Artea»Erdi Aroa
Gotikoa: beirateak eta urregintza
Erdi Aroko arte adierazpen deigarri eta ederrenetakoak dira beira leihoak, nahiz eta,
denbora luzez, ez duten izan gainerako margolanek bezainbateko estimaziorik. Nolanahi
ere, beira koloreztatuz egindako konposizioak ez ziren aro gotikoan asmatu.Teknika
honen sustraiakAntzinate beranduraino edo klasikoraino heltzen dira.
ErdiAroko gizakientzat jainkoaren adierazpen nagusietako bat zen argia, eta beraz,
beira leihoetako kolorezko irudi distiratsuak jainkoaren hitzaren iruditzat hartzen zituzten
. Aro gotikoan garrantzi berezia izan zuen beste arte adierazpen bat urregintza
izan zen. Lan asko galdu bada ere -kontuan izan behar da, materialen balioa zela eta,
berriak egiteko zaharrak desegiten zirela-, beste asko gorde egin dira, eta gorde diren
gehienek erlijioarekin zerikusia dute : kalizak, erlikia ontziak, gurutzeak, etab. Horrek
ez du esan nahi, ordea, urregintza lan guztiak elizarentzat egiten zirenik. Egiaztatuta
dago, aldiz, garai hartako urregileei eskatzen zitzaien lan gehienak eguneroko erabilerarako
izaten zirela : bitxiak, pitxerrak, platerak, kopak, etab. Baina, jakina, mota horretako
piezak askoz gutxiago gorde dira eliza eta katedraletako altxorrak baino.
Beirateak
Fabrikazio teknika
Aro gotikoko beiragileak, behin eskaria jasotzen zuenean, lehenik zirriborro bat egiten zuen eta bezeroari aurkezten zizkion "kartoiak", honek onar zitzan. Zer egin erabakita zutenean, beiratearen tamaina bereko oholezko taula bat prestatzen zen, eta taula horretan, 1 :1 eskalan, berunezko sarea marraztu eta beira zatien koloreak erabakitzen ziren. Behin beira zatiak ebaki eta koloreztatu ondoren, labean sartzen ziren leiartzeko. Leiartze prozesua ongi ateratzen bazen, beira koloreztatuek arazorik gabe irauten zuten mendeetan zehar, eguraldiaren hotz-beroak eta busti-lehorrak gorabehera . Beirazko piezak leiartu eta prest zirenean, laneko mahaira eramaten eta berunezko sarean cloitzen ziren, hasierako marrazkiaren arabera. Berunezko euskarriak, 60 bat cm luzekoak, fundizioz egiten ziren, eta H etzan baten formako epaia izaten zuten. XV. mendean, beruna hariltzen asmatu zutenean, berun ziri luzeagoak egin ahal izan ziren. Horrela, berun bigunez, askoz errazago inguratzen ziren beira zati irregularrak, eta gero eztainuz soldatzen ziren elkarrekin, harik eta beira zati guztiak biltzen zituen sare bakar bat osatzeraino . Azkenik, metalezko zerrenda fin batzuekin ziurtatzen ziren, eta leihoko burdinazko markoan kokatzen zen beiratea .
Lehen gotikoa
XII. mendearen erdialdea arte, elizetako
leihoak oso txikiak izaten ziren. Pasarte
gutxi batzuk edo irudi bakarren batentzako
tokia baizik ez zuten izaten.
Baina 1150 ingurutik aurrera Europan indartzen
hasi zen eraikuntza modu berrian,
hormak gero eta txikiagoak, eta leihoak,aldiz, gero eta hancliagoak ziren. Soissons,
Bourges, Chartres eta Canterburyko katedralak
-XII. mendearen azken aldera hasi
ziren eraikitzen-, bilakaera horren lehen
aldia markatzen dute. Esandako katedral
horietako beirate handien beheko aldeak
Bibliako pasarte askorekin apaindu ziren,
sare geometriko batean kokaturik. Klaristorioko
beirateetan, aldiz, irudi bakar batzuk
edo pasarte guni batzuk baizik ez
zituzten islatu.
