Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»Berpizkundea

Berpizkundearen oinarriak

Karlos Varen jauregiko patio biribileko zutabeak (Granada, Espainia). Berpizkundeko arkitekturok Erromako artetik harturiko eredu klasikoak erabili zituen, jauregi honetan ikus daitekeenez.<br><br>

' Berpizkunde" hitza, artearen historiaren estiloak edo garaiak izendatzen dituzten esapide guztiek bezala, ez zuten gogoan izan garai hartako artistek. Alabaina, "berriz piztea, berriz jaiotzea", alegia, gizadiaren ibilbidearen gailurtzat hartzen zen Antzinaro Masiko eta mitiko bat berraurkitzea eta gauzatzea, izan ziren Italiako hiri batzuk XV mendean Erroma txiki berpiztuak bihurtu zituzten gizon haien helburu eta jomuga. Berpizkundeko gizonentzat, aldi luze beldurgarri bat osatu zuten iraganeko glorien eta beren garaiaren iragarpen bikainak bereizten zituzten urte haiek ; basakerian eta ilunbe izugarrienetan murgildurik igarotako aldia zen, kulturaren eta arteen bilakaera eten zuena.

Antzin aroko arrastoak -margolaritzan ia hutsak, oso garrantzi gutxikoak eskulturakoak, eta aski nahasiak arkitekturakoak- ez ziren ulertu, hasieran behintzat, imitatu beharreko eredu gisa, aitzitik, inspirazio iturri modura hartu ziren ; azken fulean, errealitatearen mimesian oinarritzen zen antzezpen metodoaren erreferentziak ziren.

 

Berpizkundearen jatorria eta esanahia

"Berpizkunde" hitzak, antzinako arte lanak berreskuratzea adierazten zuen hasieran, baina hitzaren esanahia zabalduz joan zen, harik eta XIX. mendean Mendebaleko zibilzazioaren aldi oso bati, hain zuzen bere sorgunea Rrreascrta italiana hartan izan zuenari, aplikatu zitzaion arte Higikunde berriak XV. eta XVI. mendeak hartu zituen : gutxi gorabehera Bruneleschiren obrekin hasi zen (1401), eta Tintorettoren heriotza arte (1594) iritsi. Baina bi mende horietan ez zen Berpizkunde bakar bat izan ; hala, historiografia tradizionalak hiru alditan banatu izan du Berpizkundea : lehena, bigarrena eta azkena. Baina onartu zenean azken aldi hori, gainbehera aldi bat baino areago, klasizismoaren kontrako higikundea izan zela (manierismoa), X \VI.. endearen bigarren herenaren hasieran Europan zabaldu zen balioen krisiaren adierazgarri, bitara murriztu ziren aldiak aurrepekoa, espiritu berriaren adierazpenen sorrerei dagokiena, XVW mendearen hasiera aldean abiatu eta mende horren azken hamarraldietaraino luzatu zen, eta Q.tattrocerzto deritzo ; ondoren urrezko aroa, klasizismoarena, etorri zen, maisu handiek, bereziki Leonardo da Vinci, Bramante, Rafael eta Michelangelok, ereduak Antzin Aroan bilatu beharrean beren obrak arte berriaren paradigma bihurtu zituzten aldia alegia.

Quattrocentoa ez da estilo bat, erromanikoa eta gotikoa izan ziren bezala ; areago izan zen gizartearen egoeraren arabera aldatzen zen errealitate bat ulertzeko eta adierazteko modu jakin bat. Hori dela-eta, ezin parekatu da Toscanako Quattrocentoa Italiako hegoaldeko eta iparraldekoarekin ; bestalde, leku horietan somt ziren lanak oso urrun geratzen dira garai berean espainiar, frantses edo germaniar eremuetan egiten zirenetatik. XV. mende osoan zehar ia, Europan ez zen ezagutzen Italiako hiri-estatuetako artea. Arte hori ezagutu eta zabaldu zenean ordea, XVI, mendean, ez zen jadanik lehen Berpizkundeko artea, aitzitik, urrezko aroaren arte Idasikoa zen, 1480- 1525 bitarteari dagokiona gutxi gorabehera, eta harexek gainditu zituen Europan Azken Gotikoaren formak. Alabaina, salbuespen bat egin behar da : artista tlandriarrak.

