazkortasun handiko efektuak dituzte, bai arkitektura perspektibari bai gorputzen eraikuntzari dagokionez, baina Andrea Pisanoren artearen baitakoak dira oraindikere, irudia nabarmentzen baita inguruko hutsunearen gainetik.

Bigarren ateak egiteko, erabat aldatuzuen Ghibertik Trecentoko egitura. Hamar laukitan banatu zuen espazioa, bostna biorrietan; horrela mugaturik espazioa, lauki bakarrean sartu behar ziren bi pasarteedo gehiago, eta horretarako kontagintzaren hastapena berri bat sortu behar izan zuen. Hala, ateotan, eszena bizien gertalekudira paisajeak eta arkitektura pespektibak .

Gutxitan lortu du erliebegintzak horrelakomaila. Hondo nahiz irudiak bere gorpuztasun osoan daude gauzatuak, nahiz etagorputz klasikoek ez duten galdu Azken Gotikoko harmonia eta hauskortasuna. Era berean, arkitekturak, Bruneleschiren asmamenaren eraginpean sortuak izan arren, ezdira iristen ikusmen konoaren lerro guztiak bateratzen dituen ardatz mugikor batosatzera, aitzitik, Erdi Aroko hastapenari jarraitzen diote, ikuspuntu aldakorrari alegia.

Artearen bi ikusmolde horien bateratzearenemaitza perfekzioa iristen duen sintesia da. Michellangelok berak esan zuenate haiek, beren edertasunagatik, Paradisuaren beraren ateak zirela.

 

Nanni Di Banco

Nanni di Biancok (1384-1421 ing.) gainditu zuen aurrenekoz Erdi Aroko klasizismoa.

Qtrattro coronatr obran agertzen diren lau santuak, Or San Michelleko elizalco kanpoaldeko hormarako eginak, Reimseko Ikustaldia delakoarekin alderatu behar dira adituen ustez. Irudiak antzekoak izanik, Nannirenek handiagoak dirudite : masaren kalitate eta handitasunagatik, Erdi Aroko eskulturagintza gainditzen dute. Bigarren eta hirugarren Coronatti-en buruek erromatar eskulturagintzalco ereduak gogorarazten dituzte (111.. endeko erretratu-buruak), beren errealismo eta agoniaren adierazpenagatik. Bi ezaugarri horiek antzinako arteari buruzko jarrera berri bat adierazten dute, forma eta eduki klasikoa bateratzen dituena, Erdi Aroko klasikozaleek ez bezala.

Nanni oso gazterik hil zen ; hil aurretik ordea erliebe erraldoi bat egin zuen, Andre Mariaren Igokundea, Florentziako katedraleko iparraldeko gabletean. Andre Maria zerura daraman aingeruetako bat da interesgarriena ; aurreneko aldiz artearen historian , barneko indar batek bultzatuko balu bezala , aingeru bat "benetan" hegan ageri da.

 

Jacoppo Della Quercia

Jacopo della Quercia sienatarra zen (1377 ing.-1438), eta bere bizimodu nahasiak, dirudienez, jarraitasuna kendu zion bere eskultore lanari. Pisanotarrekin ikasi zuen ogibidea, eta orobat bere aitaren urregintza lantegian. Lucca, Siena, Florentzia, Ferrara eta Bolonian lan egin zuen.

Bere lehen lan garrantzitsua Ilaria del Carretoren hilobia izan zen (1406). Bertan, arte guztiz berrizalea ageri du della Querciak, bai tipologiari, bai ikonografia eta alderdi formalei dagokienez. Hilobi askea, alegia, arkitekturazko ingurunerik batere gabea, ez zen ohikoa Italian. Sarkofago zaharren bat izan bide zen eredua, Pisako hilerrian zeudenen modukoa. Oina estaltzen duten ptrttiak ere (haurtxoak) inspirazio klasikokoak dira, nahiz eta marrazten duten katea egileak asmatua izan. Berria da halaber Ilaria ederraren modelatua, goxo-goxo lotan ; emakumearen gorputzak bizirik dirudi soinekoaren forma harmoniatsuaren azpian ; oinetan etzanda duen zakurrak bakarrik, ezkontzako leialtasunaren ikur baita, gogorarazten du tradizioa gotikoa.