Esan bezala, kolorezko beira leihoetatik
igarotzen zen argia jainkoaren hitzaren
iruditzat hartzen zuten Erdi Aroan.
Teologoen iritziz beirazko irudi horiek
guztiz baliagarriak ziren gizakiei argi egiteko
eta hauek deabruaren mendetik babesteko
. Seme galduaren parabola, esate
baterako, oso ohikoa izan zen 1200 inguruko
beirateetan, irakasgai bat baino gehiago
eskaintzen baitzizkien fededunei.
Alde batetik, harrokeriaren, alferrikako
diru xahuketen, edariaren, jokoaren eta
emagalduen aurka ohartarazten zituen,
baina bestetik, damutu ezkero, noiznahi
itzul zitezkeela Aitarengana irakasten zien
bekatuan erori zirenei, seme galdua bezala
.
Arte adierazpen hau berehalaxe hedatu
zen, bai Ingalaterrara, eta bai alemanieraz
mintzatzen ziren lurraldeetara.
1174an, Canterburyko katedrala erre zenean, arduradunek berria eraikitzea erabaki
zuten. Hala, beheko oineko leihoetan,
narrazio zikloak zituzten beirateak
ezarri zituzten ; klaristoriokoetan, berriz,
Kristoren arbasoak antzeztu zituzten, banaka,
nor bere tronuan eserita. Beirate
zoragarri horiek ez daude gaur egun hasieran
ziren tokian : denborarekin, hegoko
zeharretako habeartera eta fatxadako leiho
handira aldatu dira.
Gotiko betea
1240tik aurrera, gotiko beteko estiloa
nagusitu zen Frantziaren erdialdean, bere
proportzio dotore eta ebakera gogorreko
izur handiekin. Pariseko Sainte-Chapelleko
beira leihoetan ikusten den bezala, aldaketa
ez zen bat-batekoa izan. Esandako
proiektu horretan, izan ere, adineko artistak
eta gazteagoak aritu ziren lanean. Hala
ere, Esther erreginaren kontakizuna islatzen
cluen zikloa erabat gotiko betekoa dela
esan daiteke. Proportzioen oreka eta jarrera
dotorea dira aipatutako irudi horien ezaugarri
nagusiak.
Frantses gotiko beteko heste erakusgarri
bikain bat Rouengo Saint-Ouen abatetxeko
koruko zikloak dira (1325-38). Trazeria
zulatuko leihoek arazo berriak ekarri
zituzten beiragileentzat: gainalde mehe eta
guztiz altuetara egokitutako pasarteak islatzea
. Aldi berean, gotiko flamigeroko xehetasun
eta apaingarri aberastasunak eliz
barruan nahiko argi izatea eskatzen zuen,
eraikineko xehetasunak eta obra plastikoak
ongi ikusteko modua izan zedin. Horregatik
egin ziren heira leiho fin eta zeharrargiak
.
Urregintza erlijiosoa
Urrea eta harri bitxiak guztiz egokiak
jotzen ziren, antzina-antzinatik, santuek
paradisuan zuten gorputz ustelezin eta betierekoa
antzezteko. Bestalde, gotikoaren
hasieratik, santuen erlikiak edukigailu guztiz
aberats eta landuetan gordetzen hasi ziren
: zilindro garden bat edo kristalezko leihotsuak
zituzten erlikia ontzietan, hain
zuzen ere.
Erdi Aroko kristauak mezan ikusten zituen
urregintza lanak funtsezkoak ziren erlijioaren
mezua -gizakiaren salbazioa- modu
plastiko batean islatzeko. Lehenik, kalizak
aipatu behar dira. Zalantzarik gabe, kalizak
dira garai hartako Europa erdialdeko urregintza
lan ohikoenak : obra guztien %40 inguru
. Kaliza kopurua, beraz, ezin zenbatuzkoa
da, eta asko oso bakunak diren arren,
denak metal baliotsuz eta iraunkorrez eginak
daude, zilarrez gutxienez ere, mezetako
mirari nagusia kalizaren barruan gauzatzen
baita : ardoa Kristoren odol bihurtzen da.