Izan ere, Flandrian, margolariek batez ere, sistema figuratibo gotikoa gainditzeko ahaleginak egiteaz gainera, Antzin Aroarekin zerikusirik ez zuen arte bat bultzatu zuten, areago, baita Antzinaroaren kontrakoa ere.

Antzin Aroa berreskuratu nahi zuen arteak, Erdi Aroko idealismoa eta transzendentzia abandonatu nahi zituen hark, "zaharkitua eta erralitate naturaletik aldendua" baitzen aurreko artea, izadia imitatzea zuen xede nagusietako bat ; baina izadi horren edertasunaren jatorria ez zen jadanik jainkoa, aitzitik, zientzia ezagutza eta klasikoenaginpidea. Eta artearen ikusmolde berri hori, bere gorabehera guztiekin, fenomeno ia huts-hutsik italianoa izan zen.

 

Artista eta lantegia

Gizartearena baino areago batez ere elite batena zen mundu horretan -hunianisten2-, aski motela izan zen, gizarte balioei, eta are alderdi profesionalei zegokienez, artearen ikusmoldearen aldaketa. X\V. mendean, jatorri sozial apalekoak izaten ziren oro har margolaria, eskultorea eta arkitektoa, eskulangileen edo merkatari ez oso aberatsen seme, salbuespenak salbuespen (Brunelleschi eta Alberti adibidez), eta eskulangiletzat hartzen zituzten. Monasterio eta komentuetako eskoletan idazten eta u-akurtzen ikasi ondoren, arteetan aritu nahi zuena maisu baten lantegian sartzen zen maila jakin bat eskuratzen zuen arte, harekin bai baitzuen bere kasa lan egiteko eskubidea. Hortaz, ez zen pertsona baten jeinua edo berezko talentua (izan ere, XVI. mendeko hitzak baitira horiek) artistei beren ogibidean jarduteko eskubidea ematen ziena, aitzitik, gremio jakin baten arabera egindako ikasketek ematen zieten eskubide hori ; 1571n ezabatu zen aurreneko aldiz gradu horren beharra, Florentzian.

 

Mezenasa, artistaren babesle

Erdi Arotik zetorren artistaren aniztasun hori ordea, pixkana-pixkana, gutxiagotu egin zen, eta espezializaziorako joera hasi zen zabaltzen, hezkuntza humanistak eta arteak garai hartako gizartean zuen garrantziaren eraginpean. Erdi Aroko teologoak ez ziren ia inoiz ai -teez arduratu, eta askoz gutxiago artistez, haientzat abstrakzioa baitzen artea, Jaungoikoaren edertasunaren agerpena. Baina XV. mendean halako harrotasun bat hasi zen zabaltzen errealitatea bera irudikatzen zuten obra berrien inguruan . Antzin Aroan, Plinioren arabera, gizarteko eliteak, eta baita hiritar arruntek ere, gau-antzi handia eroaten zieten artista nagusiei ; garrantzi hori gogoan harturik, eta orobat Dantek Giotto handiari eginiko goraipamenak, begi onez ikusi zen Giovanni Villani kronista bihurtutako bankariak Trecentoko Florentziako pertsonaia entzutetsuen izendatu zituen margolarien zerrenda.

Ogibidez oraindik eskulangilea zen arren, gora egin zuen artistak gizartean zuen posizioak, eta hiritar ahaltsuenak arkitekto, margolari eta eskultore hoberenei deitzen hasi ziren, zeregin askotarako. Era borretan sortu zen mezenasen irudia ; mezenasak aita batek bezalatsu babesten zuen artista eta artistak era aspotako lanak egin behar zizkion babesleari : antzinako obren bilduma zaindu, tresna militarrak asmatu, oporretako enea eraiki, erretaula bat margotu edota festa baterako jantziak diseinatu.

Hiritar nagusiek arte zaletasun handia zuten, eta mezenas asko, hala adibidez Montefeltroko Federiko eta Mediciko Cosimo oso adituak ziren arte kontuetan, eta beren arkitektoek adinako eragina, edo handiagoa, izan zuten artean.