Tradizio hori ageri da tarteka Jacopo della Querciaren obretan, hala Luccako San Fredianoren.kaperako aldarean (1412- 1422), eta orobat ageri da Lehen Berpizkundeko obra publiko nagusietako batean, Sienako Fonte Garan. Bertan, erromatarrek hiria nola fundatu zuten gogoratzen duten Bibliako pasarteen ondoan, Berpizkundeko arkitektura handien barnean daude irudiak, eta horrek monumentu tankera ematen dio multzoari, nahiz eta forma gotikoen biguntasuna ere sumatzen den. Adierazkortasun hori erabat desagertzen da Boloniako San Petronioko atari nagusiko Genesiako erliebeetan. Horietan, zenbait adituk azpimarratu duten bezala, antzinako historiako testu baten moduan ikusten dira Eskritura Santuak : dotrina desagertuta, jainkoaren pareko presentzia du gizonak ; gizakia bere gorpuztasun osoan marrazten da ; izugarrizko indarra du anatomiak ; formei esker, gaianaldea nabarmentzen da espazioan.

Hori guztia dela-eta, ez da harritzekoa Vasarik esan zuena, alegia, Della Querciak frogatu zuela aurreneko aldiz berregin zezakeela eskulturak Izadiaren lana.

 

Donatello

Donatellorekin iritsi zuen gailurra Italiako Quattrocentoko eskulturagintzak. Florentziarra zen Donatello ere, eta giza irudiaren adierazpena zuen kezka nagusia. Beti ahalegindu zen bere eskulturetan edertasunaren helburu klasikoa gauzatzen, baina, azken urteetan, espresionismo dramatiko eta espiritual baten aldera jo zuen.

Donato di Betto Bardi zuen benetako izena, eta 1386 inguruan jaio zen. Lorentzo Ghibertirekin eta Nanni di Bancorelcin hasi zen eskultura lantzen, eta Bancoren lankide izan zen Florentziako katedralean.

Donatelloren lehen lan nagusia marmolezko Dabid bat izan zen, halako tankera gotikoa bazuena. Lehen urte horietan, estilo gero eta klasikoagoz, zenbait eskultura egin zuen katedralerako eta Or San Michellerako . Or San Michelle florentziar gremioen elizarako Satt Jorge bat egin zuen, bere mugimendu eta adierazkortasun indarragatik guztiz bikaina. Eskultura bera baino garrantzitsuagoa ordea, eskulturaren oina da ; marmolezko erliebe bat egin zuen oinean Donatellok, San Jorge dragoia hiltzen, etahan erabili zuen aurreneko aldiz schiacciato ("zapaldua") deritzan teknika, erliebe joko fin baten bitartez efektu espazial bitxia sortzen duena.

1430 inguruan Michelozzo Michelozzi arkitektoarekin batera, bigarren bidaia egin zuen Erromara -oso gazte zelarik joan zen aurreneko aldiz, Bnineleschi zuela lagun-, eta bertan aztertu zuen artea greko-erromatarra . Erromatik itzuli zenean Cantoria egin zuen Florentzian, haur dantzariak (putti)ageri dituen friso luze bat, apaingarri klasikoez inguratua. 1440 inguruan sortu zuen bere obrarik famatuenetako bat, beste Dabid bat, brontzezkoa eta arroparik gabea, Berpizkundeko lehen eskultura biluzia.

Geroago, 1443-1453 artean, Paduan biziizan zen, eta han egin zuen, brontzez, San Antonio elizako erretaula nagusia. Erretaula honetan eskulturari aplikatu zion Berpizkundeko perspektiba ; orobat egin zuen PaduanErasmo de Narroi condottiero-aren estatua, Gattanrelata deritzona, eredu klasikoetan inspiratua.

1454an itzuli zen Donatello Florentziara . Azken obretan klasizismotik gero etaurrunagoko estiloa erabili zuen ; Magadalena da estilo horren agergarri nagusia. Zurean zizelatua da, eta patetismoaren adierazgarri da erabat, batere zerikusirik ez duela hasierako Qtrattrocento-ko hastapenekin.

1466 hil zen Donatello, Forentzian.