Balio bereziko kaliza batzuk urrezkoak dira
guztiz, hala nola Hildesheungo San Bernwarden
kaliza deritzaiona. Koparen kanpoko
aldean Azken Afaria dago antzeztua.
Gainera, ostia sagaratua erakusteko
-Kristoren gorputza, fededunentzat-, kustodia
aberatsak eginarazi ziren XIII. eta HIVV
mendeetan. 1264an Corpus Christiren jaia
ezarri zuen elizak, eta gorakada nabaria izan
zuen Eukaristiarekiko jaierak. Kustodiak
gainera, elizatik kanpora ere (prozesioetan,
etab.) erabiltzeko aukera eskaintzen zuen.
Gauzaki hauen adibide guztiz eder bat
1394an egindako Ratingeneko lcustodia da.
Prozesioetan, bestalde, liturgiarekin zerikusia
zuten urregintzako beste gauzaki batzuk
ere erabiltzen ziren : azal aberatseko liburuak,
intzentsu ontziak, ur bedeinkatuarentzat
isipuak, erlikia ontziak, gurutzea,
etab.
Urregintza profanoa
Erdi Aroko burges dirudunen testamentuetan
edo beste zenbait dokumentutan
ikusten den bezala -zorionez geroz eta gehiago
ari dira agertzen-, urregileek oso
noizik behin jasotzen zituzten erlijiozko
gauzakiak egiteko eskariak. Gaur egungo
ikuspegitik harrigarria gertatzen da hau ;
izan ere, elizetako altxorrak askoz hobeto
gorde direnez, garai hartako urregintza lan
gehienak erlijiozkoak zirela pentsatzeko
joera baitago. Hala ere, urregileei eragiten
zitzaien lan gehienak egunero erabiltzekoak
izaten ziren : bitxiak, pitxerrak, platerak,
edontziak, etab. Baina oso gutxi irauten zuten mota horretako gauzakiek. Materialen
balio handia zela eta, zaharkituta
edo modaz pasata zeudela irudituz gero,
urtu eta gauzaki berriak egiteko erabiltzen
ziren. Bestalde, premialdietarako (gerrak,
hondamendiak...) erreserba moduan ere
edukitzen ziren. Askotan, gorde diren urregintza
obra profanoak, noizbait elizaren
jabetzakoak bihurtu direlako heldu dira
gaur arte.
Lan profano horietan aberatsenak eta
ederrenak, jakina, garai hartako goi klasekoentzat
egindakoak izaten ziren. Aginpidearen
ezaugarri zuzenak zirenak alde bat
utzita -koroak, zetroak eta zigiluak-, jabearen
aberastasuna erakustea izaten zen gorterako
egiten ziren urregintza lan gehienen
xedea. Hala, printze eta handikien altxor
ganbaretan gordetzen ziren usuenak, mahairako
egindako metal baliotsuzko gauzakiak
edota gorteko soinekoak apaintzeko
bitxiak izaten ziren.
Otira jakin batzuk aipatze aldera, bi ekarriko
ditugu gogora. Bata, Bavariako Elisabetek,
Urteberri egunez, Frantziako errege
eta senar zuen Karlos VI.ari egin zion oparia
: Altottingeko zaldi urreztatu ospetsua.
Lan hori segur aski, gure egunetaraino iraun
duten Erdi Aroko urregintza lan artistikoena
da. Karlos VI.a bera dago antzeztuta,
belaunikaturik, Andre Mariaren eta jesus
Haurtxoaren oinetan. Bigarrena, Goslarreko
udaletxean dagoen "Meatzarien Pitxerra"
deitzen zaion txarro eskerga, 73 cm altukoa,
obra guztiz gotikoa eta garai hartako
urregintza lan profanoetatik gordetzen diren
handi eta ederrenetakoa.