Berpizkundeko lantegia ez zen, Erdi Arokoa bezala, soilik ikasteko leku bat. Arte lanak sortzen ziren lekua ere bazen : bertan, ikasleak langile merkeak ziren, eta lan eginez ikasten zuten ogibidea. Gazteek, edo haurrek, beren ogibideak behar zuen guztia ikasten zuten lantegian : pintzelak egiten eta zizelak erabiltzen ikasten zuten eta era berean, hantxe hasten ziren lehen lan praktikoak egiten, maisuari laguntzen zioten margo lanen atzealdeak egiten eta parte hartzen zuten eskulturen atal erraz eta garrantzi gutxienekoetan. Quattrocentoko lantegietako aniztasun hori oso estu zegoen lotua lantegian jasotzen ziren eskaeren ugaritasunarekin : aldareko erretaulak, armak, bitxigintzako lanak, eskultura irudi margotuak, etab. egin behar izaten zituzten eta hori zela-eta, teknika bat baino gehiago mencleratu behar zuen artistak, Erdi Aroko eskulangilearen modura. Baina teknika edo ogibide horietatik guztietatik arkitektura hartzen zen nagusitzat.

Arkitektura izan zen kultura herriaren ikur ageriko eta nabarmenena, eta, hortaz, arkitektura lanak egin zituzten bai eskultoreek (Brunelleschi, Michelozzo, Filarete, Bernardo Rossellino, Piero Lombardo), bai arotzek (Antonio da Sangallo, Giuliano da Sangallo eta Benedetto da Maiano), eta, XVI.. enclean, baita margolariek ere, hala Bramantek, Rafaelek, eta, alderdi-aniztasun honi dagokionez, garai hartako artista nagusia izan zenak, Michelangelok.

 

Arteak eta zientziak : aurkikuntzak eta asmakizunak

XV. mende bukaeran, Amerikaren aurkikuntzarekin, eta Ekialdera gero eta sarriago egiten ziren espedizioekin, bat-batean zabaldu zen mundua ; astronomia, matematika, anatomia eta mekanika modernoak sortu ziren, eta inprimeriaren bidez leku orotara zabaldu.

Berpizkundeko aurkikuntzek zalantzan jarri zuten ordu arteko kosmologia. Koperniko, Mercator, Galileo eta Keplerrek baztertu zituzten Aristotelesen eta Ptolomeoren sistemak, Elizak munduaren ikusmoldearen oinarritzat hartuak. Zientziari buruzko ideien eraberritze bat zegoen aurkikuntza berrienoinarrian : saioetan, esperimentuetan oinarrituriko metodo deduktiboa nagusitu zen, aljebra berriaren funtsak finkatu ziren, dinamikako saioak egin ziren... Horrekin guztiarekin loturik, garrantzi handia eman zitzaion gizadiari, eta ikuspuntu berri batetik aztertu ziren klasikoak. Hain zuzen ere, klasikoen teorien eta saioen azterketatik sortu ziren astronomia modernoa, matematika, anatomia eta mekanika. Anatomiak, izan ere, eragin handia izan zuen artean, eskulturan eta pinturan batez ere. Ekialdeko asmakizunak ere zabaldu eta hobetu ziren; bereziki garrantzitsua izan zen ipar orratza, geografia aurkikuntza handiak ahalbidetu baitzituen. Asmakizun eraginkorrenetako bat, nolanahi ere, inprimeria izan zen, Johannes Gutenberg alemaniarrari egozten zaiona.

Arteari berari dagokionez, aipatu diren aldaketa horien ondorioz, eta nahiz eta,adibide baterako, margotzen zena oraindik ere erlijio pentsamoldearekin eta praktikarekin zegoen lotua, margotzeko moduak margolaritzari berari zegozkion legeen araherakoak ziren, hau da, lege autonomoen araberakoak, eta lege horiek, ez erlijioari, aitzitik, zientziaren legeei lotu zitzaizkien.

Artista eta zientzia gizona inguratzen dituen munduan sartu eta mundu hori enpirikoki ulertzen ahalegindu zen, Izadia menderatzen lagunduko zieten arrazoizko legeak ondorioztatzeko. Era berean, artistak eta zientzialariak erabat aldendu ziren, Erdi Aroko usadioak hautsiz, kontenplazio hutsezko bizimodutik.

Beraz, errealitatea ezagutzeko eta plastikoki agertzeko bitarteko ziren, zientziak -eta matematika, geometria, optika, perspektiba, mekanika eta fisiologia, eta orobat argiaren eta koloreen teoria ziren zientzia-, XV. mendeko artistentzat.